Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘Arizkun’

Joan den larunbatan (abenduaren 12) Arantzan, Baztan Bidasoako txistularien topaketa izan zen. Ekitaldi hauen helburua, inguruko txistulariak elkartzea eta egun ederra pasatzea da. Baina horrez gain, gure kultura bizi bizirik, dagola ikusteko balio digu. Kasu hontan, soinua, dantzak, tradizioa… belaunaldiz belaunaldi, aitatik semera, mendez mendez, gaur egunerartio iritsi zaigu eta han, bildutakoak txistulariak, hori guztia ordezkatzen dute.

Haurten, Arantzako Ixkibo baserriko Juan Migel Biurrarena ttunttunlaria ezagunaz oroitu dira, Juan Miguel txistulari txistuegile ospetsua izan zen eta baita  Euskal Herriko Txistularien Elkarteko lehendakaria.

Captura de pantalla 2020-02-19 a las 20.24.23

Maurizio Elizalde. 1985 Lantzeko iñauteak


Guk (Baztanen) ere izan dugu gure ttunttunero ospetsua, eta batzuen  erranetan,
Juan Mari Beltran musikologoa bezala,  XX. mendeko euskal musikari handienetako bat izan zen, Arizkungo Maurizio Elizalde txistularia. Maurizio 1915. urteko Irallaren 21ean sortu zen, Amaiurko Lizundegi  baserrian . Bere aita Antonio Elizalde, txistularia ere, Anizen sortua 1884an , baina hiru urte zituelarik bere familiarekin Amaiurrera joan zen bizitzera. Nahiz eta Maurizio Amaiurren sortu, handik guttira Aintzialdeko (Arizkun) Martintoneko bordara etorriko zen famili guzia.

Mauriziok bere aitarengandik lkasiak zun orain danzatzen ditugun mutil-dantzak eta gañerakoak ere. Antonio aitak, lehenagoko txistulari zaharretatik lkasiak zituen eta hoien artean aipatzekoak dira; ‘PIXU” Arizkungo Bozate hauzokoa eta XAMAR“, Erratzuko txistularia. Aitak baita ere, dantzari zaharrengandik ere ikasiak zituen. Antonio Elizalde, txistulari haundiaz gain kriston lana egin zun Baztango dantzak errekuperatzen,  berak eta Errazuko, Jose Telletxea txistulariarekin batera, bildu eta osatu zituzten Baztanen barreiatuak aurkitzen ziren mutil-dantza guziak.

 Miresgarria izan zen bi txistulari hauen lana, eta lan hori esker, erdi galdurik aurkitzen ziren mutil dantza guziak, berpiztu ziren.  Antoniok memoria haundia eta izugarria zeukan eta dantza guztiak bere buruan omen zituen, eta Maurizio semeak, den denak  ikasi zituen.

3017179702_16d06b9bc3_o

argazkian Maurizio gazte atabala jotzen, Aita eta ondoan aita Donostia).

Haundia izan zen Maurizioren aita, baina semea ere aita bezala izan zen, maixu eta dantzari haundia!. Hameka urte zituelarik hasi omen zen bere aitarekin soñulari bezala eta orduan atabala jotzen omen zuen eta holaxe eman zion hasmenta bere ofizioari. (argazkian Maurizio gazte atabala jotzen eta ondoan aita Donostia).

Gero txistulari bezala  lan izigarria eginen du. Arizkungo herriko txistulari bezala aunitz urtez ibiliko ze, 60 gutienez. Elbete, Lekaroz eta Gartzainen 56 urtez ari izana da herri hoietako bestetan . Elizondon 48 urtez Santiotan eta Baztandarren Biltzarra egunean, Bretoingo Saint Michellen Ezpeletako dantzarikin, Madrilen, eztaietan, omenaldietan ere aunitzetan ibilia da. .. eta guzti hoietan edo gehienetan bere ondoan bere bikotekide, Felix Iriarte atabalariarekin. Felix ere, Arizkungoa zen eta atabala txikitatik ikasi zun eta 35 urte ingur,u plazaz plaza ibili ziren biak, jo eta jo. 

