Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Elizondoko Pedro Axular karrikan, Baztan ibaiaren ertzean, ‘Bittori Etxeberria’ eskultura dago. Mikel Iriarte artista arizkundarrak egindako Markina beltzezko mormolezko pieza bat da eta guerra zibilan eta ondoko frankismo urteetan euskal erresistentziako Alava sarea parte hartu zuten baztandarrak omentzen du.  Alava Sareko parte izan ziren Bittori Etxeberria, Esteban Etxeberria, Agustin Ariztia, Felicitas Ariztia eta Timoteo Plaza.

Bittori Etxeberria’ eskultura. Argazkia erren.eus.

Timoteo Plaza Mendiburu Lekarozen jaio zen 1908an eta 30. hamarkadan EAJko militante nabarmena zen Baztanen. Felicitas Ariztiaren senarra zen eta Bikotea, Agustin Atiztia koñatuarekin eta Esteban eta Bittori anai-arrebekin batera, 1937ko abuztutik, Euskal Zerbitzu Sekretua deritzonaren ekimenez Baionaren eta euskal erresistentziaren arteko harremanari eusteko balio zuen sarea osaten zuten. Sare hainbat dokumentu, informazioa eta pertsonak Baztandik pasten zuen.

Sarea martxan jarri baino hilabete batzuk lehenago, Timoteo Plaza atxilotu izan zen eta Iruñeko Espetxe Probintzialean espetxeratu zuten 1936ko azaroaren 7an. Hala ere, atxiloketa horri buruz Timoteo Plazak berak hitz egin omen zuen Carlos Blasco kazetariari 1978an emandako elkarrizketa batean eta hala zion, “36ko urrian atxilotu zidaten, baina akusazio zehatzik gabe”. Egia izan ala ez, dirudi edo pentsa daiteke 1936ko udazkenetik aurrera mugako pasabide klandestinoak egiteko lanetan zebilela. Muga nahiko ongi ezagutu behar zen, aurretik 2.000 pezetako isuna jarri baitzioten kontrabandoan aritzeagatik.

37ko abenduaren bukaeran, nazionalak Baztango gazteak alistatzeko deituko dituzte, Timoteok 1938ko urtarrilaren 1 eta 2ko gauanean muga menditik zeharkatu zuen, Iparraldera ihesis. Hortik aintzin Saratik sarea lagunduko du eta lankidetza estua izanen zuen Pepe Mitxelenarekin, Euskal Zerbitzuko kidea zena eta bi urte eta erdiz hainbat aldiz Daxen bilduko ziren.

Hilabete ba geroxago (1938ko otsailean) bere kuñatua Agustin Ariztiak (Pablo Etxebeste izen klabea), Guardia Zibilak bere etxean agertu zirela, Komandantzia Militarrera joateko zitazio batekin, baita ere Frantziara ihes egin zuen. 38ko urrian frantsesek Toursen konfinatu zuten, eta han egongo da 39ko maiatzera arte, Elizondora bueltatuz.

Jakina denez, Araba Sarea 1940ko abenduan desegin zuten, naziek urte bereko maiatzean Eusko Jaurlaritzak Parisen duen Ordezkaritzan sartu zirenean eta Espainiako Poliziari berehala entregatu zioten han aurkitutako dokumentazioagatik. Horrela, 1940ko abenduaren 20an, Madrildik joandako Brigada Politiko-Sozialeko zenbait agentek Bittori Echeverria eta Agustin Ariztia atxilotu zituzten, baita handik gutxira egiturako kide gehienak ere, Timoteo Plaza ezik. Timoteo Plaza ez zuten inoiz sareko kidetzat hartu, ziurrenik 1938ko urtarriletik eta sumarioa amaitu arte Frantziako lurraldean bizi izan zelako. Timoteo Palaza Lekarozera itzuli zen 1942ko udan

Timote Plaza Mendiburu

Nahiz eta Timoteo Plazak ez zuen inolako zigorrik jaso ,1943ko urtarrilaren hasieran ireki zioten sumario militar bat, 1928ko “remplazoari” deitu ziotenean aurkeztu ez izana egotzita. Sumario horretan, bere deklarazioan, Timoteo Plazak esan zuen lehen hilabeteetan Mugimendu Nazionalarekin bat egin zuela, eta harekin elkarlanean aritu zela mendietan, errepideetan eta hainbat eraikinetan zaintza eta patruila egitem. 1938ko urtarrilaren 1ean edo 2an zeharkatu zuen muga, bakarrik eta ezkutuan, Frantzian barneratuz, non ordura arte bizi izan zen, Ipar Euskal Herriko eta Landetan laborari gise eta mendian lan eginez, jakin gabe “gerrara” deitu ziotela. Aipatu zuen ez zela alderdi edo sindikatutako kide izan, eta Espainiara itzuli zela bere bizitza partikularra normalizatzera. Haren aurka espetxealdi arindua agindu zen, eta hamabortz egunean behin Elizondoko Guardia Zibilaren postura joan beharko zuen.


Red Álavak 1937ko abuztutik 1941era funtzionatu zuen, baina aitzindari gisa sare bat egon zen Baztanen, Timoteo Plaza 1938 baino lehen buru zuena, sare hori Elbeteko Erviti anai kontrabandistekin lan egiten zuen (hauek ere 37ko azaroan aldean eginen dute). Timoteo Plazak aistion aipatutako Carlos Blasco kazetariariaren elkarrizketa hartan (1978) aitortu zuen 1936ko uztaila eta 1938ko urtarrila biztartean jendea pasatzen aritu zela, eta Alava Sarea 38. urtean hasi eta 41. urtean desagertu zela, baina urte bat lehenago hasi zirela pasatzen eta jendeari laguntzen.

Berrogei urte baino gehiagoko diktaduraren ondoren, 1979ko apirilean “demokrazian” deituriko lehenengo udal-hauteskundeak egin ziren, botoa emateko eskubidea berriro erabili ahal izan zen, eta udalerrietako alkateak, aukeratu ahal izan ziren. Baztanen Timote Plaza Mendiburu abertzale hautatu zuten alkate.

Timoteo Plaza 93 urte zuelarik 2000 urtean zendu zen.

Post hau egiteko erabili ziren lanak.

Contrabandistas de ganado y redes de evasión en Navarra durante la guerra civil española. Fernando Mikelarena Peña. Cuadernos de Historia Contemporánea. Ediciones Complutense. 2017-2019.

Timoteo Plaza, el primer alcalde nacionalista vasco. http://www.euskoalkartasuna.eus. 2000.

Censo provisional del Exilio navarro de la guerra de 1936-1939. pazyconvivencia.navarra.es.

“Bersio ofiziala” bezala ezagutzen dugu komunikazio bide ofizialak edo instituzionalak jarraitu dituen gertaera edo gertakari baten bertsioa, hau da komunikatu formal edo oficial baten bidez. Baina…ez du erran nahi benetan gertatu deparen egia kontatzea.

1967ko azaroaren 7tik 8rako goizaldean, Laputsegarai parajetik gertu non Guardia Zibilek gazte bat hil zuen gertatkitzunean, bertsio ofiziala zion, Guardia Zibilaren patruilak hildako gaztea, ETAko kide bat zela eta haiek gelditzeko agindua eman ziotenean, honek tiro eginez erantzun ziela agenteei eta hauek beren burua defendatzeko hil egin zuten gaztea.

Bertsio ofizial horrek guardien testigantzaz gain, hildakoaren eskuin eskuan agertu zen pistolak berresten zuen, pistola belgikar bat zen eta tiro egin zuela nabarmentzen zen (beroa, bolbora, usaina…). Datu bitxi bat; garai hartan, ETA-k oraindik ez zuen ekintza armaturik egin.

Hildako gaztea Miguel María Iturbide Elizalde zen, Jangoneko Borda baserrikoa, eta 16 urte bertzerik ez zituen (1951ko abuztuaren 9an jaio zen). Herrian, inork ez zuen bertsio ofiziala sinetsi!.

Miguel María Iturbide Elizalde. Argazkia “Miguel María Iturbide, crimen sin castigo” liburutik hartura dago

Laster jakin zuen herriak gertaeren egia, eta ez zuen ja zerikusirik bertsio ofizialak kontatzen zuenarekin.

Bertsio ofiziala kolokan jartzen zuten lekukoak baziren, Miguel Mari Iturbidek ez baitzuen goizalde hartan bakarrik egon. Berarekin Iruingobordako Jesus eta Juan Pedro anaiak zeuden, eta hiru zugarramurdiarrek “gau-lanean” (kontrabandoa) ari ziren.

