Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘Amaiur’

Azpilkuetako herria Eliztegi (herri kaskoa) eta lau auzo gehigo osatzen dute, Apaioa, Arribilto, Urrasun ta Zuastoi. Heerri ttipia izan arren, bere armarridun etxe eta eraikinetan garai bateko noblezia eta historia nabarmentzen da.

Adibide bat, Apaioa auzoko Iriartea etxeko armarria da. Etxe hontako armarria Baztanen dagoen armarri bereziena eta paregabekoa da. Armarria, Baztango bertze etxetako armarrietatik ezberdintzen duena, ohiko den erdiaroko kasketaren orden estilo barrokoko gizaki baten aurpegia zintzelatuta du, albora begira, garaiko kapelarekin eta bibote eta guztiarekin! Horrez gain oraindik jatorrizko polikromiaren (koloreak) arrastoak ikus daitezke.

Dorreberria Azpilkueta, ahozko tradizioaren arabera etxe hontan jaio zen Maria Azpilkuetak. Argazkia Pello San Millan,.

Apaioan ere, Iriarte ondoan, San Franzisko Xabier omenez altxatutako baseliza bat bada. 1687ko eraikin xumea da eta barruan XVII.mendeko retabloa daukama eta gezurra dirudi arren, Nafarroan, Napar sainduari eta Nafarroko zaindarara denari eskeinitako baseliza bakarra da.

Baselizatik, Dorreberria izeneko dorrea ikusgai da. Ahots tradizioa eta kultur herrikoiaren arabera, dorre hortan santuaren ama, Maria Azpilkueta jaim omen zen. Hau ia, 1922an aldera garaiko herriko parrokoak ( Juan Bautista Urrutia) erten omen zun; “Azpilkueta deituriko jauregian San Frantzisko Xabierkoaren ama zena han sortu zen eta baita santu ospetsua”.

Baina egia erteko, Maria Azpilkueta Xabierreko jaunen alaba zen eta 1467ko urtean Jabierreko gazteluan sortu zen. Mariaren aita Martin Azpilkueta zen eta honek bai Azpilkueta herrikoa omen zen. Azpilkuetarrak noblezia txikiko jauntxo famili bat zen eta Azpilkuetako jauregi-dorre baten eta honen lurren jabe ziren. Martin Azpilkueta Nafarroko erregearen Baztango zerga kobrazailea izan zen eta kortera iritsi zenean erregearen kamarlengo kargoa izan zuen, eta leinu baztandar honen oinordekoa, ezkontzaz, Xabierko jauna izatera iritsi zen.

Xabierko gazteluaren eta jaurerriaren jabeak XIII. mendearen erdialdetik Aznarez de Sada familia zen. Familiaren herentzia Maria eta Juana Aznarez de Sada ahizpek jaso zuten, eta XV. mendearen erdialdera Martin Azpilkuetarekin ezkondu ziren, Maria lenago eta gero Juana ahizpa gazteak.

Martin eta Juana, Maria Azpilkueta Aznarez izan zuten eta Mariak leinu horren oinordekoa zenez, 1483an Jatsuko Juanekin ezkondu zenean, Xabierko gaztelua, jaurerria eta Azpilkuetako jabetzak jarri zizkion familiari. Maria Azpilkueta eta Juan Jatsuk (Jaso) bortz seme-alaba izan zituzten: Magdalena, Ana, Miguel (jaurerriko oinordekoa), Juan eta Francisco (santua).

1512an, Albako dukearen tropek Nafarroa inbaditu zutenean, Juan de Jatsu doktoreak Juan D’Albret Nafarroko erregearekin erbesteratu eta Bearnen babestu zen. Jassu doktoreak Juan D’Albreten erregearen jarraibideei jarraituz Nafarroara itzuli zen.

Usurpatzaile eta ibasore Fernando Katolikoak, Xabierko jauna bueltatu zenean Errege Kontseiluko kide gisa mantendu zion, ( baina zekan presidente-kargutik kendi Zion) Luis de Beaumont aurkariari eman zion. 1515eko ekainaren 11n Nafarroa Gaztela, Leon eta Granadako Koroan sartu zen ofizialki. Urte betena Juan de Jassu doktorea 1515eko urriaren 16an hil zen eta Maria Azpilkuetak alarguna geldituko da.

