Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘Berrueta’

Saga hitza, erdiaroan Islandian prosaz idatzitako kontaketa batzuen izen generikoa da. Gehienetan egile anonimoa zuten eta maiz antzinagoko kondairetan oinarrituta zeuden eta baita, famili bateko hainbat belaunaldin istorio “epikoa” kontatzen dute… gerlari, buruzagi, jainko ta gudarin istorioak hain zuzen.

Parekotasun haundia izan gabe, sagetan aipatzen diren halako gerlari, buruzagi famili bat, (modu txiki-txiki batean) Baztaneratzen badugu…Etxeberriatar Berroetar-Elizondar familia, baztandar saga modernu baten, protagonistak  izaten ahal ziren.

“Saga-post” hau, Etxeberria familia karlista buruz izanen zen. Aita Martín Luís Etxeberria Iturralde  Baztango alkatea, karlista, militarra eta Nafarroako junta karlistako kidea. Semea Damaso Etxeberria Iturralde baztango alkatea II. karlistadan (III. ofizialki) eta aita bezala Naparroako Junta Karlistako kidea, Bertze Etxeberritar  Juan Anbrosio Etxeberria Iturralde, da. Lehenengoaren anaia eta bigarrenaren osaba, Elizondoko parrokoa, karlista eta  liberalen preso izan zena. Bai semea eta bai Osaba euskal idazleak bezala ageri dira.

Captura de pantalla 2018-02-24 a la(s) 02.12.11

Martin Luis Etxeberria brigadier Karlista http://creativecommons.org/licenses/by-nc-sa/4.0/

Martín Luís Etxeberría Berroetan jaio zen, Etxeberria izeneko etxean hai justu. Aita Berroetako Martín Miguel Echeverría eta ama  María Petra Marciala Iturralde lekauztarra zituen. Martin Luisek Elizondoko Datue jauregiko María de los Ángeles de Iturralde eta Aldekoa ezkondu zen. 1833an, Lehen Karlistada piztu zenan Baztango alkatea eta aranako “Capitan de guerra” zen (1831-1833 tarte horretan Baztango alkatea izan zen) eta urte hartako Urrian Zumalacárreguiren alde egin zun, karlisten kausa besarkatuz. Gerrako lehenengo egunetan 80 baztandar bildu zituen.

Azaroan Aguilarreko herrian Iturralde jeneralaren etxean hainbat militar karlista biltzen dira eta Nafarroako gerrate-biltzar Karlista edo Junta karlista antolatzen  da. Luis Martin Juntakide aukeratua izanen da. Junta idazkaria zenbatuta, 5 kide eta idazkari bat osatzen dute, hoien artean ere Juan Crisóstomo Vidaondo  eta Mendinueta elizondarra egonen da.

1934 maiatzan Junta eta boneta zuria eramaten duten bere guardia, Elizondo daude, Uztailan, deigarria historiko baten protagonista izango zen, bera izan bai zen gerra hasmentako hilabete hoietan Arizkunenean hospedatua zegoen Karlos Isidro Borboikoa Espainiako erregegai zena, Karlos V.na bezala aldarrikatu edo “proklamatuko” zuna. Junta Karlistaren kidea izateaz gain militarra izan zen eta armagizon bezala garrantzi eta ospe haundia lortu zuen. 1836an Koronela da eta Garraldan isabelino zutabe baten aurka nabarmenduko da. Borboiko Sebastián Gabriel de Borbón, ejerzito karlistaren jeneral nagusia zena, Nafarroako 5º batallonaren buruzagie izendatzen dio. Batallon hau 1833an Baztandar bolondresekin sortua izan zen eta Sagastibeltza jeneralarentzat batailon preziatuena zen, Sagastibeltzak berak gerra hasieran Baztanen formatutako bataiona  bai zen. Batallon horren buruzagie izanez Peralta, Azagra, Unzué, Biurrun, Lizarrako inguruetan eta Orbaicetan burrukatu zuen. Bataila hoien ondorioz brigadier izendatu zioten. Bigader izendatu ziotenean 1º divisionako ingenierosko komandate jenerala kargua eman zioten.

1838ko Iraikaren 19an Erreniegan (El Perdonen) izango zen bere azken guda, Alaix general Kristinianoa aurre zula. Karlistak garaile aterra ziren baña baztandar brigadierra, bizitza utziko zun lur idor hoietan. Hil ondoren, San Fernandoko Gurutze Handiarekin (espainiar militarren kondekorazio preziatuena da) esleitua izan zen.

Captura de pantalla 2018-02-24 a la(s) 01.03.34

Elizondoko Datue jauregia Argazkiak, https://www.idealista.com

Martín Luís Etxeberría, eta Datue jauregiko María de los Angeles de Iturralde Aldekoak,  Damaso Etxeberria Iturralde semea izan zuten. Damaso 1834ko Abenduaren 11an jaio zen Bordelan, amak errefuxatua bai zegoen, hegoaldean gerra irauten eta bere senarra guda iten zuen biztartean. Bere aita bezala aranako alkatea izan zen II. karlistada garaian eta baita Nafarroako gerrate-biltzar karlistaren partaidea ere, II. gerrate karlistan parte hartuz. Damaso Elizondoko Datue (Aldekoengatik) eta Lekauzko Aroztegia  jauregiko (Iturralde aldetik) jauna izan zen. Liberala Datue jauregia erre zuten eta familiako artxibategia garranzitsua betirako galdu izan zen. Damaso Militarki ez zen bere aita bezala gerra-gizona gise nabarmendu, baña  idazle emankorra ez izan arren gure balleko historio ttar hontan, euskal idazle moduan iritsiko zaigu. Bonaparte prizipearen paretan (Datuzelaiko etxean, Datue jauregiko eraikin bat, Bruno Etxenike lagunzailearekin hospedaua egon zen)  Damasok euskeraz idatzitako “kantiko” batzuk agertu ziren. Damaso 1886ko Maiatzaren 29an Elizondo zendu zen,  Etxeberritarren “sageko” ondarreko alkatea izanez

