Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘1913’

0rain dela 99 urte, Baztan jaso izan dun zoritxar edo hondamen haundiena izan zen. 1913ko ekainaren 2an Auzan kiston zaparrada bota zun, tita batean ikaragarrizko lokatz, harri, zuhaitz, enbor eta dozenaka abere-buruz

Txirrita. Argazkia oreretalh6b.ikasblog.net web gunetik hartuta dago.

betetako sei metro altuerako olatua agertu zen Errazun. Hamarrak aldera  “ur pareta” iritsi zen Elizondora, Erraten dutenez Elizondon ur maila lau metrotara iristen zen eta urak bidean aurkitzen zen guztia, suntsitu, txikitu eta eraman zuen.  Eraman zituen gauzen tartean, okerrena hiru personen bizitza izan zen… uhar izugarria ibaiaren bidea segituz, Lekarozen (kolegioa), Arraiotzen eta Oronoz-Mugairen kalteak eta galera sortu zitun ere.

Egun hortan gertatutakoaz hainbait dokumentu iritsi zaigu, aipatzekoak dira uholde ondorengo Mena Martín, Lekuona edo Etxenikek atratako argazkiak eta garaiko errebistetan argitaratu zirenak, baita ere errebista eta egunkari horien artikulo ta kronikak;  Garcilasok Diario de Navarran, Lekauzko kolegioko aita Emilianok idatzitakoa…baina akaso izandako katastrofe kontatzen digun dokumentu bitxiena, Jose Manuel Lujanbio “Txirrita” (1860-1936) Hernanitarra idatzi ta kantatutako kopla izanen da!!!

Txirritak 14 bertsotan Elizak, etxeak eta baserriat urak bota dula erraten digu, baita ere tronba Auza sortu zela, enborrak eta zuhaitzak (urka bat bezain haundia) jausten zirela, urak hiru emakume eraman zituela eta haur bat ere baña honi salbu atratzia lortu zutela eta atra zionari “fama eta gurutze” bat merezi zuela dio, hamar minututan dena pastu zela, jendea mendi aldera eskapo egin zula eta etxeak, harrizko etsiak…sunsitu zitula eta Felix Opokarren zerrategia kaltetuena sortatu zela ere!!.

Bertsoa Aita Donostiak Lekauzko artxiboan aurkitu zuen, aipatzekoa da bertsoan baztango eskuara nabaria dela naiz eta Txirritak gipuzkuarra izan eta hemengo eskuaraz ez erabiltzea. Suposatzen da, lana baztandar baten enkargua izanen zela eta inprentara eraman baño lehen “baztaneraraz” eskuaratu izan zela.

Bertze bitxikeria da aita Donostiak “a pie de pagina” idatzitako nota, han irakurtzen ahal da 14. kopla parrokoari eskeinita zegola baña honek bertsolariari propina ez baizion eman, elizgizonaren erreferenzia eta bertsoa kendu eta Felix Opoka-rena jarri zun, baitere suposatzekoa da On Felixek bai eskupekoa emanen ziola!.

Amaitzeko 14 bertsoak uzten dizuet eta akaso irakurtzea pereza ematen ahal duen arren animatzen zaituztet  irakurtzea, pena merezi bai du!!!

Deklaratzera nua kaso bat Valle Baztan’en pasia,

egun arretan bistan giñenak akordatzeko klasia;

elizan zauden santuak urak eraman ditu sasia,

mundu untako gaiztakeriaz Jainkua dago asia,

azken juiziyo gañian degu,desafioka asi’a.

 

              2

Au zan milla ta bederatzi egunamairugarren urtian,

desgrazi ori gertatu zaiku Valle Baztan’go partian;

mendi, elizak eta etxiak bota zituen golpian,

len bistan zauden terreno asko tapatu ziran ur-pian,

erakutsi du nai balin badu zer egingo ligokian.

 

              3

Tenpestadi au Auza’tikan olako modu torpian,

oraindik ere miñ artzen degu ark eman zigun golpian;

elizari’re erdia kendu, bestia ia batian;

zubi zar asko, tente zaudenak juan dan zenbait urtian,

egun orretan gelditu ziran porrokatuta ur-pian.