1516ko urtarrilaren 23an Fernando Katolikoa erregeak hilko zen eta bi hilabete buru Petri Nafarroakoa mariskalak zuzenduta Nafarroa berreskuratzeko bigarren ahalegina emanen da (Lehenegoa 1512an eman zen). Mariaren bi seme nagusiak (Xabierrelo Miguel eta Juan Azpilkueta) Nafarroako dinastia legitimoaren aldekoak zirenez armetan altxatu ziren eta bigarren ahalegin honetan parte hartu zuten.

Napartarren porrota ondoren bi anaiak auzi-ihesean (errebeldian) deklaratu zituzten, eta Karlos V.a erregeak ondasun guztiak galtzera kondenatu zituen (Miguel, Xabierreko jaun berria zen). 1516ko udaberrian Cisneros kardinalaren aginduta Xabierko gaztelua bota zuten.

Handik aurrera Maria Azpilkuetak bere eskubideen alde (gaztelukoak, senarraren soldata, lurrak…) borrokatu behar izan zuen eta gogor aritu zen.

1717ko urtean, 791 libera eskatu eta jaso zituen senar zenaren pensioagatik (1515an, Nafarroako Erresumako Errege Kontseiluko kide zenez), baina ez zuen lortu larren (pastizalen) eskubideak aitortzea.

Urteak pasa eta alarguna aztoratuta zegoen, inguruko jendeak galtzailen aldekoa jotzen zioten eta, horregatik, beren eskubideak ukatzen zizkien eta konponbidea eskatzen dio Karlos V.ri.

1519an, Nafarroako aurreko erregek berarekin zeukaten zorrak (1.800 dukerri) ordain ditzala eskatzen dio eta baita Javier, Azpilkueta eta Iruñeko etxeetan egindako kalteengatik 4.000 dukarri indemnizazio gise eskatuko dio.

Karlos V.ri aipatuko dio Xabierren gotorlekuaren zati bat eraisteak eta Azpilkuetakoa osorik sunsitzea, merezi izan gabe eta arrazoirik gabe, zentzugabekeria handiena izan dela!, Aldi berean, Karlos V.a «alargunen jaun eta babes» gisa hartzen du.

Azpilkuetako etxea aipatzean, dorreaz eta etxe borda bateaz dagokio eta gaur gun ez dago argi zein eta non egoten ahal zen. Heeri tradizioa dio Dorreberria eraiki zen tokian Azpilkuetarren dorre zaharra zegola eta sunsitu ondoren, 1741an ondaretan dorre berri bat altxatu zela (hortaz izena). Bertze batzuk Franzisko Eskalada (1917) bezana Urrasungo “Palazioa” dela. Arraztoa (Palazioa) Jatsu-Azpilkueta familarena zen (oinik Xabierreko armarria du) eta 1513an errea izan zen (konkista ondoren Baztan errenditu zenean). Eta azkenik (Pedro Mari Esarte) Azpilkuetarren gotorlekua, aur egun Azpilkuetako San Andres eliza dagoen tokian egonén zen. Uste denez eliza, harrizko etsia zeukan dorre eta etxe-borda batzuen hondamenen gainan eraikia izan zen.

Urrasungo (Azpilkueta) Arrastra “Palazioa”. Nafarroako Konkista garaian Jatsu-Azpilkueta familiares zena. Argazkia Pello San Millan

Azpilkuetako dorrea non izan edo zein izan…afera da “Maria tristea” (horrela ezagutzen zaio urte hauetan) Karlos. V.ari erreklamazioak egiten segituko da: Aitak, Martín de Azpilkuetak, “lehenengoko Nafarroako erregeei” maileguan utzitako 2.000 dukerri eskatuko dio. Erregu honetan, Karlos V.ari «Erresuma hartako Errege eta Jauna bezala» aitortzen dio eta momentuz hain kopuru garrantzitsua itzuli ezin badio, bederen Subizako eta Ybirikuko herrixketako «kuartel eta alzaleek» ordaindi dezatela, urtean 40 edo 50 dukerriak izan daitekela.