3017179324_586838ee65_o

Maurizio eta Felix

Maurizioren inguruan, bitxikeri bezala kontatzen da berak erraten zula;- “Nik jotzen det nere aittek jotzen zun era berean”. Honek eratzun xinplea dirudi arren, harras zalla da ulertzea! Mauriziok soñu berbera bat, ez zuen iñoz berdiña iten! bazutan era batera jotzen zun ta bertzentan era hori aldatzen zun. Inprobisazioa eta melodien eta erritmoen jokua zen bere jotzeko era. Orduan ez baldin batzuen iñoiz berdin jotzen , nola joko zuen bere aitak? ba, badirudi berdin joko zuela , hau da inprobisatuko zuela ere. Hori ikusten (entzun) ahal da utzitako lanetan, lan hoien artean bi disko daukagu; Baztango-Dantzak diska  eta Lantzeko zortzikoa. Jostaketa-dantzak diska eta hoietako bat Juan Mari Beltranekin grabatu zun eta berak garai batean erran zun bezala, berarekin  grabatu zuen diska ez zuela pieza bakar bat errepikatu.

Baztango zortzikoa

http://www.txistulari.com/mp3/zortziko.mp3

1991an Maurizioak Euskal Herriko Txistularien Elkarteko urrezko domiña eman zioten eta egun zoragarri hartan 75 urte zeukala bere ondoan ere Felix Iriarte zegoen.Ttunttunero bikoteak hamaika omenaldi jaso zuten Baztan inguruan eta Lantzen. Elizondon plaza batek bien izena du, eskultura eta guzti.

Biak aspaldi utzi ziguten (fisikoki) baina bere soinuak oraindik baztango herritik entzuten dira zeren hauen bien atzetik eta hauei txikitatik ikusita eta haietik ikasita, ttunttunero belaunaldi berriak izan eta agertu ziren, Elizondon; Agustin Eraso, Jexux Bailon, Asier Viela, Mikel Ortega, Fernando leiza (atabalaria) Jaime Viguria (atabalaria)…Arizkunen, Xabier Durruty, Juan Migel Iriarte (atabalaria), Larraldetarrak ..,

Eskerrak eman nahi nuen Jaime Viguriari zeren argazki guztiak “lapurtu bai diot” eta hauek eta argazki zoragarri gehiago bere Flickr-eko galerian ikusten ahal dira eta baita ere, zoriondu!!! egin duen bideogatik “Maurizio eta Felix…ezin atzendu polite, ederra, xamangarrie, goxoa, ez dut hitzik…berriz ere eskermile!

Read Full Post »

1561eko urtarrilaren 1ean, Mocomoco herrixkan, El Dorado bila zebilela, espedizioko talde batek, Lope de Agirre buru zuela, Pedro Urtsua eta haren maitalea (Inés de Atienza, Blas de Atienza konkistatzailearen alaba) hil zituen. 35 urte zitun gau hartan eta azken urteak lur berri horiek exploratzen eta konkistatzen aritu zen.

Pedro de Ursuan  fama haundiko konkistatzaile eta explorazaile bezala zauzen dugu, nahiz etagarai haietako bertze haunitz bezala, merzenario, lur ebasle ta espoliatzaile utsa izan. (Hori bai, Karlos V.na eta bere semea Felipe II.naren baimenarekin)

Argi ez dago, noiz eta zenbat urtekin Ameriketara iritxi  zen baztandarrak. Batzuk diote, Ursuako Pedro 18 urtekin Ameriketara iritsi zela (enbarkeko zelulan hori agertzen da). Bertze batzuk 15 urtekin diote, eta azkenik, Eulogio Zudaire dion bezala, 1545an eta 24 urtekin Sevillako portutik atra eta Amerikako Indiasko Kartajenan leorreratu zen. Nahiz eta ez jakin zihur noiz ailegatu zen, bai dakigu inoiz gehiago ez zela bueltatuko.

Pedro Ursuaren soinenborra. Pamplonako Unibessitatean (Kolonbia)

Han, bere osabak Migel Diez de Armendaritz-ek (Granadako Erresuma Berriko agintaria dena), gaur egungo Kolonbiara espedizio bat antolatu zuen eta Urtsuari espedizioburu eta Granadako Erresuma Berriko teniente nagusi izendatu zion. Magdalena ibaian gora egin zuen eta Vélez eta Tunja herrietatik igaro ondoren Santa Fe de Bogotara heldu zen. Bertako gobernadoreak (Montalvo de Lugo) ez zuen hiriko aginpidea Urtsuaren esku utzi nahi izan eta baztandarrak atxilotu zion eta gobernari izendatu zuen bere burua.

