Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Archive for the ‘Tradizioak’ Category

Lamiak.

2010KO APIRILA

Xaloa telebistak, Baztango herriei buruz erreportai saioak grabatzen ari da, lehenengoa emititu dutena Amaiurkoa izan da. Saioa, herritar batzuen bidez, Amaiurko historia, bizitza, bitxikeriak… azaltzen ta erakusten ziguten, harras interesgarria izanez.

Urrengoa, Azpilkueta izanen du protagonista eta saio horretarako sarreratxo modu bat prestatzeko plazerra edo “ohorea” izan dut, beno, herriko informazio pixkat bideratuz, histori pixkat, kondaira baten bat, bitxikeriak…hau da, gutxi gora behera blog hotan jorratzen duguna. Ba, horretan nenbiltzala, Azpilkuetako gauzak berrirakurtzen, ahaztuta neukan gertakizun edo obe errana, kontakizun batekin, topo egin nuen. Kontakizuna dionez ,Azpilkuetako lurretan, Meatzeta  parajian (Otsondo-Gorramendi aldera) bi emakume lurperatu omen zituzten garai batean, ta biak,  lamiak ziren, horren ondorioz, tradizioaren arabera, toki hortan sortzen omen dira ekaitz guztiak!

baztangohaizegoarenargazkiak-20100313195118.jpgGure ballaran, lamiei buruzko erreferrenzi hau, ez da bakarra, Baztango hainbat eta hainbat lekutan, lamien histoioak, toponimoak eta “lami” hitza aurkitzen dira, Lamizilo, Lamiarri, Lamiarrita, lamiputzu

Lamizilo, trikuarri bat da eta Larramets muinoan dago, Beartzun eta Iñarbegi tartean, Baztanen baden trikuharri ikusgarrienetako bat  da. Bere hilgela argi nabari da gaur egun . Bere inguran haibat tumuluak aurkitzen dira, lamizilo tumulo talla izenarekin ezagutzen direnak.

Lamiarri Arizkun aldeko toponimoa da eta baita ere Arizkunen Lamiarrita aurkitzen da. Lamiarrita, gehienentzat, Arizkungo Ordoki ta Bozate auzoen tartean dagoen jauregia da, egia de gehienek izen horrekin zauzen dugula, (gañera ala dio pintura txuriz idatzitakoa etxearen burdiñezko atakan!) baña Lamiarrita, izena dion bezala, “lamien arrieta”, legartza, ingurua da! jauregia altxatuta dagoen eremua! Toki hortan, Baztan ibaiaren ertzak  eta inguruko lur eremua, Lamiarrita izena du, eta zubia Lamiarritako zubia 0blamia1.JPGeta doike! behitiko putzua, Lamiputzu!!!.

Bitxikeria bezala aipatu, jauregiaren benetako izena Etxeberria dela eta 1713ko ereikin zen jauregia da, baño lehenagotik, toki berberan bazen berze jauregi bat,hain zuzen Juan Goinetxearen jauregia, eta sute batean erre zenez, etxe berri bat eriki zuten, hortaz Etxeberria.

Baztanen bai bada etxe edo eraikin bat (borda), Lamiarrita izena duena eta honek ere, kontakizun, kondaira edo ipuin eder bat  ezkutantzen du bere harri gorrizko paretetan. Kontu zaharrak lotzen du Lamierrita borda, Aritzakuneko urrearekin eta XVIII. mendeko  hacienda idazkaria izan zenarekin. Lamiarritako borda (Aritzakun) Bautista de Iturralde-ren (Murilloko markesa izanen zena) aberastasunarekin lotura izanen du?. Akaso Jauan Bautista Iturralde gaztea, lamien urrea aurkitu zun?

Baña zer dira lamiak? Galderari erantzunez erran, Lamiak, euskal mitologiako izakia da. Lamiak, laminak edo amilamiak erreka putzuetan edo oxinetan  ilea urrezko orrazaz orrazten ta urrezko ispiluan begiztatzen egoten diren izakiak dira. Ahate oinak dituzte eta gizakumeak liluratzen dituzte, urrezko altxorrak badituzte, baseritar batzuei laguntzen dute, bertzei…izorratzen diete… (Kostaldean, lamiak gerritik behera arrain dira eta itsaslamia izena dute).

Nahiz eta lamien siñismena gure kulturan harras errotua izan, jatorriz, hemengoak ez dira. Lamiak, greziar mitologian  agertzen dira. Greziarrentzat Lamia, Belos erregearen alaba zen eta Zeuseren amorantea.  Hera zeloskorra asertuta, Lamia baso sakonean ezkutatu zen. Erromatarrak hemendik ibili zirenean  kondaira hori zabaldu zuten eta Euskal Herriko zoko ta bazter guztietan barneratua izan zen. Pentsatzekoa da basoko erreka putzu itzalsuak ikustean, Lamia-ren ezkutaleku aproposa izanen zela irudituko zitzaiela edo behipin, halako toki iduritsu batean,  Heraren eskapo ezkutatuko zela!! (hau hipotesis utsa da). 

lamia.jpgHala izan edo ez, egia dena, tradizioaren arabera, putzu hoiek eta erreka bazterrak lamiaz bete zirela eta haien inguruan, hainbat historia sortu ziren.

Baztanen hoietako putzu bat (Arizkungo lamiputzu aparte) Xorroxingo oxina edo putzua da. Erratzutar agureak kontatzen duten bezala han, ur azpian lamiak baziren eta uretan zarta bat ematean edo hanka urtetan zipli zapla itean, lamiak eskutik edo hankatik hartuz, urpera harrastatzen zituzten haurrak… Beno,ixtorio polita hau, dadirudi haurrak putzura ez urbiltzeko eta beldur pixket bat sartzeko balioko zuela.

