Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘amerika’

Tupac Amaru Guerrillero Inca,
en pie de lucha desde la conquista,
el pueblo peruano renace en la historia
con fuerza y valor hasta la victoria…

Halaxe kantatzen zuten Tijuana No mexikar talde punka 90. hamarkadan hasieran eta abesti hori esker esker Tupac Amaruren irudia zautu nuen. Gaztaroko urte haietan irudi horren inguruan zeukan historia ta bizitza, txundituta utzi zidan. Garai haietan, Latinoamerikan hainbat talde armatuak eta politikoak baziren Tupac Amaru hitza erabiltzen zutenak; Peruko MRTA (Movimiento Revolucionario Tupac Amaru), Uruguaiko Movimiento de Liberación Nacional-Tupamaros edo Venezuelako Tupamaroak bezalaxe. Tupac Amaru, Peruko, Inka Inperioko azken lider natiboa izan zen, baina, bai abestiako eta taldeetako Tupac Amarua, ez da hau, baizik hunen ondorengoa edo odolezko ondokoa, hain zuzen, José Gabriel Condorcanqui Noguera, “Tupac Amaru II.a” bezalaxe zautua izan zena.

Tupac Amaru II.na. Wikipediatik artutako irudia

Bigarren Tupac Amaru hau, 1738ko martxoaren 19an, Peruko Tintan jaio zen eta XVIII. mendean Amerikan kolonialismoaren aurka eman zen matxinada indigena handienaren burua izan zen. Jauntxo famili dirudun bateko semea izan arren, jatorriz mestizo odola zeukan, Sapa Inka Tupac Amaru lehenaren eta kriollo odola baitzeraman. Ezkuntza onekoa zen eta gaztelera aparte ketxua eta latina menperatzen zuen. Indigena eta independentziaren aldeko mugimendu handiena zuzendu zuen Peruko Erregeordetzan (birreinatoan). Amerika osorako askatasuna eskatzen lehena izan zen, ta baita, indigenak esplotatzeko zeuden hainbat modu ezberdiñak desagertzeko ere (mehatzetan, merkantzien banaketak…). Gainera, arraza beltzeko pertsonen esklabotza deusezteaz gain. Berak sortutako mugimenduaren ondorioz, koloniako agintariek indigena nobleen klaseak deuseztu zituzten eta haien aurkako errepresioa haunditu zen.

1781eko maiatzaren 18an, Cuzcoko Armen Plazan, Tupac Amaru II.ak epaiak agintzen zuen bezala, bere famili guztiaren exekuzioa ikustera behartu zuten. Bere aurrean, bere aliatu eta lagunak, emaztea eta bi semek hil zituzten. Ondoren mingaina moztu  eta bizirik zatikatzen saiatu ziren, horretarako bere gorputz-adar guztiak zaldietara lotu zituzten, baina zatitzea lortu ez zutenez azkenean burua moztu zioten. Bere burua lantza batetan patu zuten erakusgai Cuzco eta Tintanen, besoak berriz, Tungasucan eta Carabayanen, eta azkenik, zangoak, Livitacan eta Santa Rosasen. (gaur egungo Melgar-Puno probintzia).

Tupac Amaruren harrapaketan, epaiketan eta zigorran zerikusi haundia izan zun Baztandar batek, hain justu Lekauzko Oharriz Jauregian jaiotako Agustin Jauregia eta Aldekoa, urte hoietan, Peruko “birreia” zena.

Agustin Jauregia, 1711ko maiatzaren 7an Oharrizko jauregian sortutako  baztandar militar eta politikaria izan zen. Matías de Jáuregui eta Elizondoko Datue jauregiko Juana María de Aldecoaren semea zen eta ia gaztetatik arma-gizon bezala nabarmentzen da, lehendabizik Afrikan Almansako errejimenduko “Dragonen” kapitaña bezalaxe eta 25 urtekin Indiasko Kartagenan, Santiagoko “caballero”-en arropa janzita inglesen aurka borrakatzen. La Habanan euskal jatorrizko María Luisa  de Arósteguikin ezkonduko da, ta segidan, berriro, Iberiar peninsulara bueltatuko dira. “Dragonen” erregimenduko koronel bezala Portugalen arituko da,  Almeidakoerrendizioan parte artuz eta ondorioz “mariscal de campo” izendatuko diote.

Oharrizko Jauregia. Argazkia. Pello San Millan

1772an Spainiako Karlos IIInak, Txileko kapitain generala eta gobernadorea izendatuko dio, urte berberako urrian bere seme T0masekin iritsiko da eta martxoaren 1773an kargua artuko du, 1780 arte egonez postu hortan, orduan izendatu bai zuten Peruko erregeordea (birreya)

Peruko erregeorde bezala lau urtez egon zen eta aistion aipatu dugun bezala Tupac Amarururen indigen matxinadari aurre egin behar izan zun, gogor arituz eta indiarrek beriro ez altxatzeo, kondena eredugarria patu zun.

Bapatian, 1784ko apirilaren 29an Liman hil zen ( pozoinduta hil zela erraten da)  Santo Domingo komentua lurperatu zuten eta han segituko du zihuraski. Interesgarria ta bitxia da Jauregiak hil ondoren “erresidenzia” epaiketa bat “juicio de residencia” jasan izan zula. Epaiketa hauetan hildakoaren biktimak izan ahal

Agustin Jauregia ta Aldekoa. Irudia wikipedia.

direnak aukera daukate  bere aurkako kexak eta salaketak  formulatzea. Erran behar inork ez zula ezer aurkeztu eta horren ondorioz bere alargunak (errexa izan ez zena) baztandarraen ondare militarra ta ofiziala jaso zun.

——————————-

Pos hau iteko, ondorengo web guneetatik informazioa erabili  da.

Wikipeadia,  Auñamendi enziklopedia eta Diario de Noticiasko Lander Santa Mariaren “pacificador a sangre y fuego” artikulotatik.

Baita ere, Agustin Otondo Dufurrenaren “Diccionario historico biografico del Valle de Baztan” (2002 Nafarroko gobernua).



			

Read Full Post »