Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘amaiurko eliza.amaiurko organoa’

2012ko Martxoa.

Aiten egunaren bezperan Urruñen ibili ginen, alaba Elizondoko abesbatzan ttikian aritzen dela ta Lapurdiko herri “biziki” polit horrera hurbildu giñen baztandar haurrez osatutako korua kanataldia bai zuen Urruñeko Tximi-Txama taldea eta Donibane Lohizuneko ikastolako koruekin batera. Kantuak Urruñeko Jondoni Bixintxo Xainteseko elizan eskaini ziren eta kanpotik “karan” (eder iparraldean) izan arren, benetako altxorra barnealdean dago. Sartu bezain laster argazkikamara dardazka hasi zitzaidan, izal-argi ta koloren dantza bai zen; berdea sabaia, laranja kapera, harria eta egurra, hiru pisuko graderioa…eta galeria estali horren erdi erdian organoa! organo ikusgarrie, haundie ta disdiratsue!

Urruñeko organo berrie (2009). Argazkia Pello San Millan

Ondarrian elizan galdu nintzen, bazter guztiak kuxkuxeatu nitun (alaba eta bertze haurrei jaramonik kasu iñez),  nire “flasha” tokita alde guztietan ikusiko zen; lehenengo galerian, bigarna, hirugarna, sabaian, pulpitoan…zoko guztiak argazkitaru nun, baña gehienari probetxua atera niona organo ikaragarriari izan zen, elizaren iluntasuna eta hodien disdira zoratu zidan eta berde-gorri ta urre konbinazioa, ere! eta zer erran egurra ta metalarena!…argazki kamaren objetibo gibeletik argazki “biziki” (arras, iparraldean) politak ikusten nitun non nahi! (Argazki sorta guztie Baztango Haizegoa blogaren pikasawebean ikus daiteke).

Bueltatzerakoan organoa burutik ez nintzen kentzen ahal, organoa eztakizer, organoa bakidezer…emazteak aferari garrantzia kentzen zion organoa berria iruditzen zuela erranaz, nik ezez! zihurhauniz XX.mende hasierakoa zela “art-deco” itxura ikusten bai nion…ondarrian etxera iritsi, internetan konektatu informazioa bilatu ta…tatxan!!..beti bezala, emazteak arrazoia omen zun, elizako organoa hori berriki patua izan zen hain justu 2009an. Bai, berria izanen da baña Jean Daldossok organo egileak famatuak eginidako Urruñako organo

Argazkia Pello San Millan.

berria, izugarrizko musika tresna da eta Frantziako estatuko hiru organo onenen artean dago, eta horretan zerbait badakitenek diote kontzertu bat bertan eman ahal izatea… plazer bat omen dela.

Gauza da, organua paregabea dela eta hori Baztanera parekatuz nahian (bloga huntarako)…paregabe eziña da, beno, tamainuz eta kalitatez akaso bai, baño badago baztanen, bere neurrian organo xarmangarri eta  modu batean famatua dena, bederen ezaguna eta istorio bitxia daukana eta organu hori,  Amaiurko Axunzion elizako organo ttiki ta xumea da.

Nafarroan organoetan jakidunak direnak ANAOkoak dira, elkarte hau (Asociación Navarra de Amigos del Organo) 1984an sortu zen eta urte bat geroxago “Organos de Navarra” (Nafarroako Gobernua, 1985) liburua atera zuten. Liburuko zaharberrituen kapituloan hainbat organoak nabarmentzen dute izan duten berriztapenagatik; Iruñako Sto. Domingo eta San Nikolasekoak, Tafallako Sta. María, Tuterako katedralakoa, Uztárrozkoa, Garesko San Pedrokoa, Añorbe, Isaba, Olite, Huarte Araquil, Mañerukoa, Peraltakoa, Berakoa eta doike!  Amaiurkoa ere. Bertzealdetik, azpimarratzekoa da Aurelio Sagaseta diona (Iruñako Katedralako musika kaperako maisua), organoaz solasterakoan; organoa bai ekitaldi zibil edo erlijioso bidez herrira lotuta dagola, herrian parte hartzen du, ezkontzetan, musika emanaldietan…organo bat, herriaren partea dela eta kasu batzutan iaia “herritar” bat bezala ikusten da, iritzi ta bizitza propio ta guztiz izanez eta azken honetarako adibide gise Amairuko Axunzion elizako Cavaille-Coll organoa aipatzen du, hain justu organo horrek duen inskripzioa ; “Jainkoaren goresle, deunen alaber, Amaiurko elizan egonen naiz fier“.

Amaiurko Cavaille-Coll organoren inskripzioa. Argazkia Juan Mari Aleman.

Amaiurko elizako organoa. Argazkia Juan Mari Aleman.

Egia errateko inskripzio hori bertze batekin batera doa, eta “Etseberriko nausi. Urrutia-tar Jabier eta bere anaia Santiagori esker 1919,” hitzekin hasten den. Egurran tallatutako hitz hauek garaiko Amaiurko apeza eta euskaltzalea (jatorriz Elbetearra) Cruz Goienetxe zena egitera agindu zun zeren  halaxe izan zen, bi anai hauek lortu bai zuten 1903an Parisetik ekarritako Elizondoko Santiago elizarako apropos indako Cavaille-Coll organo ederra gelditzea. Zeren Elizondarren “haundikeriaz” edo obe errana garai hartako Elizondoko parrokoaren haundikeriaz (Maurizio Berekoetxea) organoa Elizondok “merezi” zuen Eliz berri ta haundian (bi eliz dorrekin ta guzti) txikiegia geldituko bai zen eta eta eliz haundi horretan organo haundie beharko zen. Elizondok apaizaren nahiaz eta 1913ko uholdeak sortutako kalteak (ez ziren haundiak izan) aitzakia hartuz, eliza berria izan zun Berekoetxea jaunaj baitere bere organo berri eta haundiarekin eta organo zaharrak (hain zaharra ez zena) zorte onez bigarren aukera bat izan zun Amaiurko herrian eta hortaz 1903ko Cavaille-Collek “erraten digu” … Amaiurko elizan egonen naiz fier.

Post hau iteko erabili diren liburu ta web horriak:

Lander Santa Mariaren “las cuatro estaciones en el Valle del Baztan”  (Diario de noticias, Baztango Herri Unibersitatea. 2006) liburua.

www.anao.es web horria (Asociación Navarra de Amigos del Organo).

http://www.diariodenavarra.es-ko Aurelio Sagasetaren “Organos de Navarra” artikuloa (2009).

www.urrugne-tourisme.com webgunea.

Baitere eskermilak eman nai nun Ixabel Alemani, Amaiurko organoaren argazkiak uzteagatik.

Read Full Post »