Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘Aralar’

Aralarko San Migel goiaingeruko irudia, berriki bisitatu du gure eskualdea, pasaden asteburuan (maiatzak  5-6) irudia Elbeten ta Elizondon egon zen ta “gero artez” agurtuz, Ortziral hontan (martxoak 11)  Iruiritan, berriz ongi etorria emanen diote. Arkangelaren irudia geure bailaran hainbat bitxikerien protagonista izan da. Adibide gise aipatzen ahal da 1901ko maiatzaren 3an Legateko lehen gurutzearen inaugurazioan (harrizkokoa) egon zela. Baita, 78 urte beranduago (1979ko  abuztuaren 5an) burdinezko bigarren gurutzearen inagurazian ere mendi kaxkoan ibili zela. San Miguela (goiaingerua, ez garagardoa) gure bailaran eta halako datuaz zerbait gehiago jakiteko Lander Santamaria kazetari elizondarraren “San Miguel en el País del Bidasoa ” izeneko post-ara bideratzen dizue han aipatzen badu non etortzen zen, nola agurtzen zizaion, zer erraten zizaion; egun on, ongi etorria, gero arte, ikusi arte eta abar eta abar eta abar…

Aralarko San Migela eta “S.Mikel zaindu Euskal Herria” leloa zintzelatua Almandozko Etxetoan. Argazkia Pello San Milan.

Baitere erraten da, garai batean bederen, irudia, herri batetik bertzera prozesioan etortzen zenean, jendea bere bidera hurbiltzen zela eta txapela kenduta, eskuetan hartuta aunitzetan erraten omen ziotela ” San Migel geurea, zaindu zaindu Euskal Herria“… erran, erranen zen baña saindua entzun? auskalo! eztakit ba…soilik galdetzen naiz, nola zainduko zun gure herria? bere burua zainzea posible ez bazun!!!

Goiaingeruaren “buru galtze” honen istorioa edo gertakizuna Aita Donostiak bildutako kanta batean agertzen da. 1912an, Lekauzko kaputxinoa, Erratzuko Andres Jaimerenari “San Migelen bertsuak nua kantatzera” izeneko kloplak entzun ondoren paperan idatzita utziko du eta hori esker,  zihuraunitz ahoz ahoz galduko zen kanta ta historioa, gaur egunera iritsi zaigu.

Koplak ala asten dira…

San Migelen bertsuak nua kantatzera

Aditu nai duenik inork balin bada

Berri txarrak dabiltze munduan barrena,

Notizioso geyenak izanen al gara

Aingerua lapurrek eramana dela.

….eta hamasei bertsotan 1797ko maitzaren 11an Aralarko santutegian santuaren lapurketa kontatzen digu eta nola ez! gertakizunaren bukaera (sainduaren irudiaren agerpenarekin) Baztanen izan zen! zeren urte hortako Maiatzaren 30an, billatuz ta billatuz ibili ondoren, ondarrian  Erratzuko (Aritzakun inguruan),  Urbakura erreka eta Xumusuko borda tartian (Bidarraitik arras hurbil) hosto batzutz estalita Aralarko San Migeleko irudia agertu eta berreskuratu bai zuten

Aistion aipatu dugun bezala gertakizuna egun batzuk lehenago asten da,  Aralarko monastegian gazte talde batek sartu eta bertze gauzen artian Irudia lapurtu zuten tenorean hain zuzen. Talde hau, 9 lagunez osatuta zegoen eta Iparraldeko Bidarrai herrian juntatu ziren. Taldearen buruzagie Pedro Arlepo  Bidarraitarra zen, baita ere Bidarraikoa  Juan lapurtxiki“ zen. Bertze aldetik, Domingo Abanz Ezpeletakua zen, Pedro Gameto Makeakoa, Juanes eta Martin Etxeberria anaiak Luhusutarrak ziren, Luhsusukoa ere zen Sebastian Noblea eta honek gañera Luhusuko alakatearen sema zen, han ere  Pedro Andikol Luzaidetarra bizi zen, eta azkenik taldeko gazteena, Pedro Dibar nerabea zen .

Egun hartan (maiatzak 11an) gazteak, Santutegian agertu ziren eta Pedro Dorregarairen (zonalde artako jauntxoa) ikazkiñak zirela erranez eta gaua pasatzeko aterpea behar zutela aizakiarekin, monastegia sartu ziren. Ilunabar aldera eta  indarrik eta bortizkeria erabili gabe, monastegia bere eskuetan hartuko dute. Dena lapurtzen dute, monjen arropa, janaria, bitxiak eta baita ere Santutegiko gauz preziatuenak, haien artean San Migeleko irudia! gero, bitxi hori obekiago saltzeko eta eramateko puskatuko dute, gurutzea eta hegoak autxituz..

