Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for the ‘Uncategorized’ Category

 

alanlomax_radio

Alan Lomax 1948 Argazkia The American Folklife Center

Alan Lomax 1915an Texasen sortutako etnomusikologobfamatu bat izan zen, baita ere XX mendeko abesti herrikoien bildutzaile haundienetako bat bezala zautzen zaio eta garaiko telebistako saio garranzitsuenetan parte hartu zuen. Estatu Batuetan  blusaren inguruan ibili zen eta Muddy Waters, Leadbelly, Woody Guthrie, Jelly Roll Morton …eta halako artistak aurkitu eta ezagutzera eman zuen. 

Europa osoa bere grabadorakin zeharkatu zuen; Italia, Irlanda, India , Rumanía, Aragoi, Asturias, eta 1952ko abuztutik Euskal Herrian, urte notaio abenduan eta 1953ko urtarrilan…Baztanen ibili zen.

Baztanen Mariano Izeta ezagutu zun eta 40 urte lenago Rudolf Trebistch ikertzaile eta etnografo austriarra Tadeo Bielari eginzion bezala, Alanek 38 urteko Mariano, kantari eta irritziak botaz grabatu zion .Grabaketak hiru kanta ta hainbat irrintzi izan ziren

1. Akerra ikusi degu  Marianori gizon koro bat laguntzen dio

2. Kaila kantuz,1925ko Cancionero de Azkue-en  Hasparren (Laprdin) bildutako abestia da.

3. Txoriñoa, nora hua Aita Donostiak baita ere Lapurdin bildutako kanta,

Grabaketan Mariona abeslari fine eta franco ongi agertzen zaigu eta Alan berberak harritu eta zorionduko dio.

Maiatzan Alanek Marianori gutun bat idatziko dio, erranez bai irrintziak bai hiru euskal kantak Parisen eta Londresen Gaunitz gustatu dutela eta B.B.C-en erabili eta laster emitituko direla aipatzen dio. Gutunaren bukaeran eskerrak emanez gain bere ahotsaz zoriontzen dio.

Irrintziak eta bideo hontako kanta “Akerra ikusi degu” banatuta grabatu zituen, baina bideoan, kantan txertatuta agertzen dira.
Kanta. Akerra ikusi degu
Abeslaria Mariano Izeta
Grabaketa Alan Lomax
Audio montajea Pachi Mendiburu
Bideo edizioa Pello San Millan

Elizondon, Mariano lagunduta Juan Erasok gidatutako koralari “Ai hori begi ederra!” “Aran lore“. Baita ere hainbat audio grabatu ta solasaldiak  izan zuen Candida Olaetxea Erasorekin eta J. Lorenzo Iturralde (itsue eta zaharretxean zena) baten bat kantatu eta grabatu zion.

Captura de pantalla 2018-06-06 a las 21.31.57

Birgiña ama. Abeslari JuanLorenz Iturralde. Partituraren argazkia musicatradicional.eu

Alan Lomaxek Elizondoz gain, 1952ko abendu bukaeran ta urtarrila hasieran Erratzun ibili zen eta Etxebertzeko Joxe Fagoagarekin eta bere alaba Maiarekin hainbat kanta grabatu zituen. Kasu hontan 10 pieza eta bat Erratzuko “sonido ambiente.

Erratzuko audio guztiak  musicatradicional.eu atarian daude. Hoietako batzuk 2001an The Alan Lomax Collection. The Spanish Recordings. Basque Country: Navarre (Rounder Records, 2001) cd-an argitaratuak izan ziren.

Eskualdeko ibilbidea Lesakan amaitu zuen eta han Maurizio Elizalde eta Manuel Jaurenarekin Baztango Yoyak grabatu zuen.

 

Post hau egiteko erabili den materiala:

Patxi Mendibururen desolvidar bloga.

wikipedia, Alan Lomax-en wiki

 

Advertisements

Read Full Post »

Ikaburu eta Lamiak

Pentekosteren bigarren eguna zela, hau da kaperaren besta (Axulai mediara igo gabe) eta Urdazubin kontrabandista lasterketa probestuz, Urdazubiko haizeak izanen dugu hontakoan blogan.

Salbatore monastegia, Orbara eta bertze abadeak, Axular, Etxenike idazlariak,  Azkarko gaztelua, karlos V.aren sartzea eta ihesaldia (Urdazubitik) Azkarko gaztelua eta Alkerdi kobazuloak ekarri ditugu.

Kobazuloakin segituz Ikaburuko lezeak dugu protagonista, Konba hauek  Alkerdiko eta Berrobideko desberdinduz (hauek Norbert Casteret arkeologo frantsak 1930an aurkitu zituen) urte dexente batzuk lenagotik ezagunak ziren.

Captura de pantalla 2018-05-24 a las 19.53.05

Ikaburuko haitzuloko sarrera. Argazkia @txiki

Kontatzen dutenez 1808an inguruko artzain batek aurkitu zitun eta franzesadetan (Napoleon ejerzitoaren aurkako gerra) ezkutaleku bezala erabili ziren, baita ere urte batzuk geroxagoko gerraten (karlistadak) arma,  exposibloak eta tropa ezkutatzeko aproposak izan ziren eta doike gau lanetan haituendako ere…baina silex pusken aurkikuntzaz badakigu historioaurreko gizakia ibilitakoa dela, eta bere adina edo sortze data 14.000 urtetakoa dela eta barrutik  zeharkatzen duen Urtxume ibaiaren higadurari esker suertatu zela. Urtxumea eta ura, estalagmita-estalaktitak eragin zituzten eta gela ederrak utzi digu; “Harreraren gela”, la “Hiru erregen gela” edo “Zutaben gela” bezalakoak. Harras ongi konserbatuak daudenak etapensakera zahar batek dion bezala, horrela iritsi zaigu lamiengatik, Ikaburun bizi ziren… lamiengatik.

Urdax-eko jendeek Ikaburu-ko haitzuloak lamia-ak bizi izanda zeudela pentsatzen zuten, euskal mitologiako, ibaietan bizi direnen “sirenak” ahate ankako izakiak. Inguruko Lamia-ak sartu bezain laster haitzuloetan aurkitzen den Harreretako Aretoan (gela) biltzen ziren, Ikaburun bizi bai zen (Urtxumeko uretan) lamien eregiña. Hortaz herriko jendea haitzuloetan ez zen sartzen, lamia-en beldurrez eta egoera ederran iritsi zaigu.

Lamiek eta haitzuloek euskal mitologian eskutik doazte eta hainbat kondai badire lamiak gizakia bahitzen dutela eta bere haizuloetara eramaten dituztela. Ingurian kontatzen den ipuina zaharra batek dio bezala, Saratar bat Ikaburutik pasten ari zela lamien kanta entzun eta kobazuloko ahora urbildu zela soinu eder hori nor omen zen sortzen zuena ikustera eta urbildu bezain pronto, zas! barrera sartu eta ez zen gehiago atra haizulotik. Bere anahi Ezpeletan apazia zela kobazulora agertu zen gurutze bat eskuan eta sartu zene, baina ez Zion aurkitu eta atra zenean entzun zuen “eskerrak emaiozu eskuko horri, eskerraguak golkokoari! bertzela, hemen geratu behar izango zenuen

Dirudi lami bat hiltzerako puntuan zegoenean pertsona baten presentzia eskatzen zuten, normalki pertsonak lamia hilzorian ikustean haiengatik otoitz egiten zuen eta hordean otoiz egitean ezin ziren hil, akaso hortaz baiketak!

Baiana baita ere bahitu ondoren lamiak artzaiari. mutikoari kobazuloan egon ondoren opari bat eaten zieten. Euskal herrian zehar badire halako kontuak kontatuak, Artzai haitzuloa bahitua egon ondoren atratzia uzten Diode eta pari gise ikaz puska emanen diete, baina atratzerakoan ikatz beltza hori, urre disdiratsu ori batean bihurtzen da.

