Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘arjentina’

Apirila 30 batean, hain zuzen 1977koan, Arjentinan, falcon beltz hoietako batetik gizon batzuk atera eta Jon Pirmin Arozarena Larregi bizi zen etxean sartu, detenitu eta eraman zuten. 0esnaesma_6.JPGZihurhaunitz Jo gazteak ESMAm (Escuela Superior de Mecánica de la Armada)  akituko zuen bertze batzuk bezala, torturatua, jipoindua eta azkenik bere gorputza ezkutatua.

Arjentinako diktadura militarra (la junta militar, berak deitzen ziren horrela) 30.000 pertsoi desagertuarazi zuen  1976-1978 epean. Jon Pirmim Arozarena 30.000 hoietatik bat izan zen, 25 urte zituen, Venezuelan sortuta, Estatu Batuetako nazionalitatea zeukana eta jatorriz baztandarra zena (bere aita Ramon Arozarena, Arizkundarra zen).

Hain bertze Baztandar seme izanez Amerika osoan, hegoan eta Iparran eta bereziki Arjentinan, 30 mila desagertuetatik bakarrik bat izatea asko erraten digu, jakiteko zen aldean mugitu ziren gehienak (behinpin),  jatorriz baztandarra eta osoki euskal jatorria zeukatenak. Honi burura ekarri nau aspaldi enzunatakoa, Karlos Garaikoetxea lehendakaria izan zen garaietan, Euskadiko gobernuak ikerketa bat egin zun jakiteko Arjentinan urte haietan, biktimen artean zenbat euskaldunak edo jatorriz euskaldunak baziren, Sorpresa izan zen jakitean euskal jatorria zeukatela, biktimen artean baino asko gehiago bazirela euskal jatorria zeukatenak Torturatzaile, militar eta ministrotartean. Hau eztakit (ikerketa) egia den edo “leyenda urbana” den, zertaz honi buruz ez dut ezer aurkitu. 0liburuaimage_preview.jpegBaino bai bada liburu bat Alberto Barandiaranena  “Ez zaigu ahaztu” izenekoa eta gai hau arakatzen duena.

Alde batetik kontatzen du euskal desagertuen kasuak, Telllo Biskiart, Garin anaiak, Meroño, Armendariz… eta baita ere Jon Pirmin Arozarenarena, eta bertze aldetik, azken horrietan eukal jatorria zeukaten torturatzaile, jeneralak, presondegi militarreko komandateak… Arturo Jauregui, Luis Maria Mendia, Alferdo Ignazio Astiz (aita Naparra zun honek)…Liburua Baztango liburutegian dago eta arras interesgarria da. (eskerrak eman behar diot Angeleri liburua komendatzeagatik).

Ikusten ahal denez Baztandarrak eta Euskaldunak gehienbat Ameriketan. boterearen0pinochet1165844411_g_0.jpg aldea egon dira, oso katolikoak eta oso tradizionalistak eta hori ikusi ahal zen, kasu hontan ez Arjentinan baizik Txilen, 2006. urtea Pinotxeten hileta elizkizunan, ba hileta horren protagonista nagusienak euskal jatorria zeukaten. Hasiz hilatik, Cesar Augusto Pinochet Ugarte (bere amaren aita Naparra), bere emaztea Lucia Maria Hiriart Rodrigez ( bere aitetxi Baigorrikoa) baita ere han zegoen Oscar Izurieta jenerala…. eta baita ere egongon zen norbait Baztandar jatorria izango zuna,  Arizkungoak hain zuzen, Errazuriztarrak!!

Ez zaigu ahaztu!!!

Read Full Post »