Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘Antso VII’

Elizondoko festak barne, Santio egun haundian eskualdeko erraldoien topaketa antolatu zen. Lesakako, Donoztebeko eta Etxalarko erraldoiak, Elizondoko errege parekin herriko karriketan barna ibili ziren giroa alaituz.

Elizondoko  konpartsako erraldoiak “errege” eta “erregiña” dira eta eta 1947tik, egin eta enkargatu ziren urtetik Elizondoko karrikak goiti eta behera ibili eta dantzatuak izan dira.  

Juanito Erasok alkatea zenean (1947-48) erosi ziren, eta komentatzen dutenez Alkate eta garaiko kargodunen ideia erraldoi “vasko” bat erostea asmoa zen. Erraldoi “vaskoa” txapela eta baserritatar itxura zuen erraldoia zen baina gauzak presaka egin zirenez (Urte hortako Santioetako nahi zenez) eta erraldoiak egiten zuen emprea bere katalogoan soilik “reyes Catolicos! bikotea zuenez, “tanto monta monta tanto” Isabel eta Fernando erosi eta Elizondora etorri ziren.

Erran behar hasiera batean, Gure lurraldearekin errotzeko komentatu zela edo bederen aipatu zela, “errege katolikoak” izan arren, h auek ere izan litezke Antso azkarra VII.na eta bere emaztea Touluseko Constanza! Nafar errege eta erregiña. Izan ere, Nafarroako errege hauek, herriarekiko nolabaiteko hurbiltasuna lukete (lituzkete), Antso VII.a izan baitzen Tolosako Navasen batailan erregea, non, kondaira dion bezala, baztandarren laguntzarekin, Miramolineko kateak hautsi , eta hauek, armarri gise xakea lortuko  luteke.

Afera da erraldoi bikotea, Elizondo eta Baztanen ez direla, ez Antso ezta Kostantza, ez Isabel ezta Falsarioa (Fernando) izenekin ezagutuak izan, baizik aistion aipatu dugun bezala “Errege ” eta “Erregiña” dira.

60 urte hauetan Elizondoko erraldoiak erabileraren ondorioz zerbait kaltetuak izan dira eta  zahar berritze prozesu aunitz izan dituzte. Arroparen aldetik, 80 hamarkadatik Maria Kruz Amorena eta bere arreba Pakita Amorena jostunak dotorez egotea ardurtatu dira. 

2007an Maria Kruz eta Pakita Amorena modistek bota zuten santioetako txupinazoa eta  Maria Kruz pozik zegoen eta urduri samar egon arren, gogoan zuen erraldoien jantzi zaharrak berriak egiteko eman zizkiotenean;

-“Ezin izan nituen probatu ere egin! Erreginarena estu samar zetorkion, eta, beraz, jaien aurreko egunean konpontzen aritu nintzen “.

Azken zaharberritzea 2007an izan zen eta Aitor Callejak zaharberritu zituen, jantzi berriak egin ziren eta  Aitorren josteko arduradunak Karmen Izkok egin zituen.

Erraldoiak 3,10 m altuera dute eta 45 kg inguru pisatzen dute.

 

Erraldoiak 1986an Mari Kruz amorenak jositako arropakin. Argazkia Aitor Calejaren constructordegigantes.com webgunetik atraia.
Erraldoiak 2007ko Aitor Callejaren zaharberritzeraen ondoren. Argazkia Aitor Calejaren constructordegigantes.com webgunetik atraia.

Erraldoi eta buruhaundien komparsa, Nafarroan (eta bertze eskualde batzuetan) arras sustraitutako folklore-irudikapenean parte hartzen duten pertsonen multzoa da. Jatorria ez dago zehaztuta, eta Erdi Aroaren amaieran mairuak eta juduak kanporatzearekin lotzen dute.

Prinzipioz erraldoi ( buruhandi, kiliki, zaldikorekin batera..) taldea, egun seinalatuetan (jaietan) hiri eta herrietako kaleetan zehar, eskuarki, prozesio eta festa erlijiosoen aurretik…dantzetan aritzen dira. Haien sinbologia nahasia da; zenbaiten ustez, erraldoiek lurreko errege eta boteretsuak irudikatzen dituzte, Jainkoari basailua emanez, eta buruhandiek idolatriari eta bertatik ihes egiten duten infernuko izakiei. Bertze batzuentzat kristautasunak garaitutako paganismoa eta bizioak azaltzen ditu, eta aurrean egindako ibilerak eta korrikak, Jaungoiko Santuaren aurrean ihes egitea sinbolizatzen du, eta Sakramentuaren aurrean, berriz, berriz, Jaunaren indar handiak (Gran Enciclopedia de Navarra).

Nafarroan gogoratzen den lehen erraldoietako bat, Lantzeko mendietan agertzen den Miel-Otxin da. Erraldoi honek harrapatzea lortu arte herritarrak izutzen zituen. Epaiketa egin ondoren, hiltzera kondenatua izan zen (da) sugarretara jaurtiz.