 Gero, Gonzalo Pizarrok Perun antolatu zuen matxinadari aurre egin behar izan zion. Handik gutxira Chanchón kazikearen matxinada ere zapuztu zuen, eta buruzagi nagusiak hilarazi zituen.

1549an, Andeetarako barneraldi batean zehar, Zulia haranean (Granada Berriko erresuman) Pamplona izeneko hiria sortu zuen, gaur egungo Kolonbian kokatua dagoena .

Santa Fera itzuli zenean Errege Audientziak muzo leinuaren aurkako espedizioan parte hartzeko agindu zion. 1551an, gerra honetan garaile irten izanak ospe handia eman zion Indietan, eta bere inguruan bertute eta merezimendu guztiez hornitutako kondaira sortu zen; hala ere, aurkaririk ez zitzaizkion falta izan. 1553an Tumunga haraneko lursailetan Nafarroako Tudela (gaur egungo Tudela de Muzos) sortu zuen.

Bere lehengusu Armendaritz postutik kendu zutenean, Urtsuak Santa Martako Justizia Nagusi postua onartu zuen, Tairona indioen aurka borrokatzeko aginduarekin. Horretan jardun zuen, 1553an, gaixorik eta zauriturik zegoela, epaile berriak, kargutik kenduko diote. Agintari berriekin dituen tirabiren ondorioz legez kanpo jartzen dute.

Legez kanpo utzi zutenean, Pamplonan eta Santa Fe-n ezkutatu behar izan zenn , baina bere burua arriskuan ikusten zuenez gero, Panamako Nombre de Dios portu-herrira ihes egin zuen. Han, Peruko erregeorde berria (Cañete Markesa) ezagutuko du eta haren zerbitzari jarri zen. Erregeordeak, ihes eta matxinatutakoio esklabo beltzen (zimarroiak) aurka borroka zezan aginduko dion. 1556. urtean hasi zuen esklabo ohien aurkako gerra eta, haiekin negoziatu ondoren, pozoitu egin zituen denak, Bayano buruzagia salbu. Buruzagia preso artuko du eta Limara bidaliko dio.

1558. urterako guztiz konkistatzaile ospetsua zen eta, urtebete geroago, Hurtado de Mendozak  (Cañeteko Markesa) El Dorado aurkitzeko espedizioa antola zezan agindu zion. Urtsuak Andeak eta Ozeano Atlantikoaren artean aurkitzen zituen lurralde guztietako gobernadore, jeneral goren eta epaile titulua jaso zuen. 1559an Ezpedizio antolatzen eta prestatzen ari zela, Trujillon Inés de Atienza, Blas de Atienza konkistatzailearen alaba, ezagutu zuen. Hartaz maitemindu zen eta espedizioan berarekin eramatea erabaki zuen.

Espedizioa 1560ko irailaren 26an abiatu zen, expeizioa zalla, gogorra ta zorigaiztekoa izan zen. Gañera beraekin zeuden haunitz, soilik justiziatik hies iteko expedizioan izenan eman zuten. Bertze batzuk, Lope de Aguirre bezala expedizioaren norberako ideiako zeukaten. Hiru hilabete ondoren Ursutarrari hilko zion eta expedizioko buru ta jabea bezana geldituko da.

Ursuako correa. Bozate, Arizkun.

Hil zen tenorean harras aberats zela erraten da, Panama zegoenean 2.040 urrezko peso igorri zituen Espainiako bankuetara, bahian zeuden Urtsuako dorrea eta etxaldea berreskuratzeko («para desempeynar la cassa y mayorazgo de Urssua»). 1545tik  Ursuako dorreko nagusia bere anai zaharra  Miguel zen. Pedrok hiltzerakoan utzitako dirutza, lur hauetan (Baztanen) ez ziren iñoiz ikusi, nahiz eta bere anaiaren bilobak, Ana ta Maria (Bozatekoak) ia 1571an kobratzea sahiatu izan.

Ofizialki Pedro Ursua konkistatzaile ospetsua, Arizkungo Ursutarren dorretxean sortu zela agertu arren, badire, hainbertze “frogak” hori horrela ez dela kezkatzen gaitunak. Kezka hoiek Pedro Esarte Elizondar historiatzaileak, bere “Navegantes del interior, emigracion de Baztan y Nafarroa Behera desde el siglo XIV” liburuan arras ongi azaltzen ditu.