Zigan aldean bada bertze ixtorio polita konmtatzen da lamiak protagonistak direla ta. Badirudi  Zigako Arretxeko nahusie apostautzalea zela, eta Telleriako landa gutzie aizurrez jorratzen zula, apustua in zun. Baiez ezez, baiez eta ezez… ondarrian, ilun-ezkilak jo zuten eta jakinez ordu horiek sorgin orduak zirela, apustua uztea erran zioten. Baña Arretxekoa kaskarkerian sartuta zegola ta aizurra autsi zizaiola bere alabari etxetik aitzurra ekartzea agindu zion. Arretxeko Mariya, aitzurre biila joan zen eta aitzurrakin agertu zen;

– “Aite! ona aitzurrek!”.

eta gainetik bota zion erranez

-“Agur! ni banaie betiko!”

…eta hori erran bezain pronto neskatikoa desagertu zen. Ez zen gehiago ikusi urte batzuk geroxago arte. Norbaitek Soateko haizetan, iratze lerakin zebilela, Jarrita ikusi zuen Arretxeako Mariya. Eskuan orratza bat zuela eta ixil ixilik bere ilea orrazten ta orrazten ari zen, beti  orrazakin  orratzen ta orraztatzen…ta hankak…. ahatekoak zituen!!

0blamia2.JPGKontakizun hauen lamiak, errekako lamiak dira, baña hauek ez dira bakarrak Baztanen, zertaz baita ere zulo hontan, (edo ondo ondoan)  Itsalamiak  aurkitzen ditugu. Kasu hontan ez kondairetan ezta ipuiñetan, baizik heraldikan, hau da, armarrietan! , beno, behipin armarri batean ageri zaigu. Armarri hori, Mugaireko Goentxea etxeako armarri ederra da eta argazkian ikus daiteke bezala, harrian zintzelatuta, Itsalami bat nabarmentzen da, bere urrezko orratzakin ta bere urrezko ispiluakin. Armarria,  Baztango etxe batean dagoen arren,  zerikusi haundia dauka Bertizko armarriarekin, zeren Bertizko ikurra, Itsaslamia da.

Nafarroako artxibategian dagoen,1572ko “Libro de armeria del reino de Navarra” liburuan, (liburu hau kopia bat da, badirudi originala erre zela edo erre zutela) ia Bertiz jauregiko edo Bertiz familiako armarrian, itsalamia ageri zaigu. Ikur hau, honetaz dakitenei deigarria iruditu zaie beti eta ia 1755an. Pedro Joseph Aldazabal idatzi zun liburu batean aipatzen digu Bertizko itsalamiare erranahia “Embajador elocuente y persuasivo, general prudente y cauteloso, que divierte a los enemigos con estratagemas, ganando por sorpresa las plazas” dela. 1918an Julio Altadill, militarra ta historiatzaileak, Aldazabalen zehazpenari, Enbaxadore elokuenteak eta limurtzaile, zuhurra… ta guzti hori!, aurpegia edo izen bat ematen dio. Erranez, Bertizko Mitxeto izango zela ikur hori irabaziko zuna bere familiarako XV. mendearen hasieran, hain justu 1421 aldera, Karlos Nobleak (Nafarroko erregea) emanda.

Enbaxadore sinbolizatu, grekotarren jainkotsa edo sorgiñak izan, egiazkoa edo ez, siñistu ala ez, egia den gauz bakarra da, gure ohituran, tradizioan eta kulturan, harras errotuak daudela eta Aita Barandiarenek erran zun moduan “Izena duen guztia omen da” eta izena dutenez, guk ere gurean, siñesten dugu.


Read Full Post »

Bazkarie, jakiak ta belarrak…ala deitzen da post hau baña lasai “eritasunak eta erremedioak” izenburua izaten ahal zun , zeren ondarrian horri buruz joanen da. “Bazkaria”-rena, Larunbatan izandako bazkariatik dator, bazkari hortan post hau “sukaldatzen” hasi bai zen. Bazkaria, Xorroxin Irratiak urtero bere kolaboratzaile,  herriko berriemailei…eskeintzen die bazkaria zen.

Bazkarian, ongi, bapo ta ase gelditu aparte, urtean zehar irratian enzundako ahotsei, aurpegia patzeko eta zautzeko aukera ederra da. Adibidez, mahikide bezala Txente Rekondo Karakola segi hola-n, nazioarteko gaiak jorratzen dituna) eta hainbat aldiz irratian entzun eta Nabarralden bere artikuluak irakur ondoren, musikaz, bidaiaz, munduari buruz ta jakiaz solasteko aukera izan zen. Izenburuaren “jakia“, hemen agertzen da , zeren gure parian Aran Garmendia Oiartzundarra eta bere bikotea zeuden. Aran, Josetxoren Karakola segi hola saioan, gorputza eta buruaren arteko hartuemanean oinarrituz, bizitzaren bertze ikuspegi bat ezagutzera ematen digu. Bizitzaren bertze ikusmira hortan garrantzi haundia jakia ta janaria dauka, hain zuzen janari mikrobiotikoa eta hortaz ta gizakia ta naturen konexioaz,

maxresdefault

Xabier Aierdi “Intxitxu” Argazkia: euskalherrikosendabelarrakblog.wordpress.com

bihotza ta burua orekatzeaz…aritu giñen eta niri behinpin, mundu berri eta ezezagun bat erakusi zidaten, Aran ta Alainek. Oiartzundarra ere, Xabier Aierdi “Intxitxu” da  eta saio berberan, sendabelarraz aritzen dena da (hona hemen tituloarekiko belarra-ren konexioa) eta baita ere bertziak bezala gorputz “osoan” zauzea aukera izan nun eta tenore hortan, ez nekien sendarbelar-biltzaile baten aurrian negoenik edo ikazkin famatuaren aurrian (ile ta bizar luze eta zuri bai du). Txantxa aparte, bere jakintasunaz gozatu ahal nun, ez bakarrik solastutako gutti horretan, baizik oparian eman zigun liburuan irakurtzerakoan.

