Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘Baigorri’

1813ko martxoaren 16an, Martin Saldias komandantea eta bere “boluntarioen” taldea, Irurita eta Ziga artean Iruñetik Frantziara zijoan eskoltatuta zegoen posta militar frantsa, erasotu zuten. Ekintza honetan, eskolta osatzen zuten hirurogeita hamasei gizonetatik hogeita hamazazpi eremuan hilda geratu ziren eta hogeita hamabortz preso hartu zituen: lau bakarrik salbatu ahal izan ziren. Frantziar goarniziorik hurbilena, Berruetako kaxerna zen, berria jakin bezin pronto, napoleondar soldado presoak askatzeko eta gerrilariak akabatzeko asmorekin atera ziren. Saldíasek bailara arras ongi ezagutzen zuen eta laster jarri zituen preasoak eta bere gizonak, frantsen kanpo.

Martin Saldias erasoa egin zuenan Ultzaman zegoen eta eraso ondoren Ultzamara ihes egin zuen. Saldiasek inguru hoietako Baztango mendietako ” comandate de observaciones” kargoa zeukan.

Espoz y Minaren “Division Navarra de voluntarios-ko” Kapitaina izan baino lehenago, Felix Sarasa (Txolin) kapitainaren “partida-ko” sarjentua izan zen.

Txolin kapitaina (Txolienea zen bere emaztearen etxearen izena) Artikako laborari euskaldun peto bat zen eta 1809an Iruñan soldadu frantses talde batekin afera bat izan ondoren (soldadu bat hil zen) ihes egin behar izan zuen. Gerrillari-talde bat osatu zuen laster, eta dozenaka gizon izatera iritsi zen, Javier Minarekin ” Corsario Terrstretan” eta Francisco Espoz y Minarekin ( Nafarroko boluntariotan) agindupean egon zen. Espoz eta Minak, aduanenzerbitzua agindu zion, hortik aintzin mugaren zaintza bere arduran zegoen. Irun eta Orreagaren arteko mugan jardun zuen. Mugen zaintza horretan, Baztanen ekintza aunitzetan parte hartuko du.

Adibidez, 1812ko Irailaren 2an Sarasa, Matías Ilzarbe kapitainarekin batera ehun frantseseko destakamendu bat, erasotu zuten. Berrogeita hamalau hartu zuten preso eta gainerako gehienak mendian hilda geratu zen.

Matias Ilzarbek Abartzuzakoa zena, Lesakako postuko behaketa-komandantea zen

20an Ilzarbe kapitanarekin batera ere, gau oso bat zelatan (enboskatuak) egon ondoren, Berroetatik Elizondora janarien bila gaten zen berrogeita hamar gizoneko destakamendu oso bat erasotu zuten. Hogeita hamabi preso hartu zituzten, haiek agintzen zituen ofiziala zauritu zuten eta gainerakoaberrogeita hamar, hilda geratu ziren.

Txolinek ekintza hau Ezpoz y Mina generalari aipatzean, Matias Ilzarbe kapitana eta Martin Saldias sarjentua gorestu eta nabarmenzen ditu (mirariak egin omen zuten).

Matias Ilzarbe 1813ko otsailaren 24an, Zaragozako Castilliscar herrian frantsesei erasoan hilko da. Apirilan, Martin Saldias eta bere taldea Lesakan daude eta fransak bere bila doazte. Batzuk Saratik Bera eta Etxalar barna eta Gouget jeneralak Baztango frantsen agintaria zena 700 soldadukin Elizondotik erasotuko diote. Saldias alde egin beharko du eta Goizuetan babestuko da.

Goizuetatik 1813ko maiatzaren 7an Tolosarako posta zeraman konboi bati eraso egin zion. Illarrasu haitzaren gainean (Gipuzkoa eta Nafarroaren arteko mugan) itxaron zituen; tropa etsaiaren bidean harriak bota zituen lehenik, eta, ondoren, eraso egin zuen, konboia harrapatu eta 52 frantses (ballonetkadaz) borrokatik kanpo utzi zituen.

