Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘arozarena’

Blog honetan, Arraiozi buruz zenbaitetan aritu gera, bere dorretxeaz eta haien inguruan gertatutako pasabide bitxitaz idatzi dugu;  Jauregizar eta “sorgiñak” edo dorretxe berberako Pierres eta Baztango armarriaren inguruko epaiaren aferak, bezalaxe. Baita ere, bere festaz ta tradizioak ekarri ditugu, erregiñak eta saratsak, laxoa… Kasu huntan, historian zehar nabarmendu diren arraioztarrak aipatu nahi dut.

Auñamendi enziklopedian,  hainbat Arraiozko seme “kontuan hartzeko” agertzen dira, erran behar gehienak, militarrak edo eliz gizonak direla. Guzti hoien artean, gailenduden gehiena edo akaso ezagunena dena Paulo Arozena Urrutia (Begi Beltx) misiolari-idazlea izanen da. Pablok, 1896.eko otsailaren 23an Arraiozen sortu zen. 1914an  Arraiozko Artzaia izen berria hartuz, fraide kaputxinotarra sartu zen. Iruñean 1922.ean apeztu ostean, gure artean denbora laburra emanda, 1931an-1963 urte biztarte,  Guam uhartean eta Manilan ibili zen misiolar moduan. Euskal Herrira itzuli eta gutxira zendu zen, 1964.eko urtarrilaren 31an hain zuzen. Euskal idatziak eta olerkiak, Irugarrengo Prantziskotarra-n eta Zeruko Argia-n hasi zen argitaratzen “Begi-beltx” ezizenez, baña gehien bat hiztegintzan egin zuen lanarengatik ezagunagoa da.

Arozena aparte, azpimarratu nahi nuke bertze bi arraioztar “famatu”, olerkaria bezalaxe biak elizgizonak ere, biak orden berberakoak eta biak baitere, bakoitzak bere garaian orden erlijioso horren nagusiak edo “generalak” izan zirenak.

Irudia.Wikipedia, Wenzel Hollar-en 1661ko grabatua.

Ordena, premonstratensea da eta Arraioztarrak berriz, Juan Bautista Miguelena eta Bartolomé Barrenetxe dira, eta erran dugun bezala, biak, orden horren buru izan ziren. Premonstratensendar ordena, San Norberto fraideak, 1120an Prémontréko Abadian (Frantzia)  sortu zuen.  Garai batean (gehienbat XVII eta XVIII. mendean) orden  garrazitsu, eragin haundikoa, aberats eta lur eremu haudien jabeak izan ziren. Gure inguruan elkarte erlijioso honek zeukan monastegia, Urdazubikoa zen. XIII. mendean Urdazubiko elkarte premostratenseak ohore eta onura ekonomikoa on bat lortu zuen eta Santiagorantz zihoazen erromesentzat bide garrantzitsua bilakatu zen, herriaren jabe eta Baztango hainbat lur eremuen ere. Hain zuzen, Urdazubiko monastegian Bartolomé Barrenetxe arraioztarra, egon zen.

Bartolomé Barrenetxe, 1715ko urtarrilan 13an sortu zen Arraiozko Dolarea etxean. Gaztetik premostratense elkartean sartzen da, 18 urtekin Urdazubin aurkitzen dugu  eta hemendik ainzin ibilbide arrakastatsu bat hasiko du premostratensen elkarte barruan. 1743an nobizioen maixua izendatuko diote, 1753an Urdazubiko monastegiko “burdinola” kutxaren zaintzailea (burdin industria bat zeukaten hainbat burdinolekin) , 1756an, monastegioko abadea izanen da ta gañera 1756tik 1760 presidente tituloa emanen diote, Nafarroko erregeordearen (birreia) gortean ibiliko da eta azkenik 1765tik 1768artio Spainako premostratensendarren “General Reformador” edo “Superior General” , hauxe da! haien buruzagi edo nagusi izendatuko diote.

Urdazubiko monastegia. Argazkia Pampluno Panoramiotik artuta

Bertze premostratensen “general” Arraioztarra, Juan Bautista Miguelena izan zen. Honi buruz, gutti aurkitu dut eta aurkitu dudana arras nahastue dago. Auñamendi eusko entziklopedian (digitalean) Arraiozko semea bezala agertzen da, baña baita ere, web gune berberan, Azpilkuetako Urrasun auzoko Iriartea baserrian  jaiotakoa zela, ageri da. Bertzealdetik, Nafarrako “Gran Enciclpedi-an” ezta ja ageri Miguelena arraioztarrari buruz, desagertuta dago, premostratensen elkartea bezalaxe. Zeren garai batean indartsuak eta garranzitsuak bai ziren “kanonigo zuri” hauek, ( halaxe zauzen ziren bere sotanaren koloreagatik) XIX. mendeko elizako desamortizazioa, Urdazubiko monastegia uztea behartuko die eta 1839an, Urdazubitik alde eginen dute. Hortik aurrera (zerbait berdin gertatuko zaie Spainian zehar zeukaten bertze 40 abadiekin) arras zaia izango dute burua altxatzen eta pixkanaka pixkanaka elkartea desagertuko da.

Amaizeko erran behar, bi arraioztar hauek ez zirela izan orden errelijioso honen “generak” baztandar bakarrak, bertz bi gehigo izan bai ziren, Fr. Bartolome Etxenike de Asco errazutarra eta Iruritako Juan Bautista Aleman hain zuzen, ahaztu gabe Juan Mayora zigatarra ordeneko koronela izan zela.

Post hau iteko, informazioa ondorengo liburu eta webgunetik atraia da:

Agustin Otondoren “Diccionario Historico Biografico del Valle de Baztan (Navarra)”  2002  Nafarroako gobernua.

wikipedia ,Auñamendi eusko entziklopedia, Urdazubi udalako web horria eta Gran Enciclopedia de Navarra .

Advertisements

Read Full Post »