Iparraldera aratze batzuk pasatzeko asmoz ari zirela, goizaldeko 03: 00ak aldera Guardia Zibilaren patruila batek gazteak ustekabean “altoa” eman zienean hasi omen zen dena. “Para, o te quemo” entzun bezain pronto Zugarramurditarrek ihes egin zuten, eta agenteak tiroka hasi ziren. Eutiquio Chamorro Chamorro kaboa, Barrentxea etxean ostatua hartzen zuena, tiro egin zion Migeli eta bizkarretik bala sartu zizaion (ihetsan zegoenean) eta hor betan hila erori ziren. Bi anaiek ihes egitea lortu zuten.

Bertze lekuko batek azaldu zuenez, goizalde hortan Chamorro kaboak, Barrentxeaan sartzen eta Iturbide hil zuten lekura itzultzen ikusi zuen, pentsatzekoa da pistola belgikarraren bila joan zela gorpuaren ondoan paratzeko intentzioarekin. Kontatzen zenez, gaztearen eskuan arma parta baino lehen agenteek pistola tirokatu zuten, Miguel Mariak lehenik tiro egin ziola errateko, eta haiek defendatu egin zirela. Ah porzierto! Migel Mari ezkerra zen.

Baina herritarrek eta Zugarramurdiko Jose Otamendi parrokoak justizia egiteko ahal zuten guztia egin zuten arren, bertsio ofizialak aurrera jarraitu zuen eta kasua artxibatu egin zen Burgosko Kapitaintza Nagusiaren egoitzara, iritsi ondoren.

Urteak eta hamarkadak pastu ziren, norbaitek gurutze bat jarriko du Laputsegaraia baserritik ez urrun, herrian eta inguruetan ia denek gaiari buruz zerbait entzun duten arren, bersion ofiziala finkatu egin zen, baina Xabier Susperregi idazleari esker, gertaera horren berri izan baitzuen eta ikertu ondoren Miguel María Iturbide-Crimen sin castigo liburu datzi zuela, argh eta garbinos gelditu da bertsio ofiziala, bertze aunitzetan bezala, gezurra zela, egia estaltzeko mozorro bat, gertaera anker eta ilegal baten benetako kontakizuna ez ezaguteko asmatua!

2022ko azoraren 6an Miguel Mari Iturbide Elizalde, Zugarramurdiko Jangoneko Bordako 16 urteko semea oroitzeko ekitaldia egin zuten Horrekin batera, Xabier Susperregi idazleak idatzitako Miguel Maria Iturbide. Crimen sin castigo liburua  aurkeztu zuten. Hainbat atal ditu liburuak: 50 eta 60ko hamarkadetako Zugarramurdiko kontuak, senitartekoen, lagunen eta herritarren lekukotasunak, Zugarramurdiko gazteari omenaldia egiten zaio munduko hainbat lekutatik iristen diren olerki eta artelanak Miguel Mari eta bere ingurukoen argazkiak… eta doike! ikerketa lanaren emaitza.

Xabier Susperregitren “Miguel María Iturbide, crimen sin castigo” liburuaren azala.Azalaren egilea Angelica Zubiran

Bertze bertsio ofizial batzuen arabera, gure eskualdean ere halako bertze kasuak eman dira. 1972ko irailaren 20an Juan Antonio Aranguren Mugica ‘Iharra’ muga Urdazubitik igarotzen saiatzen ari zela Guardia Zibilak hil zuten. Bertsio ofizialaren arabera, heriotza ETAko kidea e Guardia Zibilekin izandako liskarraren ondorioa izan zen. Hala ere, haren familiak aldarrikatzen du Iharraren heriotza bertze egoeretan gertatu zela, eta ez zela liskarrik izan, bizkarretik tirokatuta agertu baitzen. Familiak zailtasun handiak izan zituen gorpua ikusteko. Juan Antoniok 21 urte zituen Urdazubiko postuko guardia zibilek harrapatu zutenean eta dioitenez ez zeraman armarik.

Edo…Jon Ugutz Goikoetxea Elorriagaren kasua, Guardia Zibilaren balen azpian erori zena 1972ko martxoaren 15ean Elizondon. Jon eta bertze bi ETAkide, Zigan Espainiako institutu armatuko agenteek jarritako kontrol batekin topo egin zuten. Tiroketa eta kontralatik deriotarrak eta bertze bi lagunek ihes egitea lortu zuten. Handik ordu batzuetara, guardia zibilek Beartzunen aurkitu egin zuten, muga menditik zeharkatzera zihoala. Bizkarretik tiro egin eta hil egin zuten, doike bertsio od¡fizialak bizkarreko tiroaz ez du ja aipatzen.

P.D. Sarrera hau Pako Aristik BERRIA aldizkarirako idatzitako “bertsio ofiziala” artikuluan inspiratua dago.

Sarrera hau egiteko erabili den materiala:

Miguel María Iturbide, crimen sin castigo. Xabier Susperregi. BIBLIOTECA DE LAS GRANDES NACIONES. 2001

Bertsio ofiziala. Pako Aristik. BERRIA. 2022-04-07.

La verdad sobre la muerte de Miguel María Iturbide Elizalde. Fernando Anbustegi. Diario de Noticias 2021.11·07

 

.

Antzinan, negua, urteko sasoi iluna, urteko izar-gertaera jakin batzuekin hasten zen: Neguko Triangelua agertzen zen zeruetako sabaian eta Orionidetako meteoro-euria ikusgai dira.

Neguko triangelua Izarriora (Sirio, “Canis Major“), Procyon (“Canis Minor” edo eskuaraz Txakur txikia) eta Betelgeuse (Orion edo Ehiztaria) izar finkoek osatzen dute. Orion, euskal mitologian, Ehiztari Beltza izena du. Elezaharraren arabera, bi izarrek (Txakur haundia eta Txakur txikia) ehiztariari laguntzen dioten txakurrak irudikatzen dituzte, deabrua ehiztaria tentatzeko eta meza uztea lortzeko bihurtu zen erbi zuriaren bila.

Ehiztari beltza Euskal mitologian maiz azaltzen den pertsonaia da. Txistu-haizea entzuten denean aipatzen da, eta izen ezberdinekin ezagutzen da Euskal Herriko txokoetan. Beti ehiza-txakurrez inguratuta ehizatzen duen apaiz baten irudiarekin identifikatzen da pertsonaia.

Mateo Txistu Ehiztari beltzak Euskal Herrian duen izenetariko bat da. Errazking – Norberak egina. Wikipedia.

Mateo Txistu da bere izendapen ezagunena agian. Ehiztari amorratua omen zen, eta behin meza ematen ari zela, eliza kanpoan erbi bat antzeman, eta haren atzetik irten zen eskopetarekin eta ehiza-txakurrek lagunduta. Mezaren sakramentua traizionatu zuenez grina pertsonal horrengatik (ehiza), madarikazioa jaso zuen, eta harrezkero basoetan etengabe zakurrekin erbiaren atzean ibiltzera kondenatua dagoen arima da Mateo Txisturen. Bertsio batzuen arabera, apaiza tentatu zuena deabrua izan zen, erbi forma hartuta. Mitoa Euskal Herri osoan nahiko hedatua dago baita Europa guztian barrena ere.

Ehiztari beltzaren edo Mateo Txisturen mitoa Europa guztian “Ehiza basatiaren” izenarekin ezaguna da. Era ezberdinak hartzen ditu kontinentearen ipar, mendebal eta erdialdean, baina mito guztien jatorria beti berbera da: ehiztarien mamu-talde bat eta bere ehiz txakurren eta zaldiek lagundurik, zeruan zehar eginiko ehizaldi batean (pertsonen atzetik doa). Batzuetan lurrean zehar, bertze zenbaitetan hegaz gainean. Gehienetan ekaitz bortitzetan azaltzen da Ehiza basatia.

Mito honek kontatzen diguna betiko atseden hartuko duten arimak dabiltzan ustea da. Arima hauek, gauez, ekaitza dagoenean, zuziak piztuta daramatzate gorpu berriekin batera.

Ehiza basatiko ehiztariak hilak ziren, arima erratuak, sarritan irudi historikoa izan zitekeen edo;

Gaskonian, mitoa izen zelta duen Artus erregea da, Katalunian: Comte Arnau (“Arnau kondea”) pertsonai honen izena da  Tramontana haizea dauden gauetan airean dabil bere segizio guztiarekin. Madarikatutzat jotzen den pertsonai historiko batean oinarritu da mitoa, bertze hainbatetan bezala. Bertze zenbait izen Katalunian; Caçador negreMal Caçador edo Mal Caçador dira

Aragoien: Cazataire maldito (“Ehiztari madarikatua”). O Siñó d’Espés (“Espeseko jauna”) edo Barón d’Espés (“Espeseko baraoia”) da, Alemanian Teodorico Handia, Karlomagno, Bretainan Arthur erregea, eta Valdemar Atterdag errege daniarra Eskandinabian.