Bertzaldetik kondaira aunitz ere urrea zuzenki txaponetan ematen dietele erten dute, hoietako bat da Ultzamako Sunbillenean etxea Abauntzako haizuloko lamiek emandako esne kaikua urrezko txanponez beteta ereiki zela eta hangoak, beti diote etxe inguruan arbaso batek lamien urrezko txanponak lurperatu zitula. Ia apaldi Abauntza kobazuloaren inguruan  inkusketak batzuk egin ziren eta “lamién” altxorra aurkitu zuten, ez ziren urrezko txanponak baina bai kobrezkoak eta erromatar garaikoa…hau erakusten digu kaondairak zerbait egiazkoa dutela, ain egiazkoa lamiak bezala!

Post hau egiteko erabili den materiala

La dulce mano que acaricia y mata:Figuras siniestras femeninas en el mundo infantil greco-romano. Alejandro Arturo González Terriza. UNED

Mitología del Pueblo Vasco , Ostoa, 1984. BARANDIARAN, JOSE MIGUEL

Xareta.eus

 

Read Full Post »

Soilik hilabete terdi batean, gaztelaniarrak ia 10 urtetan lortutakoa galdu zuten. Egia erteko azken urteetan konkistatzaileek eramandako politikagatik (Najerako kondearen gobernu autoritarioa) hontakoan napar jauntxo gehiago bildu ziren legezko erregearen aurrean.

Ekainaren hasieran Nafar osoa Enrike II.ren izenanea askatuta zegoen, (beno,dena ez, Baztango Amaiurko gazteluan oinik estandarte imperiala astintzen zen). Naparrak berriz gobernatzen zuten eta Lasparre general frantsak  ejerzitoko aginte militarra izan arren erreinuko gobernu cibila naparren eskuetan utzi zen; Nafarroko kancillerra Baxenafarroako Karles Agramontarra (Courseango apezpikua) izanen zen enta bere ondokoak Juan eta Katalina Albret erregen garaikoa funzionarioak ziren; Jauregizar protonotarioa, Boneta idazkaria….Urdazubiko Juan Orbaran abadea, baita ere Olibako, et Irantzuko monastegikoak, Orreagako prriora. Erreinuko abokatu gise behamontarra kendu eta Martin Azpilkueta ezarri zuten, Juan de Jaso bere aiutaren kargua berreskuratu zuen (justizia).

Napar lehialei konfiskatutako lurrak bueltatu ziren, eta baita gaztelaniarrak ekarritako inkisizioa abolitu zen, soilik erregea bueltatzea falta zen….baina dena, ekainaren 30an  Noaingo porrotarekin amaitu zen. Uztailaren 1 Iruña errenditu  zen, soilik gotorlekua iraungo zuen leiala bortza artio.

Uztailan 20an Donibane Garazi erori zen, han gaztelanaiarrekin eskuz esku Ursua kapitaina 180 baztandar behamondarreki zegoen. Gazteluko alkaidea Juanikote kapitaina preso hartu eta 25an iruñean juicio sumarísimo baten ondoren hiltzera kondetatu zuten. 26an urkatu zuten, bere groppa zatitua izan zen eta hiriko toki ezberdinetan erakutsiak izan ziren. Abuztuaren 6 naparrek kontrolatzen zuten azken gaztelua erori zen Azkoakoako El Peñon.

Bazirudien 1512tik bezala, nafarroa gaztelaniarren eskutan berriz, zegola berriz nafarroako jaun ta jabe zirela baina ez da horrela izango, berriz dena lehen zegoen bezala geratzeko…ia ia hiru urte kostatuko zaie.

Enperadorea Gaztela barruan komuneroekin arazoak ditu, baita Murzia matxinatu da, e Balentzia eta Mallorkan germaniasko errebuelta daude…eta naparrak hori aprobetxatuz Frantziako laguntzarekin ejezito berri bat antolatzen hasiko dira eta irailarako pres egonen da.

Mirandako kondea erregerode berria zen eta erasoa berriaren kontra Iruñako defensa prestatu zuen. Iruña soldaduz bete zuen,  eta sokilik Hondarrabiko, Lizarrako, El Peñon…eta doike Amaiurko gazteluak ongi hornituak utzi zituen, bertzeak  Tuterako gaztelu zaharra eta  Tafallakoa bezala boata izan miren (Zangotzako harresiak…)

Baztandarrak, Ursua kapitaina buru izanda Iturbide eta Etxaideko jauntxoekin batera 300 baztandar bildu eta Hondarrabiako gaztelua defenditzera joan izan ziren.

Napar-Franses ejerzitua bitan banatuta dago, bata Donibane Garazin akuartelatua dago eta bertzia Lapurdin. Erregeordeak eta bere ondokoak (Leringo londea, Rena…) argi dute talde batak Amaiurko gaztelua erasoko duela eta bertzea Iruña.

Ejerzitiaren buru Bonivet mariskal frantsa da eta hasiera batean galarazteko mugiendo batzuk egin ondoren Auritzen agertzen da, Iruñak bidea hartuz, baina ikusten du zila izanen dela hiriburuarekin egitea eta irailaren 26an Amaiurren patzen du begi bistå.

Irailak 29 naparrak (eta frantsak) Amaiur sitiatua dute eta urriaren  batan kañonakadaz erasotzen hasten dira eta arrail bat item lortuko dute. 3an errendizioa negoziatu ondoren gaztelaniarrak (Anton Alguazil buru) gaztelua utziko dute. Gaztelua Velaz de Medrano eskuetan geldituko da.

Tropa gehiena Otsondo pastu eta Lapurdin (Senperen) bertze taldearekin biltzen da eta hortik Behobia zeharkatuz Irun-Irantzu gotorlekua hartzen dute. Bidasoako pasoa duela Bonnivet mariskala Hondarrabiara abiatzen da. Urriaren 18an hiru eraso ondoren, Hondarrabia napartar lealisten eskuetan akitu du. Naparrak Baxe Nabarra eta Baztan Bidasoa kontrolpean zuten, ez zen aunitz baina zerbait zen. Amaiurren 150 soldaduekin Velaz zegoen Baztan eta Bortziriak kontrolatzen, soilik Doneztebe eskapatzen zizaion, han baztandar behamondarrak (Ursua, Etxaide, Iturbide) “deserriratu” ziren. Xabierko jauna Elizondon akuertealtu zen, Alain Bertiz, Bertizko dorretxetik  bailarako sarrera kontrolatzen zuen eta berdin iten zuen Mauleon kapitaina Zigako herritik.

Maiatzan bezala, Napar estatu “txiki” hontan kargo politikoak aldatu ziren, balleko alkatea 60 urteko Juan de Iturbide behamondarra zen (Iturbide kapitainaren aita), kargotik kendu (preso hartu zuten eta Daxera examen zioten eta han bilbo zen) eta bere ordez Jarolako jauna legitimista ezarri zuten. Baita ere Juan de Arizkun behamondarra Baionara preso Eraman zuten.

Negua euritsua izan zen eta hori modu batean (bideak loiaz betetzen ziren) posizioak apenas ez mugitzea egin zuen, baina 1522ko hasieran erasoaldiak berriz hası ziren. Urdazubin Juan de Orbaran abadea zegoen bezala, Orreagako kolegiatan 1522ko otsailan Frantzisko de Navarra (Pedro de Navarra mariskalaren semea) priore kargua hartu behar zuen, baina erregeorde gaztelaniarra ezin zuenez hori onartu eta Ursua baztandarra kargo hartze hori eragoztea bidali zun. Ursuak baztandar talde batekin kolegiata hartu zuen eta kolegiata berriz berreskuratzeko Velaz de Medrano baztandik Ursua sitiatzea soldaduak bidali zituen, azkenia Iruñatik erreforzuak etortzen zirela legitimitistak Orreaga uzte behartuak izanen dira.

