Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘Beartzun’

Baztanen badire bazter ederrak, paraje politak ta toki kuttunak, batzuk magikoak ipuin ta kondariaz beteta; Xorroxin eta lamiak, infernuko erreka eta diablua, jentila ta harrikulunka bezalakoak. Bertze batzuk berriz, historioak eta garai bateko gertakizunak kontatzen digute,  eta azken hauen artean Beartzungo kuartel zaharra izan daiteke, edo obe errana eraikin zaharraren ondareak izaten ahal dira! ikusgarria bai da (bederen nerentzat) han menditartean, lañoetatik atratzen, eraikin “fantasma” bat bezala ikustean..

Beartzungo kuartela, izena dion bezala Elizondo eta Elbeteko mendi-auzo hontan dago, hain zuzen Burgaren magalean, Mutilaskoneko bide ertzean eta Gazteluko Bordaren inguruan. Beartzun Elizondoko auzo urrunena eta bakartuena da, baitere jende gehiena ez jakin arren zati bat, kuartela eta zenbait bordalde barne Elbetekoak dira. Beartzun auzoa mendiz inguratuta dago: Burga (810 m) eta Oiza (710 m)  iparraldetik; Argañetak (1003 m), Urruskak (990 m), Zarkindegik (860 m), Eihartzeko gainak (870 m) eta Hargibelek (990 m) hego-ekialdetik, eta Kola (830 m) mendiguneak hego-mendebaldetik. Mendi horien guztien erdian, auzoari eta inguruari izena ematen dion errekak zeharkatzen du: Beartzungo errekak! eta bere albotan, Beartzun auzoko baserriak daude barreiatuta. Beartzun mugaldea da, muga “fiktizio” baten bertze aldea da. Bi estatuen (Espainia eta Frantzia) artean ezarritako muga administratiboaren alde bat, bertzia Baigorriko ibarra da, Banka, Aldude, Urepel…

Espainia eta Frantzia arteko muga administratiboa baztandar haunitzi onura ekomomikoa ekarri zien. Baztandarrek, “alde huntan” behar ziren produktuak (ekaiak) “bertze aldetik”  ekartzen zituzten, ekai horiek ezkutuan mugatik pasarazten zituzten hegoaldean saltzeko. Beartzun Nafarroa eta Nafarroa Behereko mugatik gertu dagoenez, “gau lanaren” eremua bihurtu zen, ( kontrabandua Baztanen  gau-lana izenarekin zautzen zen, muga zeharkatze gehienak gauetan izaten bai ziren) . 40ko hamarkadan kontrabandoaren puntu gorene izan zen bailaran, eta hurrengo hiru hamarkadetan ere kontrabando ugari egon zen.  Elizondora iristen ziren “pakete” gehienak Beartzundik pasatzen ziren nahiz eta bertze batzuk Sara-Orabidea-Bagordi bidea zeukaten. Beartzungo muga babesteko eta mugalarien lana eteteko, kuartel bat jarri zuten, Beartzungo kuartela!!

Argazkia Pello San Millan.

Argazkia Pello San Millan.