Felix Sarasa, Matias Ilzarbe edo Saldias bera ez ziren izan Baztanen ibilitako “boluntario” bakarrak ezta lehenak.

Napar “boluntarioak!. 1 Xabier Minaren “Corsario Terrestre” Armada espainolako uniforme maroma eta kapela.. 2 Espoz y Minaren “Division de voluntarios de Navarra” ingeles armadak hornituak eta uniformatuak. 3 Nafarroko “Husares”.

Nafarroan 1809ko lehen hilabeteetan jende armatuzko taldeak ugaltzen hasi zirenean eta fransendako (haien aurka borroka armatua bultzatzen zuten) eta baita ere biztanleriarendako (herrietan eta herritarrei aunitzetan harrapaketak, sekulako gehiegikeriak eta bide-lapurretak egin zituzten) “bandido” utsak zirenean, Francisco Antonio Zabaleta “Beltza” eta Juan Bautista Baraindiaranen partidak Baztandik barna ibili ziren.

Talde hauek, bidelapur taldeak izan zire hasıra batean, boluntario izenarekin; jakiak, sosa… eskatzen zituzte eta bidean aurkitzen zutena indarrez eramaten zutenak. Hogei edo hogeita hamar gizon arteko talde armatuak ziren, eta, beren ausardian, alkateak atxilotu egiten zituzten mota guztietako hornidurak ematen ez bazizkieten.

1809ko udaberrian Nafarroako erregeordeak Mahon-eko Dukea Baztango agintariei (udalari) talde hauei aurre egiteko milizia bat sortzeko eskatuko die.

Xabier Mina gaztea, “El Mozo” edo “El Estudiante” ezaguna talde horietako aunitz biltzea lortu zuen bere agindupean. 1809ko Apirilan Iruñean hainbat partidatako buruekin bildu ondoren gerrilla bakarra sortzea erabaki zuen. Gerrilla horri “Corso Terrestre” deitu zioten. Beltzak (Goizuetarra) eta bere partida orain arte Baztan eta Bortzirietan bere kabuz ibili zirela “Corso terrestre-an” batu ziren.

Hilabete hauetan Beltzak eta Barandiaranek Baztanen eta Bortzirietan bazen berun eta eztainu guztia hartu zuten. Urriaren 27an Juan Bauptista Barandiaran eta bere gizonak Elizondon agertu ziren eta Baztango eta Elizondoko alkatei, kuadrila guziarendako jatekoa eta etxe bat lo egiteko agintzen de. Alkateek kontra egin zieten , baina bortxaz bete zituen  Barandiaranen eskariak. Korsarioak herriko gazteren bat erakartzen sahiatu omen ziren.

Frantziarrak Minaren “korsoen” ekintzengatik kezkaturik, Iruñeko gobernadore militarra bera, Dufour, arduratu zen hura jazartzeaz. Gerrillariaren aurkako segitzearen ondorioz 1810eko martxoaren 29an Xabier Mina gerrillaren burua harrapatu zuten Labianon. Mina preso erori ondoren, 1810eko martxoan, “Lurreko Korsika-Corso Terrestre” desegin egin zen. Hala ere, denek ez zuten onartu “Corso Terrestre” ren desagerpena, buruzagi berri baten inguruan lerroak itxiz, Francisco Espoz y Mina, Javier Mina “el estudiante” ren osaba zena, buruzagitzan bere oinordekoa izan zena. Xabier lau urte egonen da preso Franzian.

1809ko apirilaren 7an gerrillak arautzeko bigarren jarraibideak argitaratu ziren, garai hartan “lurreko korsikarra” deituak. Ekimen horrek lege-babesa eman zien gure tropa irregularren partidei. Petsatzekoa da lehenegoko partidak irudian bezala uniformerik gabe ibiliko zirela. Irudia spanish guerrillas in the peninsular war liburua.