Liburua “zilarrezko aitzurra, osasun herrikoa Oiartzunen” da eta Intxitxu herri kultur lantaldea editatua. Sendabelarraz, ukendoaz, zuhaitz ta barazkiaz (sendatzen dutenak) buruz doa, liburu xumea da baña adierazgarria, argazkiak “benetakoak” dira, hau da argazkiko belarra eta naturan aurkitzen ahal dena berdiñak dira ta belar hori zauzen ahal duzu, ez onttoen liburukoak bezalakoak, zertaz ontto, ziza edo perretxikuen kasuan, hoietako bat hartutakoa eta liburuko argazkikin konparatu nahai baduzu, ez duzu argazkitan aurkituko ezta berdintsurik erez!!!. eta hori eskertzen da. Liburuan ez bakarrik ze belarrak sendatzen duten aipatzen dira, baizik baita ere nola prestatzen den sendagarria ere eta aldiz batzutan belarrari buruzko erranairua edo olerkitxoa ageri da.

Ta denei agur ta eskerrak eman ondoren, liburua eskuetan bueltatu nintzen etxera, ta bidea liburuari begibistak ta horri pastez arinak emanez, oroitu nintzen orain dela urte batzuk Maite Lakar ta  Ana Telletxea bere “Baztan solasean, ahozko tradizioaren bilduma”  liburuan, atal bat zegola eritasunak eta erremedioak, medio. Bilduma horretan bi euskal filologoak Baztango hamabortz herriko hainbat kontu bildu zuten eta guzira 105 aitatxi ta amatxi baztandarrekin izan ziren eta bailarako iragana ta oroimenak zautzeko eta ez galtzeko, liburuan, bildu zuten.

 

images

kamamilla


Eritasunen eta erremedion atalan, Oiartzundarren liburan bezala, belarrak aipatzen dira, Adibidez: Kamamaille (argazkia getxokokoloreak.nirudia argazkiblogatik “lapurtua” dago) bezala, buruko miña, urdaileko miña kentzeko ta gibela, asma ta alergiak baretzeko ur irakinda hartzen dela eta almorranak ( txuringodol), erredurak, zingiria, eta erreumarako, olioan edo ukenduan hartzen dela, ta gauz bera,
axunarekin, anemiarandako, gibelarako.. aunzkurrumia (ahuntz kurrumea) hagiñeko miña arintzeko, erramun, sorgin iratza,

Baña, harrigarria dirudi arren, erremedio “hetedoroxoagoak” ere ageri dira, eta ez dago zihur sendatuko zutenik baña behipin horretan siñesten zen, eta arraroak ta aspaldiko gauzak direla dirudi arren, batzuk gaur egun oraindik erabiltzen dira. Eritasun eta erremedioen adibide batzuk:

Zingiroa (behatzetan edo gorputza giltzadura batzuetan atratzen den miña) sendatzeko, bela bat piztu, olia eta belarrak 4472164101_2c738bdc5a.jpgerre, erramu adarrekin gurutzea egin eta ke hartan, eskua pastu, eta halako zerbait errezatzen zen biztartean; Zingirio gurutze, zingirio San Ramon, zingirio San Juan…nik ezpaitu…ezpazaitut sendatzen sendatuko zaitu Espiritu Saindue. Baita ere, ez zegoen gaizki Arpeko saiduari bisita bat itea.(Argazkia erramu adarrekin indako gurutze batzuk, argazkia Gotzenetik blogatik hartua dago).

Kalitxak (garatxoa) kentzeko, isatsa (landarea) hartu eta hainbertze kalitzak izan, hainbertze koropiloak in behar zen landarean ta gero kalitzetik pastu. Bertze erremedioa zen, azienda bat hilik ikustean, ilea edo ezurra hartu ta kalitzan igurtu eta…ezurra hurrun bota eta ezizen ikus nora gaten zen. Edo, pakete bat gatzaz bete eta jendea pasatzen den toki batean utzi eta norbaitek parketea hartzen bazun kalitzak harentzat izango ziren…

Gangarabilak (gingiliak, gongoiloak masailpekoa haunditzen denean, “ganglioak“) sendatzeko ze hobe kantatzea baño; Gangabillak dira bederatzi, hori bat. bida, hiru, lau…eta gero alderantziz bederatzi, zortzi, zazpi…. Bertze bersio bat ala zion; Gangarabillak dira bederatzi, bederatzitik zortzi, zortzitik zazpi, zazpitik sei…ta hola bat artio ta gero aldrebes. Ta kantatu ondoren ongi tapatzia komeini zen.