Kuartela bai karabineroen edo Guardia Zibilen kauartela bezala zautzen da, gauza da bai karabineroak eta bai guardia zibilak ibili zirela bazter hoietan. Karabineroak  1829an sortutako gorputz armatua zen, bere ardura kostaldea eta mugak zaintzea eta iruzurra eta kontrabandoaren errepresioa zuen. Karabineroak ejerzitoaren organigramaren barruan zeuden eta 1913ko udal idatzietan agertzen den bezala Udalak garai haietako Defentsa Ministerioari Beartzungo lurrak utzi eginen dizkio (ez erabiltzekotan, lurrak bueltatzeko klausularekin) eta handik haintzin karabineroak bere postua izanen dute. Gorputz armatu honek, gerra zibilan errepublikako gobernuari leiala izanen da eta horren ondorioz gerra amaituta desagertuko da zeren 1940an  Guardi zibilan barne integratuko dute. Postgerrako lehenengo urte hoietan mugen babesa guardia zibilen esku egonen da  eta hauen antolakuntza Nafarroan, lau konpainiazkoa izanen da eta Iruñan, Auriz, Ezkarozen eta Elizondon kokatuko dira. Kompainia bakoitza hainbat postu eta destakamentutan banatuko dira, Endarlatzan hasita eta Luzaideko Gañekoletan bukatuz  20 guardia zibilen postu ezarriko dira, Baztanen hain justu; Aritzakunen (4), Errazun (9), Arizkunen (5), Beartunen (13) eta Urkiagan (12) . ( giltzatarteko zenbakiak, guardia zibil kopurua adierazten du, datak 1958koak dira eta “Fronteras y contrabando en el Pirineo Occidental” liburutik atraiak daude, 263 h). 1943an  Ministroen kontseiluak estatuaren hainbat eraikinak berritzeko, hobetzeko, haunditzeko eta egokitzeko  baimena emanen du eta hoien artean Beartzungo kuartela egonen da. Kuartela egokituko da, 80 hamarkadan zeukan itxura hartuz eta  hamabortz guardia inguru, kaboa, sargentua eta lotinanta barne, batzuk familia ta guztikin! edukitzeko   gaitasun  izanen du eraikin “berria”.

Argazkia Pello San Millan.

Kontrabandua borrokatzeko eta mugalariak arrapatzeko zeuden hemengo guardiak zibilak eta horretarako 72  orduko jardunaldietan  lan egiten zuten. Bikoteka kuarteletik atra eta ingurko bide, zoko eta antzekoak zelaztatzen zuten, hiru egun hoietarako (atseden hartzeko, bazkaltzeko…) bi postu zeukaten guardia zibilak, bat Urruxka inguruan Berdaizen ta bertzia Harrikulunka aldera. Pedro Mari Esartek bere “El contrabando en Baztan, contado por sus protagonistas” liburan kontatzen dun beala ( 144 h) Beartzundik bi zamalarien (paketeroen) ruta baziren, Aldudestik atratzen zena, kuartel gañetik pasatuz, Belaun, Ogueta eta Galartzako estalpean akitzen zena. Bertzia Urepelen edo Bankan hasiera, Bustenea, Urruxkako kaxkoa , Basabar eta Gusmeta zuen ibilbidea. Normalki  guardia zibil bikotea Iratze meta baten atzian ezkutatu itxarotzen zuten eta paketeroak ikusterakoa “altoa” emanez eta batzutan tiroak airera botaz ere, atratzen ziren. Erran behar guardia zibilen bizitza gogorra zela eta soldata gutxikoa,  gehienak “bustita” zeuden eta arazo gehienak guardia zibil berriak sortzen ahal zuten, ez bai zekiten ezta kontrabandistak ezta ere guardial  zibil zaharrak, nola “hartuko” zuten kontrabaduaren afera…baiña gehienetan deus erran gabe segidan konturatzen ziren ze funzionamendua batzen eta bere “partea” eskatzen akitzen zuten.

Guardia zibilen eta barriden arteko erlazioa erraten ahal da  hona izan zela edo bederen normala, Beartzundar neska batzuk guardia zibil batzuekin ezkondu ziren, Beartzungo eskolako haurrak orakundeko boletuak kuartelara saltzera joaten ziren, baitere auzotarrak kuartelera gerturatzen ziren telefonoz deitzera, hangoa baitzen inguru hartan bazegon telefono bakarra eta urte haunitz, Beartzundarren igande arratsaldeko topagunea edo bilgunea izan zen ere eta hitz hauek erranda “ikusiko gara kuarteleko soruan”  igande arratsalderako gelditzen ziren. Baina egun beltzak ere pastu ziren kuartelaren inguruan, normala zen paketero bat harrapatzean kuartelean sartzea eta ” andanada de hostia” batzuk eramanda atratzia, baina gertakizun txarrena edo tristena,  1924ko gau ilun batean gertatutakoa izanen da.