Mariak etxeei eta familiako ondasuneei eragindako kalteak berreskuratzen saiatzen zen biztartean, Napar leialak erresuma berreskuratzeko hirugarren sahiakera egin zuten eta Napar leialen armada liberatzailean bere bi seme Migel eta Juan zeuden.

Anaiak Iruña askatu eta Noainen ausaz borrokatu ondoren Amaiurko gotorlekua defendatu zuen. Miguel ez zen egon Amaiurre gotorlekuan sartuta denbora guztian. Baztango mendi, bide eta herrietan borrokatzen zuen, Elizondon zuen bere kuartelamendua. Garai haietan ,Nafarroa Garaiko lur librea zen eta Azpilkueta amaren sortexea babesteko aukera izan zuen.

Jakiña den bezala 1522koi Uztailaren 18an gazteluko guarnizioa errenditu zen eta Mariairen seme nagusiapreso erori zen. Baina Migelek ez zen Iruñeko gotorlekuan preso denbora luzez egongo, zeren janaria eramaten zion neskame baten jantziz aldatuz eta preso zituen guardiak engainatuz ihes egin zuen.

Libre Migel eta Juan anaiarekin batera, erresistentziaren zen azken gotorlekua (Hondarribia) defendatzera joango zen. Karlos V.a enperadorea 1523ko urriaren 12an iritsi zen Iruñera; abenduaren 15ean bertan barkatu orokor bat eman zuen, Mariaren semeak barkamenarik gabe geratu ziren.

1524ko ostsailaren 19an Hondarrabia errenditzen da. Apirilean Karlos V.ak, Hondarribian zeuden guztiei kapitulazioagatik barkamena eman zien. 1524ko otsailaren 24tik aurrera bi hilabete izango zuten agramondarrak beren etxeetara itzultzeko eta enperadoreari leialtasun-zina egiteko.
Mariaren bi seme Burgosko Errege Kontseiluaren aurrean enperadorearekiko leialtasun-zin egin zuten eta Xabierrera itzuli ziren.

Maria Azpilkueta 60 urte zuelarik, 1529an Xabierreko gazteluan hil zen.

Post hau egiteko erabili den materiala:

Nuevos documentos en torno a la familia de San Francisco Javier. Luis Fernández Martín, S. J. 1977

El palacio de la madre de San Francisco Javier en el Baztan. Francisco Escalada, S. J. 1917.

Azpilcueta, Maria de. Gran Enciclopedia de Navarra.

imgp4688.JPG

Read Full Post »

Amaiur 1512-2012 Nafarroa bizirik (Nafarroa bizia) mila pertsona inguru bildu ziren igandean Baztango herrian. Nafarroako Erresumaren azken defendatzaileak Gaztelaren aurrean oroitzeko eta omentzeko egingo diren herri ekitaldietako lehena zen

2009ko otsailaren 1 an 1512-2012 Nafarroa bizirik ekimenaren aurkezpena izan da Amaiurko herrian. Ekimen hau, Nafarroako Erresumaren azken defendatzaileak Gaztelaren aurrean oroitzeko eta omentzeko egingo diren herri ekitaldietako lehena da. Baita Nafarroa estatu independiente bat zela eta 1512 gaztelako erresumna inbaditu eta konkistatu izan zuela,  ezagutu eta zabaldu nahi du. Bi hizketan,  2012an ez dago ja ospatzeko. Gezurretan oinarritutako bertsioak zabaldu badira ere, 1512koa ez zen Nafarroak nahita bilatutako inkorporazioa, ezta ituna ere, konkista baizik. 1512koa eraso bortitza izan zen, gerla eta heriotza aunitz erakarri zituena. Ez dago, beraz, zer txalozea.

Jardunaldia herriko plazan hasi zen, eta, ondoren, ehunka pertsona igo ziren Gazteluko muinera. Hamaikatarako jendez bete zen, mila inguru , (kotxeak Arizkungo Ordoki auzoan utzi izan behar zuten batzuk ta). Amaiurko alkate ohiak, Miguel Mari Ariztia eman zien hasiera ekitaldiei, ongi etorria lehenik, eta gaztelua defenditu zutenen orizapena egin ondoren,  aurreskua dantzatu eta lore sorta eskeine zen, Hori akituta ttipi-ttapa giro ederrean herriko plazara jendetza jeitxi zen.