Handitsua ( Handitua , zaldarra, aragian sortzen dena, Baztango mintzoa liburutik artue) garai batean zinkinkeriagatik atratzen zen eritasuna  zen eta horretarako enplastoak iten ziren. En plasto horiek  mota desberdiñakoak izanez. Adibidez Berbena (sendabelarra)  puxke bat frijitu, baratxuri, txistor eta kamamilleko hiru pikorrekin batera olioan patu, gero arroltziaren zuringo bota eta azkenik hiru barraskilo xeatu, (oskol ta guzikin)  pasta hori trapu batian patu ta trapua miñan patzen zen. Bertze enplaste mota eta itea errexagoa zena, ogia eta esnearekin egiten zena zen, bi osagaiak nahstuz pasta bat iten zen eta pasta hori ur beroan sartzen zen, beroa zegoenean miñan ezarriz ta berotasuna pairatuz badirudi sendatzen zela.

llaveb.jpgBegitxindorrak sendatzeko koilara bat berotzen zen eta harekin harraskatu. Bertze batzuk giltza bat erabiltzen zuten edo emakume alsrgun baten eraztunarekin. Metala utziz, baita ere arraultz berotu batekin, begian patuta, karaka (karaka, oiloaren kantua) iñez hiru aldiz ta gero gutzera joanez, biharamunerako begitxindorra desagertuko zela, badira diotenak. (giltzaren argazkia eliimartinez.blogspot.com-tik hartuta dago)

Hagiñeko miña-rako erten zuten bai gatza ta bai anisa ona zela, hori bai gaz “larria”, hau da pikor lodiko gatza.

Zotina, badirudi gure arbasoak zotin molestagarria kentzeko erabiltzen zuten erremedioa…arropari buelta ematea zen!!, alkandorari, pantaloiak, boneta aldrebes patzia…edo mauka tolestea. Zotiña sumatzearekin ta bigarna in baño lena maukak doblatu behar ziren eta hirugarrena baño lehen, eskua kopetan paratu eta…agur zotiñari!!!.

Zintzurreko miña kentzeko, ardoa egosi kanelakin ta erramun hostokin, sua eman ta alkola erretzen zen denborian, ur hura edaten zen. Bertze erremedioak bularrean ezpartin zola paratzea zeneta aus beroa edo gatza zartañan berotua galtzerdien sartu eta lepoan patzia, ziren.

bularreko miña, anginak eta katarroa sendatzeko, baita ere ezpartin zola (kasu huntan berotue) bularran patzen zen. Anginarako ez izateko ze obe gorosti adaxka pintxodun batzuk logelan patze.

santa-engraciap1018499.JPGHaur totelen toteltasuna (tartamudez) kentzeko, Elizondoko Santa Engraziako baselitzara eramaten zuten, eta han umea pastu ta erretzatuz,toteltasuna kenduko zela siñismena bazen.

Sabeleko miña.  Oberena, erramue belar onen (San Juanetan bedeinkatuak zirenak) lurriña zela dirudi, baita ere belar hoiek berotuak supazterreko palan eta oihal batean patuta sendatzen zen.

Zizariak. Garai haietan haurrak zizare haunitz izaten zutenez, soka batean baratxuriak lotzen zuten eta lepoan “kollare” moduan patzen zioten haurrei lo iten zuten bitartean. Zizareak baratxuri usañaz izutzen bai ziren ,( ala pentsatzen zen) alde egiten zuten eta biharamunian haurrak zizari gabe esnstzen ziren!!! eta gaue egun gure semeei “domper” eta halakoak ematen!!!

Zornea atratzeko, infekzioa gañean tipula gordiña patu eta gau guzie tipula estalita, infekzioa garbitzen da.

Arantzak sartuta edukiz gero…Ba adibidez, iratze zimiza sartzen ba zen, zinger zurie patzen zen enplaste moduen eta haren gañan benda, eta atsia guztia horrekin, ondarrian, arantza atrzen zen (hau gure aitetxi zenari etxean ikusi dugu). Hontarako ere tipula erabiltzen zen, tipule puxke bat berotu eta guri gurian arantza dogon tokian eta idortzerakoan arantza kanpoan zegon.

Barea. Sabela alboko min hori kentzeko (haurtzaroan erremedio hau erabili dugu) harri bat hartu behar zen eta harriari txua bota ondoren, harria tapatu edo urrun urrun bota behar zen…

…Eritasun eta erremedio hauek ez dira denaK, liburuan pilaka daude, kolpeak arintzeko, ozpiña, gatza ta txanponak…errearendako, olioa ta ura, tensioaplazebo” bezala hariko ziren, baño horrela izan edo ez izan, arbasoek erremedio hauek erabiltzen ba zuten, zerbaiterako izanen zen!!! Ezta? jaisteko…Batzuk, egian erran gezurrezkoa dirudite eta bertze batzuk ”

Post hau iteko, Maite Lakar Iraizoz eta Ana Telletxea Koxkolin-en “Baztan solasian, ahozko tradizioaren bilduma” liburua erabili da, ta baita ere Intxitxu kerri kultur lantaldearen “zilarrezko aitzurra” liburuxka.,

Read Full Post »

Baztan,  mendiz inguratuta dago, hoietak mendi batzuk garrantzi haundia daukate baztandarrentzat, historio baten bat gordetzen dutelako, aspaldiko kondairak eta aztarnak daudelako, kontakizuna eta gertakizun bitxiak dutelako… hoietako bat Legate mendia dugu. Gauz guzti hoiek betetzen duelako eta Legate bere 870 metrokin,  ia ia  Baztango edozein lekutik ikusten  delako eta gizakia hasierako garaietatik handik ibili ta igo dutelako, mendi garranzitsu, ezaugarri eta magikoa batean bihurtzen diote.

