Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘arizkungo.’

Sare madarikatu hontan denbora dexente pasten dut, baña denbora galtzen ez dudala pentsatzea gustatzen zait zeren ondarrian gauz berriak eta interesgarriak irakurri, jakin, eta aurkitzen bait ditut. Sarritan bisitatzen dudan web gune bat Dantzan.com elkarteak kudeatzen duen Dantza.com ataria da eta urtarrilako ondarreko aste hunten, arras interesgarria iruditu zaidan artikuloa irakurri dut. Idatziak (Hartza, joaldunak eta kaskarotak), pasa den urtarrilaren 14an Donostiako San Telmo museon Thierry Truffaut ikertzaile baionarrak “Lapurdiko inauteriak eta bere lehengusuak” eskeinitako hitzaldiaren kronika ekartzen digu. Ikertzale Baionatarrak  inauterien oinarrizko azalpenetatik abiatuta, Europan ohikoak diren hainbat ezaugarri eta Lapurdiko inauteriaren inguruko xehetasunak ezagutzera eman zien han urbildi zirenei.

Artikuloan aipatzen den bezala erran behar Thierry Truffaut-ek otsailan 4an, azken 33 urteotan, Lapurdiko inauteriaren inguruan egindako ikerketa eta bilketaren emaitzak argitalpen batean aurkeztuko dula (liburu bat eta hiru DVD-etan) eta egun hauetan iñauten usaina sumatzen denez (Otsaila 5an gizakunde da) arras aproposa iduritu zait Thierry Truffauten ikerketak ekartzea (hau da, dantzan.com-eko artikuloan agertzen dena). Inauteriak, neguko festen barruan ulertu behar direla argitu zuen Thierry Truffaut-ek hasieratik. Nekazarien antzinako mundu ikuskeran, mundua zikloen arabera pentsatzen zen, eta urte berriaren zikloa edo zotal egunak ziklo aldaketaren une gorena ziren. Hartza atera eta udaberria dator. Neguko soltizioan hasi eta martxoa edo bazko bitartean, urtearen aldaketa egiten den sasoia da […] Urte aldaketarekin, zaharreko txar guztiak kendu, eta berriko onak etorrarazi nahi izaten dira. Inauteriak ere neguko festak dira, urte aldaketako festak.

Trois Freres lezetako “aztia-ren” irudia. Irudia http://www.strangehistory.net web horritik hartuta dago

Baitere aipatu zun Grezia klasikoan, Dionisio jainkoaren omenezko bestetan neguko solstizioa ospatzen zela eta  jainkoetatik babesteko maskarak beharrezko zituztela baña ezagutzen den lehen maskara aunitz zaharragoa da, Trois Freres haitzuloko irudia bai da, orain 15.000 urtekoa hain zuzen eta irudia ikusita “gure hartzaren” antzetasuna dauka zeren zenbait  “hartzak,” hartzaren erabateko irudikapenak ez dira, adarrak baituzte ta! Hartzarekin eta iñauterietan  sakonduz erran beharerabat zabalduta dagoela hartzaren mozorroak. Thierry Truffaut-ek Europa osoan neguko pertsonaia nagusia dela aipatzen digu eta  neguko loaldia San Martin (azaroak 11) egunez hasita, otsailaren 2 arte egonen da lozorroan bere kobazuloan. Gizakia, hartzarengandik datorrela sinistu izan du,  eta Europako iparraldean zabalduago dago sinesmen hori baita ere Zuberoan eta Santa Grazin. Otsailaren 2an Kandelarian , hartza indarberrituta  iretzarriz besta hasten da eta besta horretan hartza hil eta berpiztu egiten da. Hainbat ele zahar ta kondaira daude Hartza eta emakumea lotzen dituena, neskazalea baita hartza. Neska batekin elkartu ondoren izandako kumea, Joan Hartza, Harzkumea edo Harxko (Garazin) da, erdi gizakia, erdi  hartza.

Argazki bidez, hartza mozorroarekin ospatzen diren hainbat neguko besta erakutsi zizkien museora urbildu zirenei Thierry Truffaut-ek: Gedre-ko hartzaren ehiza, Paubeko hartzaren ehiza, Arles sur Tech-eko Harzaren besta, edo Prats de Mollokokoa( komeini da jatorrizko artikuloa ikustea zeren esteken bidez “hartzen”  eta besta hauen irudik ikusten ahal dira). Honekin lotuta baitere aipatzekoa da, Europako inauteriak dokumentatzen ari den Carnival King of Europe (iñauteak Europako erregea) izeneko proiektua eta “hartzaren” atalean dildu duten argazkiak: Piamonteko Cortemiliakoa, Txekiako Bohemiakoa, Irlandako Pernik hiriko maskaraden festivalan… . Iparraldean zentratuz  Truffaut-ek bildutako datuen araberadio Lapurdin, ateratako azken hartza 1965ko iñautetakoa  (gero 1969an berreskuratua izan zen).  Baionan 1905an hartza kaskarotekin atera omen zen, eta 1927an kaskaroteekin margotua ageri zaigu Kanbon (Tillac margolariak pintetuta) . Baitere Kanboko iñautekoa da da hartzak ageri den argazki bakarra den  (1953).  Zuberoan eta Nafarroa Beherean ere, hartza jausten da herrire iñautetan Arberats-eko inauterietan bezalaxea.