Bitxikeri gise aipatu Damasok Lesakako Anunciación Barberena Oyarzabalekin ezkondu zela eta hauen biloba Ignacio Gascue Echeverría ingenieroa eta Pasaiako portuko zuzendarai izan zen.

Post hau egiteko erabili den materiala.

Auñamendi Eusko Entziklopedia.

euskomedia web gunea erabili da.

pauleszaragoza.org Los Padres Paúles en Elizondo atikuloa. Mitxel Olabuenaga 2012.
www.enciclopedianavarra.com

Read Full Post »

Otsail hitza, dirudienez, “otso” eta “hil” hitzen batuketatik dator; beraz, otsoen hilabetea erran nahi omen du. Otsoa antzina-antzinatik ehizatu izan du gizakiak, guztiz galtzeraino ere. Abeltzaintza hain jarduera garrantzitsua zenez, gizakiak animalia arriskutsutzat ikusi izan du otsoa, bere azienda hiltzen ziolako (ipuin eta kontakizun zaharretan gizakiei ere eraso egiten dien animalia gaizto eta zital gise agertzen da).

Zinzelatutako otsoa Iratxeko monastegian

Notiziak diotenez Nafarroan ehiztatu izan zen azken otsoa 1914an Andia mendiloerroan izan zen ( aizakia, abeltzainei kalte haundiak egiten ari baizen). Baina dirudi 1925-1930 bitarte Urbasa, Andian eta Aralarreko mendietan, baten bat ikusten jarraitu omen zuten.

Baztanen data zehatz bat ez dugu, baina bai dakigu 1813an Martin Francisco Ariztiak iruritarrak, zazpi otso-kume Azkorrobietan (Baztan-Bertiz-Etxalar tartean) harpatu zituela (1). Hori aparte,  Mariano Izetak Baztanen ehizatutako azken otsoaren kronika edo istorioa, “Baztango kontuak” liburuaren “otsoak Baztanen” izena daukan atalan kontatzen digu. Mariano Izetak komentatzen du aspaldiko kontu bat dela, Berroetan gertatua zela baino ez dakitela noiz, baina… ehun urte seurik bai! dio Marianok (liburua 1999 argitartua zen , ehun urte gibelat?)

 Berroetarra Juan Tomas Iturralde Inda artzai zen, eta bere artaldea, Uzterketako Lepoan zeukan. Denbora hortan bai omen ziren otsoak eta Uzterketako lepoa otsoen pasabidea omen zen. Otsoek sarraski izigarriak egiten omen zuten eta ardi aunitz galtzen ziren.

Juan Tomas artzaia izanez gain, pilotaria ere zen eta Ibañetan dagoen Pilota soro zelaian, laxoan jokatzen zuen bertze artzaiekin. Egun batez Urri aldera, bazen desafiozko partide bat Berroetan, lau berrotar bertze lau baztandar kontra (bertze herrietatik oberenak bilduz). Juan Tomas larunbatean etorri zen etxera biharaminean partide jokatzeko. etorri baino lehen Uzterketan otso-artea (tranpa) patu zuen. Larunbata arratsean otso bat erori zen hartan eta igande goizean artzai lagun batek otsoa ikusita artean arrapatuta, bizkor jeitxi zen Berruetara Juan Tomaseri kontatzera. Partide jokatzen ari zen eta akitu bezain pronto, otsoarena kontatu zion. Lagun batzuk bildu ondoren eta sataiak eskuan harturik abiatu ziren Uzterketa aldera eta han aurkitu zuten otsoa hanka batekin harrapatuta eta atxikike hasia zen bernalzaña moztu nahian. Gizonak hori ikusita, satai ukaldika, indar guztiaz eta zanpaka aritu ziren, otsoa hil zuten arte.

Otso hura izanen zen, hain segur, Baztanen  harrapatutatako azken otsoa edo behinpin ezaguzen duguna , Juan Tomas pilotari famatua bai zen bere garaian eta Baztan osoan kontatu zen xelbrekeri eta “trebetasun” hori. Famatua zenez. erran behar bere izenian bazirela bertsoak eta denbora hartako bertso batek horrela dio:

Berroetako Iturralde

galtza-purdi lazo

Balkarlosen sakiak

botatzen ditu paso.

P.D. Sarrera hau 2009an egin zen baina 2017an eta 2019an gauze batzuk gehitu eta berrituak izan dira.

(1) Erratzuko kontuak blogatik atraia.

Sarrera hau egiteko erabili den materiala:

Baztango kontuak”. Mariano Izeta. Nafarroako Gobernua/Labairu ikastetxea. 1999.

Erratzuko kontuak bloga.

Read Full Post »