Leku Magikoa, gizakia bailara hauetan bizi izan zenetik da (neolitotik), zeren hor daude Legate inguruan garai hartako aztarnak, trikuaharriak, harrespilak  eta zutarriak, Urriki 1-2 , Mairu Harri,  Xaldarri 1-2 , Legate 5-6legateharrespil.jpgBarandiaran, aita Ondarra, Luis Milla ta bertze batzuk, aurkitu ta katalogatu zutenak eta gaur egun oraindik aurkitzen direnak, azkenetakoak 2007an Hilarriak taldea aurkitutakoak, Xaldarri 3, Errandonea Ipar, Errandonea hego… trikuharriak eta bizpa hiru zutarri (argazkian Legateko harrespila, argazkia “el buho”rena da eta menhieres y otras piedras blogetik artuta dago).

Majikoa ere bere kaskoan dagoen gurutzagatik, zeren garai batean bazen ohitura mendi kasko batzutan gurutzeak paratzea udaberriaren omenez, oparotasuna erakartzeko. Zihuraunitz ohitura pagano batik etorrita eta lehenago zerbait izango zelarik akaso,  1901ko maiatzaren 3an eta Lekauzko kaputxinoak sustatuta gurutze bat altxatu zuten (ez da gaur egun dagoen burdinezko gurutzea), 10 metrotako harrizko gurutze bat zen eta Joxe argiñe”  argiñak indakoa, eta erraten denez harri batzuk mila kilo pisatzen zuten eta leraz eraman ziren Zarborta baserritik, hango larraiñan egin bai ziren. Bitxikeri bezala erran, lera horren “gurdizaina” emakume bat izan zela, Elizondoko Angela beratarrak“, arraroa garai haietan lanbide bezala emakumeentzat, baina  zonaldean, lanbide horretan onenetakoa zena. Inaugurazioa Maiatzan izan zen eta eunka baztandar joan ziren, baino urteak eta jasandako denboraldiak, ekaitzak ta tximistaz kolpatuta, eroria bukatu zun.

1979an horrela zegola, Mariano Izetak zerbait egin behar dela proposatzen du, eta baztandarrak erabakitzen dute berri bat egitea baina aldi hontan burdinezkoa. Lehenengoa argin bat egin bazun, kasu hontan arotz bat eginen du Eugenio San Miguel Zubietarra (jatorriz Baztandrra), eta Franzisko Etxenike Oronoztarra kaskoan montatuko zun gurutze berria. 1979ko Abuztuaren 5an inaguratuko da gurutze berria,  5m izanen du eta harrizko pedestalekin 8metrotara iristsiz. Guruzea berriak, bere harrizko legate.jpganaia zaharra izan zen bezala, aspaldiko via crucisko helmuga ikustezina bihurtuko zen, zeren hori izanen zen lehengoaren helburua akaso, via cruzis hori egitean, urrundik ikustea gurutze haundi horren bidez, kalbario-bide horrren bukaera.  Nabaria denez ohitura haundia bazen Legate igotzea eta igoera hoietan garrantzi haundia, izanen du gurutze berriaren bultzatzailea, Mariano Izetak, zertaz hainbertzetan igo zuen, erraten da 100 aldiz baño gehiagotan eta ehungarren horretan ospakizun xume bat egin zen eta nola ez mutildantzak dantzatu ziren gurutzearen inguruan (argazkia pirineo 3000 webgnetik artuta dago)

Legatera igotzearen ohitura segitu eta mantendu da orain arte, eta horren adibidea bezala joan den Igandeko Baztango mendigotzaileen, Legateko ateraldia da. Aurtengoan eguna ederra atra zizaien , dena zuri zuri eta zeru urdin, eta urtero bezala Gerardo Plaza baztandar mendigotzailearen oroigarrian bilduz, gerardo-aza.jpgurteko omenaldia egin zioten. Gerardo Plaza Lekauztarra, lehenego baztandarra izan zen eta  baita ere lehenego euskalduna iñaki Aldaya, eta Xabier Garaioakin batera zortzimil bat igotzea lortu zuena, Himalayako  Dhaulagiril (8.I67 m) mendia izan zen 1979ko Maiatzeren 2an (gurutze berria inagurtu zen urtean). Oroigarria argazkian ikusten ahal den bezala piolet bat irudikatzen du. (argazkia pirineo 3000 webgnetik artuta dago).

Gerardo Plazaren oroigarria ez da kaskoan dagoen bakarra, zeren baita ere dago D. Julian Mitxelena apeza ezagunaren omenez, harri gorriz eta zutaharri moduko eraikitako oroigarria. D. Julianek apez ezaguna eta ahazteziña izan zen (nola ez ahaztu buruan ematen zituen kokak! ah! eta bazutan sugusak ere!), mendian ibiltzea eta mendiak  igotzea gustokoa zuena, mendigotzaile aparta zen.  Bere afiziogatik, garai bateko baztandar gazte haunitz mendiarekin lehen kontaktuak bere eskutik (lobatoak bidez) izan genun eta 14 urte bete gabe Saioa, Mendaur, Legate eta inguruko mendiak igotzen genun.