Francisco Espoz gerrillen berritzaile handia izan zen (estruktura militarragoa eman zion). Nafarroako gerrilla guztien koronel eta komandantea bihurtu zuen eta hortik aurrera (maiatzan) Mina Gaztearen taldearen izena aldatu zuen eta “Nafarroako Dibision de Voluntarios” izena jarriko du. Bere hiloba egin zuen bezala bere agindupean ere hartu zituen talde gehienak eta ez zirenak pixkanaka pixkana banda armatu hoietaz Nafarroa garbitu zuen akabatu zituen.

Francisco Antonio Zabaleta “Beltza” hasiera batean Espoz eta Minaren agindupean borrokatu zen baina modu independente xamar eta honek, arazoak sortu zuen bien artean Espozek Beriainen fusilatu zuen. Bere taldea eta Barandarianena deseginen da.

1810 Sarasa kapitaina (orain arte sargentea) aduanen komandantzia hartuko du berarekin Martin Saldias sargentua etorriko da. 1811an Baita ere Espoz y Minak agindua Ramon Zugarramurdi Arozarena arizkundarrak hainbat konpainien agintea izanen du eta Baztanen barna herrietan jakiak eta halakoak eskatzen aritu da.

1812an Division de Voluntarios, bortz batailon ditu, baita ere armak eta muniziona egiteko fabrikak, ospital bat Orreagan, Hazienda ministroa… Boluntarioek kobratzen dute. Hemendik aintzin Baztanen Boluntarioen erasoak maiz eta gogorragoak izanem dira, lehenbiziko hilak hasiko dira aditzen.

1812ko Urtarrilaren 17an  boluntarios de Navarra hiru tiroz egiñez 20º Regimiento de Infanteriako sarjentua Francisco Xavier hil eta bertze bi frantsa zauritu zuten Amaiurren. Sarjetua frantsa behitiko ostatuko atetik ateratzen ari zelarik hil zuten. Otsailan Frantsak, Amaiurko 27 urteko Juan Ramon Oyeregui, sarjentuaren heriotzarengatik preso hartu zuten (hila suertatu zen tokian bizi baitzen). Elizondoko kartzelera eraman zuten eta otsailaren 11an urkatua izan zen. (erratzuko kontuak bloga).

1812. urtea amaitzean 10.000 gizon baino gehiagoko boluntarioak ziren eta Irunberrin trebatzen ziren. Echeverría y Cruchagaren agindupean bi batailoi sortu ziren, eta zalditeriako errejimendu bat, “Husares de Navarra”, hiru eskuadroiz osatua.

1813ko hasieran Espoz y Minaren Voluntarios de Navarra haunditzen doa, 6 batailon izane ditu eta berari Mariscal de Campo izendatzen diote. Ingelesek armekin , artilleriarekin eta uniformeekin hornitzen diote. Espoz y Minak, espainiar armadako ofizialengandik, Iparraldeko armada frantsesa distraitzeko misioa jaso zuen, jada Nafarroa menderatzen zuen, ekainean Iruñean izan ezik. Tropa hispano-ingelesek Gasteizen lortutako garaipenak frantsesak mugara itzultzera behartu zituen. Bailara aliatuak (Sir Hill) kontrolpean dute.

Uztailan, Iruñako gotorlekuan oinik dauden frantsei laguntza emateko asmorekin, Soult mariskalaren agindupeko erasoaldi berri bat emanen da. Uztailaren 25an d’Erlon jenerala Baztanen sartuko da (paso de Maya) eta Soult mariscal Orreagatik. baina, Wellingtonek berak, Soraurenen sarrera moztu zion (Uztailak 27-28). Porrot honen ondoren franska Baztan barna iparraldera bueltatuko dira.

Uztailak 25ean, 10.000 – 15.000 soldadu frantsa pastu ziren Amaiurtik, Uztaila 31an erretiratzerakoan etorri ziren 1.000 ( Aunitz bertze bide batzuk hartu omen zuten).

Erretiratzean, Amaiurren (uztailak 3) 70 urteko Malkorreneko Juan Francisco de Mazondo fusilatu zuten (erratzuko kontuak bloga).