Azalpen hoietako bat, Pedrori, ameriketan “el Frances” izenakin aipatzen diotela da. Behipin bi dokumentotan ala ageri da;

Batan “...En el año cincuenta y nueve dio El Marques de Cañete la jornada del rio Amazonas a Pedro de Ursúa, navarro y por decir verdad francés…” Eta bertzia, Lope de Agirrek Felipe II.ri bidaltzen dion gutun batetan (erahil ondoren) idazten dioenean Ursua gobernatzaile maltzurra, biziosoa…dela ta gañera,  naparra baño fransa!.

Badakigu Agirrek eta Ursuak bere artean euskaraz iten zutela (lagunak izan ziren) eta euskaldun bati errexa izanen zela euskalkiarengatik jatorria paratzea baino akaso lehenik aipatu beharko genun garai haietan, Bearne, Zuberoa (Nafarroako erregen lurrak izan zirenak) Frantziaren eskutan zeudela eta Pedroren gurasoak ta familia, Zuberokin lotura haundia zutela. Amaren partetik, nahiz eta ama Leonor de Armendariz Tuterakoa izan, familia Zuberotarra zen eta gañera agramondarrak ziren, zubero aldean lurrak ta jauregiak zituzten, hoien artean Genthaiñeko dorre-gotorlekua. Bertze Aldetik, Pedroren aita Ursuako Tristan zen, baztanarra ta behamondarra, eta honen ama (Pedroren amatxia) Juana Lakarra zen ta hauek baita ere zuberotarrak ziren.

Esartek Liburuan, 1535 ta 1538 urte tartean Arizkunen izandako “prozetsu” bat azaldu ondoren, Pedrok Arizkungo dorretxean sortu ta hazi zela, dudetan jartzen du.

Prozesu ireki hortan, ikusten da urte batzuz (behinpin 30 urtez) Ursutarrak Arizkunen bizi izan ez zirela. Pleitoa, Ikazateako Joaneta alargunak, bere semea Joanot ta honen emaztea Maria Periz  batera, Ursuako Tristraneri patutako “demanda-kin” hasten da. Hirukote honek Pedro Ursuaren aitari salatuko dute. Salaketa, Ursuako dorretxeko elizako hilobitik (etxe bakoitzk zeukan herriko elizan, hilobitarako tokia) haur baten gorpua atratzeagatik izanen da. Haurraren gorpua Joanot eta Maria Perizen alaba zen eta Ikazatarrek erraten zuten bezala, bere familiakoak aspalditik hilobi hoietan (Ursuako dorretxeko hilobiak) lurperatzen zituzte (hilobi hoietan lurperatzeko, Ursuako dorretxea bizi behar zen).

Prozesua hiru urte irekia egon omen zen eta urte hoietan hilobian zeuden gorpuak atra zituzten. Atratako gorpuetatik ez ziren aurkitu Ursutarrik, eta bai Ikazatarrak: haur bat 1506an aldera zendua, Mariso ikazate (1516), bertze ikazatar alaba bat (1517), Joanetaren senarra ( 1523),  Martin Ikazateko bertze seme bat, Catalina de Ikazate eta bere senarra Garzia. Bertze gorpu batzuk agertu ziren eta ezta ere Ursundarrenak izan: Bozateko Beltran (ursuako morroi bat) 1520aldera hila, gipuzkoar soldadu bat (1523) Maria PolitPedro Sanz Ursuaren ohaide edo amorantea zena, Maria Politaren haurtxoa (1527), eta azkenik, Petri Nas, Ursua dorretxeko bertze morroi bat.

Hau jakinda, argi dago Ursutarrak garai batez dorretxe hortan bizi izan ez zirela, (behipin Tristanen familia) eta akaso, (hau hipotesis bat da), konkistaren garaian, Pedro eta Miguelen ama, agramontarra zela,Zuberoko Genthaineko jauregira joanen ahal zen? eta han, bi anaiak sortu eta haziko ziren?. Gero urtekin, eta Karlos V.ren (edo I) agramondarrein eskeinitako “bakea-rekin” bueltatuko zen? Bitxia da, Pedrok Ameriketara joateko, bere aita Ursuako Tristan zela eta gurasoak beti juntu bizi izan zirela egiaztatu beahar izan zuen.Bi gauza horiek zihurtazteko lekukoak bildu izan behar zitun… eta hala garbi ez bazegon, zertako lekukoak (testiguak) bildu?