Nafarroako estatu txikia kontrolatzea ez zuen errexa Medrano alkaidea, hainbatetan  saiatu zen Zubieta eta Ituren artean zegoen Orzorrotz gaztelua bereganazea, baita ere auree egin bear zuen դonoztebetik (Arraiozko Iturbide kapitainaren eskuetan zegoen) etortzen ziren erasoaldiak (Bertiz eta Zozaiako jauntxoak aurre egiten zutenn aurka) zutenean. հorrela zela ekainaren 18an Xabierko sauna eta Belaz de Medrano baztango eta bortzirietako tropekin eta frantses eta alemaniar soldaduen lagunzarekin (guztira 2.000) Donoztebe eraso zuten. Iturbide jauna, elizan babaestuak zegoenean, ւltzamatik zetorrela Ursua kapitaina kementsu Donezteben sartu zen eta alemaniarrak eliza erasotzen ari zirela kontra egin zien merzenarioak alde eginez. Medrano eta Xabierko Miguel ikusita ezin zela seria hartu (eliza) tropak hedatzea eta agindu zuten, hori bai joan baino lehen herria erre zuten.

511Tjy86t0L._SX351_BO1,204,203,200_

Peio Monteano-ren La Guerra de Navarra (1512-1529): Crónica de la conquista española liburuaren azala

Porrot hau amaiaren hasiera izanen zen, ekainaren 27an Behobiako  Irun Irantzu gaztelua galduko dute, gazteluan berreskuratzeko San Martzi mendiko guda izan zen eta hemen ere Noain bezala (data berbere) galduz gain baja garranzitsuak izanen dute. Naparatar legitimisten Nafarroa zatitua geldituko da eta erregordea hori aprobetxatuz. Amaiurren patuko du indar guztia, Uztailaren 5 Iruñatik 2.300 napar behamondarrekin atrako da eta Belateko bidea hartuko du. 11an Berruetan daude, Ursua eta Iturbide Donoztebetik atra eta Bertiz eta Zozaia lortuko ditu, legitimistak Amaiurren babestuko dira. 13an Erregeordearen ejerzitua Elizondo dago 16an Amaiurren. Gertatutako ongi jakiña da, asedio, kañonakadak, bomba harresian, arraila etsian, defentsa kementsua, negoziazio eta azkenian 19an errendizioa.

Baztan Bidasoako estatu napar ttxikia desegin zen (soilik Hondarrabia gelditzen zen) eta halakorik berriz ez gertatzeko gaztelaniarren erregeordea (Mirandako kondea), gaztelua suntsitzea erabakiko du, beno, ez soilik gaztelua, baita ere Jauregizar, Zozaia eta Bertizko dorretxean defensak (harresiak) botatzea aginduko du.  Gaztelua abuztuaren 9an bailara osoan entzun zen danbada batekin erraustua izan zen.

Post hau egiteko erabili den materiala:

La guerra de Navarra (1512-1529) Crónica de la conquista española. Pero J. Monteano. Pamiela 2010

El castillo de Amaiur a través de la historia de Navarra. Iñaki Sagredo. Pamiela 2009

 

 

 

 

 

Read Full Post »

1833ko urrian, Karlistak bere lehenengo mugimenduak egiterakoan, Naparrako diputazioa, naparraez osatutako  militar (tropa franka) talde bat antolatuko du. Urrian, Errealista gerratik (1820-23) zegoen “Voluntarios de Navarra” tropa deseginen dute (karlisten eskuetan ez akitzeko) eta bi egunetara; Tiradores y franqueadores de Isabel II tropak sortuko dute.  Tropa liberal hauen hasieratako buru bat Ramón Zugarramurdi Arozarena teniente koronela arizkundarra izanen da ( bertzeak Felipe Navascués eta frankeadorenak Atanasio Mendívil izanen dira).

Ramon Zugarramurdi eskarmiento haundiko militara da, Frantzestean (1808/14) Napoleonen ejerzitoaren aurka Minaren ondoan borrokatu zuen. Honek II., III., eta I.V. konpañien agintea eman zion eta Baztanen ibili zen gerrilla taktikak pratikan jartzen, 83 ekintzetan egon zen eta bi aldiz zauritua izan zen, guerra bukatzerakoan komandantea zen. Gerra Realistan (1820/23) liberalekin borrokatuko du, frantsak preso hartuko zioten eta Frantziara eraman diote, ondarrian libre utzi eta Baztanera bueltatuko zen.

Tiradoreak sortu berriak zelarik eta Orbaizeta inguruan ibili ondoren (abenduan) Baztanera 130 soldadu ingurukin bidaliko diote. Baztanen Karlistak dabiltza nausi, Alkatea Martin Luis Etxeberria  Karlos V. errege gise aldarrikatu du eta arizkundarraren helburua Elizondo lortzea izanen da.

Captura de pantalla 2018-03-13 a la(s) 02.41.17

Erregiñaren ejerzito erregulararen soldadua

1834ko urte hasieran Ramon Zugarramurdiren erasoak hasiko dira, hontarako hasieran Antonio Irulegy errazutarraz eta bere 40 baztandarraz baliatuko da.  Sagastibelzak komandantea eta bere boluntario karlistek Baztan kontrolatzen dute eta Ramon Zugarramurdi eta Antonio Irulegi, Baigorritik eta Aldudetik Erratzun eta Arizkunen inkurtsioak egiten haste dira. Frantziak liberalak babesten ditu eta liberal tropak baimena dute Frantziara aldetik batetik sartu (Luzaidetik), Franzian mugitu (desarmatuta) eta Baztanen sartzea inkursioak egiteko.

Modu hortan aritzen ziren Zugarramurdi eta Iruleguy kristiniatarrak eta bere pezeteroak (diputaziotik pezeta baten soldata bai zuten). Otsailan 5 Errazun, 9an  Arizkunen eta konbentuan babestea behartuak, 10 Bergaran, 12an Urdazubiko muga kontrolatzen eta 14an karlisten segitzen ziotela muga pastu eta Irunera abiatuko dira

Biana ez du amore emanen arizkundarrak eta aprobetxatuz Sagastibeltza Euguin dagola, otsailaren 1an 200 gizonekin  miserikordia (gero gotorlekua eta kuartela izanen dena)  hartu eta gotortuko da. Otsailan 2 Sagastibeltzak  baztandarrez osatutako 5. batailona, Eugitik Elizondora miserikordia sitiatzera bidaltzen du. Arizkundar teniente koronela  errefortzuak iritsi artio gotorlekua mantentzen saiatuko da hortarako 15 egunetako janaria du.

Karlisten sitioa gogorra da, Zugarramuridiren gizonak 150 dira eta defenditzeko pres ez dagoen etxe haundi batean baestuak daude,  kanpoladean 800 karlista dituzte. 8 egun daramatenean, Karlistek ondoko etxeak erretzen saiatzen dira, tiradoreak berriz etxe hoiek babestu beharko dute ere.  Zumalakarregi 2.000 soldaduekin Baztanera heldu da, Nafarroako Junta karlista baitzagoen (Martin Luis Etxeberria juntkidea da). Baina oinik Sagastibeltzak mileka tiro bota arren,  Zugarramurdi miserikordian dago, gogor mantentzen da. Elkar arteko tiro bota horretan 65 urteko Beteluko (baina Elizondon bizi dena), Juan Jose Arraiz hilko da, Baztanen gerran hildako lehen zibila izanen da.

Egunak pastzia gero ta zailago dute Tiradoreak, baina laister errefuerzuak etorriko dita, Orreagatik Franzian sartuta eta Alduideik atra 40 karabinero eta 68 pezetero (triradoreak) etorriko dira, baita ere Gipuzkuateik Jauregi eta bere txapelgorriak bideratzen dira eta Iruñatik Valdes birreia 3.000 soldaduekin abiatzen da Miserikordia eta Zugarramurdi koronela askatzera.

Girinianoen ugimenduak Sagastibelza karlista Ultzamara lekutzea behartuko dio eta Otsaila 8an, Valdes jenerala bere errejimientoarekin Elizondora ailegatu eta kaxerna libratuko da. Biaramunean Valdes eta Zugarramurdi Miserikordia uzten dute eta Elizondotik Iruñera ganen dira.

Elizondotik Liberalak joanak berriz karlista bueltatuko dira eta hilabete batzutz (eraso baten bat kenduz) Aranako jaun ta jabe izanen dira.