Lapurtu bezain laster bidea artzen dute Iparralderunz, plana, Belatetik Baztanen sartuz eta menditik Berdaraizko lepotik (Beartzun aldera) iparraldera pasatzia zen. Segidan garai hartako autoritateak bere atzetik orpoz orpo, ondo-ondotik joanen dira. Urduritasuna nabarmena da lapurren artean eta Almandoz pastu bezain pronto altxorra banatzeko parada egiten dute, batzuk ez daude konforme banaketa nola izan behar den eta haien artean liskarrak sortzen dira, kalapite horretan Etxeberria anaietako bat hiltzen dute eta taldea bitan banatzen da. Elizondoko justizia, talde hoietako bat arrapatzen dute hain zuzen Andikol, Abanz, Dibar, Noblea eta Pedro Gameto osatutakoa, baina ez daukate ez bitxirik ezta goiangeruaren irudirik, hauek Arleporen eskuetan bai daude.

Noblea, autoritatekin kolaboratu zun, bere aitak, Luhusuko alkatea izanik  gaitasuna izanen zun Arlepo aurkitzea edo arrapatzea eta horrela izan zen, arestian erran dugun bezala Erratzuko zoko hortan Aralarko San Migelaren irudia agertu bai zen.

Noblea aske utzi zuten, Dimar 17 urte baino guttiago zuelakoz Melillara extraditatu zioten betirako ( baino trafalgarreko bataillan Cadiztik ihes egitea lortuko du), berriz bertze hiruak; Andikol, Abanz eta Gameto urkamendian (horca) hiltzea kondenatuak izan ziren eta 1800ko maiatza bukaeran epaia bete izan zen,  gañers bere eskuak moztuak izan ziren eta denbora batez, Aralarreko santutegian egon ziren zinzilikatuak, jende guztia ikusteko eta jakiteko zer gertatzen zizien santutegian lapurtzen zutenei. Iparraldean hartutako taldetik badakigu, Arlepo iparraldean kondenatua zutela eta 1811an Iruñetik ereklamatuko diotela, baina Lapurtxikiz eta bertze Etxeberria anaiaz gertatutakoaz ja! …dirudi hontakotik, libre atera zirela

Post hau iteko hurrengo materiala erabili da.

Lander Santa  Mariaren “San Miguel en el País del Bidasoa” idazlana eta kazetari berberaren diariodenoticias.com-eko “Mikel gurea ongi etorri” artikuloa.

David Zapiriain Karrikaren “Bandoleros vascos” (2006, Ttartalo) liburua.

Read Full Post »

1797ko Maiatzaren 30an, egun batzuk bilatzen eta parajia miatu ondoren, azkenian Erratzu aldean, Bidarraiko mugatik oso hurbil, hain zuzen Urbakuran eta Xumusuko borda tartian, ostoz eta harriz estalita eta altxatue  Aralarko San Migeleko irudia aurkitu eta berreskuratua izan zen.

1912an Aita Donostiak  Erratzun, gertakizun hau kontatzen dituen bertso batzuk Andrés Jaimerenaren ahotsatik entzun  eta “San Miguelen kantua izenarekin” idazita utzi zituen.

(1) San Migelen kantua kantatzera nua,

Aditu nai duenik nior balín bada.

Berri txarrak dabiltze munduan barrena,

Notizioso geienak izanen al gara Aingerua lapurrak eremana dela.

 
 

(2). San Migela yuan eta ladronaren biotza (itzak?)

– Atariok edekitzen etziaudek errezak,

Burniak kituk eta ez agiz beratzak.

Batek ez erran biar:-langai or¡ utzak

Bertan ez gaitxan artu geren eriotzak.

(8)- Frantzian mugako paraje batian,

San Migel opa tugu arrian ertian,

Arrepatu dugunian konsola gaitzian

Lapurketaren istorioa 1797ko udaberrian hasten omen da, hain justu, Maiatzako 11an gazte talde batek Aralarko monastegian sartu eta bertze gauzen artian San Migeleko Irudia lapurtu dutenean. Lapur taldea, iparraldeko 9 lagunez osatuta zegoen eta taldea Bidarraien juntatu zen. Lapurren buruzagie Pedro Arlepo  Bidarraitarra zen,  Bidarraikoa  Juan lapurtxiki” zen, berriz Domingo Abanz Ezpeletakua zen, Pedro Gameto Makeakoa, Juanes eta Martin Etxeberria anaiak Luhusukoak , baita ere  Luhusutarra zen Sebastian Noblea (honek Luhusuko alakatearen sema zen), han ere  Pedro Andikol Luzaidetarra morroi gise bizi zen, eta azkenik Pedro Dibar gaztearekin taldea osatzen zuten.