Post hau iteko, erabii diren liburuak hauek dira:

Pedro Esarteren “Navegantes del interior, emigracion de Baztan y Nafarroa Behera desde el siglo XIV” (Nabarralde 2009).I

«Pedro de Ursúa Díez de Armendariz». Idoia Estornés Zubizarreta. Auñamendi Eusko Entziklopedia. Euskomedia.org

 «El capitán Pedro de Ursúa, señor de Ursúa» Eulogio Zudaire Huarte. Príncipe de Viana, ISSN 0032-8472, 41 urtea, Zº 158-159, 1980 , 141-160 hor. Dialnet.unirioja.es

Santiago Sesma Zabalegui-ren “Navarra un Reino de historias” (egn) 

Pedro Urtsua wikipediako wikia.

Read Full Post »

Maiatz lore, urre lore.

Maiatza, edo Loraila  eskuaraz deitua ere, loreen hilabetea da eta Maiatza hitza, Maia erromatar-grekotar jainkotsarengatik datorkigu. Baita ere kristauen ohituran Maiatza Ama Birgiñari (Maria, Mari, Maddi…) eskainita dago. Grekotar mitolojian Maia “ama ttipia” da eta erromatarran Maia Maiestas (Bona Dea, Jainkotsa ona) da bere parekoa. Jainkotsa na-k (Maiak) ugalkortasuna, kastitatea, birjintasuna eta osasunaren jainkosa da. Bere gurtza oso antzinakoa zen eta bertan, emakumeentzako bakarrik ziren errituak zeuden, Emakumearen ugalkortasunarekin lotutara zuenez udaberriko jainkosa ere zen (Kristauen Ama Birjiñaren antzeko parezido).

Baztanen, Arizkungo “Maiatzako erregiña” eta Arraiozen ospatzen den Erregiñak eta saratsak” bestak (Donozteben “Maia Besta”), denbora urrunetatik Maia jainkotsa errituekin errotutako  ospakizunak dira.

 

Arizkun Maiatzako erregiña. Argazkia 3digitalia

Maiatzeko erreginaren festa eta dontzeilen gorteatzea arras antzinakoak ziren Europan, eta dantza, kantu, lore eta adarrekin ospatzen zituzten. XVI. mendean Iruñeko gotzainek debekatu egin zituzten. uten Gipuzkoako elizbarrutiko herrietan XVI. mendetik, eta hurrengo mendean, Nafarroako ipar-mendebaldeko mendian. 1797an oinik Iruñeko auzoetan Maiatzan gurdietan adarrak eta hostoekin apaintzeko festa eta tradizio mantentzen zen  Hala ere, maien jaia Baztango herrietan mantendu zen.

Gainerako merindadeetan ez da debekurik ageri. Gero, erregeek kendu zituzten Espainian. 1797 arte iraun zuen Iruñeko auzoetan enramadak jartzeko eta festa garaipen-gurdiekin egiteko tradizioak. Hala ere, maien jaia Baztango herrietan mantenduko da.

Ospakizun honen funtsezko egitura iduritsua da leku guztietan: neskato gazteak zuriz jantzita eta lorez hornituri, kalez kale ibiltzen dira kantuz eta dantzaz, herritarrei “borondatea” eskatzen dutenak. Ematen dutenentzako bertsoak loratsu eta politak izanen dira eta benetako madarikazioak luzatzen dizkiote ezer ematen ez diotenei.

Arizkunen (Maiatzako erregiña) erregiña neskato bat da eta aulki batean eramaten diote. Arraioizko  Erregiñak eta saratsak bestan bi  erregiñak dira eta saratsen laguntzakin eta panderoz joka etxez etxez abesten eta urtatxa eskatzen doaz.

Maiatzako erregiña Arizkungo Bozaten 1941. urte arte Goitikostean egiten zen, (gaur egun bai Goitikosten eta Beitikosten egiten da), eta herrian 1963.urtean Larraldetarrak  berreskuratu zuten eta berriz ohitura galde ondoren  80 hamarkadan (Mari Cruzita Goñi esker) berriz berreskuratu zen eta orain arte irauten du. Arraiozen ere berreskuratu zen festa, kasu hontan, Valentin Barragani esker dirudienez 1935zko urtean izan zen ospatu zen azken aldia.