Irudian Bulgariar hartzak Perniko (irlanda) Surva jokuen maskaraden festibal internazionalan. http://www.bulgariatravel.com ataritik hartuta.

Ikusten denez hainbat inauterietan agertzen zaizkigu hartzak, Europan zehar :Austrian, Bulgarian, Moldobian, Polonian, Alemania, Grezian, Italian… Pirineoko bi aldetan: Frantziako kataluinian (Arles sur Tech, Prats de Mollo, St. Laurent de Cerdans..), Aragoin (Bielsan)…Baita , Kantabrian (Silio), Galizian (Salcedo)… eta Doike, Euskal Herrian:  Iparraldekoak aipatutakoak aparte, Markinan, Zalduondon, Iturenen…eta Arizkunen!!!

Arizkungo hartza eroa eta arriskutsua da benetan, erne ibili beharra dago harekin eta kateaturik ,karrikak korritzen ditu kalegoran-kalebeheran. Bere zaindari edo hezitzailea (hartzazaina) kontrolatzen saiatzen da, baña basapiztiak anker eta amorru biziaz “hiltzilariatik” ihes egitea saiatzen da. Haunitzetan lortzen du eta edozein norabide hartuta jendearen kontra jotzen du. Garai batean ez zituen maite argazkilariak sobera (gaur egun gutti ere) eta argazki kamararik gabe geratzeko arriskua bazuten (edo badugu) eta erraten da Aranzadiko etnografo ezagun bati, bederen bi argazki-kamera hautsi dizkiola dagoeneko animali suntsitzaile ta bortiz honek. Hartzaren “besarkadak” ez dituzte soilik bisitariak jasatzen baita ere “hitzilariak” (ehiztaria) bereak hartzen ditu! nahiz eta honek ere hartzari epelak ematen dion.

Arras garrantzitsua da inork ez ezagutzea nor ezkutatzen den mozorroaren azpian, eta aurpegia estaltzeaz gain, larruen usainak gordinak horretan laguntzen du, hartzaren mozorroa  zortzi ardi latxa larruz osaturikoa da eta bitxikeri bezala aipatu eztakitenendako Arizkungo artzak Nikolas izena du eta diotenez Arizkungo artza berez Bozaten atra zen lehenbiziko aldiz (bertze batzuk diote Erratzutarra dela).  Orain dela hainbertze urte, iñautiak iten ziren Arizkunen eta Bozaten eta auzoa bere hartza zun, Nikolas izenekoa eta urteak pastu ahala bateratu in izein ziren eta Nikolas Bozatiar hartza, ibaia pastu eta Arizkungo bidea hartuz Arizkunera joan zen, gaur egun arte. Seguraski haunitzek etzuten jakinen Nikolas hartzaren istoria baina halaxe kontatu zidan aspaldi Agustin Zebrian lagune. Gaur egun Arizkunen bakarrik ospatzen dire iñautiak baño  Bozaten ere ibiltzen dira puske biltzen. Orain dela urte dexente batzuk puskebiltze horretan musikariekin hartza bat buelta eman zuen Bozaten barna. Barrideentzat arras berexia izan zen berriz hartza Bozaten barna kustia, Nikolas ez izan arren!. Buelta ondoren Arizkungo plazan elkartu ziren biek.

10457962_1081048058587600_2446188909562552503_n

2016ko iñautetan berriz ere bi Hartza atra ziren.

Gaur egun Baztanen ez da Arizkungoa hartza bakarra, ondarreko urte hauetan Elizondoko gaztiak bere puskabiltzean hartzaren laguntasuna dute eta gizakundean ere Erratzu barna ibiltzen da, ta noski,  honek ere kandelarioan esnatuko ote zen! zeren…iñaute usaña, arras nabaria bai  da!!! Arizkuneneako…ijtu dantza, mozorro dantza ta sagardantza ikastaroekin, asteburuko gizakundearekin, mozorro prestatzearekin eta abar …Inaute ederrak pasa ezazuela!!!

Post hau iteko Dantzan.com atariako DantzaIkasi-ren Hartza, joaldunak eta kaskarotak idazlana erabili dugu, baitere eskerrak eman nahi nitun Agustin Zebriani Nikolas hartzaren ingurukoak kontatzeagatik eta Dantza.com-eko Oier Araolazari Carnival King of Europe proiektua ezagutarazteagatik (haunitz gozatu bai dut webgune horretan murgilduz)

Read Full Post »