Jakina da Uztailan Londresetik eskapatuta Franzia zeharkatuz  Karlos Maria Isidro Borbonekoa, (Karlos V) Elizondon izan zela eta hori jakin bezain pronto Rodil jeneralak (Valdesen ordezkoa) Karlos V. bila dator eta haren gibeletik emanen du Abuztu osoa, baina erregenahia apresatzea ezin lortuz irailaren 3an Rodil jenerala Elizondora bueltatzen da.

Rodilek Elizondo defenditu behar dela argi du eta horretarako Elizondoko Miserikordia eraikina aprobetxatzen du. Eraikina karratu haundia da, lau sorailukoa, barruko patio batekin baina independentzia gerratik ondoren (frantsak kaxerna gise erabili zutenetik) arront hondatua zegoen. Konponketetan aritu ondoren gotorlekua pres dago 500 soldadu babesteko, baita ere hiru kañon ditu alde guztietara mugitzen direnak, foso bat, enpalizada ta guzti eta lehio ttikiak (arpillerak) tiro egiteko. Eraikina Baztan ibaia ondoan dago, bertze aldean pare parean, zubitik pastuz (1913ko uholdeak eraman zuna) Domingonea etxea dago, etxe ederra eta haundia, etxe hori ere gotortuko dute.

Gotorlekua eta baita ere Elizondo…Elizondoko gobernadorearen eskuetan utziko dute, gobernadorea Ramon Zugarramurdi Arozena arizkundarra izanen da.

kuartela

Elizondo Irudikapena. Bi argazki zaharren arteko montajea. Tadeo Vielaren argazkian oinarritua

Gobernadore gise Elizondo defensa antolatuko du gotorlekuaz gain, Irailan baztandarrekin eta Francisco Asura kapitanari agindutara  Tiradores de Isabel II.neko konpainia bat ostuko du (60) baita ere Baztango jendearekin eta Pedro Miguel Apezteguiaren aginpean 56 mutilez osatutako “Urbanos” konpañia eta “guias” (20) sortuko ditu. Urbanoak eta Guiak udalak ordaintzen  zieten eta baita ere pezetero goitizena zituzten. Denetara (soldadu erregularrekin, Avilako errejimendua) 500 gizon izanen du Elizondo babesteko.

Elizondo El Fuerterekin (hala deitzen zioten) errege-bidea kontrolatzen dute eta Urdazubin, Oieregin eta Doneztebeko antzeko gorlekuekin Iruñeko bide kontrolpean izango dute. Hemendik aintzin karlistak (Sagastibeltzak) Elizondo eta gotorlekua bereganatzea saiatuko dira, lehenegoa sahiakera Iraila bertan izanen da.

17an Karlistak Elizondoko karriketan sartzen dira, baina atzera botatzea lortzen dute, 22an zubia pastu eta herriko erdiguneko errotan aurkitzen dira (kuarteletik 200 m-tara), Iraila 23an karlistek Zugarramurdiren arreba arrapatzen dute. Irailak 26 Sagastibelzak segitzen du Miserikordia eta errekako bertze aldean liberala okupatzen duen etxea blokatzen eta setiatzen. Girinianoak ezin dute gotorlekuako atea gurutzatu edo leihoetara atera zeren berhala tiro zaparradak jasatzen dute, 12 egun egonen dira liberalak blokeatuak…ondarrian Cordoba jenerala Elizondora etorriko da Zugarramurdi Laguntzera…holakoak zortzi asedioa izanen du (1835 tik aintzin kañokin ta guzti), zortzi asedio zortzi hilabetetan….Zortzi hilabete egon baitzen  gobernadore guise (baita ere hilabete hoietan kolera izurrite bateri aurre egin behar izan zion).

1835ko Apirilan Geronimo Valde da liberalen jeneral nagusia eta hilabete hoietako 20 eta 22 artean, Ameskoetan, Artatza bataila izan zen ( Eliot ituna firmatu baino lenago) eta porrota haundia jasan zuen. Liberal generalak Lizarrara eskapatu ondoren Logroñon babestuko da. Ekintza eta bataila galtze honek liberalen armada, Ebroko hegoaldeko ertzean kokatzea ekarriko du eta honek, taktika berri bat, taktika berri hontan iparraldeko gotorlekuak; Urdazubi, Elizondo, Donoztebe eta Lizarra ere garrantzia galtzen dute, ez dira hain beharrezkoak, bederen orain arten izan diren bezala.
Naiz eta Ramon Zugarramurdi Elizondoko gobernadora izan Otsailatik Gotorleku Oáa jeneralaren aginpean dago (Minarekin otsailan iritsi zen) eta taktika berri horren barne  Maiatzak 22  agintzen diote kaxerna uzteko eta Iruñara bueltatzeko. Iruñara bueltatu baino lehen, Maiatzan 25an Elizondoko kaxernatik Elizondo, Doneztebe eta Urdazubikoa gotorlekutan zeuden material eta gauza guziekin (armak, munizioneak, janaria… ) konboi bat atratzen da, konboia maiatzaren 26an arazorik gabe Iruñera iritsiko da.

Maiatzak 29aren egusentian, Kaxerna, Elizondoko Gobernadorearen Ramon Zugarramurdi Arizkundarra eskuan utten da eta Iruritatik Donezteberako bidea hartuz, Oráak jeneralak Baztan atzean uzten du. Eguraldi txarra izanen dute, eurie, hotza, lohia, eta Ultzama zeharlatzerakoan Larrainzan…Sagastibeltzaren karlistak esperoan. Larraitzarren Sagastibeltzak aise garaile atrako da eta batalla honengatik “brigadier” izendatuko diote. Oráa jeneralarako desastrea izan zen…bajaz gain erretiradan, ibaia gainezka zegola, soldaduak ito ziren, banandua gelditu zen ejerzitoa. Hala ere Eltzaburun 30an elkartzea lortu zuen eta Ekainaren 1ean, Iruñera irisi zen (2 hilabete lenago Iruñatik Elizondo askatzera Minarekin atra zen, 2 hilabete hortan bi porrot ia ia toki berean jasan izan du). Oráa-ren soldaduak borroka galtzeagatik zigortuak izan ziren (ardo eta pattarrarik gabe eta ofizialak zaldi gabe).

Ekainaren 2an Iruñetik Oráa Baztan aldera bi dibisionekin atratzen da, bere misioa han Ramon Zugarramurdiren aginpean utzitako soldaduak (tiradoreak eta erregularrak) Iruñera eramatea zen.

Egun hoietan, Baztanen Sagastibeltzako bataionak posizioak hartu dituzte. Batallon bat Arraiozen eta bertze bat Iruritan kokatuko dira. Elizondon baita ere Kristinoen aldetik mugimenduak badire.

Gotorlekuko material guzie eraman zutenetik, Elizondoko liberalak munizio eta janari exkaxa dute, gainera Eliot ituna firmatu arren, Karlistak, tropa frankekin edo pezeterokin siñatutakoa ez dute betetzen (erregularrekin bai) eta “pezeteroak” presoak hartzerakoan garbitzen dituzte.

Elizondon, gotorlekuan eta herrian barna, Ourenseko 200 erregularraz gain (galegoak, martxoan Espoz y Minarekin etorriak) tropa frankak zeuden, “pezetero” hauetatik bi erejimentu daude:  Asura kapitainaren Isabele II.eko tiradorak ( napar boluntario liberalaz ornituta, haien arten baztandarrak) eta Urbanoak (milizia, hauek denak eskualdekoak). Bai tiradoreak eta Urbanoak (denetara 130 ziren).

Baztandar tropa liberaletan, beldurra izugarria bazen (baita ere Elizondoko gobernadorean, Ramon Zugarramurdi arizkundarran), egoera txarra benetan zuten. Karlistak erasotuko zutela zurrumurruak baziren. Defenditzeko gutti eta gaizki hornituak zeuden eta…errendizen ezin ahal zirenez, hori pasatzen bai zen…. tropa frankoak (baztandarrak) hilko zituzten.
Ekainak 2ko ordu txikitan, Tiradoreak eta Urbanoak sublebatu ziren eta goizean kaxernako patioan formatuta zeudela atra ziren, haien aurrean Ramon Zugarramurdi teniente koronela zijoan. Pezetoroak eta Arizkundar buruzagia Elizondo utzi, eta Urdazubiko gotorlekura (kaxernara) abiatuko dira Elizondoko erregularreko komandanteari errenen dio bera ihes egiten bazuen karlistak bere atzetik joanen zirela eta Elizondo bakean utziko zutela,,,Ourenseko buruzagia plaza uzten bazun traidoreak izanen zirela errango die. Urdazubira iriterakoan, gotorlekura joan beharrean (Ourenseko 100 soldadu baziren) Ramon Zugarramurdi Urdazubi pastu eta Ainhoan babestu da..