Herriko plaza txikia gelditu zen, hasteko Petti abeslari beratarrak Lauxetaren  “Amaiurko gaztelu betza “ poemen kanta abestu zuen eta Bittor Elizagoien eta Manolo Arozarena bertsolariek bertsoa ederrak bota ondoren politikoak igo ziren, ekimena atxikitu diren udaletxeen ordekariak  oltza gaiñetik hitz egin zuten zergatik atxikitu ziren komentatzera. Lizarraldeko Villatuertako alkatea (hau izan zen atxikitu zen lehenengo udaletxea) , Baztango alkatesa, Gernikakoa, Baxe Nabarrako Lekunberriko alkatea Pascal Ourthiangue, honek bere euskara goxo horrekin, historia eta gaurkotasuna parekatuz solastu zun, nola orain bela 500 Fernando Katolikoaren armada Nafarroan sartu zela  Donibane Garazi eta
aratago ere eta nola Ainhize- Mongelos herria gaztelaniarrek erre zuten, urte batzuk geroxago Labriteko Enrike Zangotzarrak  Ultrapuertoak izeneko lurralde horiek berreskuratu eta Naparra ttipi hori urtez segitu zuen libre eta independientea, Frantziako  errevoluzioiartio bere politika centralistan sartu zion gauregun arte  eta Ahinize-Mongelosen herri txiki hortan gaur egun euskal gudariak segitzen dute euskal herriaren interesak babesten, herri hortan dagolako orain epaitzen ari diren Laborantza gambararen bulegoak (txalo zaparrada batekin akitu zuen) . Baita ere hitz egin zuen Nabarraldeko idazkaria Gaizka Aranguren erranez Euskal herriko 50 udaletze atxikitu direla ekimenari  eta ekimenaren partaide den Mikel Lizaso komentatu zuen 2012 ez dagola ezer ospatzeko, indarkeriaz saru zuten nafarroa ,ez zen egon inkorporazio  aske bat baizik konkista gogor baten ondorioz eta hori ezagutzeko lan egin behar da jende asko siñesten duelako gezurrezko bersio ofiziala, erraten duna, erreinu lagun hoiek elkartu eta Espaina sortu zutela (espainako armarria).

Besta, txistularekin, gaiteroak eta  larraindantza batekin akitu zen. Benetan festa egun ederra izan zen eta hasi baldin bazuen sentimendu gazi horrekin (pintadagatik)  bazkalostean sentimendu gozo batekin bueltatu giñen Amaiurtik.

Goitintin dagon bideoan, monolitoaren inguruan goizeko ongi etorriaren irudiak ikusten ahal dira eta Unamaren haize abestia enzun.  Gure bideo gehiago gure youtubeko kanalan ikusgai daude. Eskerrak Rikardo eta Aritz Arza anaie bideoarengatik

Read Full Post »

Urteberri, berri, zer dakarzu berri

uraren gainean  osasuna ta bakea

urtetx, urtetx urtetxa nahi dugu,

Bestondoa! bestondoa ekarri du urtero bezala urteberriak! (urterzarra ondo pasatutako señalia) eta Baztanera, hain zuzen Amaiurrera, berri berri ez izan arren eta bia ia bi urte berandu irizzi arren… Amaiurko monumentuko erakusketa ekarri du!

Nafarroko gobernuak antolatutako Amaiurko monumentuaren 25. urteurrena ospatzeko erakusketa mugikorra, Amaiurko serorategian ikusgai izanen da.

Argazkia Baztan-bidasoa.com

Erakusketa hau oraindela urte bat Iruñan ikusi nuen. Harritu zidan, han ez zen erraten ezta ikusten, nola Amaiurko monolitoa napar eta euskaldunen askatasun sinboloa zenik, ezta Julian Belaz Medranorena (de Medrano) eta bere 200 zaldun napar agramondarraz ezerrez aipazen. Komentatzen den zerbait, 1922an altxatxeko izan zen ideia eta baita ere ia ia 10 urte geroago  1931an, atentadu baten ondorioz (dinamitarda) monumentua sunsitu izan zen.