Urte hortan gertatutakoa,  Jose Antonio Perales Diazen  “Fronteras y contrabando en el Pirineo Occidental” liburan, Urruxkako Joxepi Mihuraren ama kontatzen du, nola Arizkungo gazte batek utsik joaten zela ( iparraldera paketeak hartzera) eta ustezko motiborik gabe tiro bat bota eta hil zuten. Aipatzen du sarjentuak “no tiene perdón ni de Dios  ni de los hombres” erran zula eta arizkundar mutikoak izenik gabe lurperatua izan zela. Iñork ez zuten zigortu hilketa horrengatik eta ezta ere ez zuten utzi familiari gaztearen gorpuari hurbiltzea.

Liburu berberan, Joxepi berberak aipatzen du, 80.hamarkada bukaeran kontabandua bukatuta (bederen kontrabandu herrikoia) dagoenez 1984an Guardia zibilak Kuartela uzten dute eta utsik gelditzen da. Hasiera batean kriston planak badire eraikin zahar hortarako eta  mugimenduak izanen dira eraikina hotela edo pisu erresidenzial, apartamentu eta halako zerbaitean bihurtzeko baña ladrilluaren boomaren garaian,  lurra eta eraikuntza negozioa zela, gauz arraroak eta beltzak atera ziren. 2004an Espainiako Defentsa MInisterioak bereak ez ziren kuartel zaharraren lurrak saldu omen zituen partikular bati, eta honek Serkoa SL merkataritza enpresari saldu zizkion ta enpresa honen nahia eraikin horretan astion aipatutako konplejua itea zen baña ezinezkoa zen itea, zeren saldutako hektare gehienak komunalak  omen ziren. Horren harira, Udalak lur horiek itzultzeko tramiteak hasi zitun eta apartamentuak egiteko ideia gelditu zen, baian berriki ezagutu da erreklamazio data pastu omen dela eta Baztango Udalak lur horiek betirako galdu ditula. Elizondo-Elbeteko Beartzun auzoan, dagoen kuartel zaharra erortzekotan dago orain, teilatu gabe, berroz, sasiz eta sastrakaz beteta eta gure istoriaren fantasma gise bezala…agertzen zaigu lañotartean!!!

Post hau iteko urrengo liburuak eta webguneak erabili dira.

El contrabando en Baztan contado por sus protagonistas”. Pedro Mari Esarte Munian. (Pamiela 2011 ).

Fronteras y contrabando en el Pirineo Occidental“. Jose Antonio Perales Diaz (Nafarroko Gobernua 2004).

Ttipi TTapako “beartzungo-kuartel-zaharraren-lurrekin-gorabeherak? “artikuloa.

Berriako Iker Friasen “Beartzun: duela ehun urteko xarma” artikuloa. (2007)

Gaur egungo Beartzungo kuartelaren argazki gehiago ikusteko  “Baztan argazkitan” argazki blogako post hontan http://baztanargazkitan.wordpress.com/2011/09/11/beartzungo-kuartel-zaharra/ ikus daiteke.

Read Full Post »

Pasaden aste sainduan, hemendik urbil zegola, kanpoko lagun bat etorri zizaidan bisitan, lagunak ikarragarrizko jarki (afizio) bat du, berak erraten dun bezala “harriak” ikaragarri gustatzen zaio, beno, “harri” hoiek kristonakoak dira, harri hoiek, megalitoak dira.