Ekintza honengatik eta Cid komandantea aipatu zion bezala traidore bezala, Ekainaren 10an Iruñean gerra kontseilua izan zuen, bere jarrera koldarra epaitu zen, baita ere Apeztegia eta Asura kapitanena. Ramon denen adostasuna izan zela erranez defenditu zen….Ondarrian Iruñako ziudadelan hilabete batzuk preso egonen ondoren libre atrako da (kargurik gabe) eta idatziko du Manifiesto bat Elizondoko errenditzioa justifikatuz.

Errendizo horren ondoren gerra amaitu artio, Elizondo Karlisten eskuetan egonen da.

Post hau egiteko erabili den materiala;

Erratzuko kontuak bloga.

Historia y recuerdos carlistas, Volumen 1. Sancho el Fuerte Publicaciones, 1844

Zugarramurdi Arozarena, Ramón.AUÑAMENDI EUSKO ENTZIKLOPEDIA.

Fastos Espanoles o efemeridas de la guerra civil desde Octubre 1832, Volumen 2. Ignacio Boix, 1840.

 

 

 

 

 

,

 

Read Full Post »

Errebelde leialak.

1521eko udaberrian Nafarroako Henrike II.ak, Nafarroako Erresuma berreskuratzeko kanpaina antolatzen du. Antolatutako Napar armada (frantsesen laguntza zuena), 12.000 oinezko, 800 lantza eta 29 artilleria-piezaz osatuta dago eta haren buru André Foixkoa edo Asparrotseko jauna ezarri du Nafar erregea. 1521eko maiatzean, Nafarroa osoan altxamendu orokorra hasi zen, Iruñea, Lizarra, Tafalla edo Tutera bezalako hiri altxatu egin ziren. Maiatzaren 15ean Donibane Garazi hartu zuen eta gero Orreaga eta Auritz Iruñara abiatuz. Erregeorde gaztelaniarra alde egin ondoren, Iruñan gelditzen ziren soldadu gaztelarrak gazteluratu ziren. Nafar hiriburua sei orduko bonbardaketa jasan zun eta eraso hontan Loiolako Ignazioa gaztelaniar kapitaina zauritua izan zen. Erasotzaileen artean Xabierreko Migel eta Joanes Jaso- Azpilkuetarrak zeuden. Hiriburua hartuta Jasotarrak hiriaren kargu eginen dira.

29872073_2392040247488368_3171739486586032974_o

Biztartean Armada naparra Erresuma zeharkatu eta Logroño eraso zuen. Bidean Los Arcos setiatu eta arpilatu zuten, Karlos I.ari fideltasuna mantendu zuelako Ekainaren 5ean Logroñoko harresiak bonbardatzeari ekin bazion ere, 11an setioa utzi eta Iruñerantz atzera egin behar izan zuen, armada inperiala berrantolatu zelako.

Armada inperialak Nafarroa berinbaditzeko 30.000 soldadu errekrutatu zutela kalkulatzen da. Bi armaden lehendabiziko borrokak Garesen gertatu zen eta emaitza nafarren aldekoa izan arren, ekainaren 30ean Iruñetik gertu, Noaingo gudua izeneko bataila odoltsuan 5.000 soldadu hil ondoren Nafarroako armadak galdu zuen. Bortz egun geroago, Iruña errenditu zen.

Noainen galdu eta hiru hilabete geroago, Henrike II.a Nafarroakoaren jarraitzaileek, armada ttiki bat bildu eta irailean, Amaiurko gaztelua eta, urrian, Hondarribia hartu eta Baztan-Bidasoa ibarrak kontrolpean mantendu zituzten.

1522ko maiatzaren 10an enperadoreak barkamen orokorra eman zuen, 400 lagunei izan ezik, 400 nafar leial ezik.

Ekainaren 17an, gaztelarrek Doneztebe hartu eta erre zuten. Horrela Baztan-Bidasoako lerro defentsiboa apurtu zuten. Ekainaren 28an armada inperialak hutsik zegoen Behobiako gaztelua hartu zuen. Egun bi geroago inguru hartan Aldabe mendiko guda gertatu zen (San Martzialgo guda).

Uztailean 10.000 lagunek Amaiurko gaztelua setiatu eta 1522ko uztailaren 22an bertan zeuden 200 nafarrek amore eman zuten.

1523ko urrian Karlos I.a bera Iruñera joan zen Hondarribian eta Nafarroa Beherean zegoen Nafarroako erresistentziaren aurkako kanpaina prestatzeko. Abenduan beste barkamen orokorra eman zuen…hontakoan  nafar familien 152 ordezkariak, Noaingo batailan parte hartzeagtik, Amaiurko gaztelua defenditzeagatik (ta batzuk Hondarrabia oinik mantentzeagatik) errebeldeak deklaratuz alde batera uzten ditu.

Imperioko errebelde hoietan aurkitzen ditugu Peraltako Antonioa (Falcesko markesaren semea) Nafarroko Pedro mariskalaren semea (Hondarribiko gazteluaren buru dagona), Mauleoneko Karlos, Ezpeletako Frantsets, Xabierreko Miguel eta bere anaia Joanes Azpilkueta, Bertizko Alain, bere anaia eta hauen osaba Bertizko Jones Periz “bortetxipia”, Juanote Bertiz  eta bere semeak….eta…baztandarrak ere; Martin Jauregizar Gaztelaniarrak etorri ziren artio erreinuko prothonotario zena (notarioen lehenegoa), Jauregizarreko Olloki (olloqui cuya diz que es jaurygazar del valle de baztan) Zozaiako Pierres, Pedro Aguirre “Begiokerra” Baztango mendietan bizi dena, Zigako Juanikot Lezea Zozaiako sasikumea dena, Iruritako peligeroa, Arnaut Jauregizarreko “bortea” eta Martin Reaparaz Elizondoko arotza. Eskualdekoak dira Legasako Miguel eta Urdazubiko abatea Juan de Orbara. baina errebelde gise Nafarroako edozein lekuetako herritarrak daude; Garde, Isaba, Erronkari, Otxagabia,Bidankoze, Lizarra, Billatuerta, Tafalla, Iruña, Eulate, Kaseda, Zangotza, Lumbier, Tutera, kaskante, Falces, Monreal, Olite…denetara 152 errebelde.

1524ren Otsailan gaztelaniarrek Hondarribiaren bonbardaketa hasiko dire. Otsailaren 27an, frantziarrek gaztelua utzi eta nafarrak gelditu ziren. Otsailaren 29an nafarrei barkamena eskatu zieten errenditzearen truke. Azkenean 1524ko apirilean gaztelua errenditu zuten. Apirila bertan enperadorea barkamen orokorra eskeini zien, bera errege gise onartzen bazuten bere ondare guztiak bueltatuko zieten, Agramondar nagusi gehienak emperadoreari leialtasuna siñatu zuten eta haien errege gise onartu zuten…beno denek ez (dirudi 60 inguru ez).

Kuriositate bezala 1525an Juan Navarro “Navarriko” Garesko hidalgoa 1524ko barkamenari ez zena hartu (20 egun zeukaten siñatzeko) Erronkari ingurua Iparraldetik zetorrela preso hartu eta traidore bezala epaituko dute. Nabarriko Noaingo bataila ondoren iparraldean erbesturatu zen eta hortik Amaiurko gazteluaaren hartzean parte hartu zuen. Sargentu kargoa zeukan eta ere Hondarribin egon zen. Garestarra bizi guztirako galeretara kondenatuko diote.

Post hau egiteko erabili den materiala.