Aezkoan, ekaitz bortitzek Iratiko zuhaitzak astintzen dituztenean, espiritu gaiztoek Joana Albretekoaren hilotza daramatela eerraten ohi da.

Joana protestanteen babeslea zen, eta katolikoen erraanetan, lamiek eta sorginek darabilte haren gorpua aireetan.

Bertze seinalea, negua hurbil zegoela Orionidetako meteoro-euria zen. Orionidak aktibitate moderatuko ozar-izar (izar-euria edo meteoro-zaparrada) bat dira. Bere aktibitatea urriaren 2tik azaroaren 7ra arte hedatzen da.

Orion konstelazioa dagoen esparruan, espaziotik datozen abiadura handiko meteoroak dira eta mundu osotik ikusten dira. Eta, erran dugun bezala, Orion ehiztaria da, mito hau Greziako mitologiatik dator, non Orion, Poseidonen eta Euriale seme da, ehiztari handia, harrotzen baitzen Lurreko piztia guztiak hiltzeko gai izateaz.

Egun laburragoei eta gau beltz eta ilunagoei bide ematen dieten seinale hauekin, non arimako ehiztariak, hildakoen arimak, Gaueko, Herio, Intxisuak, Gaizkiñek, Mozorroak, Arimaerratuak, amesgaiztoko izakiak, deabruak eta sorginak bezalako erakunde ilun ezagunak, gure beldur sakonenak pizten dituztenak eta gizakiok eraiki dugun mundu fisikoari erronka egiten diote. Bizidunen mundukoak ez diren espiritu horien arriskuei aurre egiteko eta Izpiritu batzuk Beste Mundura eraman ez zitzaten modua kamuflatzea zen, itxura imitatuz (mozorrotzea). Bertzalde, kandelak bideetan jartzea, etxeak (arbiak, kalabazak edo erremolatxak hustuetan) arima alderraiak argitzeko eta arbasoei familiaren etxera itzultzen laguntzeko modu bat zen. Jarduera hauek izaki horiekiko errespetuzko bizikidetza bermatzeko festa batetan eskaintzea izane da. Esta hori Urriaren 31n ospatzen dugu, jai hori Gau Beltza, Arimen Gaua edo Defuntuen gaua izenez ezagutzen da, eta jatorri arras zaharrak ditu.

Festa zaharrek bizirik diraute hainbat ibarretan. Festa berriak sortu dira bertze zenbait herritan eta nondik dator jakitea interesgarria da…eta hala ez basan sar dalia kalabazan!

Xanduli, manduli, kirriki, eman goxokiak guri!

Sarrera hau egiteko erabili den materiala:

Gau Beltza, Domu Santu eta Arimen Eguna. porencimadetodaslaszarzas.com. 2019/11/01

euskalmitologia.com.

Xanduli, manduli, kikirriki….. eman goxokiak guri! dantzan.eus. Oier Araolaza. 2014/11/03

Ehiztari beltza. wikipedia.org,

Barkatuko didazue, baina oraingoan nire familiari buruz arituko naiz, nire amaren aldeko familiari buruz, nire aitetxixar (birraitona) Juan Antonio Etxabe Guesalaga eta nire amatxixar (birramona) Juana Magirena Igoa buruz, hain zuzen ere.

Gogoan dut, haurra nintzenean, Pirrintenea etxean dagoen gaur egungo Txokoto Taberna, Etxabe taberna bezala ezagutzen zela eta Etxabe-Maguirena familiak taberna hainbat hamarkadatan gobernatu izanak tabernari izena ematen zion.

Aiako Goienetxea etxea, Argfazkia Etxabe familia.

Jose Antonio Etxabe Guesalaga, 1895eko azaroaren 9an Aiako Goienetxea etxean jaio zen, hamar anaiaren zazpigarrena da (horietatik bortz, hiru urteak bete baino lehen hilko dira).1 905ean, bizi ziren bortz anaiek Egia auzoko Gorriaran Berri baserria jaso zuten aitetxiren (aitaren aldetik) jaraunspen gisa. Lau urte geroago aita hil omen zen eta lurrak jaso zituzten Aian. 1914 inguruan, bi anai zaharrenek 12.000 pezeta jaso zituzten ( jaraunspenaren beraien zatia) eta Arjentinara emigratu zuten. 1918ko irailean ama hil zen eta lau egunera Candido anaia txikia, dirudienez, karrotilluez jota hil ziren (gripe española).

Beraz, familiaren jaraunspena Juan Atonio eta bere arreba Martina Josefa Etxaberena jasoko dute (Donostiako Loiola auzoko Irigoien baserriko Domingo Astiazaranekin ezkondu zen Beraz, familiaren jaraunspena Juan Atonio eta bere arreba Martina Josefa Etxaberena jkasoko dute (Martina Josefa Donostiako Loiola auzoko Irigoien baserriko Domingo Astiazaranekin ezkondu zen). Argentinara emigratu zuten anaiek herentziaren herena jasotzen dute. Oinordetza hainbat baserrik (Jonsaunsoro, Gorriaran, Gorriaran berri, Irureta Haundia, Goienetxe eta Olasoro) eta Aian inguruko zenbait lurrek osatzen dute.

Emigratutako anai-arrebei beren zatiak erosi ondoren, herentzia oparoa Juan Antoniorengan eta Martina Josefa ahizpa zaharrenarengan (bi urte zaharragoa) kontzentratuko da.

1923an Juan Antoniok, bere koinatu den Domingo Astiazarani oinordetzan hartutako ondasun guztiak harekin hartutako 25.000 pezetako zorra kitatzeko, salduko dizkio. Zorra ekendu ondoren, 1924an negozioak egitera Baztanera etorri zen (dirudienez, Arraiozen bizi den osaba baten biez), eta urte horretan bertan Iruña-Mugairi-Elizondo arteko posta zerbitzua enkante bidez eskuratu zuen .

Urte horretan bertan Juana Magirena Igoa zigatarrarekin ezkondu zen eta hurrengo urteetan lau seme-alaba izanen dituzten (horien artean nire amatxi Martina).

Juana Magirena Igoa eta Juan Antonio Etxabe Guesalaga breen ezkontza egunean. Argazkia, Etxabe familia.

Juana Magirena Igoa eta Juan Antonio Etxabe Guesalaga beren ezkontza egunean. Argazkia, Etxabe familia.

1933ko uztailaren 10ean, Nafarroako garraio-batzordeak Iruñea eta Elizondo arteko bidaiari eta merkantzien garraioaren emakida eman zion, eta geroago, Baiona-Elizondo linearen emakida izan zuen. Famili sosadun bat zen, uda Donostian igarotzen zuena, eta inoiz ez zen haragia falta mahaian (sosa autobusen negozioa eta kontrabandua ematen zien), baina… denbora gutxian dena aldatuko da.

1935eko abenduaren 30ean, bidaiariak eta salgaiak garraiatzeko emakida (kontzesioa) eta bidaiarientzako hiru ibilgailu saldu zizkion Baztanesari 42.500 pezetaren truke, baita posta arruntaren kontzesioa (emakida) ere. Salmenta hau baino egun batzuk lehenago, Chevrolet markako bidaiari-auto berri bat matrikulatzen du (NA-4673), eta berarentzat gordeko du. Ibilgailu hori, militarren altxamenduan 1936ko uztailaren 3l konfiskatuko zioten, eta ez zen autobus hortaz gehiago ja jakinen (1938an erreklamatuko erranez bere lanerako behar zuela).

Behin faxistak eta karlistak bailarako jaun eta jabe zirela, bertze Baztandar batzuekin batera Juan Antonio atxilotu zuten (fusilatuak izateko hogei bat izen zituen zerrenda bat bazen), baina Elizondoko Andres Belzunegi apaizaren bitartekaritzari esker, gertakaria gauzatzea ekidin ahal izan zen. Familian erraten da (Maria Dolores Ladera. Juan Antonioren errainak kontatua) apaizari esker on gisa, Juan Antoniok urrezko kopon bat eman zuela Elizondoko elizarako.