Aliatuek uztailaren 25eko goizean kontrolatzen zutena, berriz ere beren eskuetan zuten. Wellington-ek bere armada mugan antolatuko du, “Division de voluntarios” barne.  Baztangoizako herriak soldadu aliatuz beteko dira. Otsondo eta Amaiurren inguruan 6-Dibisiona (ingelesak eta Portugaldarrak), Arizkunen (Errazu, Baigorri) 3.Dibisioa, baita ere ingelesez eta Portugaldarrez osatua. Haekin batera baita ere Baztanen zeuden, Division de Morillo espainarrak eta doike! Espoz y Minaren Voluntarios de Navarra naparrak (gerrilari talde bat baino gehiago ejerzito erregular baten antza zuen).

Irailan Jose Gorrizen Division de Navarrako 3º Regimientoa Erratzun dago, Wellingtonek nahi du Minaren tropak Alduden sartzea, (aliatuen eskuetan dago), baita ere Otsondo aldean ibiliko dira…

Nafarroako boluntarioek Konbentzioaren Gerran eraman zuten banderaren antzinako erreprodukzioa. Baleztena familia karlistaren jabetzakoa. Argazkia Estella.info.

Irailak 8 Donostiako frantsak errenditzen dira eta Azaroak 1an Iruñeakoak! Frantzia inbaditzeko tenorea iritsi da!.

Aliatuen erasoa Azaroko 11 izanen da, Wellington armada Lapurdin sartuko da eta Ugarana (Nivelle) ibaiaraino gibelatuko dituzte fransei. Baina…bertzea aldetik Foy jeneral frantsa Bidarraien zegoela Goprospilen ( Lapurdin, Mondarrainen parean) zegoen aliatuen kampamendua; Division de Morillo eta Minaren bi batailonekin (3.a eta 4.a), eraso zuen, boluntarioen kapitaina Santos Ladron de Cegama zen.

Minaren eta Morillone tropak ongi defenditu omen zutela beren posizioa baina frontsak baionetaz Gorospilen, Antsestegin, Amaiur eta Erratzutik haratago bulkatu ziztuzten (frantsak 100 preso hartuko dute).

1813ko abenduaren 11an  Napoleonek onartuko du Fernando VII Espainiako errege gise, baino gerra ez da akituko. Biharamunean Division de Navarrako 1º,2º eta  3º Regimiento Baigorri eraso eta sartuko dira. Mina berbera abenduan Baigorrin ezariko da (Garaziko gotorlekua erasotzeko asmokin) eta boluntarioak euskaldea garbituko dute.

Baina 1814ko Urtarrilaren 14an, Harizpe jeneral baigorritarra Baxenafarrokoko jendea eta Garaziko guarnizioa bildu ondoren Baigorri eraso zuen. “Division de Navarra-ko” boluntarioak Izpegi eta Buztanzelai aldera erretiratzea behartuz bere herria askatu eta berreskuratu zuen. Boluntarioak Erratzura eta Arizkunen babestuko dira.

Indarrak hartura otsailako 14 Josef Gorriz-en boluntariaoak ( Division de Navarra-ko. 1º,2º eta 3º Rgto-ak), berriz Baigorrira abiatzen dira eta Piazuriko gotorlekua bereganatzen dute eta frantziarrak garaitzea ere lortu zuten Donibane Garazi, baja handiak eraginez. Bidean Baigorrin Harizperen etxea, Etxauz Jauregia, erreko dute. Momentu honetan gerrako frentea Baionatik Donibane Garaziraino gaten den bidea da.

1814ko Apirilak 6an Napoleon errenditzen da.

Jose Gorriz gerra amaituta, Nafarroako Boluntarioen koronela da, Espoz eta Minarekin batera Iruñeko gotorlekuari eraso egiten saiatu zen, non preso, degradatu eta fusilatu egin zuten. Bere hileta urriaren 10ean izan zen bere jaioterrian, Subizan.