Martín de Azpilcueta el Mayor, el Consejo Real y el proceso contra Juan Navarro, defensor de la causa de los Albret en la conquista de Navarra“. Roldán Jimeno Aranguren. Principe de Viana. 254 zenbakia. 2011.

La Nobleza Navarra y su actuación durante la conquista del reino (1512-1524)”.

Fernando Santamaría Recarte. 1994

Perdón concedido por el Emperador Carlos V de Alemania, I de España a los navarros que le habian sido rebeldes cuando la batalla de Noain, exceptuando a D. Pedro de Navarra y a otros muchos que expresa“. Dokumentu historikoa. Iruña 1523k o abenduaren 15

Pamplona 15 de Diciembre de 1523.

 

 

 

Read Full Post »

Bertatxe

” Bertatx” bezala, Luis Pedro Arretxea alamandoztarrari ezagutzen zuten. Luis Pedro 1815 urtea Almandozko Beretartxea etxean sortu zen eta hortaz Bertatxe goitizena.

18 urteko gaztea zen, Bertatxek karlisten kausa besarkatu zuenean. 1833ko urrian  Baztangoa alkate karlistak  (eta valleko capitan de armas) Luis Etxeberriak  Zumalakárreguiren alde egin zun, On Karlos Isidro Borbondarra Karlos V bezala Espainako erregea aldarrikatuz . Alkate eta “capitan de armas” gise gerrako lehenengo egunetan 80 baztandar bildu zituen eta hoien artean Bertax almandoztarra zegoen.

16422352_1756032611089138_3337053584611407326_o6

Almandoz

Baztandar bolondres hoiek, sortu berriko karlista armadako 2º.bataionako 5. konpania izan zen(100 soldadu). Gero eta baztandar bolondres gehiago biltzen zirela konpainia horrekin, Nafarroako 5. Batallona sortuko dute eta Miguel Sagastibelza koronela izanez Baztanera formatzera eta antolatzera bidaliko dute….

Gerra haurrera doala  Bertatxek 5. bataionako teneientea izanen da eta gerrako pasarte ezagunetan parte hartuz gain, afera ilunetan sartuta egonen da. 1939 ko apirilan, Lizarran gerrako kontseilari eta ministro zen Manuel de Aziniega  aurrean Bigradier baten hilketaz deklaratzen dago.

Dirudi Urdazubiko gobernadore karlistak aipatu du brigader marotistaren hilketan teniente baztandarrak zerikusia duela (Karlisten artean zatiketa nabaria da alde batetik apostolikoa daude eta bertzetik marotistak).

Epaiketa baino urte bat lenago, 1838ko martxoaren 13an, Ziraukiko eremutan, bide baten ertzean, Cabañas brigadier karlistaren gorpua agertu zen, bularran notatxo bat zeukan “muerto por traidor por los voluntarios” jartzen zuena. Deklarazioan Bertatxek onartuko du Brigader Cabañas bera eta bere gizonak hil zutela, baina bere naguasiaren aginduak betetzen zuela aipatuko du. Egun hoietan 5. bataiona Ziraukin akuartelatua zegoela eta  bere komandatea aurrean agertzeko agiri bat jaso  zuela aipatuko du. Komandatea, Juan Bautista Aguirre (apostolikoa) lau gizon har dezala eta Sarakois baserrian dagoen Cabañas brigadierra traidorea (marotistak negoziazioaren alde zegoen) hiltzeko eta duen karta guztiak ekartzeko, agindu  zion. Bertatxek eta bere taldea iluntzeko 8ak aldera iritsi ziren baserrira. Brigadierra torturatu eta hil ondoren (aulki batean lotu, ballonetaz josi) gorpua hartu eta bide ertzea utzi zuten eta lenagotik prestatua zeukaten papertxoa, bularran jarriko diote. Paperak eta dokumentua Aguirre komandanteari eman ziotela aiputoko zun eta…. agindua jakin zula goitik etorri izan zela, Franzisko Garzia jeneral apostolikoaren agindua zela.

Hilabete batzuk lehenago Marotok, Franzisko Gartzia bertze bi general apostolikoekin batera (Guergue,  eta Sanz) bere kontra egiteagatik Lizarran afusilatu zitun eta teniente baztandarraren afera hau, apostolikoen gerra zikin horren barne zegola gelditu zen eta kargurik gabe suertatu zen Almandoztarra.

Baina….urte dexente batzuk geroxago  Meltxor Ferrer historatzailearen “Historia del Tradicionalismo Español” bildumako XVI liburuan deklarazioa hauei buruz errenen du Bertatxek gezurretan zebilela eta Franzisko Gartzia ez zegola implikatuta eta dena Bertaxen asmakizuna izan zela adierazten du, zeren…Bertatxek espio eta “agente kospiratzaile” bat zen. Hortarako, Gabriela “La Ronkalesarekin” kontrabandistarekin erlazio ilizituak zeukala eta embalume honek kristinianoekin Iparraldean  harremank zituela argudiatuko du ..eta hala zen! Bertatx almandoztarra, espia, kospiratzailea eta ixilpeko agente kristiniano zen.

Bertatxek, Eugenio Abiraneta Ibargoienen zerbizutara zegoen eta honek Isabel II. erregiñarentzan kospirazio, espioitza eta intoxikazio lanetan ibilitzen zen, karlismo barruko sektoreen artean mesfidantza sortu zuen. Horretarako, zurrumurruak eta gezurrezko agiriak zabaldu zituen, ofizialen artean zatiketak eta soldaduen artean etsipena sortuz. Artxibo handi bat ere sortu zuen (“Simancas” deitu zuena), jeneralek elkarri traizioak eta porrotak leporatzen zizkioteneko gezurrezko agiriak bilduaz.

Simankako paperten bere agenteak ageri dira eta Karlistadatan S,T,U,V, Y eta X agentea aritu ziren eta “y” ri buruz hala dio;  Luis Pedro Arretxea Almandozkoa (Valle de Baztan), “Botache” etxeko ofizial karlista gaztea, odoltzalea, ausarta, gorrotzailea eta denerako pres dagona. Du Gabriela “La ronkalesa”  izeneko neskalaguna, kontrabandista dena errextatuz  berarekin kontatuan patzeko.

Abiranetaren konspiraziok eragina haundiak izan zuten gerra bukaeran eta gehienetan Bertatxe teniente agertzen da, edo nafarroako 5. bataliona, bere batailona.

thumbnail.php

Lizarra. Argazkia http://www.dondenosvamos.com lekutik hartuta

1838ko maiatzan (brigadierraren hilketa ondoren) Lizarran batailon batzuk amotinatu ziren eta liskarrak sortu zuten. Egun hoietan Lizarran 5. bataiona istrukzioak egiten ari da eta…dirudienez sarjentu batzuk karrikan Baron-de-los-Valles-ekin ( Erregearen laguntzailea eta Karlos V. Elizondoko dukea bezala Nafarroara ixilpean sartzea lagundu ziona) topatu zirela ta, “mueran los ojalateros” (ojalateroak, erretaguardian, gortea, eta burrukatzen ez zutenei erten zioten eta “ojala que..” “ojala tal..” zeudenei) uhiukatzen hasi ziren , baita ere kolpatu zuten, eta pagak ordaintzea eskatu zuten, gainera libre uzteko presoak ziren Zaratiegi eta Elio jeneralak askatzea karriketan aldarrikatu zuten. Lisakarra gero ta haundiago bolondres gehiago geituz, Erregearen jauregiren aurrean  “viva Muñagorri y muera Karlos V” (?) ere ohiuak entzun ziren…Karlos V, balkoira atera zen jendetza baretzera baino ezin izan zuen. Soilik erragotzi  zun gau guzian patruilak hirian barna tiro deskarga botaka ibiltzea.”Afera honen gatik 5.bataillona Lizarratik lekutzea behartu zuten.

Madrilen gertaera honetaz garranztia eta publizitatea haundia eman zioten eta Karlisten arteko zatiketa nabaria zela argi zegoen.