Bi Baztandar mendigozaileen (D, Julian Arantzarra zen, baña urte aunitzan apez moduan Baztanen egon zen) oroigarria apartez, Legate kaskoa bertze “eraikin” batzuk aurkitzen ahal dira, altare txiki bat, via-cruzis egiterakoan meza batekin akitzen bai zen, inguruko mendien eta norabideak ezartzen duen mahia, baserri baten irudia daukan buzoia, Xorroxingo antenak…ikusten denez, gizakia moldatutako kaskoa edo kasko gizatartua da Legatekoa, baina guzti hori magikotasun hori kentzen ez diona. Benetan magia edo xarmantasuna kentzen diona inguruan dagoen harrobia izanen da, ez harrobia hain zuzen, baizik garai batean egindako  harrobira iristeko pista, zeren lan haietan ez zen ezer errespetatu eta bidean aurkitzen ziren trikuaharriak sunsitu  ziren  ta baita ere zutarri bat lekutik eraman.

Baino gizonaren basakeriaz gain eta eskusartzeaz gain, oraindik mendi honetan nabaritzen eta sumatzen da aspaldiko magikotasun “laino” hori, eta mendi guztiak ez daukate lanbro majiko hori!.

Post hau iteko hurrengo materiala erabili da.

Lander Santa  Mariaren “San Miguel en el País del Bidasoa” idazlana.

Las cuatro estaciones en el Valle del Baztan”  (Diario de noticias, Baztango Herri Unibersitatea. 2006) Lander Santa Mariaren liburua.

Mariano Izetaren Baztango kontuak” ( Bilbao Bizkaia Kutxa. 1999)  liburua.

Read Full Post »

Gure Olentzero.

Maindire zuri batez estali ditu zeru urdinak teilatu gorriak
…negu goxoaren atarian eta udazken nabarretik at
maitasunaren urtaroan sartu gara,
eta estal nazazu manta zuriz eta kontaidazu
gabonetako ipuin hori,
zoriontsu egiten nauen hori, une batez egia den gezur polit hori
eta elurraren aurreko haize hotz horren usainak
eta belarraren gaineko ihintza horren sentipenak
eternitate osorako zorionez beteko gaitu.
Zu eta ni garen une bateko zorion bete hutsal hau
gure maitasuna gezurra ote?
Hobe gezur polit bat egia itsusi bat baino.
Zeren eta ba ote gezur itsusirik edo egia politarik?
Beharbada bai, eta horregatik
gabonetako ipuin bat maindire zuri artean irudikatuko dizut,
gezur eta egia politez eta itsusiz zure ondoan izanik
hona naiz eta denbora guztien denboratan
MAITE ZAITUT.
 
 
Ainara Maya Urrozen olerki ederra aitzakia hartuz, eta eguberriak direla, tradizio historikoan Euskal Herriko eguberrietako pertsonaia nagusia den Olentzerok, “gabonetako ipuin” hontako protagonista izanen da.
 
Olentzero Eguberria eta Jesus Nazaretekoaren jaiotza iragartzen dituen  pertsonaia mitologikoa da. Kondairen arabera, azken jentila da Olentzero! Kixmi edo Jesusen jaiotzaren ondoren beste guztiak desagertu  ziren Olentzerok izan ezik. Olentzerok menditik jeitsi eta Jesukristoren berri eman zuen. Horrela, Olentzero denbora mitologiko batetik kristautasunak ekarri zuen arorako trantsizio-pertsonaia da.
Olentzero edo Olentzearo eguzki berriaren edo Eguberriaren garaiaren ospakizun moduan kristautasunaren aurreko jai paganoa den arren, pertsonaia moduan Olentzero kristautasunaren berri emaile edo mezulari moduan bihurtzen du kondairak. Beraz, ohitura sinkretikoa da, euskal mitologiaren paganismoa eta kristautasunaren elementuak bateratzen ditu. 
 
 

 Dirudi, Kixmi eta Olentzeroren  kondairaren jatorria, Baionako diozesiaren mugekin bat datorrela  (Baztan, Baionako diozesiaren barruan zegoen) eta jakina da 1566 aldera, oilar mezaren ondoren haurrak  Onentzeroaren bertsoak kantatzera ateratzen zirela.   Lope Martinez de Isastik, XVII. mendeko idatzi batean, onen-(tz)aro, onen aroa edo garaia erran nahi duela adierazi zuen, eta XX. mendean Azkuek etimologikoki  Olentzeroren jatorri paganoa nabarmentzen du,  aro berria dakarren neguko solstizioarekin lotuz, eta bat dator Olentzero hitzaren bertze esanahiarekin, Olentzero Gabon eguna ere da.   Olentzeroren jatorria aintzinakoa eta paganoa da, neguko solstizioko ospakizunekin lotuta (Bizarzuri eta Europako hainbat kulturetako pertsonai bezala), non urte zaharraren amaiera eta urte edo eguzki berriaren etorrera ospatzen duena. Jose Maria Satrustegi etnologoak  Olentzero izenak oles hitzetik datorrela dio,  “Olesa-ak” jaietan egiten diren eskea izanen ziren. Oles hitzak Gabonetako eta Santa Ageda bezperako kopla zaharretan maiz agertzen da: «Zorion etxe honetako denoi / oles egitera gatoz / aterik ate ohitura zaharra / aurten berritzeko asmoz», eta hortik oles-aroa, hau da, etxez etxe kantuan eta eskean ibiltzeko garaia.     Olentzaro garai bat zen, tenore bat zen, eta garai hori denborarekin, gizaki batian (lehen panpin moduan, geroxago gizon moduan) personifiktua izan da. Baña personifikazio hori baño lehen Olentzerok enbor bat baita ere izan zen, garai hauetako subil bat zen, etxekoa suan erretzen zun subila.  Gau magiko hortan, neguko solstizoan, ta gero, zihurhauniz kristautasunaren indarrarekin 24ko gauan etxeko suan erretzen zen enborra edo subila olentzeroa zen. Biharamunian enbor hori etxeko toki preziatuenean gordetzen zen eta oparo onak eta zorionak ekarriko zuen siñismena bazen. Gaur gun Olentzero izeneko enborra edo mokorra erretzeko ohitura ere badago, ohitura horri subilaro (Aezkoan), porrondoko( Agurainen) eta sukubela (Liginagan) ere deitzen zaio. Bertzeleku batzutan (gipuzku aldean) Olentzero tximimetik sartzen zen eta haurrak izutzen zituen… Olentzero panpina tximinian, zintzilikatzea ere ohikoa da.