Gerrako urteetan, negoziorik gabe, bidaiari-ibilgailurik gabe (Elizondo Baiona ibilbiderako) eta, ondorioz, kontrabandotik aldenduta, familiaren ekonomiak okerrera egin zuen, eta Etxabe izeneko taberna bat gobernatzea bertzerik ez zuten izan. Taberna horrek ostatua zuen ere eta Txokoto auzoan zegoen, Pirrintenea etxean hain zuzen. Alokatutako lokal bat zen, maisterrak bihurtu ziren eta gainera tabernak arazo larri baten bat emanen zien. Behin baino gehiagotan, Juana Magiarena ohartarazia izan zen, Baztanen zeuden preso errepublikanoei (batzuei) janaria emateagatik eta haientzat gordetzeagatik.

Horrez gain, tabernako lanak eta familiko atsekabe baten bat, Juan Antonioren edariarekiko zaletasuna haunditzen zaio eta 50eko hamarkadan tabernako erregeordetza utzi beharko dute alkoholarekin arazo larriak zituelako.

Hamarkada horretan Elizondo utzi eta Zigan (Juanaren sortetxea), Lekarozen biziko dira, denborarekin Elizondora itzultzeko Antzanborda auzora eta han bizi izanen dira bere azken egunak artio.

Sarrera hau egiteko erabili den materiala

“Historia de la familia Echave”. Patricia Perochena Echave.

Txileko egungo Colchagua probintziako indiarren kondaira zahar bat kontatzen zuen, Tagua Taguako aintziran bi isatseko izaki urtar eta buruhaundi bat zegoena, eta koraza moduko ezkatak zituena, gizonak eta abereak eramaten zituena. Inguruko nekazariak ehizatzeko antolatzen ziren, baina ezin izan zuten inoiz harrapatu, eta Tagua Taguako piztia bezala ezagutzen zuten.

Kondaira bera bertze batekin nahasten, non piztiaren ordez Deabrua bera da aintziraren azpian bizi dena, beno…kondairak dio, Deabrua aintzira lehortuaren azpian bizi dela! Urteak baitira Tagua Tagua aintzira desagertu izan zela. Erten denez, Tagua Taguako aintzira Deabruak lehortu zuen, eta lan hori egiteko, deabrua mendi bat erditik puskatu zuela, urak itsasorantz joan zitezen.

Tagua Tagua, San Fernando eta Peumo artean, Luis Risopatronen 1910eko mapa batean.ARGAZKIA Wikipedia

Hala bada, kondairako Deabruak izena omen zun, zeren aintzira leherrarazi zuena, Francisco Javier Errázuriz Sotomayor izan baitzen. Errazuriztarraren aintzirako inguruko nekazal lurrak aunitzetan urpean gelditzen zirenez, aintziraren zati bat lehortzea erabaki zuen. Hortarako hustubide partzialeko proiektu bat sortu zuen (hustubide naturalik ez zuen). Lanak 1833an hasi ziren eta hainbat urte iraun zuten, Gutxi gorabehera lau kilometroko tunel bat ireki zuten baina urak bat-batean gora eginez gero, urak indarrez sartuko ziren hustubidea eraikitzen ari ziren tunelean, eta horrek, ur-goraldiari eutsi ezinik, ura bota eta aintzira lehortzen casi zen. Aintzira 1941ean lehortu zen erabat.Aintzira erabat hustu zen

Francisco Javier Errázuriz Sotomayor, Tagua Taguako etxaldearen jabe zen, eta Txileko familia boteretsuenetako bateko kidea, Errazuriz familiakoa!

Txilera iritsi eta familia sortzen duen lehen Errazuri Francisco Javier de Errázuriz y Larraín aranaztarra da. Aitaren aldetik, aitetxia Pedro de Errázuriz Etxenike du 1660ko azaroaren 7an Arizkungo Pertalats auzoko Errazuriz etxean jaioa, eta amatxi Magdalena, Bergarako Etxekoa.

Errazuriztarrek hainbat etxalde zituzten, baina garai hartan aberatsena eta preziatuena Tagua-Taguako etxaldea zen, aintzira lehortzearekin batera 10.000 “cuadra” lur aberats baino gehiago borobiltzen zituena.

Errazuri familiak, lurralde hauek lortu zituen, Santiago Errázuriz Madariaga (Aranazko Francisko Javier de Errázuriz Larraín-en semea) Juana de Dios de Elzo y Uretakin ezkondu zenean. Juana de Dios de Elzok, Juan Prospero de Elzo eta Aranibar alaba zen. Honek Tagua Taguako Jauna izateaz gain militar espainiarra zen, eta esklabo beltzak zituen azkenetariko bat, erten da hil arte zigortzen zituena eta bere ankerkeriaren ospea Europaraino iristsi zena. Antza denez, 1784. urtearen hasieran Prosperoren Elzoren lurretan, ia piztia kalte handia egiten zion aintziran agertzen zen animalia orori, eta gau batean suzko armak zituzten 100 gizonek bizirik harrapatzea lortu zutela diote eta hain izaki bitxia harrapatu zutenez erregeordearen aurrera eraman zuten. Erregeordetzaren hiriburuan erabaki zen piztia Espainiara bidaltzea, hin zuzen Kadizera (XVIII. mendeko Kadiza, Ameriketatik zetozen aberastasunak, gauz arraroak eta baita ere eta amarru izugarriak iristen ziren portua zen.

“Harpia Kaditzen! izeneko grabatua. Frantziako Liburutegi Nazionalean aurkitzen da

Frantziako Liburutegi Nazionalean, akuafortean egindako grabatu oso interesgarri bat dago, Kadizetik Taguako munstroa erregeari eta errege familiari bidaltzeko une zehatza irudikatzen duena. 1784ko urte berean argitaratu zuten Esnauts eta Rapillyk Parisen. Paisaia, zertxobait menditsua eta haize-errota duena, ez dator bat Cadizeko hiriarekin. Izaki hibrido eta fantastikoaren irudia Harpia bat da (hegoamerikako mitologian ezta kriptologian ez dago halakorik.

Piztia harrapatu ondoren, aipatzen da Juan bere etxaldetik desagertu zela hilabete luzez (Izakia harrapatu zenetik eta Espainiara eramandako denbora horretan iraun zuen), aditzera emanez Juan de Elzo Aranibar krudel eta ankerrak Ilargi beteko gauetan Tagua Taguako piztian bihurtzen zela.

Izan ere, dena engainu handi bat bertzerik ez zen izan, taberna, kafe eta areto sozialetako solasaldiak elikatu eta bizitu zituena.

Aintzirako harpia gezurra izanik, egia zen, inguruan hazienda desagertu egiten zela. Aintziratik gertu dagoen San Vicente de Tagua Tagua hervían (Francisco Javier Errázurizek sortutako hernia) aintziran “chivinak” bereizgarriak zirela gogoratzen dute: sustrai eta alga sare trinko eta sendo batez osatutako uhartetxo flotagarriak, hain erresistenteak, non abelburu baten pisua ere jasan zezaketen. Txibin batzuen tamaina handiak engainaturik, hazienda haiengana igotzen zen bazkatzera, eta laster konturatzen zen uhartetxoa korronteak eraman zuela, ihes egin ezinik. Horrela sortuz abereak zeramatzan pizti baten kondaira bertakoen artean.

Humbolten mastodontea, orain Tagua Taguako San Bizente hirian dagoena, aintziraren lurretan aurkitu zuten 1967an. ARGAZKIA Wikipedia

A

Aintzira lehortu bezaian pronto, aintziraren ertzetik hurbil, bospasei metroko sakoneran, mastodontezko bi eskeleto aurkitu zituzten (pakidermo primitibo iraungia), 1967an paleoindiar ehiztarien kanpamendu iragankorra (duela 11.000 urtekoa), haien tresnak eta desagertutako faunaren hondarrak; desagertutako zaldi amerikarra, oreina eta bertze fauna txikia…Laurogeita hamarreko hamarkadan, bertze indusketa estratigrafiko batzuk egin ziren Tagua Tagua, eta hamabi mastodonteren aztarnak zituzten bi leku identifikatu ziren, eta hacen ondean jaurtigai-punten eta arrantza-tresnak, Cuchipuy herrian ere, Tagua Tagua aintzira izan zenarenhertzean 1978tik aurrera Txileko Unibertsitateko ikertzaile talde batek induskatutako hilerri indigena bat aurkitu zen.

Hori dela eta, gune hau Txileko aztarnategi arkeologiko garrantzisua bihurtu da eta baita ere erakargarritasun turistiko handiko gunea da.