Aspaldin, Josu Cabodebilla eta Itziar Zabaltzaren “Baztango edesti aurreko oroitarriak” liburua opari nion. Liburuan agertzen diren 600 megalitoak ikusi ta berrikusi ondoren, “egun batian” batzuk ezagutu nahi izan zun. Goiz goizean kotxea artuz eta Elortako estazio megalitiko izugarrie (21 harrespila-cromlech bai ditu) ikusi ondoren, Bertzunaldera joan giñen. Han, oinez, Basagar, Larramets eta Burga inguruko, trikuharriak, harrespilak eta zutarriak ikusi genun, Soalar ingurura iritsi gabe, zeren berandu egin zizaigun eta  “harritzalea”, Soalarko zutarri ospetsua ikusi gabe, geldituko bai zen. Hortaz ba, Elizondora bueltatu eta justu justu, Jorge Oteiza museo etnografikoa itxi baino lehen iritxiz, lagunak, Europan dagoen zutaharri-estela garrantzisuenetako bat “in situ” ikusi ahal izan zun.

soalar7e.jpgSoalarreko zutarria, Baztanen dagon megalito garranzitsuena eta ikusgarriena da, ez soilik bere neurriengatik, 4´50 m luzekin Euskal Herriako altuenetako bat delako, Mugarriaundi  (5´40m, Araban) eta Burgakoarekin (4´90m, Baztan) batera, baizik, batez ere 2003an Hilarriko taldekoek, harriaren aurpegi batean (beti lurpean egon den aldean alegian) aurkitu zuten grabaduengatik, hain zuzen neolito aroko aizkora ta iduzki baten grabaduengatik. (Argazkia Alfonso Martinena da eta bere Flicke-eko “megalitoak” albunatik hartuta dago.)

Neri behinpin, “harri”  hauek museoetan egotea, ez zait haunitz gustatzen, nahiago nuke arbasoak “landatu” zuten jatorrizko tokian berriro zutitzea eta handik paseatzian, harrizko gerlari honekin posible izatea topatzia, baña erren behar Museoko “baratzea” harras leku aproposa dela eta honek aukera ematen dula jende gehiago, harri puxka hontaz gozatzea. Gañera aipa, estela honek, ondarrian museoan akitzeko, izan duen bidaia, harras bitxia izan dela eta nahiz eta milaka urtez (erraten ahal da neolio-bronze garaia k.a 2.000 urte inguru heman zela Iberiar peninsulan) Soalarren egon hazken 3 hamarkadetan toki desberdiñetan ageri izan zaigu

soalar-003.jpgHasmentan estela, orduan “harri bakarra” (hala deitzen bai zaie etzanda dauden “menhirrak“), Lekauzko kolegioko Aita Ondarrak aurkituko zun, 1974an Soalar inguruan eta 1976an “Pricipe de Viana” argitaratu zuen datuen arabera, 4´35m luzera eta 3.500kg-ko pisua izango zuen. (Irudian, Soalarreko harri bakarra jatorriko tokian. Argazkia, Hilharriak taldeko Iñaki Gazteluna da eta Celtiberia.net webgunetik hartuta dago)

1992ko udazkenean, lekutik desagertzen da eta 1993ko udaberrian berriro aurkituko du Aita Ondarrak, baña kasu hontan ez Soalarren baizik 15 km-ra, Ezkaldo inguruan, Gartzainen, pista baten ondoan botai (etzanda). Dirudienez lur eremuaren nagusia, belai berri (lurberri) bat in behar zuen eta erdian zegoen “harria”, harat ekarri zun eraikitzen hari zen baserrian, dintel moduan erabiltzeko
Gizonari, harria itzuli behar dueal bere jatorrizko lekura aipatzen zaio. Baña urte batzuk pasata, 2003ko udan, berriz desagertzen da.

2003ko udazkenean, Hilharriak taldekoek ohar bat jasotzen dute, oharra dioenez, harria Gartzaingo Aintzano auzoko etxe-rural batean ikusi dute, zutik dago eta…saskibaloiko saski bat patu diote!!!.
Egun batzuk geroxago ganen dire eta munduan bira eman duen argazki ezaguna ta bitxia atrako dute. Taldeki hoietako batzuk, Josu soalar1.jpgCabodebilla eta Mikel Gaztelu tartean, aizkora eta zirkunferentzi baten (eguzki bat alegia?) irudia ageria dela, nabaritzen dute.