Iruñan, 1276an Pero-Suciales, Mari-Suciales eta Jucef-Lukurari erraldoien existentziari buruz nobelatutako testuren batek hitz egiten duen arren, lehen iturri dokumentalak XVI. mendeko bigarren hamarkadan agertzen dira.

Erreferentzia aunitz daude 1600etik aurrera, non Burlatako Migeleri eta bere neskameei berrogei errege ordaindu zitzaizkien “erraldoiekin ibiltzeagatik San Roc egunean. 1632an zortzi erraldoi zeuden hiriburuan, hain hondatuta, non Alonso de Logroño y Bega margolariak esku hartu behar izan zuen. 1650ean sute batek erraldoi batzuk suntsitu zituen eta 1657an Francisco de Azpillagak eraikitako zortzi erraldoi eta bi erraldoi geratzen ziren.

XVIII. mendean, hirian, erraldoiak ateratzeko ohitura galdu egin zen, 1789an (Karlos III.aren Errege Agindua) euren presentzia onartezintzat jo! desagertu ziren.

1813an, bere ostrazismotik berpiztu ziren katedralaren jabetzakoak ziren sei erraldoiak, 1860ra arte jardun zutenak. Urte hortan, hiriko Udalak Tadeo Amorena baztandarrari (Bozatekoa) eskatu zion zortzi erraldoi eraikitzeko, lau kontinente edo arraza irudikatuz (zuria, horia, mora-beltz-afrikarra eta indo-amerikarra), zortzi erraldoi hoiek mundu osoan ezagutuak izanen dira…baina hori bertze istorio bat da da eta blog hontako “Agota eta erraldoiak ( Tadeo Amorena” sarreran kontatuko dugu-

Sarrera Hu egiteko erabili den Materiala;

GIGANTES Y CABEZUDOS, Comparsa de. Gran Enciclopedia de Navarra.

constructordegigantes.com. Aitor Callejaren webhorria,

Chupinazo bajo un intenso sol. Alizia del Castillo. Diario Vasco. 2006

Read Full Post »

Egun ergelak bizitzea tokatu zaigu!, 2009ko Iruritako Salbatore besten ondoren, bestetako eszenatokia eta karpa kentzen ari zirenean, 25 bizi­lagun identifikatu zituen Guardia Zibilak eta Arrano Beltza legez kanpoko ikurra zela argudiatuz hartu eta konfiskatu zuten. Gañera bildutakoen kontra Auzitegi Nazionalean ikerketa bat martxan jarri zezakela jakinarazi zieten. Kriston ekintza hau iteko bortz patrol agertu ziren.

Badirudi debekatu egin dela pankartak, banderak, sinboloak edo indarkeria edo terrorismoa bultzatzen duten bertze seinale batzuk erakustea, eta polizien esku utzi da debeku horren barruan zer sinbolo sartzen diren ezartzea, ez baitago horiek zehazten dituen zerrenda publikorik.

Telesforo Monzonek diseinatutako arranoa eta bandera (originala horia eta historikoa gorria)

Guardia zibil hoiek jakin beharko zuten Arrano beltza Nafarroako Erresumaren ikur zahar bat dela eta gaur egun hain hedatua dagoen Arrano Beltzren irudia, XX. mendearen bigarren erdialdean Telesforo Monzon politikari abertzaleak Nafarroako Erdi Aroko zigilu batean oinarrituz bandera diseinatu zuen.

Telesforo Monzonen bandera, arranoa fondo horian agertzen da eta dirudi erreferentzia gisa hartu zuen arranoa paper horixka batean agertzen da. Paper lihozkoa (lino) da eta Erlantz Urtasun Anzano historialariaren arabera, hasierako lihozko ehuna denboraren joanean kolore horretan itzultzen da. Hau da, kolore horixka zaharatzearen ondorioz (argizarien kea…) sortzen da.

XVII. mendean, ikur horren lehen erreferentzia historizista ikusten dugu, Moret aitaren “Annales de Reyno de Navarra” lanean. Moret-ek aipatzen du Arrano Beltza Nabarrako erregeek erabiltzen zutela, baita Antso VII.aren aurrekoak ere, eta beti gulesko (gorri) fondo baten gainean estanpatzen zutela.

Heraldista aunitz baieztapen horrekin ez daude ados. Argi dago, Arrano beltza Antso VIII.a Azkarraren zigilu pertsonala eta ikur erreala zela. Adibidez, Bianako hiribildua sormenan,”Fuero del Águila” ematerakoan, latinez eta eromantzez idatzi eta siñatu zuen: “Hau da nire ikurra arranoaren irudia“. Baina, aurreko erregen ikurra zen? Jakinda, heraldika XII. mendean Normandian hasi zela, zalla egiten da hori baieztatzea.

Menéndez Pidal de Navascués heraldistaren arabera, Nafar Erregearen armarriko arranoa, Normandiako l’Aigleko noblezia normandaren leinuaren ikurra dela. Jatorria Antso VII.aren amatxin izan zen, l’Aigleko Margaritan.