Festa hauek Udaberria eta ama naturaren omenez dira, eskertuz  emandako loreak, ostoak, fruituak, zuhaizetakoak eta baratzekoak…

Baratzeak hilabete hontan prest egonen dire eta Udaberrian egon eta denbora epela izan arren bapatean dena aldatu eta bizpa hiru egunetan kazkarabarra egin eta baratz bat baino geiagotan, litxu landatu berriak pikutara joan, eta dirudi arren (jenden errten du) egun hoiek ez dira zozomikote egunak. Zozomikote egunak Martxoko azken bi egunei eta apirileko bi lehenengoei ematen zaien izena da eta Martxoa eta Apirilaren arteko eguraldi txarrarren auzakia dira.

Zozomikoten jatorriaren kontakizuna, kultura batean baino gehiagotan ageri da, aintzinako Greziatik bazter hauetarino istorio berbera da;

Ai Martxo, Martxo, ez haiz hain hilabete gaiztoa izan.

Horren erantzun gisa, Martxoak zigor-mehatxu hau boita Zion artzaiari:

Oraindik dauzkadan bi egunak, eta Apirila lagunak emango dizkidan bertzte birekin, akabo hire artalde denak.

 Eta hiru egunez, ezagutu den ekaitzik gogorrena jaurti omen zuen. Ibaiak gainezka egin eta artzainaren artalde osoa ito zen! ba …baratzekin antzeko parezido, baratzean erein eta landatutakoa hiru hauetan “ito” eta hondatzen ahalko dira.

 Erten den betala “Zozomikote egunak, tristeak eta luzeak” dira.

“Talaka” (bele izugarri) . Lekaroz. Argazkia San Telmo Museo.

Tristea dena, baratze-muku gabeko baratze bat da.! eta baratze mamu eder bat egiteko egun hauetan Baztanen, Elizondoko Museo Etnografikoaren Lagun Elkarteak eta Baztango Udalak antolatuta baratze mamuen tailerra egin dira. Haurrek, Birbirako Amaia Zinkunegi eta Ines Gerekak lagunduta, eta denok sortzen ditugun zaborretako materiala erabiliz (plastikoak, latak, arropa zaharrak, tapoiak…) baratze mamu elegantiak sortu eta egin zituzten (Baratze mamuak, argazkiak).

Baztanen baratze mukuak egiten edo landa sorotatik txoriak usatzeko talakak egiten xarma ederra daukagu eta Baztango talaka bat Donostiako San Telmo museoan ikusten ahal dugu. Museoko “soinu eta ahots tresnak” atalean dago, bele-izugarri izena dauka eta Lekarozko Iturralde baserritik ekarria da 1916 urtian. Talaka hauek arta-sorotan patzen ziren eta gehienbat beleak uxatzeko erabiltzen ziren, egurrezkoak ziren eta lau hegalak (aspak) ditu eta sega bat egokituta, haizeak mugitutaz soinua iten zun eta han ez zen iñor eta ezer hurbiltzen.

Bazen garai bat arto-soroz beteta edo inguratuta zeudela herriak eta hilabete honi buruz erranairua dio bezala , Maitza, arto yale garratza guztia  edo Maiatza fardo, urte hontan arto ta ogi franko.

P.D. Sarrera 2009ko maiatzen egin zen baino 2014an gauzak gehitu zizaioin.

Post hau egiteko erabiki den materiala.

Maiatzako erregiñak. Andra Mari danza taldeko web-eko sarrera.

Mes de mayo dedicado a María, herencia del mundo precristiano. Mikel Burgui. Nabarralde.

Zer dira zozomikoteak? grabili.eus web-eko sarrera.

Zozomikote. Auñamendi Eusko Enziklopedia.

Las cuatro estaciones en el Valle del Baztan. Lander Santa Maria. Diario de noticias, Baztango Herri Unibersitatea. 2006

Read Full Post »

Ford Arjentina  empresak, 1962tik Ford Falcon modelua  fabrikatzen zuen. Kotxe modelo honek ospe haundia izan zuen Arjentinan eta Falkon beltzak gobernuko kotxe oficiala izan ziren.  

1977ko Apirilaren 30an, Arjentinan, falcon beltz hoietako batetik gizon batzuk atera eta Jon Pirmin Arozarena Larregi bizi zen etxean sartu ziren. Galdera batzuk erantzun ondoren Jon atxilotu eta preso eramanen dute. Ez zaio iñoiz gehiago ikusiko.
Zihurhaunitz Jon gazteak, garaiko bertze gazte aunitz bezaña ESMAn (Escuela Superior de Mecánica de la Armada) 
akituko zuen. Pensatzekoa da, han  torturatua, jipoindua izanen zela eta azkenik, bere gorputza desagerturatua izanen zen.

