Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘arizkundarra.Batan’

Huntakoan istorioa, putzuaren bertzea aldean kokatzen da,  hain justu Argentinan. Egie da azken bolada huntan (2012ko apirilan) Hego Amerikako herri zabal ta eder hau, komunikabide guztietan protagonista izan dugula, hango Gobernuak Repsol petrolio enpresaren YPF atala nazionalizatu egin duela ta. Hunek zerritegia…aiba! txinurritegia erran nahi nun…astindu du eta hemengo korbatadunek, lepoko koropiloa zerbait laxatu, urduri patu eta bere eskuen dauden komunikabideak Cristina Fernandez de Kirchner presidentearen aurka egin dute. Bertzealdean dirudi nazionalizazioa txalotu dutela baña nik erranen nun, “nazionalizazio” Hori gezurre galanta dela, zeren batzuei desjabetu dutena (segun ze prensa irakurrita dirudi Spaniar guztie kendu dietela) putzu bertzealdeko bertze korbatadunen polsiko-maletinetan (gehigo kabitzen bai da) zuzen zuzenean sartuko zaie eta Kirchner andrearen ekintza “ausarta” txalotutako herritarrak (beti bezala) onura tutik nabarituko dute….baña gure istorioa Arjentinan pasten den arren, afera onekin ez du zerikusirik zeren gertakizuna hau guztia baño latza, zakarra ta beltzagoa da, gañera orain dela 35 urte gertatutako kontu ahazteziña da!!

Pasaden mendeko 70. hamarkadako azken urtetan Argentinak egun beltzak , lakarrak, gogorrak  eta garratzak pastzen ari zen. 1976tik Agjentina  militarren esku dago, “La Junta Militar” izenko Komandante taldea herrialdea gobernatzen du. Junta honek ekonomia kontrolpean izan zun bezain pronto, estatu terrorismoa ezarriko du, herri-parte hartzeko forma guztiak suntsitzeko diseinatutako proiektua izan zen. Erregimen militarrrak indar guztiakin eta modu nekaezin batean martxa patu zun errepresio politiko, sozial eta sindikala.  Biztanleriaren ikara ta beldurra jorratuz “ordena” inposatu zun eta Argentinako egoera odoltsuenetakoena ireki zen; Ikasleak, sindikalistak, intelektualak, profesionalak eta bertze batzuk bahitu zituzten, hil eta “desagertu”! baitere, jende aunitz erbestera gan behar izan zun.1976-1978 epean Militarrek 30.000 pertsoi desagertuarazi zutela erraten da, horien artean  25 urteko jatorriz Arizkundarra zen Jon Pirmim Arozarena Larregi zegoen eta dago! Gazte Baztandarra 1977ko Apirilaren 30an bere etxetik denetitu eta eraman zuten egun hortatik “desagertua” segitzen du, egun hortatik Jon Pirmin Arozarena falta da!

Jon Pirmim Arozarena  Venezuelan sortutakoa zen, Estatu Batuetako nazionalitatea zeukan eta aistion aipatu dugun bezala jatorriz baztandarra zen, bere aita Ramon Arozarena Landa, Arizkundarra bai zen. Ramon, egia errateko 1911ko abuzruaren 31an Filipinasko Ilo-ilo herrian sortu zen baña 7 urte zeukala, bere gurasoak Juan Luis Arozarena eta Javiera Landa, sorterrira (Arizkunera) bueltatu ziren. 1928an hamazazpi urte beteta zeukala Estatu Batuetara norabidea hartuz, Baztan urrun utzi zun. Ipar Amerikako nazionalitatea lortu zun eta 1940an lanbideagatik (enpresa farmazeutiko batean aritzen zen) Venezuelara destinatu zuten. Arizkunera bueltatuko bidai batean  Maria Angeles Larregi arizkundarrarekin ezkondu zen eta lau seme-alabak izan zuten; Jon Pirmin zaharrena  Karakasen jaio zen, Ramon Javier (gurasoak sArizkunera egindako bidai batean Iruñan sortu zen), Mikel Joseba eta Miren Amaya, bi azken hauek Buenos Airesen sortuak  zeren 1958an, enpresa farmazeutikoaren delegado gise Argentinara bidaliko bai diote .  Arozarena-Larregi senar emazteak ta bere semeak, Buenos Airesen “instalatuko” dira eta hiri buru hortan ,Jon hazi eta heziko zen.

Argazkian Ramon Arozarena ta bere semea Ramon Javier, 90 hamarkada hasieraren aldera. Argazkia Felix Mena Irigoienena da eta “Navarra en América. Cinco crónicas” liburutik hartuta dago.