  Baña Olentzeroa Baztanekin lotuz, aipa behar 1918an Lekauzko kolegiora bi anai frantziskar  maixu gise irisi zirela, Aurelio Olazaran (aita Agustin Lizarra) ta Alejandro Olazaran (aita Hilarion de Estella). Maixu lanak aparte, segidan hasi ziren, lehendabizik, Baztango herri ta baserritik ta gero Euskal Herria osotik, kantak soñuak eta kopla zaharrak biltzen. Aita Hilario musikaz arduratzen zen eta Aita Agustin bertsoz eta koplaz. 1932an Txistulari aldizkarian bildutako bi pieza argitaratuko dute, bi pieza zahar horiek “Olentzarotarako” eta “Olentzero hiru abotsetarako” izan ziren.  

1936an, gerra zibilaren aferan bi anaiak Txilen erbesteratu ziren, aita Agustinen lan osoa Lekauzen galdu zen eta ez zen iñoiz geihago berreskuratuko, eta okerragoa zena, Txilera iritxi ta bi urtetara hil omen zen. Aita Hilarionek, Txiletik segituko zun bere lanak “Txistularia” aldizkarian argitaratzen. Zigorra pastu ondoren 1959an aukera izan zun Nafarrora bueltatzera eta Eguberri haietan, Iruñan zegola, lehenengo gauza egin zuna, San Atonio elkarteko gaztei zoriontzea izan zen. Zorioin hoiek, Olentzeroa berreskuratzea eta Iruñeko kaleetara atratzeagatik ziren, San Antonio Elkarteko gazteaak 1957tik Olentzeroa ospatzen zuten.

1957ko Iruñeko Olentzeroa, Lesakako olentzeroaren kopia zen edo obe errana Lesakako Olentzero bat zen!  Lesakan, 24 goizean kuadrilla batek puske-biltzean ibilitako olentzeroa, arratsaldez kamion batean sartu eta Iruñara eraman zuten. Olentzero panpin hori izan zen San Antonio elkarteko gazteak kalera atera zuten lehendabiziko Olentzeroa.   Lesakako olentzeroa, lehenago aro, garai eta enbort bat izan zena, dena panpin batean irudikatzen zen. Pampin horrekin gazteak etxez etxez “oles” (eskaria) eskatzen zuten, eta eske biltze honetatik uste dat, gaur eun daukan itxura, etorriko dela, hau da, potoloa, buruhaundia, tripontzia,…zeren halakoa izanez, gazteek, errango ahal zuten eske biltzean etxekoabdreari- aizu ea zer ematen diguzun zeren behitu gurekin nor datorren!!, honek berak bakarrik; kapoiak, arraultzak, hamar arrobako ardo zahagia (zatua), hamar txerri gazte, saiheski (txaski baztanen) ta solomo gaten ditu (Olentzeroren kanta)…Orrez gain pampiñari onentzaro kantak abesten ziren eta horiek bai onen-aroa izanen zirela, jaki ta edari sobrantiakin.    

1969ko Gabon gauan. Elizonko gazte kuadrilla Olentzerorekin. Argazkia B. Imbuluzketa utzitakoa

60. hamarkadaren bukaeran eta 70. hamarkadaren hasieran, Lesakako Olentzaroa, Euskal Herriko herri eta hiritara zabaldu zen ( Iruñako olentzeroari esker) eta 1969an Baztanera lehen aldiz iritsi zen, hain zuzen Elizondora.

Baztango Lehenego Olentzero horren antolakuntzan Baztango Club Deportiboko haibat gazte eta Pedro Ansorena egon ziren. Ansorenak Olentzeroko kantak erakusi zien eta ensaioak zuzendu zituen ere. Elizondoko Santiagoko parrokiako elkarteak baimena eskatu zuen garai hartako gobernuari eta baimena baiezkoa izanez, Maurizio Elizalde eta Felix Iriarteren soñuekin Olentzero atra zen. Elizondoko Olentzeroa ez zen bertze tokitan bezela panpin bat izan, baizik Angel Lizasoain Elizondarra izan zen ikazkiñaren paperan sartu zena. Kalez kale etxez etxe, kantaz kantaz,  sorbaldean Lizasoain eramaten zutela, esketan ibili ziren. Atratako sosa Franzisko Egozkue apezaren bidez, premian behar zutenei gabonsari moduan eman zitzaien.  1973an antolakunzaren ardura sortu berriki zen Baztan Ikastola hartu zuen eta hortik ainzin urtero urtero gure Olentzero buruhaundia eta tripontzia Elizondon barna ibili da.   Gaur egun, batzutan pampiña moduan bertzetan  aragi ta hezurrezko forman, batzutan goizen ta bertzetan arratsaldez atra arren…gabon gauan Baztango etxe guztientan opariak (eta ikatza)  uzten egonen da.    

Post hau iteko erabili den materiala;

Olentzero errebistko Gabriel Imbuluzketaren artikuloa.

olentzero.net webgunetik informazioa erabili da.