1964k ford falcon.

Arjentinako diktadura militarrak (la junta militar)  1976-1978 epean 30.000 pertsoi desagertuarazi zuen. Jon Pirmim Arozarena 30.000 hoietatik bat izan zen. Jon, 25 urte zituen, Venezuelan sortutakoa zen eta Estatu Batuetako nazionalitatea zeukan. Aldi berean Jon, jatorriz baztandarra zen, bere aita, Ramon Arozarena, Arizkundarra zen.

Bitxia da, jakinda Amerika osoan bai Hegoan, bai Iparran eta bereziki Arjentinan, hainbertze Baztandar seme izanda, 30 mila desagertuetatik bakarrik bat baztandar jatorrizkoa izatea. Honek argi uzten digu ze aldean mugitu ziren garai haietan baztandarra jatorria eta osoki euskal jatorria zeukaten gehienak.

Argi eta garbi uztearena diot, aspaldi enzundako afera batengatik. Aipatzen da, Karlos Garaikoetxea lehendakaria izan zen garain, Euskal Autonomia Erkideko gobernuak ikerketa bat egin zula jakiteko urte haietan Arjentinan, militarren biktimen artean zenbat euskaldunak edo jatorriz euskaldunak baziren. Kriston sorpresa hartu zuten (eta ikerketa gelditu omen zen) ikustean, euskal jatorria zeukatenak aunitz gehiago zirela biktimen artean baino, Torturatzaile, militar eta ministroetan.

Ikerketa ez zenez bukatu ez dago emaitzarik jakiteko hala zen edo ez, baina bai bada liburu bat gai hau arakatzen duena.

Ez zaigu ahaztu. Susa.

Liburua, Alberto Barandiaranen “Ez zaigu ahaztu” liburua da eta alde batetik euskal desagertuen kasuak kontatzen digu; Telllo Biskiart, Garin anaiak, Meroño, Armendariz… baita ere Jon Pirmin Arozarenarena, eta bertze aldetik, (azken horrietan) eukal jatorria zeukaten torturatzaile, jeneralak, presondegi militarreko komandateak… ; Arturo Jauregui, Luis Maria Mendia, Alferdo Ignazio Astiz…

Ikusten ahal denez, Baztandar eta Euskaldun jatorrizkoak, gehienbat Ameriketan boterearen aldea egon dira. Horrez gain, gehienak arras katolikoak, tradizionalistak eta militar uniformea gustokoak izan dira. Hego Amerikako konoan, Arjentinako diktadurako kargoetaz gain Txilen ere, garaiko gobernu militarran euskal abizen pile bazaren. Abibide bat, Pinotxeten hileta elizkizunan (2006) aurkitzen ahal dugu. Hileta horren protagonista nagusienak euskal jatorria zeukaten, hilatik hasiz; Cesar Augusto Pinochet Ugarte (bere amaren aita Naparra), bere emaztea; Lucia Maria Hiriart Rodrigez ( bere aitetxi Baigorrikoa) eta urbil zeudenen artean segituz; Oscar Izurieta ejerzitoko komandante nagusiak…eta fijo egongon zen norbait Baztandar jatorria izango zuna,  Arizkungoak hain zuzen, Errazuriztar baten bat.

Post hau egiteko erabili den materiala:

Ez Zaigu Ahaztu. Alberto Barandiaran. Susa. 1996-

Liburua Baztango liburutegian dago eta arras interesgarria da. Eeskerrak Angel Garziari liburua komendatzeagatik

.

Read Full Post »

Ermita edo baseliza herrigunetik kanpo dagoen eliza, santutegi edo kapera txikia da, normalean santu edo ama-birjina baten omenezkoa. Arizkunen hiru ermita daude; San Kristobal Erratzuko bidean, Bozaten San Miguel eta Ursua parean San Ana omenez eraikiko baseliza.

Badakigu, Ursuako ermita 1519ko ia ereikita zegoela, zeren urte hartan, Ursuako Lorenzok agotei utzitako 500 dukat, Santa Ana ermitaren urtemugako funtzioa, ospatu-antolatzeko baldintzarekin zorra barkatuko zien. Baita ere badakigu ermita, Ursuako Martin aginduta 1650-57 an zaharberritua izan zela.

