Kepa Arizmendi Bereau “Baztan” Elizondondoko Txokotoko Ertxuenean 1958ko uztailaren 22an jaio zen. Kepa ETAren militantea, erbesteratua eta Bidasoko Eskolarekin lotutako margolaria, Forteneko tabernaria, euskaltzalea (Elizondoko ikastolaren aldeko mugimenduan buru- belarri aritu zen) ameslaria eta bizipen harrigarrizko artista bat zen. Kepak egundoko karisma zuen.
1972. urtearen inguruan (14 urtekin) hasi zen bere pintura-jarduera. Angel Rivas maixu izan zuen baina gehien bat autodidakta izan zen eta 1980an, Baztango Pintoreen Elkarteko kide izanik bere margoak ikusgai izanen dira.
Francisco Javier Zubiaur Carreñok, 1985an idatzitako ” La Escuela del Bidasoa” liburuan, honela zion: “Kepa Arizmendiren pintura kubismotik abstrakzio formalera doa, kolore hotz eta latzekin“.
1989an sorterritik ihes egin behar izan zuen. Fortenea taberna abertzaleko tabernaria inor gutxik zekien noraino heltzen zen ihes egitera behartu zuen konpromiso politikoa. Espainiako poliziak “Mugetako aparatoarekin” lozen zion.
Lapurdin kokatu zen eta ihesaldiko urterik gogorrenetan ere margotzen segitu zun eta garai hauetako lanak onenak ez izan arren Keparen bizipenak eta sentimenduak nabari agertzen dira. Franzian 1990tik modu legal bizitzea lortuko du eta buru-belarri margolaritzan jarri zen.
Kepak Parisen Cézanneren lana ezagutzeko aukera izan zuen. Gainera, Oteizaren bitartez Malevicheko teoriak ezagutu zituen. Bai Cezannek bai Malevichek Arizmendiko obretan duten eragina nabaria da. Inpresionismotik abstraziora joanen da eta bere lanak koloretsuak eta indartsuak izanen dira.
2008an Kepak eta Rikardo Paskual UR taldea sortu zuten. Ur Taldea euskal artista garaikideen lana ezagutarazteko sortu zen, talde honek euskal herriko margolariak biltzen ditu eta Euskal artisten lanak elite mundutik aldentzea eta zirkuitu xumeagoetan erakustea funtsa du. Euskal Herriko sala eta antzoki ezagunetik kampo erakustea; Guggenheim, Euskalduna, Kursaala… Eta artea, edozein lekutan ikusgai egon daitekeela, taldearen elburua da.
Martxo-Apirila aldera, Ur taldearen erakusketa izan zen Arizkunenean eta Keparen azkena ere. Erakusketa Ur taldeko lau margolarien lanekin osatua zegon, lan hoietako batzuk Keparenak ziren.
Kepa 2009ko ekainaren 8an buruko isurketa baten ondorioz Baionako bere etxearen aurrean hil zen, urte beteko semea besotan zuelarik.
Notizia jakin bezain pronto Elizondo agur gudari erraten zuten pankarta batzukin esnatu da.
Agur gudari eta margolari!
P.D.1. Sarrera hau 2009ko ekainaren 8an idatzi zen, nahiz eta gero “Kepa Arizmendi Bereau-Baztan” izeneko liburua atera ondoren moldatua izan zen.
Sarrera hau egiteko erabili den materiala:
Arizmendi, Kepa. Auñamendi Eusko Enziklopedia.
Los Pintores de la “Escuela del Bidasoa”. Fco Javier Zubiaur Carreño. Universidad de Navarra. 1985.
Kepa Arizmendi. Wikipedia.
Kepa Arizmendi Bereau-Baztan. Baztan Batzen Lan Taldea. 2014.