Ramon Arozarena berberak (Ramon pasaden apiriliko 12an zendu zen 100 urte zuela ta) bere semearen bahiketa nola izan zen “Navarros en América. Cinco crónicas” (1992) liburuan argi ta garbi azaltzen du.  Jon, ingeneritzako ikaslea zen eta garai haietan unibersitatetan aktibismo politikoa pil-pilean zegoenez, ikasleak “milikoen” presa errexa ziren. Asteazken goiz batean “miliko” hoietako talde bat (buruzagi ta lau soldadu) paisanoz jantzita baña ametralladorekin Ramonen etxean modu bortitzan sartzen dira Jon Pirmin galdetuz! Jon ez dagoenez bere esperoan agertu artio gelditzen dira eta gaztea agertzen ez den bitarte familiako iñor ezingo du etxetik atratzia. Egun bat ta bertze bat pasten dira Jon agertu gabe, baña ondarrian ortziralan 15:00 aldera etxera bueltatu zen. Ez zuten bereala eraman, militarrek dei bat espero bai zuten. Bazekiten Carlos Valles izeneko ustezko montoneroetako buru batek deitu behar zula eta Jon Pirminekin kontaktu bat adostuko zuela. Telefono deia izan zen eta kontaktua ere, larunbatarako parke batean adostuz. Informazioa jakinda, militarrek “komando especial” bat prestatu zuten eta parkera hurbildu ziren Carlo Valles harrapatzeko asmoarekin. Ezta Karlos ezta Karlas! han ez zen iñork agertu eta militarrak haserre eta genio bizian Ramonen etxera bueltatu ziren, hamibi ziren, sukaldean Jon Pirmini eta Adriana Zorrilla bere neska laguna, interrogatu zuten, nahi zutena atra ez zutenez, biei oihalezko buruko batekin burua estali, falkon beltz batean sartu eta alde egin zuten!.

Hasmentan zirudien, bi gazteen kontra kargu larririk ez zegola, baña egunak  pasten ziren Jon Pirmin eta Adrianaren berririk jakin gabe. Beraietaz galdetzerakoan erantzuna mutua zen eta familia kezkatzen hasi zen. Mugitzen ahal zutena mugitu zuten, obispoarekin egon ziren eta Estatu Batuetako nazionalitatea zeukanez hango embaxadorearekin ere…baña informazio pittin bat gabe segitzen zuten.

Bahiketa egunaren  hilabete aldera, berriz “milikoak” Ramonen etxera hurbildu ziren, kasu huntan gaueko ordu txikitan eta baitere burua estalita, Ramon Javier semea eraman zuten, hori bai, lasai egoteko erranez, zeren zihuraunitz hiru ordu pastuta bueltan egonen zen!! Ramon Javier  kotxean ordu bat  ibili ondoren eta leku ezezagun batera sartzen diotela aipatuko du (Campo de Mayo). Denbora guztian kaputxoia buruan eramaten du baña nabaritzen du bera bezala bertze aunitz badirela gela horretan eta toki horren usañagatik, izer, ikararen kiratsagatik eta entzuten ziren ohiengatik, batzuk denboraldi luzea zeramatela suposatzen du. Hango nagusia zenaren ahots gogorra entzunen du eta burua eskuarekin ukitzean, ahots argiz bakoitza bere izena erran beharko zuela aipatzen du. Segidan buruan ukitzen diote eta berehala Ramon Javier Arozarena Larregi! ohiikatzen du, bere ondotik bertze izen batzuk entzuten dira eta…urrunera, gelaren bertzea aldean, bere anaiaren ahotsa bere izena erraterakoan entzungo du. Ramon Javierrek bere anaiarengana gatea sahiatuko da baina kolpe bana ta beso indartsu batzuk ez diote mugitzea utziko.

Izenak bukatzerakoan berriz ere kotxean sartu zioten eta lehen bezala ordu bat geroxago bere etxe aurrean eta kaperutza patuta utziko diote. Badirudi ekintza honekin familiak egiten ari zen galderei erantzuna eman omen nahi ziotela eta honekin, Jon Pirmin bizirik zegola, erakutsi nahi izan zuten….bederen orduarte!! zeren handik aintzin eta gaur egun artio argentinetar aunitz bezala  bere seme eta haren neska-lagunaz, ez  dute ja jakin! eta hainbat urte pasa ondoren hilik daudela suposatzia normala den, euren gorputzak berreskuratzeko esperantza, oraindik  gelditzen zaie ere, ahaztu ez bai zaie!!!

Halako gauzak ahaztetziñak direnez, Jon Pirmin baztandarra eta urte haietan bertze desagerutako “euskaldunen” istorio gogorra biltzen eta gogoraztaratzen digun  liburu bat bada. Liburua Ez zaigu ahaztu” (Susa, 1998) izena dauka eta Alberto Barandiaranek idatzitakoa da.  Liburuak, alde batetik garai haietan euskal jatorrizko desagertuen kasuak kontatzen digu; Jon Pirmin Arozarena, Telllo Biskiart, Meroño, Armendariz, Garin anaiena… baña baita ere (gauzak hala izan bai ziren), bertze aldetik, eukal jatorria zeukaten torturatzaile, jeneralak, presondegi militarreko komandateen istorioak ekartzen digu; Arturo Jauregui, Luis Maria Mendia, Alfredo Ignazio Astiz..eta hauek aunitz gehiago izan ziren  (garai haietako HegoAmerikakokonko diktaduretan bederen) euskal jatorria zeukaten biktimak baino! (Honi buruz gehiago irakurtzeko blog huntako “Falcon beltzen egunak” izeneko posta irakurtzen ahal duzue.

Post hau iteko ondorengo materiala erabili dugu.

Wikipedia.

“Navarros en América. Cinco crónicas” (Nafarroako Gobernua 1992) liburuaren Gabriel Imbuluzqueta Alcasenaren “Los últimos emigrantes: Sanfermines en Argentina” atala.

“Ez zaigu ahaztu” (Susa 1998). Alberto Barandiaran Amillanoren liburua.

Las cuatro estaciones en el Valle del Baztan”  (Diario de noticias, Baztango Herri Unibersitatea. 2006) Lander Santa Mariaren liburua.


Read Full Post »