Erasoa Fernando VII.aren (III. Nafarroakoa) jarreraren ondorioz gertatu zen, Napoleon garaitua, gerran militarrek oro har lortutako boterea murrizten saiatu zen, eta, kargu garrantzitsuenak, alkurniako ofizialei emanen dijo, gerrilari ohien kaltetarako.

Espoz y Minak bere ofizialen maila aitortu eta bere armada txikiaren unitate militarrak erregularrean sartu nahi zituen, baita ere Nafarroako erregeorde izendatzea nahi izan nahi zuen, baina Fernando VII.ak nahiago izan zuen Ezpeleta kondea izendatzea. Erantzun gisa, Espoz y Mina Garesen altxatu zen 1814ko irailaren 25ean eta Iruñera joan zen, baina, hiriburuko goarnizioa gehitu ez zitzaionez, Frantziara alde egin zuen.

Felix Sarasa 1816an espetxeratu zuten Espoz y Mina-rekin Franziatik korrespondentzia izateagatik. 1820 arte egon zen preso, Riego komandanteak 1812ko Konstituzioa aldarrikatu eta berrezarri zen arte. Tenore hortan ere Ezpoz y Mina gerrillari ohia Nafarroara itzuli zen kapitain jeneral gisa. 1821eko urtarrilaren amaieran, gobernu liberalaren aurkako altxamendu errealista zela ta gerrillak eta partida armatuak bueltatu ziren; Juanillo gerrillaria, Espoz y Minako sarjentu ohia, armaz altxatu zen, 1822 an Santos Ladrón de Cegama….Frantzestadako boluntarioak orain beraien artean (errealistak eta liberalak) guerrilla erabiliz borrokatuko dute, eta lehenego karlistadan antzeko parezido!

P.D. Franzestada garaian “guerrilla” eta “gerrilari” hitzak ez ziren erabiltzen, gerorago asmatutako hitza da. Frantsak partida armatuei brigantes “bandidoak” deitzen zieten eta beraiek artean “boluntarioak”.

Sarrera hau egiteko erabili den materiala:

Memorias del general Don Francisco Espoz y Mina. Tomo 1 eta 2. 1850-51. Ministerio de cultura 2008. Cervantesvirtual.com.

“La Guerra de la Independencia”, por José Mª Jimeno Jurío.

Franzestada. Erratzuko kontuak bloga.

El guerrillero navarro y su transcendencia. Francisco Miranda Rubio. Príncipe de Viana, 43 urtea, 1982. Zbk. 165. Dialnet.

La quiebra del régimen foral navarro bajo la ocupación francesa (1808-1814). Francisco Miranda Rubio. Príncipe de Viana.

Goizueta. Un pueblo navarro en la guerra de la independencia, según un manuscrito de la época (1808-1814). Jesus Arraiza Frauca.

Otra forma de hacer la guerra en Navarra (1808-1814). Francisco Miranda Rubio. Príncipe de Viana

Levantamiento armado o revolución. Francisco Miranda Rubio.Dialnet

GUERRILLEROS. Gran Enciclopedia de Navarra.

Sarasa, Félix. Auñamendi Eusko Enziklopedia.

Semblanzas Biográficas. Berriobeitiko udala.

José Górriz. Real Academia de Historia. Biografias.

Read Full Post »

... Goi eta beherik ez da enetzat, Naparro bat da bakarra kantatzen zuen Xalbadorrek (Urepeleko bertsolari famatuak) “Naparrori” abestian eta halaxe da! Bat da Nafarroa, denon ama eta bere zañetan dagon odola, euskara da. Nafarro hori Apirile guztietan bizirik dago Baigorriko karriketan,  Nafarroaren eguna ospatzerakoan.

Lehenengo Nafarroaren egunak, Franko il ondoren hasi ziren. Mugaren bi aldeetako herriak euren arteko arremanak sortzeko. Baigorri eta Tafalla herriak senidetu ziren, lenbiziko Nafarroaren besta hori udalak antolatu zuten eta mugaren bi aldeetako Nafarroak elkartzea zuen elburu.