 

              4

Au juzgatzeko eztire asko gure abilidadiak,

zergatik geran estudiatzen iñon ibili gabiak;

mendi, elizak eta basuak, denak zituen beriak,

urka añeko arbolak presan ipurdiz gora pariak;

azken juiziyo eguna zala pensatu zuben jendiak.

 

              5

Biar bezala guztiak zuzen ezin nitzake kontatu,

baño kasuak alde-aldea nai nituke apuntatu;

Valle Baztan’go zubi geienak jota zituen botatu,

Jesukristoren imagina’re etzuen errespetatu;

orrenbestian geradenian izan gintezke kontentu.

 

              6

Ama Birjiña ur golpi arek leio batian utziya,

Santa Barbara mine-zuluan, ura ango desgraziya!

San Pedro berriz arkaitz gañian zegon beso bat autsiya,

gañera ala trastornatua zeru ta lurren artzaya;

erri ortako bikarioa etzen egongo lasaya.

 

              7

Egun orretan gertatu giñan franko estadu flakuan,

lenago elizan ziren santuak gelditu ziren kanpuan;

jendia billa enpeñatu zan urak bajatutakuan,

Jesukristori sube aundi bat bildu zitzaion lekuan;

gauza guziak tristiak dira desgrazia den lekuan.

 

              8

Mangera onek begira nolaamenazatu gaituan,

gauza guziak beretako nai, etzan kontentu kituan;

egun orretan iru andre’re urak eraman zituan,

aur bat ere an atera zuten gaixua ia ituan; 

negoni bistan enitzen baño ala jakindu nituan.

 

              9

Besotik aurra urak eraman, ikaragarrizko lanak,

zer naigabia artuko zuten aren aitak eta amak!

Merezi duen persona bati eman bear dizkat famak;

gurutzetxo bat merezi luke ura salbatu zuanak;

itua zala uste genduen, oso triste geunden danak.

 

              10

Urrutitikan beiratuta’re ematen zuben itsusi,

ganadu asko zeraman urak bere ganbela ta guzi;

etxiak eta murallak berriz porrokatu eta autsi,

jende guziak errezatuaz mendiak gora iasi,

mundua galdu zidanez gero ezta olakorik ikusi.

 

              11

Marin bera’re gaizki ibilli da goitikan bera jatxita,

nora abiatu etzakiala bide guziak itxita;

semia urak kanpora bota, aita barrenan etsita,

pikatxoien bat arrapatu du zerbaiten billa asita,

bere biziya an salbatu du zielo rasua autsita.

 

              12

Egun guzia uretan pasa,  allegatu zen arratsa,

Elizondo’ko jendientzako tristia eta garratza;

almazenetan zauden barrikak kalietan bera pasa,

gauza egiten ezta izaten ondatzen bezein erreza,

garai onetan etzeuden lasai Jabier eta Galarza.

 

              13

Ur golpi orrek zerra-fabrikan egin duan pikardiya,

zenbatan ezin juzka litake, ain zan ikaragarriya;

amar minuto baño lenago eraman zion erdiya,

beren biziya ezin salbatuzjendiak ura larriya!

Felix Opoka’k ongi gostata egiña dauka berriya.

 

              14

Ainbeste egur urak eraman, fabrika geiena bota,

baporia ta majineriak etzuten gutxi inporta;

diran bezala esango ditut enteratua nago-ta,

ongi dakiyen gizon prestu bat neri jardun zait ojuka:

geien-geiena kastigatua dala Don Felix Opoka.

 

[1913]

Post hau iteko erabili den materiala:

“Estanpas Baztanesas IV”, Lekauzko kolegioaren errebistan uholdei buruz 1971an idatzitako erreportajia.

Gure blogeko pasaden urteko  “1913ko-uholdeak” posta.

klasikoak.armiarma.com (Txirritaren bersoa).


Read Full Post »