Erakusketa, 25 azken urte hauetan zentratzen da, Amaiurtarrk 1982an daukaten monumentua berraikitzeko eta errekuperatzeko gogoetan, baina monolito horren sinbologiaz eta 200 napar  zaldunen gestaz, ja! Guzti hori estaltzen da.

2007an Monolitiaren 25.urteurrena ospatu
zuten Amaiurtarrak. Agazkia Diario Vasco

Gesta hori1521ko Irailan hasten da, Enrike II “zangotzarra”ren napar lealak Amaiurko gaztelua berreskuratzen dute Nafarrorako,  ez bakarrik gotorlekua baizik Baztan -Bidasoako “marka” eta egun guttxitan Hondarrabiako gotorlekua ere. Amaiurko gazteluaren kapitaina Jaime Belaz da, eta Miguel Jatso (Xabier santuaren anaia) Elizondon finkatzen da, berriz Hondarrabian Nafarroko mariskalearen semea Nafarroko Pedro (izen berbera daukana) kapitan bezala gelditzen da.

1522ko Ekainan Gaztelaniarrak Belatetik Donoztebera iristen dira eta borroka baten ondoren naparrak ihes egin behar dute Baztan aldera  (Donezteben Urtsuako Martin eta bertze batzuk, bat egiten dute gaztelaniarrekin), borrokako napar zaurituak Urdaxeko monastegira eramaten dute (Urdazubiko abadea Naparren kausarekin leala da).

Uztailaren 15an gaztelaniarrak Amaiurko gaztelua sitiatzen dute eta lau egunez saiatzen dira 10.000 gaztelaniar (beno baziren nafar behamondarrak, baztandar batzuk Urtsutar batzuk ez denak, gipuzkuarrak eta alemaniar batzuk… )ezin lortuz gaztelua menperatzea, Azkenian leherriñe, nekatuek (lau egunez gau eta egun borrokatuz) janarik gabe errenditzen dira. Amaiur ez da Naparren azken gotorlekua hego euskal herrian baino askatasunaren sinboloa bihurtezn da, urte batzuk geroxago, 1524an Hondarrabiako gotorlekua ( 1521ko Urriaren 6an sitiatuta dagona) eroriko bai da.

Napar menderatu hontan belaunaldiz belaunaldiz Amaiurren gertatutakoa oroitu edo odolan eraman dugu eta  1879an ” La asociacion Euskara” hasten da pentsatzen han gertatutakoa eta borrokatu zutenen memorian zerbait egin behar zela.1920an “La comision de monumentos de Navarra” baimena ematen du, erranez han hil zirenak Nafarro askatuaren azken dedefendatzaileak izan zirela. Hitz hauek eta baimen hau kriston polemika ekarri zuen, nafar batzuentzat (español nazionalistentzat) han hil zirenak frantsak eta espaiñol traidoreak ziren. Hika mika hoien gain 1922ko
Ekainaren 20an monolitoa inaguratzen da.euskal probintzien lau armarriekin eta  “Napar askatasunaren alde Amayurko echarrian borroka egin zuten gizonei ” leloarekin.

Argazkia Pello San Millan

Horrela joan zen dena, arazorik gabe baina 1931 Uztailaren 26 eztanda bat esnatu zuen amaiurtarrei, monolitua lehertu zuten dinamitez. Ez zen jakin nork izan zen baina  susmatzen zen Victor Praderaren (nazional españolista) ingurukoak zirela.Urteak iraun zuen monumentua horrela bere marmolezko harriek botaiak eta sakabanatuak baino 80ko hamarkadan  Amaiurko herria  (uste dut garai hortako gaztiak izan zirela) erabaki zuten eta lanean hasi ziren monumentu hori berreskuratzea eta baita ere defenditu zuten izenen ohorea eta 1982ko Urriaren 10an berriro zutik egon zen eta 26 urte ondoren segitzen du eta betirako zutik egongo da.

Read Full Post »

« Newer Posts