Geroago, egoera politikoarengatik, besta ez zuen segidarik izan erakunden aldetik. Baino bai Baigorriko herritarren aldetik eta zenbait gazte erabaki zuten  ospakizunarekin aurrera egitea. Gaur egun Baigorriko Basaizea elkarteak antolatzen du Nafarroaren eguna (30 urte daramate) , ekitaldi  jendetsua eta ezaguna bilakatu dute,  besta eta aldarrikapenak bat eginez.

Basaizea Elkarteak aurten 30 urte bete ditu, 30 urte hauek eskuz-eskuz, belaunaldi baelaunaldiz eramanak izan dira, bidean kide batzuk,  betiko agurra ere emanez. Basaizea ez du bakarrik egun hau antolatze,  baizik  kultur ekimenaz betetatako hilabete oso bat. Baigorriko kulturaldia izena darama eta Nafarroaren Eguna, kulturaldiaren azken ekitaldia da.

Aurten, Kulturaldi hortan barna, Elizondon “Nafarroari” Kantaldia antolatu zuten. Espektakulo xumea baiana “biziki” ederra. Hainbertze artista parte hartu izan zuten (lur aretoko edozein lekutik aterata); Erramun Martikorena, Ansa ahizpak, Fermin Balenzia, Xendarineko ahizpak…hainbertze talde; Bankarrak, Orbaizetakoak,Tafallakoak, Baigorrikoak, eta baita ere baztandarrak haritu ziren; Amaiurko gaztelu taldea, Baztango hainbertze herritako herritarrez osatua eta Erantsungo taldea. Baita ere Pierre Erramouspe bere 82 urtekin eta Alexandro Bordagarai bertsolariak,  Marta Moreno joteroa …

Baigorriko Kulturldiko  ekitaldirik ederrena (niretzat) Nafarroaren bezperan Baigorriko eliza zoragarri hortan egiten den musikaldia da. Aurten (2009) beit bezala ederki bete da  eta Tolosako et incarnauts ganbara orkestra, Eltzegor taldea eta Baigorri & Iruñako gaiteroak izan ziren.

 Doneztebe eliza zoragarria da eta eraikitze lanak XI. mendean amaitu ziren. 1253an, Tibalt II.a Nafarroako erregeak Doneztebe elizako patronatua Orreagakopatronatuari eman zion. Eliza egurrezko graderioa du eta bertze garai bazutara (irudimenez) bidaiatzen dizu, edozein momentuan William Shakespearen antzelan bat ikusi behar duzula dirudi.

Shakespearrek! doike! bera izan zen  “munduaren mirespena,  Nafarroa izango zelaerran zuna. Esaldi hori  hau 1594 idatzita utzi zuen “Galdutako maitasun-lanak” gortesau komedian.  Istorioa Nafarroako Erregearen gortean gertatzen da.

Gortea Pau zegoen eta erregiña Albreeteko Juana III.na zen. Garai haietan, 1512 ko inbasioatik  Nafarroaren zati bat (Pirineotik hegoaldera) gaztelaniarren eskutan zegoen baina Nafarroa, Europako estatu aske bat gise bizirik segitzen zuen,  Baigorritik Bidaxuneraino,  gaur egun Baxe Nabarra izenarekin ezagutzen dugun lurraldea eta garai hartan ultrapuerto deitzen zena. Estatu Libre horretan  Juana III.ak gortea humanistaz, renazentistaz, reformistaz bete zuen eta jakindura eta kultura bulzatu zituen.

Egurrezko aulki zahar hoietan exerita eta musikariak entzuten nengoela irudimenarekin Juana III.ren gortera bidaiatu lintzen.

Gora Nafarroa!

(bideoa “eskunabarrak” higotakoa youtuben)

Nafarroa!!!

P.D. 2009ako Nafarroren eguna apirilako 26ko Igandean ospatu zen

Read Full Post »