Sarrera hau egiteko erabili den materiala:

La arpía que llegó a Cádiz. diariodecadiz.es. Juan Torrejón Chaves. 2017

El monstruo de la laguna Tagua Tagua. patrimoniotaguatagua.com.

La conquista. municipalidad san vicente.cl.

Laguna de Tagua Tagua. wikipedia.com

Errazuriz. genealog.cl

1522ko uztailan, Amaiur-ko Gazteluan gertatukoaz (gaztelarrek gaztelua sitiatu eta hartu zutela) 500 urte beteko dira eta urtean zehar urteurren hori gogoratzeko hainbat ekitaldi eta ospakizun antolatuko dira. Hoietako bat Ekainak 5 Nafarroa Berriz Altxa ekimenak antolatutako Amaiuraldia izan da. Ekitaldi hontam Amaiurko gazteluan duela 500 urte izandako erresistentzia goraipatu nahi izan da, eta ildo berean, Euskal Herriko burujabetasuna aldarrikatu zen.

Ekitaldi hau aprobetxatuz, eta apirilean egin genuen bezala, «Amaiur Libera State» komikiaren aurkezpenaren ondoren, 500 urte atzera itzuliko gara, gure haran honetako egoera nola zegoen ikusteko.

1522ko ekainean, 9 hilabete igaro dira nafarren aldeko tropek Amaiurko gaztelua kontrolpean hartu eta lurralde txiki independente bat ezarri zutenetik. 1521. urtearen amaieratik 1522. urtearen hasierara lasaitasun garai bat bizi izan zen Nafarroa libre honetan, eta aduanako postu batzuk mantentzeko eta Belateko portutik Hondarribiko kostalderaino eremua kontrolatzeko ere balio izan zuen. Elizondo postu aurreratua bihurtuko zen eta Belate, Doneztebe, Bertiz eta Zigako mendateetan zaintza-lekuak ezarri ziren. Baina neguaren bukaerarekin lasaitasuna amaituko da.

Martxotik Gaztelaniarren bi konpainia (Ursutarrak lagun dutela), indartsu egin dira Doneztebeko elizan eta Agorreta etxean. Martxoa eta Apirila bitartean, Xabierreko jaunak Elizondotik Doneztebeko gaztelaniar posizioei eraso zien, baina ezin izango dute Doneztebe hartu, eta ekainean Baztango mugetan aurreratutako posizioak abandonatzen dira. Hau eta apirilatik zurrumurruak bazirela erten zutela gaztelar armada handi bat biltzen ari zela Iruñean, Amaiur konkistatzea helburu nagusitzat zuena, Baztango setioa are gehiago ixten zuten.

Ekainaren hasieran, gaztelaniarrek izendatutako Nafarroako erregeordeak, Mirandako kondeak, Iruñako 50 bizilaguni deitu zien eta Amaiurko gazteluaren aurkako kanpañarako sosa eskatu zien,eta mailegatutako sosa uztailean itzuliko ziela erran zien. Miguel de Orreagaren arabera, utzitako dirusa 4.000 dukat izanen zen. Halako albisteak, Agramondarrak prest eta erne mantentzea egiten zien (Ziga eta Doneztebeko posizio aurreratuek oinik zeukaten).

Ekainaren erdialdean, Bittor Mauleonek eta bere gizonak, Belatz kapitainaren aginduta Ziga utzi eta Amaiurko gaztelua sendotzera (errefozuak) doaz. Ekainaren 24an, Xabierko Migelek, Doneztebe berreskuratzen oinik saiatzen ari zela, Mauleongo gizon horiek Belatzi eskatu dio:

– “hemen (Doneztebe inguruan) beharra handia dela eta, han (gazteluan) ezer falta” errasen dio eta gutuna amaituko du:

-” Denborak eskatzen duenean, gu guztiok joango gara (gaztelura) “.

Amaiurko defentsa. Ilustrazioa Martín Altzueta

Ekainaren 25ean Saint Andreko jaunak lasaitzeko intenzioarekin Belatz de Medranori idatzi zion. Honek, Iruñean dauden tropen mugimendu guztiak Donozteben dauden bi konpainiei laguntzeko direla aipatuko dio. Baita ere dirua bidaliko diola promes egiten dio.

ERkainaren 28an, Gaztelako erregeordeak armada bat osatzen hasteko eta Amaiurrera joateko intenziarekin behamontar nafarrekin biltzen jarraitzen du (sosa patea kostatzen zaie).

Ekainaren amaieran gaztelua defentsarako prest zegoen, eta 30ean, Sain Andreko Mariskalak Ezpeletako andereari jakinarazten dio kontu-hartzaile bat eta komisario bat berehala iritsiko direla dirukin gazteluko soldaduen soldata ordaintzeko . Belatzek gizon batzuk bidaliko ditu Urdazubira bi hauei harrera egitera.

Ekaina amaituta…Uztaila, uztaila madarikatua!

1522ko uztailaren 3an artilleria Iruñeko Takonera zelaian biltzen da, eta bi egun geroago, gudarostearen zati bat Gaztelako eta Beamonteko tropekin osatu ondoren (7.000), Mirandako erregeordearekin buru, Baztanera abiatuko dira
Eratzen ari ziren tropek ia 4 kilometroko zutabe luze bat zen zute. Artilleriako gurdiak idiek eta mandoek bultzatzen zuten, 4 idi-pare sakre (kañoi mota) bakoitzeko (6 sakre zeukaten), eta mandoek pieza txikiagoetarako, hornidurak eramaten zituzten gurdietarako eta 13 kanoiendako.
Hilaren 5ean, Lantzera iritsi ziren, han egun batzuk pastu zituzten tropa berriek armadaren zatirik handienarekin bat egiteko, 1600 saldan eta 10.000 oinezko soldadu Bildu ziren. Xabierreko Miguel de Belateko mendatean zeuden gizonei esker armada honen berri izan zuen.

Berri honekin Xabierreko Jauna eta bere nafar leialek Elizondoko postua utzi eta Amaiurko gaztelura abiatzen dira.

Biharamunean Lantzetik abiatu eta Belateko galtzada hartuz Ziga eta Berroetara iristeko dira. Pixkanaka-pixkanaka, zutabe handia aurrera zihoan eta uztailaren 12an, enperadorearen armada gehiena Elizondon zegoen, eta 1522ko uztailaren 13an, Gaztelako eta Beamonteko tropek Amaiurko gazteluaren aurrean posizioak hartzen zituzten.
Amaiera hurbil dago… baina gaztelarrek ez dute erraz izango, eta kronikek dioten bezala, defendatzaileak hainbat erasori aurre egitea lortu zuten eta Amaiurko Tristan , Bertizko Alain, Belzunzeko jauna eta Ezpeletako Leonek gaztelutik kanpo izandako liskarrak eta ausardia islatzen dute.

Erregeordeak, artilleriak gazteluko hormetan sortzen zuen emaitza eskasa ikusita, Gutierrez Quijada Koronelari agindu zion gazteluaren zimenduetara iritsteko asmoarekin zenbait tunel egitea eta bolboraz betetzea, babesak hegan egiteko.

Uztailaren 19an, leherketa handi batek kubo handiaren zati bat suntsitu zuen, eta Medranoko Jakue Belatz alkaidea gazteluaren errendizioa hitzartzera behartu zuen, nahiz eta zenbait defendatzailek uko egin, horien artean bere semea Luis zegoelarik.
Gaztelua hartu ondoren, Miranda erregeordeak zaldizko bat bidali zuen Santanderrera, enperadoreari gaztelua hartu zuela jakinarazteko.
Bajak ugariak izan ziren bi aldeetan.Hurrengo egunean, zenbait pertsonari dukerri bat ordaintzeko agindua eman zen, Amaiurko elizan batailako hildakoak ehorzteko. Bitartean, 39 preso elikatzeko beste ordainketa bat dokumentatu zen (gainerakoak? batailan hilak?).
Presoak Iruñera eraman eta San Nikolas espetxean giltzapetu zituzten. Mirandako Kondearen erregeordea bere segurtasuna bermatzen saiatu zen arren, hilabete bereko 27an Jakue Belatz eta bere seme Luisen gorpuak hilda aurkitu zituzten. Miguel de Jasok ihes egitea lortu zuen.
Gaztelua 1522ko abuztuan eraitsi zuten, bertze hainbat gotorleku eta hesi nafar bezala. Horretarako, hainbat leherketa kontrolatu egin zituzten, eta, aldez aurretik, zimenduak suntsitu zituzten harginen koadrilen laguntzarekin eta herritarren mesfidantza handiarekin.