Santa Ana baseliza. Ursua. Arizkun. Argazkia Pello San Millan.

Ursuako ermita, agian Baztango ermitatik famatuena edo ezagunena izanen da. Han gertatutako pasarte bat,  urtez urtez, mendez mendez kantatu eta kontatu izan da. Dirudienez  ahoz  ahoz iritsi zaigun kanta seirehun urtetik gora izan dezake baina gehien   ezagutzen den bertsioa XX. mendearen hasieran Azkue folkloristak Baztanen bildutako konposizioa da. Kanta, Arizkungo Urtsua dorrean gertatutako istorio tragikoa kontatzen du eta letra XIII. edo XIV. mendeetakoa izan daiteke.

Agur, nere arreba,
nere arreba Yoana:
berri bat aditu dut,
nere arreba Yoana….

Urtsuako dorrearen jabea Lantainako (Baxenanabarran) etxeko neska gaztearekin ezkongai zegoen. Emaztegaiak (Yoana) jaioterria utzi eta ezkondu baino lehentxeago haren anaia apaiza, Bautistarekin  hizketan hasten dira. Anaia konturatu da neska haurdun dagoela, eta Joanak sekretua gordetzeko eskatuko dio, aldiberean Urtsuara ez duela joan nahi aipatuko dio. 

Zazpi errota berri,
zortzi yauregi xuri:
hoien guzien gatik
nik ez Utsura nahi,

Ezkontza, ordea, ospatu eginen da, eta senarrak berehala ohartaraziko da  emaztearen egoeraz. Urtsuako jauna erranen dio, elkarrekin bizitzen hasi baino lehen, komenigarria litzatekeela bera dorre ondoan dagoen Santa Ana baselizara jaustea otoitz egitea.

Urtsuako correa. Arizkun. Argazkia Pello San Millan

Han, Urtsuako jaunak hil eginen du eta morroi bati zaldi bat prestatzeko eskatuko dio ihes egiteko. Zaldiak erredurako ferrak alderantzita jarrita omen zituen oinatzak eta arrastroa alderantzizko norabidea markatzeko intenzioarekin.

Lantanako alaba

Utsuan hila dago,

Ez da harritzekoa denboraldi batez kantatzea debekatuta egotea, Urtsuaren jabeek ez baitzuten nahi krimenaren historia zabaltzea.

Azkue bildutako konposizioaz gain Bertie bertsioak badira, eta hoietako bat ipuin moduan, Xorroxin irratiak eta Dindaia fundazioak, “Baztango ipuinak” izeneko liburutxua argitaratu zutena.   “Urtsuako ermitan ” tituloa darama  eta argi eta garbi kontatzen du han gertatutakoa.

Urtsuako jaun batek ezkondu behar zen Iparraldeko neska batekin,  bere anaiak, apaiza zela, konturatu zen bere arrebak haurdun zegola eta gurasoen jauregian eduki izan nahi zun baina arrebak ezpata batekin agindu zion bere anaiari, afera hontaz ixiltzeko eta berak famili haundiko batekin ezkonduko zela . Azkenian ezkondu ziren eta andregaiak ezkontzarako ehunka zikiro, urrezko koilaraz horniturik eta guzti ekarri zitun


Senarrak berehala jakin edo sumatu zun bere emaztea haurdun zegola eta goizian, jeki bezain pronto, exeko mutiko bati agindu zion, zaldia ermitaren ondoan pres zezala baino lenago, zaldiaren ferrak aldatu dezala, hau da aintzinekoak gibelaruntz patzea.

Gau hortan oheratzerakoan, senarrak galdetu zion emazteari ea ez bazun ikusi behar etxeko ermita, zerbaiten errezatzeko badere.

Biok joan ziren ermitara eta iristerakoan zizta batez, senarrak emaztea hil zun eta in nomine patri batean zaldian igo eta lauringoan alde egin zun Franziaruntz eta zaldiaren oinatzak alderantziko norabidean ihes egin zula markatzen zuten.

Irakurzeaz gain entzun daiteke ere istorioa, zeren bai Benito Lertxindik eta Mikel Laboak abestu ziguten.

http://es.youtube.com/watch?v=r38xqw0nF3U

Read Full Post »

« Newer Posts