 

Aralarko San Migel irudia.

Egun hartan behenaparrak Pedro Dorregarairen (zonalde artako jauntxoa) ikazkiñak zirela eta gaua pasatzeko aterpea behar zutela aizakiarekin, monastegian babestu ziren. Ilunabar aldera  indarrik ezarri gabe monastegia bere eskuetan dago, Arlepo eta Andikol sakristaua haiekin jaistera behartzen diote. Biztartean bertziak dena lapurtzeko denbora dute; monjen arropa, janaria, bitxiak… eta baita ere Santutegiko gauz preziatuenak, haien artean San Migeleko irudia. 

Lapurtutakoa berehala saltzeko intenzioarekin, gau hortan bertan lapurtu bezain laster bidea artzen dute Bidarraierantz. Baztanen sartuko dira, Belaten Berderizgo lepoa Luzaideko bidea artuz. Goizean monastegiko fraideak lapurketako berrie emanen dute eta segidan garai hartako autoritateak lapurren gibeletik atrako dire.

Lapurrak Almandoz pastu bezain pronto, altxorra banatzeko parada egiten dute. Batzuk ez daude konforme nola izan behar den banaketa eta haien artean liskarrak sortzen dira, ondarrian  Etxeberri anaietako bat hilko dute eta bi taldetan banatzen dira. Elizondoko justizia, talde hoietako bat arrapatzea lortuko dute ,hain just Andikol, Abanz, Dibar, Noblea eta Gameto harrapatuko dituzte. Baina hauei  ez diete ja aurkituko, ez bitxirik ezta irudirik! Lapurtutako guzie Arleporen eskuetan daude.

Noblea autoritatekin kolaboratu zun, bere aitak Luhusuko alkatea izanik  gaitasuna izanen zun Arlepo aurkitzea edo harrapatzea eta horrela izan zen. Gun batzutara Arlepo behenafarreko lurretan harrapatuko dute baino San Miguela ez diote aurkituko. Lapurtutako gauz batzuk saldu ondoren San Migel irudia bidean ezkutatu dula errenen du. Bidarrai inguruan eta gero Urritzaten bilatu ondoren Maiatzako 30an Urbakuran eta Xumusuko borda tartian, ostoz eta harriz estalita Aralarko San Migeleko irudia aurkituko dute.


Noblea
 autoritateekin kolaboratzeagatik aske utzi zuten. Dimar, 17 urte baino guttiago zuelakoz 10 urtez preso Melillan zigortu zioten, baino trafalgarreko bataillan zela ta Kadizera ihes egitea lortu zuen.

Elizondoko justiziak harrapatutako bertze hiruak; Andikol, Abanz eta Gameto urkamendian (horca) hiltzea kondenatuak izan ziren. 1800eko maiatzaren 29 urkatuak izan ziren eta garai haleta ohiko zen bezala bere eskuak moztu zituzten eta denbora batez jende guztia ikusteko eta jakiteko zer gertatzen zizaien lapurrei, Aralarreko santutegian dilindan egon siren. 

Baztan alde hontan bertze lapur famatuak izan dira ere, adibidez; Juan Iturbide izenekoa eta “ Baztango kituen kondea ” goitizena zeukana. XVI. meneren bukaeran ibilitako lapurra Ustaritzekoa izan arren, zonalde hau zeukan lantoki nagusia. Azkenian Sunbillatarrek harrapatu zioten eta 1597an Iruñaran epaitzera eraman zuten.  Epaiketako paperetan bere hitzak idatzita gelditu ziren eta gaur egun irakurtzen ahal da :

Vay guc euce verce, nic badut Vaztaneh...”

Baita ere, Arturo Canpionek “Don Garcia Almoravid”  liburuan Nafar osoako lapur eta bandoleroen zerrenda bat aipatzen du, eta zerrenda hortan Juan Ferrandiz baztandarra agertzen da Canpionek baztandarra halaxe deskribitzen dio

“… Naiz gaztea  eta monja aurpegia izan arren bere balentria hauen guztia baino haundiago da eta ez baldin bada galtzen askoz hitz egingo da beraz…”

Sarrera hau egiteko erabili den materiala:

Cancionero Vasco. Aita Donostia. III. bolumena. Eusko Ikaskuntza.

Bandoleros vascos” . David Zapiriain Karrika. Ttarttalo

Quién es quién en la historia del país de los vascos. Iñaki Egaña Sevilla. Txalaparta. 2005.

El criado o morroi: visión etnográfica-histórica. Juan Garmendia Larrañaga. Eusko Ikaskuntza.

Read Full Post »