Gaur egungo monolitoa. Argazkia Pello San Millan

400 urte geroago, ekainean ere! monolito bat inauguratu zuten Amaiurko gaztelua zegoen tokian, hura defendatu zuten nafarren omenez. Monumentua 1922ko ekainaren 17an eraiki eta hilabete bereko 30ean inauguratu zen.

Sarrera hau egiteko erabili den materiala.

El Castillo de Amaiur a raves de la historia de Navarra. Sagredo, Iñaki. Pamiela. 2009.

Amaiur, 1522. Nuestra historia desconocida. Sagredo, Iñaki. Euskonews.

Maiatzako maiak

Maiatz lore, urre lore.

Maiatza, edo Loraila  eskuaraz deitua ere, loreen hilabetea da eta Maiatza hitza, Maia erromatar-grekotar jainkotsarengatik datorkigu. Baita ere kristauen ohituran Maiatza Ama Birgiñari (Maria, Mari, Maddi…) eskainita dago. Grekotar mitolojian Maia “ama ttipia” da eta erromatarran Maia Maiestas (Bona Dea, Jainkotsa ona) da bere parekoa. Jainkotsa na-k (Maiak) ugalkortasuna, kastitatea, birjintasuna eta osasunaren jainkosa da. Bere gurtza oso antzinakoa zen eta bertan, emakumeentzako bakarrik ziren errituak zeuden, Emakumearen ugalkortasunarekin lotutara zuenez udaberriko jainkosa ere zen (Kristauen Ama Birjiñaren antzeko parezido).

Baztanen, Arizkungo “Maiatzako erregiña” eta Arraiozen ospatzen den Erregiñak eta saratsak” bestak (Donozteben “Maia Besta”), denbora urrunetatik Maia jainkotsa errituekin errotutako  ospakizunak dira.

Arizkun Maiatzako erregiña. Argazkia 3digitalia

Maiatzeko erreginaren festa eta dontzeilen gorteatzea arras antzinakoak ziren Europan, eta dantza, kantu, lore eta adarrekin ospatzen zituzten. XVI. mendean Iruñeko gotzainek debekatu egin zituzten. uten Gipuzkoako elizbarrutiko herrietan XVI. mendetik, eta hurrengo mendean, Nafarroako ipar-mendebaldeko mendian. 1797an oinik Iruñeko auzoetan Maiatzan gurdietan adarrak eta hostoekin apaintzeko festa eta tradizio mantentzen zen  Hala ere, maien jaia Baztango herrietan mantendu zen.

Gainerako merindadeetan ez da debekurik ageri. Gero, erregeek kendu zituzten Espainian. 1797 arte iraun zuen Iruñeko auzoetan enramadak jartzeko eta festa garaipen-gurdiekin egiteko tradizioak. Hala ere, maien jaia Baztango herrietan mantenduko da.

Ospakizun honen funtsezko egitura iduritsua da leku guztietan: neskato gazteak zuriz jantzita eta lorez hornituri, kalez kale ibiltzen dira kantuz eta dantzaz, herritarrei “borondatea” eskatzen dutenak. Ematen dutenentzako bertsoak loratsu eta politak izanen dira eta benetako madarikazioak luzatzen dizkiote ezer ematen ez diotenei.

Arizkunen (Maiatzako erregiña) erregiña neskato bat da eta aulki batean eramaten diote. Arraioizko  Erregiñak eta saratsak bestan bi  erregiñak dira eta saratsen laguntzakin eta panderoz joka etxez etxez abesten eta urtatxa eskatzen doaz.

Maiatzako erregiña Arizkungo Bozaten 1941. urte arte Goitikostean egiten zen, (gaur egun bai Goitikosten eta Beitikosten egiten da), eta herrian 1963.urtean Larraldetarrak  berreskuratu zuten eta berriz ohitura galde ondoren  80 hamarkadan (Mari Cruzita Goñi esker) berriz berreskuratu zen eta orain arte irauten du. Arraiozen ere berreskuratu zen festa, kasu hontan, Valentin Barragani esker dirudienez 1935zko urtean izan zen ospatu zen azken aldia. 

Festa hauek Udaberria eta ama naturaren omenez dira, eskertuz  emandako loreak, ostoak, fruituak, zuhaizetakoak eta baratzekoak…

Saint-Pierre eta Mikelune (frantsesez Saint-Pierre-et-Miquelon)  Frantziaren menpeko itsasoz haraindiko kolektibitate bat da (probintzia gise). Ozeano Atlantikoan kokatzen da, Kanadako Ternua uhartetik 25 kilometrora dauden hiru irla osatzen dute; San Pierre, Mikelune (Mikelune hundia) eta Langlade (Mikelune ttipia).

San Petri eta Mikelune. Argazkia WIKIPEDIA.

Uharte hauek berriki ezagutu ditut sare sozialeko banderen emojiei esker. Emojien 268 bandera daude sistema operativo ezberdinetan ( iOS, Android, Windows eta Google, beertzeak bertze), 195 bandera-emoji ofizialki erregistratuta dauden herrialden banderak dira, bertze 73 banderas, batzuk erakunde ofizialenak, komunitate handienak, kontinenteetako banderak eta beren irudikapen bisuala duten eskualdeenak dira.WhatsAppek zenbait lurraldetako banderak barneratzen ditu, teknikoki independenteak izan gabe nortasun propioa eta definitua izateko estatus berezia dutenak. Gibraltar, Malvina uharteak, Pitcairn uharteak, Kaiman uharteak (Erresuma Batuaren menpekoak), Groenlandia (Danimarkaren administraziopean) Aruba (Herbehereena) eta Frantziaren menpe Kaledonia Berria, Polinesia, San Bartolomé… eta Saint-Pierre eta Mikelune .

Duela urte batzuk kanpaina bat Ikurriña sare sozialetan sartzeko eskatuz martxan jarri arren, gaur egun ez ikurriñik ezta bertze banderarik daude Euskal Herria eta euskaldunak ordezkatzen dituenak.

Sareetan euskaltasuna eta Euskal Herria adierazteko, Mazedoniako banderaren emojia erabiltzen duten aunitz badira, baina azkenaldi honetan Kanadako Ternua uhartetik 25 kilometrora dauden hiru irla hoiek osatzen duten kolektibitatearen bandera ertabiltzen hasi dira.

Saint-Pierre eta Mikelon bandera (armarria ere), Jacques Cartierren ( XVI. mendeko esploratzaile frantziarra) izan zen itsasontzia ageri da eta alabo batean, Bretainiako eta Normandiako armekin batera ikurrina ageri da.

San Petri eta Mikelune bandera.

Uhartedia (artxipielago)  hontako biztanle gehienak jatorriz banderanm agertzen diren eskualde horietakoak dira eta Euskal jatorriko biztanle aunitz badire. Euskal Herriko arrantzaleek XVI. mendetik portutzat hartu zute bakailaoa arrantzatzen ari zirenean. XV. mendea baino lehenago han ibili zirela ere esaten da.

Pierre Detcheverryk (XVIII-XIX. mendeetako irlako idazlea) lapurteraz honela deskribatu zuen uharteen kokapena: “Iaquitecoduçu Escatadiac edo cap de Perton, eta Sen Pierretaco Irlac dauçala est vest hartcenduçula laurdenbat noroestetic edo sidisftetic eta dire batetic bertcera, […] Halaber escatadiac eta Miquetongo entrada est vest eta dire,

Gaur egun 6 mila biztanle inguru badire eta Euskara galdu bada ere( XX.mendeko 50. hamarkadan hiztunak omen ziren), uhartedian indarrik gehien duen kultura identifikazioa euskal jatorrikoa da eta adierazpen askotan islatua dago:

  • Urtero abuztuaren hirugarren asteburuan Euskal Jaialdia ospatzen da, euskal dantza, harrijasotzaile eta esku pilotarekin. 1.000 bat lagunek parte hartzen dutenez, gertaera oso inportantea da uharteetako bizitzan.
  • Ikurrina ikustea oso arrunta da. Uhartediko bandera eta armarrian agertzeaz gain, bi udalerrietako armarrietan ere badago eta autoentzako plaketan ageri baita: ikurrina auto batean era ofizialean ikus daitekeen munduko leku bakarra da
  • Hiru pilota klub daude, “Itsasotarrak”, “Zazpiak Bat” (biak Saint-Pierren) eta “Miquelontarrak”, baita pilota liga bat ere (2003an 114 federatu zeuden). “Plaza” motako frontoi bana dago Saint-Pierren (“Zazpiak-Bat” izenekoa 1906koa da) eta Mikelunen; 2004an “ezker pareta” motako frontoi estali bat.
  • “Orok bat” folklore taldea dago.
  • Euskal jatorriko deitura ugari dago: Artano, Detcheverry edo Etcheberry, Arrosamena, Tellechea, Haran, Daguerre, Goïcoetchea, Apestéguy, Borotra…
  • Leku-izenen artean, Tétons de la Mère Dibarboure (muinoak, iparraldeko Langladen), Cap aux BasquesPoint aux Basques (Saint-Pierren), la Ferme Larranaga (istmoaren iparraldean) edo Foin à Ange Detcheverry (Mikeluneko barnealdean) aurki daitezke; rue des Basques bat dago Saint-Pierren eta bertze bat, Mikelune.
Saint-Pierreko “Zazpiak-Bat” izeneko frontoia.euskalkultura.eus

