Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘bestak’

Hasmentatik erran behar post hau,  Jose Maria Uriarte Ballarenaren Erratzuko kontuak, bloga zoragarria  irakurri ondoren, itea bururaratu zaidela eta ia ia informazio gehiena webgune horrretatik hartu dudala. Bloga, Erratzuko historia ttipia kontatzen du, hain zuzen 1834 eta 1945 urten tarteko herriko kontuak eta ixtorioak; Lehenego Karlistada, bigarna, mugako kontuak, 1913ko uholdeak…eta bat arras bitxia iruditu zaidana, naziak Erratzun!!

Jakina da, orain dela  70 urte inguru, Alemaniar-nazi errejimeneko soldaduak ia ia Europa osoan zabaltzen zirela. Bigarren gerra mundialako lehenengo urteak ziren eta Alemaniarrek sasoian zeuden, hauek,  bere  Blitzkrieg bidez ( gerra bizkorra edo azkarra, alemaniarrez) hiru astetan soilik, Frantzia konkistatu zuten, eta Franziakin batera Iparraldea ere.

Iparraldeko kostaldea eta barrukoaldeak okupatu zituzten eta Baztan inguruan, Baigorrin, kuartel bat ezarri zuten. Gañera, Izpegiko gainean  bunker pare bat  ereiki eta  mendi prtutik Elortako leporaino, bi lepo horiek defenditzeko eta  ingurua kontrolpean izateko asmorekin, xenda bat landu zuten.  Ba! gauzak horrela zeudela  eta alemaniarrek buru karratu eta serio fama izan arren, jakinda, ondoko herrian bestak zirela, alemaniarrak Erratzuko Sanpedroetara jautsi ziren.

Jose Maria Uriarte Ballarenarenak, bere blogan aipatzen du, amak kontatuta,  hogei inguru zirela…[  Xarmantak , gazte eta luze xamar.”Atetik ez ziren sartzen!”]Edateko zerbait tipikoa eskatu zutelarik, sagardoa atera zieten, Mª Felisa Ballarenak,  Erratzuko Ostatuko alaba berak zerbitzatuak (Jose Maria Uriarte Ballarenaren amak). Gero plazara dantzatzera gan ziren, inork ez zuen dantza egin nahi haiekin eta herri guzia erretiratu zen plazatik, soinua eta guzti. Alemaniarrak nolabait harritu ziren, ez baitzuten holako erreakzioa espero herritarrengandik. Baita ere dio, bertze lekuko batzuk erraten dutela, jende guzia haien gibeletik zebilela. Kasua da, Alemaniarrak ez zirela mindu eta nohiz behinka segitu zirela etortzen zerbait hartzera, bai Ostaura ta bai Urreinera.

Trago edate hoietan eta Izpegi gan etorrietan, Wehrmachteko soldaduen eta errazutarren artean topaketak izan ziren, erlazio hori  formalak eta hotzak izan arren, batzutan  egoera bitxiak eta xelebreak eman ziren. Hoietako bat “Erratzuko kontuak” blogan agertzen da eta egilearen osaba “Xenper”, istorioaren protagonista bat izan zena, hala dio… [Urbakuran, Urritzaten, hondar bordan .. atsalde batez heldu ginen Frantziatik…gure lana egin eta…eta sartu ginen Legarreko borda txar batean…ta alemanak harat..eskopetekin eta holako zakur haundi batzuekin…ta solasean eta solasean kafea eta trago eman…ta azkenean adixkidetu ..bakeak egin gintuen… baino ez ziren inoiz ailegatu eskuetara”]…

Urteak pasa eta gerra ahintzinera ganez , hondar urtetan Erratzun ikusten ziren alemaniarrak gero eta zaharragoak ziren. 1944an aliatuak Frantzia askatuko dute eta Alemaniarrek Euskal Herritik alde eginen dute, Baigorritik eskapo, ordundik ez zen gehiago alemaniar uniformaturik ikusiko Baztan aldean.
Post hau iteko Jose Maria Uriarte Ballarenaren “Erratzuko kontuak” bloga erabili da eta baita ere txuri-beltzako Erratzuko Ostatuko argazkia blog berberatik hartu dugu. Hemendik gomendatzen dugu bloga bisitatzea zeren arras interesgarri eta ongi egiña dago (ez hau bezala). Web horri hori esker, Erratzuko hondarreko 100 urteko ixtoria ttipia eta laburra zautzen ahal  dugu eta egileak dion bezala…Orok dute bere historia, Erratzuk ere.


Read Full Post »