Garcia Ramirez “Zaharberritzailea” bere emaztea Margarita L´Aigle-ren gurasoengandik edo bere anaiarengandik ( L’Aigle-ko Riquer) jasoko zuen. Honek bere seme Antso VI.a Jakintsua oinordetzan utziko zuen eta azkenik aitak, Antso VII.ari. Baina bai aita eta bai aitetxia ez zuten inoiz erabili. Arranoa ikur pertsonala da (Ez da nahastu erresumaren ikurrarekin).

Antso VII.a Azkarrak, Navas de Tolosako guduan, almohadeen kontra parte hartu zuen. Guduan, nafarrek almohadeen kalifa zen Muhammad al-Nasirren kanpadendaraino ailegatu ziren, denda babesten zituen kateak moztuz. Kondairak dio, ekintza honen omenez kateak eratu zirela Nafarroako armarria. Tuterako Antso VII.aren eskulturan (1981an Antonio Loperena zinzelatu) Navas de Tolosako guduaren ondoko eszena azaltzen du. Errge gerlari itxura du, batailatik garaile atera den gerlria, eskuan kate batzuk ditu eta bere ezkutuan bere ikurra! Arrano Beltza! (eta ez Nafarroako erresumako estandarteko ikurra, karbunkoa zela).

Tuterako Antso VII.aren eskultura, ezkuduan Arran Beltza. Argazkia Julio Asuncion. Arte, Historia y curiosidades blogatik hartuta.

Hau ere guardia zibilak konkiskatuko dute? edo baita ere konfiskatuko dute 1950 eta 1952 artean, Nafarroako Gobernuaren egoitzan dagon Vicente Pascualen tapiz ezaguna? Tapiz horretan Antso VII.a Azkarrak armarri horia du eta erdian arrano beltz bat.

Konfiskatuko dfute ere 1912an egindako Orreagako kolegiatako beirate berria? Bertan, Antso VII.a Azkarrak Arrano Beltza duen armarri gorri batekin irudikatzen dena! Edo… Arbizuko plazako Arrano Beltza?

Arbizuko plaza. Argazkia sustatu.com

Bitxiena da, Arrano Beltza talde ultraeskuindarrek ere erabiltzen dutela (La Falangeko zenbait adar), baina Espainiako unitatearen sinboloa edo ikurra gise. Izan ere, aipatzen dute Antso Nagusiak ainbat dokumentutan “Rex Hispanorum regum” izenarekin agertzen dela, hau da, “hispanoen erregeen errege” eta Nafarroa unitate hispanoaren aitzindaritzat hartzen dute. Baina erabat oker daude! Arrano Beltza Antso VII. Azkarren ikurra zen, eta ez Antso Nagusiaarena! Gainera Antso Nagusiari buruz arabiar kronistek Rex Íberícus” eta “Rex Navarrae Híspaníarum tituloekin izendatuz gain Euskaldunen Jauna” deitzen zioten.

Arrano Beltza Iruñako katedralian aurkitzen da, txanponetan, zigilutan, erreinuko dokumentutan, zenbait herritako armarrietan; Corella, Aguilar Kodeskoa, Eslava, Galipienzo, Lantz, Ikaztagieta (Gipuzkoa) eta Errigoitia (Bizkaia).

Arrano Beltzak bere hegalak astintzen du gaur egun arte!

P.D1- Iruritan agertutako Guardia Zibilei aipatu beharko zizaien, oraindik Baztanen bertze arrano baten sinbologia aurkitzen ahal dela fatxada eta iturri batzutan, adibidez Iruritan dagoen aska baten gainean, burdinezko arrano faxista bada, eta Elizondon, hoien batzuen bizitokian (aduanan) ere. Honek ilegala izanez gain bere hegoak odolez bustiak ditu zeren ikur hori erabili zutenak Nafarroan 3.000 pertsona goiti hil omen zuten.

P.D.2- Kosta kostaka Arrano faszista 2010 urtean Baztandik (bederen Iruritako iturritik, eta aduanatik) alde egin du.

Sarrera 2009an idatzi zen, baina 2013an moldatua izan zen. Hasierako textuan Patxi Zabaletaren ideia azaltzen genuen, Arrano Beltza Ximenotarren (Naarroako Erresumako euskal dinastia) ikurra zela. Gaur egun argi eta garbi dago soilik Antso VII.a Azkarrak Ximenotarra erabili zuela.

Sarrera hau egiteko erabili den materiala;

Arrano Beltza. wikipedia.eus

Arrano Beltza y la bandera colorada. Iñigo Saldise Alda. nabarralde.com

Arrano beltza. Iñigo Saldise Alda. Nabarraco burutasun bloga. 2013

Arrano Beltza. Narbalur blogspot. 2009.

El Arrano Beltza. La actual “Nabar-Herri”. 2013

El Arrano Beltza: el símbolo que une a ultraderechistas y abertzales. La caja debajo de la cama bloga.

Read Full Post »