Euskaldun aunitz izan ziren Saint-Pierre eta Mikelunera joan zirenak XIX. mende erdialdean. Gaur egungo herritar gehienek euskal jatorriko arbasoak dituzte. XIX. mendean Saint-Pierre eta Mikelunen jaio baina Euskal Herritik hara joandako aunitzen ondorengoak bizi dira. Udalerri horien zerrenda badago:

Gehienak Iparraldeko herritarrak dira; Baiona, Kambo, Ziburu, Hasparne, Donibane Lohizune, Askain, Baigorri, Sara, Senpere…eta Hegoaldekoak (eskualdekoak) ere, Hondarrabia, Irun, Bera, Etxalar, Sunbilla, Zugarramaurdi eta…doike! Baztan.

Nahiz eta europarrak irla hauteara heldu baino lehen míkmaq herriaren lurraldea izan, uhartedi honen historia ezaguna João Álvares Fagundes portugesarekin hasten da. Berak eman zion lehen izen europarra 1520an “Hamaika mila birjina” Izena jarri zion. Baina oirain erabiltzen denaren oinarria Jacques Cartierrek eman zion 1536an; Saint Pierre! arrantzaleen santu zaindarietako baten izena jarriz.  Euskarazko Mikelune edo frantzesko”Miquelon” euskaran duela jatorria dirudi, Martin Oihartzabal euskaldun arrantzaleak “ Les voyages aventureux du Capitaine Martin de Hoyarsal, habitant du çubiburu (Bordele, 1579)” Mikelune izena idatzita utzi zuen.

Irlak Ipar-ekialdeko Amerika osoan mendeetan zehar gertatu zen bezala etengabe aldatu zen jabez: 1713an britainiarrek hartu zuten baina 1763an frantsei itzuli ziren. 1778an britainiarrek uhartedia erasotu eta populazioa deportatu zuten, 1815an azken aldiz frantsesen menpe gelditu zen.

Estatu Batuetako lege lehorraren garaian, irlak hamahiru urteko igoera ekonomikoa izan zuen, legez kanpoko alkohol-trafikoan izan zuen paperari esker, non Frantziako ardo-inportazioetarako nabarmentzen zen, eta Al Capone mafioso ezagunaren bisita ere jaso zuen 1927an.

Bigarren Mundu Gerran hiru irlak Vichyko gobernuari lealtasuna adieratzi zuten (nazien aldekoa) baina Charles de Gaulleren agindupean, Émile Muselier almiranteak San Pedroren eta Mikelonen “askapena” antolatu zuen, Estatu Batuetako edo Kanadako agintarien baimenik edo ezagutzarik gabe. 1941eko abenduaren 24an,Frantzia Libreko flotilla batek erresistentziarik gabeko irlak kontrolatu zituen. Irlak izan ziren Frantzia Librearekin bat egin zuen lehen lurraldea.

Sai Petri eta Mikelunez gain, bertze lurralde bat dago Ipar Amerikan ikurrina bertako banderaren zatia dela. Ikurrina bandera ofizialaren parte den bertze lurralde hori Johnson konderria da (Johnson County), Wyoming estatuarena (AEB). Estatu Batuetako ipar-mendebaldeko eskualde txiki honetako lehen kolonoak, (Sain Pierres eta Mikelunen ez bezala arrantzaleak zirela) hauek artzainak ziren, Behe Nafarroa eta Nafarroako Pirinioetako bailaretatik zetozenak, Baztandarrak barne. Euskal aztarna nabarmena da 8.000 biztanleko konderri honetan, non ohikoa den euskal gaiei buruzko topaketak, azokak eta konbentzioak egitea.

Sarrera hau egiteko erabili den materiala:

Saint-Pierre eta Mikelune. wikipedia.eus.

Saint-Pierre-Et-Miquelon. Auñamendi Eusko Enziklopedia.

Vascos en Canadá. Aboutbasquecountry.eus.

Una ikurriña de ultramar para Al Capone. Rubén Amon. EL Pais. 2016.

La Navidad que franceses y vascos «liberaron» el archipiélago de Saint Pierre y Miquelón. Pax Augusta. 2020.

Las huellas de la ikurriña en dos regiones de América del Norte.Deia.eus. 2020.

La actividad del Zazpiak Bat de St Pierre y Miquelon da hoy fe de la presencia histórica vasca en la zona de Terranova. euskalkultura.eus.

1522ko uztailan Amaiur-ko Gazteluan gertatukoaz (gaztelarrek gaztelua sitiatu eta hartu zutela) 500 urte beteko dira eta urtean zehar urteurren hori gogoratzeko hainbat ekitaldi eta ospakizun antolatuko dira. Eta hoietako lehena Asisko Urmenetaren ‘AMAIUR! LIBERA STATE’ komikia argitaratzea izan da (Amaiurko Gaztelu elkartrea sustatua).

Album horretan, Asiskok aztertzen ditu konkista-gerla haren kronologia eta okupazioaren makineria 1512tik 1522ra bitarte, bai eta inbasioaren kontrako erresistentzia epikoaren personaiak, batzuk arras ezagunak: Jakue Belatz Medrano, Xabierreko Jauna, bere anaia Johanes Azpilkueta, Bitor eta Lobia Maulekoak, Johanes Arremiritz Bakedao, Johanikot Arberoa…eta bertze batzuk (bederen neretako); Petri Arazuri espioa, Martin Labari ezkutaria, Laurentxina Salaberri andrea, Jakme Beltza…. Eta justu, azken bi pertsonai historiko hauekin hasten da Asiskoren obra.

Aurkezpenaren kartela

Laurentxina (komikian Asiskok iragana eta Gerona asmatu dio) Amaiurren obretan lan egin zuen emakume ugarietako bat izan zen, hargin, arotz eta peone maisuekin batera. Ordainpeko zerrendetan Laurentxina Salaberria bezala hainbat emakumen izena aurkitzen ditugu; Maria Bortari, Nabartto Elizalde, Graziana Irigoien, Maria Etxebertze, Khaterina Arretxe, Johana Pezoinarte, Mari Jhoan Perikorena… inguruetako bizilagunak ziren eta urmaelerako (aljibea) ura igotzen, egurra, harria, lurra eta harea eramaten, lubakiak garbitzen aritzen ziren eta 1522ko suntsiketan, harresiak eraisten laguntzen ere ibiliko ziren.

 Badakigu 1521eko irailean, Nafarroako erregeen aldeko tropek gaztelua berreskuratu baino lehentxeago, 70 emakume zeudela gotorlekuko obretan lanean, eta gizonena baino jornal txikiagoa ordaintzen zitzaiela.

Albumaren lehen orrietan Laurentxina eta bertze emakumeak Jakme “beltza“-rekin solasean hasten dira. Jakme hau (abizena ez da jakinna) historiara “Jorge Amaiurko Beltza” bezala igaro den arraza beltzeko gizon bat zen. Baionatik etorritakoa zen eta Amaiurko gazteluan Borrero gise aritzen zen. Ezin du gaztelaniar (espainar) soldaduak exekutatu hauek bere emperadoreari fidel ari baitira, baina Nafarrroako traidore deklaratuei bere eskuetatik pasten ahal dira. Gaztelua eroritakoan ihes egitea lortu zuen, baina handik egun batzuetara espainiarren patruila batek harrapatu zuen Donezteben. Iheslariak koartada bat asmatu zuen, baina bere larruzko tonuarekin oso zaila izan zizaion engainatzea. Bahitzaileek “Amaiurreko beltza” zela erabaki eta preso eraman zuten. Frantziako erregearen subditoa (menpekoa ) zenez, seguaski esklabo izatetik libratuko zen.