1839ko abuztuan 9an, Bergarako Hitzarmena siñatu baino lehen, karlistek zatiketa bermatzen da. Maroto eta Espartero negoziaziak siñatzeko zeudela zurrumurrua zabaltzen da. Etulainen zegoen 5. batailloana sublebatzen da, “muerte a Maroto” eta ” Viva Carlos V” uhiukatuta posizioa utzi eta Baztanera abiatzen dira.Elizondon sartzekotan zeudela Elizondoko gobernadore Jose Ibañez kartlistak ateak etxi eta sartzea ez zien utzi, sublebatuak  Marotoren agiteak uko egiten zutenez traidore hutsak ziren!.

Elizondon ezin sartuz Berako bidea hartu zuten,  Beran ere gobernadora atea itxi egin zien, baina… Beran zeuden 11.batailonako soldaduak sublebatuekin bat egin zute eta herriarekin egin ziren. Elio generala alde batetik eta Lizarbe brigadierra bertzetik sublebatuen atzetik joan ziren. Elio 9. batailoneko 2 konpañiakin abuztuaren 11 Elizondora ailegatu zen,  egun hortan ere 5. batalloneko bertze konpania bat Berara iritsi zen, 500 soldadu karlista haserretuta baziren Beran. Urdazubin 11.batallonekoak (Beran ez zeudenak) gotorlekuan sartu eta badaezpada ezkutatu ziren. Baita ere 3. 10. eta 12. batallonak 5.aren pausuak segituz sublebatuko dira . Bera eta Oiarzunen erdian zegoen Gipuzkuako 5º batallona ere sublebatu zen.

Karlistak banatuak daude, sublebatuen buru erbesteratuak daude apostolikoak jartzen dira ( Los Arkosko apeza, 5. bailonako Agirre komandante ohia…) Mugimendua apostolikoak sortua de la dirudi , baina hau Marotoren indarra negoziziaren aurrean ahultzen dio eta Espartero orain arte adostutako baldintzak uko eginez ez dut hitzarmena siñatuko.
Abuztuaren 27an negoziazio autsia dago Esparterorekin, Marotok barkamena eskatzen dio On Karlosi eta Soldaduen mobilizazioak agintzen du Kristinianoen aurka baina Bizkaiko dibisioneko Simon de La Torre agindua desobeditzen du…eta Naparrak sublebatuak! Hurrengo egunean, Abuztuak 28, Marotok, Simón de la Torre-ren atxikimendu bakarrarekin, hitzarmena Bergaran ospatzea onartzen du…baita ere hitzarmenaren textu berria.

1º artikuloa “Baldomero Espartero kapitain jeneralak gogotsu gomendatuko dio gobernuari Gorteei foruak ematea edo aldatzea formalki proposatzeko konpromisoa betetzeko”.

Abuztuko 30an soilik Maroto eta La Torrek agertzen dira Bergaran, 31tik Irailako 5ra bitarte pixkanaka pixkanaka, gogoz kontra gehienak, mesfidantzarekin eta batzuk uko egiten armak ematea, agertuko dira Gipuzkuako eta gaztelako karlista batailonak edo partidak….Naparrak Baztan Bidasoan Jaun ta jabe basakeritan, jeneral “marotistak” hiltzen, lapurretan, etxeak asaltatzen …

Erregea irailarnb 14an Urdazubin dago, Espartero Otsondon dago. On Karlosek urduri ( eta bere familia eta guardia) zaldiek hartuta muga pasatuko dute!…gero bere gibeletik 2.500 boluntarioak zihoan eta ondoko egunetan 5., 11. eta 12. bataloineko bolondresak eta partidak sartuz joanen dira mugako edozein aldetik.

Iparraldeko armada karlista desegin da eta nahiz iñoiz onarpen ofizialil izan Abirante eta bere “agenteak” lortu dutenak izan dira…Orain del hilabete bat, Etulainen “Muerte a Maroto”, “viva el rey Carlos V” gogor eta ozenki ohiokatzen zuenetako bat…Bertatxe teneiantea izan zen.

Bertatxe ez Franziara pastu, gerora, gerra amaituta bere egoera azaltzerakoan, Arias Tejeriro (karlisten gerra ministro ohia apostolikoa) Urdazubin zeudela berarekin erbesteratzea eskeini zion, berak mantenituko ziola Franzian, baina Almandoztarra ezez erran zion, ez zuen beldurrik Marotozaleak traidore bezala fusilatzea..babestua bai zegoen!.

bertacha

Ustezko Bertatx

Teniente baztandar gaztea personaje historikoa izan zen baina baita ere literarioa. Pio Barojak “Ekintza gizon baten memoriak” 22  alez osatutako eleberri sortan Abiranetaren biografioa kontatzen digu. 22 eleberri hoietako batzutan Bertatxe ageri da ( La mascarada sangrienta, La nave de Locos, El amor, el dandysmo y la intriga….). Literatura Bertatxe eta bere anaiak (Martin Tranpa) deabua beino gaiztoagoak dira, liskartzaileak, gorrotatzaileak…Martin bahizilea bezala ageri da. Bertatxek zakarra, bortitza, odoltzalea, zitala, krudela, ankerraz gain, andrezalea, mozkorra, jokotzalea, apostutzalea eta farra egiteko lehena dela dio, baita ere bandido talde bateko buruzagi bezala aproposa dela. Fisiko aldetik (Pio Barojaren arabera) beltxarana, ez sobera altua, begi argikoak, aurpegi serioa eta tristea, bibote txikia eta patilla motzak eramaten zitun. Blusa urdina, boneta haundi bat alde batera botaia, hile luzea eta kizkurra, lepoan zapi gorri bat eta zilarreko katea zeraman eta eskuak, eraztunez beteta…bere ondoan beti Gabriela, altua mehea eta errubia zena.

Eleberritan zehar argi uzten digu pasarte hoietan gerra nazkatzen diola, engañatua sentitzen dela, ez dakiela norentzat lan egiten dula, karlistek liberalak azkenean berdin zaio ordaintzen baldin badute, zen haietako gizonak ez dutenak ez politikako ezta erlijioko ideaiak, basatasunan bizitzen direnetakoak, bortizkeriako eta bidegabekerian ongi moldatzen direnetakoak.

Pos hau egiteko erabili den materiala.

Memoria militar y politica sobre la guerra de Navarra:  el convenio de Vergara principales acontecimientos …” José Manuel de Arizaga.1840

Vindicación del general Maroto y manifiesto razonado de las causas del convenio de Vergara, los fusilamientos de Estella y demás sucesos notables. 1846

Historia del Tradicionalismo Español. XVI. tomos. “Mando de Maroto en el Norte: Los fusilamientos de Estella y el Convenio de Vergara.1839″ (Editorial Católica Española, S.A., Sevilla). Melchor Ferrer.

Aviraneta , ola vida de un conspirador. Pio Baroja.

El amor, el dandysmo y la intriga. Pio Baroja. 1922.

La nave de los locos. Pio Baroja

FICCIÓN Y REALIDAD EN MEMORIAS DE UN HOMBRE DE ACCIÓN, DE PÍO BAROJA.Ascensión Rivas Hernández (Universidad de Salamanca).

 

 

 

 

Read Full Post »

XVI.mendean Estatu modernoak eraikitzen hasi zirenean aro konfesionala deitzen zaio estatu hoietan erlijio ofiziala dago, eliza eta estatua batera doazte.

Erdi Aroan boterea  jauntxoen eskuetan dago, jauntxo hori bere lurrak eta han bizi diren guztien jaun ta jabe da, XVI. mendean, aldatzen da, nazio estatuak sortzen dira, nazio estatuak gero eta haundiago, erregeak guzti hori kontrolatzeko eta estatu sendo eta zentralizatu bat lortzeko botere osoak bereganatu behar du, aginte politikoa, militarra, ekonomikoa eta doike erlijiosoa!…

Historian lizentziaduna den Amai Nausia “Entre el luto y la supervivencia: viudas y viudedad en la Navarra Moderna (siglos XVI y XVII) tesiaren egilea eta Argia-rako elkarrizketan (2016ko urtarrilaren 17an) aipatzen digu familia bakoitza estatu txiki bat bezalakoa dela. Familiek ongi funtzionatzen badute estatuak ongi funtzionatuko du eta emakumeak beti agertu da bai estatuan eta familian, gizonaren erranetara. Diskurtso paternalista da Jaungoikoak gizonari eman dio pentsatzeko gaitasuna eta emakumea gizartearen gaitz guztien jatorria da; Pandora kultura klasikoan, Eva kristautasunean, eta abar…hemen Ama Birjina ideal guztien gailurra da, birjina eta ama delako aldi berean…baina emakume arrunta ezin dut pasioak kontrolatu eta horregatik beti egon behar dute gizon baten menpe, aita lehenbizi eta senarra ondoren…alarguna ezik Horregatik ziren alargunak horren arriskutsuak, ez baitzuten gizonik aldamenean eta gainera sexu harremanak ezagutzen zituzten…eta Nafarroan garai  haietan (XVI.mendea) alargunez bete zen.