Hilarriko Luis Millanek, Alcalá deHenaresko Primitiva Bueno etaRodrigo de Balbin arkeologoekin (1985etik daramatela, estatuko trikuharrien eta zutaharrien grabaduak ikasten eta aztertzen) harremanetan jartzen da. 2004ko urtarrilean bi adituek harria bisitatuko dute ta erranez, harria, gerlari baten hilarria (estela) dela.

Baztango Udalak etxearen jabeari jakinaratziko dio saski kendu behar diola eta lurrean jartzea. Urte berberako Apirilan, zutharria Elizondoko Jorge Oteiza museoko lorategian paratuz. 

2OO4ko uztailan Primitiva Bueno Ramirez, Rodrigo Balbin Behermann eta Rosa Barroso Bermejo “prehistoria” katedradunen ikerlana ondoren Trabajos de Arqueología Navarra-an” La estela armada de Soalar, txostena argitaratuko dute. Grabatuen kalkuak egin ondoren argi dago harri gorrizko estelan, gerlari bat dagola, gerlari antropomorfikoren irudia bai da, aizkora iruditzen zuena halabarda bat da, kirten luze eta estua duena. Kirtenak irudiak dauzka, otso hortzak akaso, edo sokak. Ondoan, iduzkie zena, esku babesa da (eskudoa). Adituen ustetan, eguzkiarekin lotutako sinboloa izan liteke, barruan hainbat marra daudelako, eta, haien artean, diametro txikiko lau botoi. Baita eregerriko bat du ta labana ere, buruan bi begi ta gañan “suge” bat, txanoa eta kapa ere dauka eta escanear0019.jpgbularrak nabariak dira, bi biribil dira. Adituek uste dute larruzko armadura baten bularraldekoak direla (bertze batzuk, akaso emakume gerlaria zela teoria diote). Baita ere harria Urdiñez eta gorriz margotua zegola arrastoak aurkitu zuten.., berezitasun guzti hauek Baztango gerlariaren estela Europako zutaharri-estela garrantzisuenetako bat, bihurtu diote eta bide ikaragarri bat irekiz gure arbasoen bizitza ikertzeko ta galderak iteko. 

Harrizko gerlari hau mugarria izanen zen? toki hori talde baten lurrak zirela adierzteko? edo akaso gerlari ospe baten hilerria? gibelean  ere grabatuak izanen zun? (grabatuak, beti lurpean egon den aldean mantendu dira), Soalarren dagoen bertze harri bakarra (etzanda) ere halakoak izanen ditu?, ta lerro zuzenean dagoen Burgakoa? Etzanda daudenak gerlaririk baldin badute, zergatik badira hainbertze etzanda? Lur hoiek gizaki talde berriak konkistatuak izan zirelako eta aintzinekoen ikurrak botako zuten? Gerlari hauen irudia denborarekin Jentilen kondaira sortzeko balio izanak dira?… uf harrigarria harri bat ematen ahal duna!!!, ta hortaz nik ere, nere lagun bezala “harritzalea” nahiz!!!.

(Marrazkia “Trabajos de Arqueología Navarra 2005, La estela armada de Soalar. Valle del Baztan (Navarra)” lanatik hartuta dago)

Post hau iteko  erabili den materiala.

Primitiva Bueno Ramirez, Rodrigo Balbin Behermann eta Rosa Barroso Bermejo Trabajos de Arqueología Navarra 2005, La estela armada de Soalar. Valle del Baztan (Navarra)” txostena.

Josu Cabodebilla eta Itziar Zabaltzaren “Catalogo megalitico del Valle de Baztan-Baztango edesti aurreko oroitarriak” 2006ko liburua.

Francisco Ondarra-ren “Nuevos monumentos megalíticos en el Baztán y  zonas colindantes” . Príncipe de Viana, 1976 liburua.

Celtiberia.net webguneko “La estela-menhir de Soalar (Navarra)” artikuloa.

Read Full Post »