Komikiko Atala bat “galeria” izena du eta bertan, gure historiaren pasarte honetako protagonista eta parte-hartzaile aunitz izendatzen deskribatzen dira, Laurentxina eta Jakme Beltzaren kasu bezala. Atal honen (liburuko seigarrena) kontzeptu grafikoa eta burutzapena Helena Xurio Arburua Zugarramurditarra egin izan du.

Asisko Urmenetaren Amaiur, Libera State komikiaren bineta bat

Asisko Urmenetaren komiki-albumaren aurkezpena apirilaren 16ean Amaiurren burutu zen. Eta justu apirilan, baina duela 500 urteko apirilean, Amaiurko Gazteluaren aurkako balizko eraso baten lehen berriak iristen hasiko dira.

Apirilaren 5ean Bittor Mauleonek, Zigan dagoena haranerako sarbidea kontrolatzen duten nafar tropekin, gutun bat bidalko dio Amaiurreko gaztelukoi alkaidea den Belatz Medrano kapitainari . Gutunan, Iruñetik zetorren informazio da eta bertan erraten dio gaztelaniarrek hiria gotortzen ari dela eta gaztelatik garia eta garagarra ekarri dutela, gaztelarren tropa etorrera espero zelako. Armatzen ari diren seinale argia.

Apirilean ere Xabierreko Míguelek, bere Elizondoko postutik, gutun bat bidali zion Belatz kapitainari, Iruñetik Baztandik igarotzen diren ardo-gurdiak geldiaraztea komendatzen dio, peoien artean espioiak zeudela susmua du. Martxotik Gaztelaniarren bi konpainia, indartsu egin dira Doneztebeko elizan eta Agorreta etxean. Apirila eta ekaina bitartean, Xabierreko jaunak Elizondotik Doneztebeko gaztelaniar posizioei eraso zien.

Apirilaren 19ko gutun batean, Nafarroako Enrike II.a erregeak Jakue Belatz Medranori (Gazteluko alkaidea) jakinarazten dio Bortzirietako, Baztango lurretako eta Malerrekako (Doneztebeko Lerin dokumentazioetan) biztanleek omenaldia eta leialtasuna eskaini diotela. Beraz, bere menpekoei (subditoak), ongi tratatuak izatea nahi du.

Apirilaren amaieran, Iruñetik abisuak jasotzen hasi ziren, gaztelar ejertzito handi bat biltzen ari zela Nafarroako iparraldeko lurrak erasotzeko.
Apirilaren 25ean, Gartzia Etxauzek Belatzi idatzko zion, erranez, gaztelarrak Gaztelan egiten ari den armada handi batekin euren aurka eginen dutela gutxien espero dugunean.

-“Nik sentitu ahal izan dudanaren arabera, lehenik zure kontra etorriko dira. (Erranen dio).

Gutun jarraitzen du jakinaraziz Iruñera 30 arkabutz ekarri dituztela eta etxeak irinez eta gariz betetzen ari direla armada hundi hori elikatzeko.

Albisteek iristen jarraituko ziren eta alarmak prest egotea eskatzen zuen. Hemendik aurrera Amaiurko alkaidearen eta Zigako eta Doneztebeko posizio aurreratuetako agintarien arteko gutunak oso ohikoak izanen dire.

Apirila (1522-koa) Amaiurko batailaren hasiera izan zen.

Sarrera hau egiteko erabili den materiala.

Amaiur, Libera State. Asisko Urmeneta. Amaiurko Gaztelu elkartea, Herrima, Gure Berriak eta Erroa argitaletxeak. 2022.

Amaiur. Centro Arqueológico de visita. Amaiur Gaztelu Elkartea. Aranzadi Zientzia Elkartea.2020.

El Castillo de Amaiur a raves de la historia de Navarra. Sagredo, Iñaki. Pamiela. 2009.

Erro kraterra.

Erro, Ilargiko talka-krater bat da, Ilargiaren ekialdeko gorputz-adarretik haratago dagoena, ezkutuko aurpegian. Ipar-mendebaldean Mare Marginis eta mendebaldean Mare Smythii lotzen dituen lautada irregularraren ekialdeko zerrendan dago. Ilargi-azaleraren zati hau Lurretik ikus daiteke librazio onuragarrietan. Hala ere, une horietan ere ezin da xehetasun handirik ikusi, ertzek zentroaren ikuspegia oztopatzen dutelako. Erro kraterra 63,75km-ko diametroa du eta 1,2 km-ko sakontasuna. Izena, Luis Enrique Erro Soler astronomo mexikarraren omenez izendatu zuten.

Argtazkia. NASA (Wikipedia)

Luis Enrique Erro Soler 1897ko urtarrilaren 7an Mexiko Hirian jaio zen eta mexikar astronomo eta idazle ezaguna izan zen, Luis Erro Berasategi eta Filomena Soler senar-emazte emigratzailen semea izan zem

Astronomoaren aita, Luis Erro Berasategui, baztandarra zen eta Mexikora iritsi aurretik, Baztango bailaratik irten zen XIX. mendearen amaieran eta denbora bat eman zuen Katalunian. Leku horretan ezagutu zuen Filomena Soler, bere emaztea izango zena. Baztanen egurgile eta eskupilotako pilotari ezaguna zen, Mexikora emigratzeko dena utzi zuen ofizioa eta afizioa.

Mexikon, Morelosko estatuko azukre-etxalde bateko administratzailea izan zen, eta, ondoren, meatzari gisa dirutza lortzea saiatu omen zen (meategi baten jabea). Baina meategiko betak ez zuen inoiz topo egin, eta saltzea erabaki zuen. Morelia utzi eta emaztearekin Mexiko Hirira bueltatuko dira.

Erro baztandarrak 1920 inguruan hil zen Mexiko Hirian, Baztanera itzultzeko nahia bete ezinik.

Luis semeak, Morelian egin zituen lehen ikasketak, eta Ingeniaritza Zibila, Jurisprudentzia, Matematika Garaiak, Historia eta Greko Klasikoa ikasi zituen Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan (unam).

Luis Enrique Erro Soler. Argazkia elem.mx

1916an Gladios aldizkaria sortu eta zuzendu zuen, 1916 eta 1917 biztartean Marrazki eta Pintura irakaslea izan zen Arte Industrialeko Eskola batean. 1923an Adolfo de la Huertaren matxinadan parte hartzea leporatu zioten, beraz Kubara erbesteratu behar izan zuen. 1927an, Mexikora itzuli zen, ekonomista gisa lan egin zuen, eta politikan sartu zen. Batasuneko Kongresuko diputatu federala izan zen (1934-1936), eta lehendakaritzako kontseilaria (1935-1955). Legegintzaldia amaitzean, Parisera joan zen diplomatiko gisa. Astronomia eta Fisika ikasketak egin zituen; Harvardeko Behatokiko ikertzaile gisa lan egin zuen eta The Harvard College Observatory Bulletins-en kolaboratu zuen. 1941ean Astrofisikaren Behatoki Nazionala sortu zuen Tonantzintlan (Puebla), eta bertako zuzendaria izan zen 1950era arte.

Bihotzeko arazo larri baten ondorioz, zenbait astez barneratu zuten, baina egoera aprobetxatu zuen “Los pies descalzos” eleberri ospetsua idazteko. Bere obra idatzi ondoren, Luis Enrique Erro 1955eko urtarrilaren 18an hil zen, 58 urte zituela.

Luis Enrique Erro Soler, eleberrigile, astronomo eta matematikaria, politikaria eta humanista ere izan zen; kulturaren bidez unibertsaltasuna lortu nahi izan zuen. Bere eleberri bakarrean, “Los pies descalzos” izenekoan, gizarte-arazoez interesatu zen, kasu honetan Morelosko estatuko nekazariaren esplotazioaz, diktadura porfiristaren pean. Astronomiari egindako ekarpen ugarien artean hogei izarren aurkikuntza dago.

Luis Enrique Erroren lan astronomikoak nazioarteko errekonozimendua merezi izan zuen, ez bakarrik bere garaian, baita gaur egun ere; izan ere, Nazioarteko Astronomia Batasunak, hil ondorengo omenaldian, bere izena erabili zuen Erro ilargiaren kraterra izendatuz. Institutu Politekniko Nazionalak, hil ondoren, Luis Enrique Erro Planetarioa altxatuz ere omenduko dio, planetario ponen funtzio nagusia Mexikoko gazteei astronomia irakastea delarik.

Post hau egiteko erabili den materiala:

Agustin Otondo Dufurrenaren “Diccionario historico biografico del Valle de Baztan” . 2002 Nafarroko gobernua.

Luis Enrique Erro. http://www.elem.mx. 1993

Luis Enrique Erro Soler. Wikipedia.