Captura de pantalla 2018-03-08 a la(s) 19.10.06

Iruñeko andreak, gaztea zaharra eta dama. 1570 miniatura

1512 hasi zen Konkista eta hainbat gerra urte ondoren Nafarroan alargun pila gelditu ziren. Egoera horrek zorigaitzez gain, aukera berriak ekarri zien makume horiei . . Dokumentatua dago urte haietan hainbat nafar emakume  senarren negozioak (semearendako) mantentzen saiatzen direnak..Lehendabiziko aldiz askatasuna dute etxeak, ondareak eta familiak kudeatzeko eta kopuru haundia zenez legearen aldetik hori babestu zen. Nafarroan bi figura juridiko ezarri ziren: alarguntasuneko usufruktua eta ordainsaria edo dotea. Usufruktua  jabe izan gabe ondasun hori eduki eta erabiltzeko eskubide erreala da eta garai hartan aukera ematen zion emakumeari senarrarenak izandako ondare guztiak kudeatzeko, hori bai! baldintza batzuk bete behar zituen emakumeak:usufruktuaz gozatuko; alargun izan eta harreman sexualik ez izan. bitartean. Hau da, usufruktuaren bidez jokabide sexuala kontrolatzen zuten eta emakume hori ez du bertze gizona bilatuko, etxean geldituko da seme-alabak zaitzen, famili batasuna bermatzen.

Egia da usufruktua galtzen ahal zutela sexu harremanak izan gabe, sorginkeriaz akusazioarengatik hain zuzen. Mende hoietan sorginkeri prozesu haundiak ematen dira eta familien barne historia pila ikusten dira prozesu hoietan kasu gogorrak semeek ama salatzen dutela erditik kenduz eta familiako ondareak berenganatzen dutela.

Bigarren figura juridiko ordainsaria edo dotea da, Alargun gelditzerakoan, emakumeak erabakitzen ahal du usufruktuaz gozatzea edo bere dotea berreskuratzea. Nafarroako berezitasuna da, saria oso-osorik berreskuratzen zela. Ez zuen senarraren familiari edo seme-alabei zati bat eman beharrik. Gorteek erabaki zuten emakumeak direla haien dotearen jabeak eta kudeatzeko eskubide osoa dutela. Hemengo emakumeei autonomia pittin bat gehiago ematen die Europako bertze lurraldeekin konparatuz eta XVI. XVII mendean eta ohituraren pisuagatik XVIII. mendean, Nafarroan, emakumeok eskubidetan zertxobait aurrerago zeuden, ez ziren askeak, ezta gutxiagorik ere, baina Italia, Ingalaterra edo Gaztelan baino hobeki zeuden (Aragoirekin eta kataluñakin ez zen alde handirik)

Horrela dela aise ulertzen da (blogan landutako pasaje batzuk) nola jauntxo edo jauregiko nausia alarguna da, eta honek alabari pasten diola: XVI.mende bukaeran Arozarenako (ez du oinik palazio tituloa) nausia gise Graciana Arotzarena agertzen zaigu , XVII. mendearen hasieran Arraiozko Jauregizarreako jabea Ana Larralde da eta seme alabik ez duenez bere ahizparen hilobari dorrearen jabetza emanen dio. 1652an Ana Felipe Subizar alarguna da Iruritako Jaregizarreko nausia, honen alaba, Antonia de Jaurgizar Subizar, Besollako Lehenego markesarekin Jose Elio izenekoa ezkonduko da. 1672an Antonia eta Jose Eliok, Ana Felipa amarekin auzia sartuko dira Jauregizarreko maiorazgoarengatik, amak dirudi ez zuela maiorazgoko buru utzi nahi. XVIII. mebdearen hasieran Elizondoko Datue jauregia María de los Ángeles de Iturralde eta Aldekoa eskuetan dago. Maria Angeles  Lekauzko Aroztegian jaio da eta Datue bere amagatik (María Josefa Aldecoa Mayora) jaurentsi zuen eta Arozarena (garai hauetan bai jauregia eta leinu etxea) bere izebagatik. Ikusten denez Maria Josefa Aldekoa Aroztegiko jaunarekim Luis Iturralde Asko ezkondu arren Datu jauregiko nausia bera izaten segitzen zuen…

Pentsatzeko etxe apaletan zerbait berdintsua gertatuko zela, baina halako testimoniorik ez dugu, emakume  hauena bai etxe haundiko alabak zirelako eta ezta soilik hau, baita ere alargun dirudun hoiek jaurentsitako ondareak nola kudeatu zuten (batzuenak) badakigu.

Adibidez Manuela Munarriz Juan Bautista Iturralde Gamio arizkundarraren (Murillo el Cuendeko markesak) emaztea alargun gelditzean oinordekorik ez zuela, bere ondarea hainbat monasterio ezberdiñei eta fundazio erlijiosoetan banatu zuen, hoien artean urte batzuk bere senarra eta berak Arizkunen eraikitako klareisen konbentuan.

Captura de pantalla 2018-03-08 a la(s) 18.59.41

Azpilkuetako elizako Errosarioko ama birgiña talla

María Felicia Iriarte Erratzuko Iriarte jauregian 1725an sortua 21 urtekin Madrilera joan zen ,Miguel Gastón de Iriarte y Borda osabaren etxera . Osabarekin Azpilkuetako Etxarteneako Francisco de Indaburu lan egiten zuen. Miguel Gaston errege familiako hainbat tesoreia eramaten zun eta Apilkuetarra sabel  Farnesioko erregiña amaren dirua kudeatzen zuen. 177an alarguna gelditzen da. Napartarra denez familiako ondasun guztia kudeatuko. Garai haietako emakume diruduna eta erlijiosoaren ikuspututik ikusita, Erratzuko eta Azpilkuetako familiak Madriletik lagunduko du. Badirudi uzta txarrak izan direla Erratzu aldean eta Azpilkuetako familia (senarraren familia) arazo ekonomikoa dutela. Horrez gain bi herriak lagundi nahi ditu eta hortarako ze hobe bie herrientzat Errosarioko ama birgiñaren talla edo eskultura enkargatzea (azpilkuetarako bertze bi enkargatuko du, San Joakin eta Santa Anakoa)….Errosarioko ama birgiñak gaur egun bi elizetan dago (repe) nahiz eta Erratzukoa 1913ko uholdean urak eraman zuen eta Arizkungo Arozaenea bordan agertu zen.

Felicia Iriarte 1799an seme alabik gabe Madrilen hil zen, bere ondasuna Erratzuko Iriarte jauregiko naugusie utzi zien….haun da bere, odolezko familiari, familia baizen dena erlijioarekin batera estatu konfesionaletan.

 

Post hau iteko erabili den matriala.

AMAIA NAUSIA, historilariari Reyes Ilintxetak egindako elkarrizketa. ARGIA (2016ko urtarrilaren 17a).

Nafarroako alarguntasun-usufruktua, emakume alargunen biziraupenerako euskarri (XVI. eta XVII. mendeak). Amai Nausia. Eusko ikaskuntza. 2013

Mujeres baztanesas en la corte (siglo XVIII). Gaspar Castellano de Gastón. Príncipe de Viana, ISSN 0032-8472, 72 urea, 254 Zenbk, 2011.

 

Read Full Post »

« Newer Posts - Older Posts »