Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘Agurrak’

 2009ko agorrilaren (abuztua) 8an Iruritan Juan Tiburtzio Almenar Salaberri zendu zen. Jatorriz Gartzaindarra eta bihotzez Iruritarra. Garai batean Iruritan bandoa bota­tzen zuena zen, baita barberoa, etxe­tresna saltzailea, Gartzain eta Iruritako postaria, txistulari dantzariekin, C.C Iruritako presiden­tea, Herriko Adoración Nocturnakoa ere … He­rri­ko hainber­tze gauza eta ekintzen bultza­tzailea eta denetarako eta denentzat lanetarako pres egoten zena, Anduezako Xatur El mudoren imitatzailerik hoberena ere omen zen. Salvador Martin Lekaroz­ko mediku izan zenak ere, Un viaje al Valle del Baztan liburuan, gizon haundia zela dio, hundia eta xelebrea!

Argazkia Pricipe de Viana (1968)

Gazte zela, Baztango aunitz bezala, 1937an gerrara deitua izan zen (nazionalek Nafarroa gobernatzen zuten), non ia lau urte eman zituen, eta horren ondoren, ofizio ezberdinen artean, Iruritako dantzarien txistulari gisa nabarmendu zen. Tiburzio Almenar Salaberrik igendero Iruritako plazan txistue yo iten zuen eta urte aunitz herriko dantzarien buru eta soñularia bera izan zen.

Mariano Izetak, 1968ko uztaila eta agorrilako Principe de Viana errebistan, “Baztango txistulariek” artikuluan dio Iruritan gain Nafarroko, bai ta Iparraldeko herrietan entzun izen zela Tiburziok yotako txistue. Baita ere Lekarozko Kolejioko txistularie zela dio, han egiten ziren ainbertze besteetan (bederen 25 izan zen).

Hogeitabortz urte eta gehiago eman zituen Tiburziok txirrindularitzarekin eta “Club Ciclista Irurita” elartearekin (Baztango kirol honen klub aitzindaria) lotuta, eta horregatik, Irurtitako Txirrindulari taldearekin 25 urtez baino gehiagoz aritu izanagatik, Nafarroako Foru Komunitateko Kirol Merituaren Zilarrezko Domina jaso zuen 2000. urtean.

Goian bego.

Sarrera hau egiteko erabili den materiala.

Baztango Txistulariek. Mariano Izeta .Principe de Viana. 1968 Urtarrila-Agorrila.

Herriarentzat hainbertze lan egindako gizona. erran.eus. 2009.

FOTOTEKA

Juan Tiburtzio Almenar Salaberri. Argazkia erran.eus

Read Full Post »

Azken agurra.

Hainbat lagunek Mikelen azken agurrean egon nahi zutela, familiak, haren errautsak haizetara zabalduko zituztela jakinarazi zuen. Hasiera batean, familiak erabaki zuen Mikel intimitatean agurtzea, baina, lagunek erakutsitako interesa  errautsak haizatzeko tokia eta eguna jakinaraztea erabaki zuen. Eta abenduaren 7an, Lesakako Agiñan, Oteizak Aita Donostiaren omenez egindako eskultura ondoan emazte eta seme-alabek.  zabaldu zituzten.

Aginako ekitalde horretan, errauts puske batzuk gorde zituzten eta apirilan 18an, Mikelek maitatzen zuen Baztanen, hain zuzen Izpegin (Erratzu eta Baigorri tartian) emazteak, seme-alabeak eta arrebak gordetutako errautsak lau haizetara zabaldu zituzten.

Izpegiko azken agurra, zeremonia sume eta familiarra izan zen (Lesakakoa bezela) eta bere lagun Arizkundarrak; Jabier Larralde txistularia, Juan Migel Iriarte atabalaria… urbiltzeko eta agurtzeko aukera izan zuten. Lagun haundiek egin zitun Arizkunaldean  familiarekin denboraldi luzeak pastu izan bai zuen. Baztandarrak mutildantzak danzatu ondoren “Kantuz agurtu naute hiltzen naizenean” Mikelen ahotik entzunaz bukatu zen ekitaldia.

Baztan eta bere bazterrak inspirazio-iturri izan zen bere obra aunitzetako, “Baztan” kantan entzuten ahal den bezala.

Izpegiko bentetako aparkatokitik Baigorriko ibarraren bista.

KANTUZ (hitzak)

Kantuz sortu naiz eta kantuz nahi bizi,
kantuz igortzen ditut nik penak ihesi;
kantuz izan dudana zerbait irabazi,
kantuz gostura ditut guziak iretsi;
kantuz ez duta beraz hitzea merezi
?

Kantuz eman izan dut zonbeiten berriak,
kantuz atseginekin erranez egiak;
kantuz egin baititut usu afruntuiak,
kantuz aitortzen ditut nere bekatuiak,
kantuz eginen ditut nik penitentziak
.

Kantuz ehortz nezate, hiltzen naizenian,
kantuz ene lagunek harturik airian;
kantuz ariko zaizkit lurrean sartzian;
kantuz frago utziko diote munduan,
kantuz har diten behi nitaz orhoitzian.

Read Full Post »