Read Full Post »

Urtarrilaren 17an San Anton eguna da, San Anton etxaldeko edo baserriko laneko animalien zaintzailea da. Tradizioaren arabera baserriko laneko animalientzat festa eguna da eta gaurko egunean bazka doblia izaten zuten eta nekazariek animaliak mezatara jausten zuten eta urtean zehar gaixoasunik eta heritasunek ez izateko asmorekin eliza atarian bedeinkatzen zituzten.

Baño festa guztiekin bezala kristianotasun kutsua kenduta ohitura zaharrago bat bazen (eta ez aspaldi artio baserri bazutan mantentzen zena). San Anton eguneko errito zaharran, animaliak  enbor erre baten gañetik pasazteraztea zen. Enbor hori, apaizen bendizioaren bezala, onuragarria zen eta laneko animaliak urte osorako gaixotasunez eta heritasunetaz babestuak geldituko omen ziren. Enbor hori, egun batzuk lehenago, baserriko  sukaldeko behekosuan erretako enborra zen, hain zuzen Gabon gauan, enbor hori Olentzeroa zen.

Baztanen San Anton egunan “San Anton” zozketa edo rifa egiten da. Zozketa hau bailaran egiten den zozketa zaharrena da, eta zihur ez jakin noiztik  hasi zen errifa egiten, bai badakigu  Luis Mari Ruiz elizondarrak Urdazubiko San Salvador monasterioko artxibo zaharrean aurkitu zuen txartel baten bide 1867an egiten zela. Hasiera batean zerri baten zozketa sen, gero  garai batean behi ( goiz-goiazetik Elizondoko karriketa barna pasaiatzen zuten behia) bat errifatzen zen eta gaur egun bertze gauze bazuen artean, aratze bat.

 Porzierto! Zozketan bildutako sosa guztie, “zarretxearentzat”  da.

Captura de pantalla 2018-03-14 a la(s) 11.21.50

San Anton zozketako boletoa. Argazkia J.M. Ondikol (Diario de Noticias)

Baztango zaharretxea,  Francisco Joaquin Iriarte zahar eta jubilatuen etxea izena du, eta “zarretxeaz” gain baita ere “La Misericordia” izenarekin ezagutu izan da. La Misericordia  “miseroentzat” prestazen zen tokia edo biltzen zituen eraikina zen. “Miseroak”  bailarako edo kanpoko etxe gabeko behartsuak, etxez etxez “limosna” eskatzen zutenak ziren eta toki hauetan babesa eta jana emateaz gain, gaixotasunak eta heritasunak sendatzen zieten.  

Gaur egungo Francisco Joaquin Iriarte zarretxea “casa de beneficiencia San Francisco Javier”  miserikordian jatorria du.

 XVIII. mendeko Bartolome Iturralde zigatarrak, bailaran “escuela de latinidad” (gaur egungo institutoa bezalakoak ziren, elizgizonak eramana) bat egiteko 2.000 peso eman zuen eta eskola hori ez bazen posible egitea, diru hori onura publiko baterako erabili behar zela arti utzi zuen. Azkenian erreinu zaharrearen lege batzuengatik eskola ez zen posible egitea eta ballarako junta generalak diru horrekin, Elizondoko kaputxinoen hospizioaren eraikina erostea erabaki zun (Kaputxinoen hospizia gaur egungo  Kuartelekozelaiko izenarekin ezaguten den tokian zegoen , hauxe da, parkeko Ikastola).  

Ideia, hospizioa, bailaran etxez-etxe eta elizen atarian limosna eskatzen zutenentzat babesteko toki bat izatea zen. Eraikina erosiz gain txukundu eta prestatu behar izan zen eta horretarako, jende aunitzek izan ziren, Francisco Arízcun  eta bere emaztea Josefa Irigoyen (Iturmendiko markesa) bezala (1000 peso) sosa eman zutenak. Baita ere, aunitz izan ziren  Ameriketan zeudenak edo han dirua egin zutenak benefizentzia etxea sustatu zutenak.

1787ko Otsailaren 27an “San Franzisco de Jabier casa de beneficencia-ren” arautegia onartzen da. Jabetza Baztandar guztiena izango zen eta kudeaketa eklesiastikoak eta sekularrak izanen edo eramanen dute.

Urte batzuk funzionatzen ari zela, 1793 Frantziarrak (konbentzio gerran) zonaldea okupatuko zuten. Urte haietan limosna eta karitate publikoaren  faltaz, San Franzisko de Jabier miserikordia itxiko da. Urte batzuk geroxago Independenzia gerratea izenarekin ezagutzen den gerran miserikordiako eraikina (hospizio zaharra) tropa napoleonikoa kaxerna gise erabiliko dute. Gerra ondoren gauzak baretuago  zeudenean eta berriz jendeen diru eskaintza bazela urte batzuz irekia izan zen. Baina berriz bertze gerrate baten bidez (Lehenengo Karlistaldia) 1833an itxiko da eta eraikina kuartel gise erabiliko da.

Captura de pantalla 2018-03-14 a la(s) 11.07.31

Miserikordia 1910 aldera, Argazkia G.Marin

Gerra eta jasandako asedioen ondorioiz eraikina ez zen erabilgarria izanen eta behin betirako “miserikordia” ren burutapena ahazten da. Baina XIX.mendearen erdialdean  “miserikordiaren” idei hori piztu zen eta horren bultzatzailea Francisco Joaquin Iriarte izan zen

Francisco Joaquíne Iriarte  Meoqui, Gartzaingo Yoar etxean jaioa zen, Gartzaingo presbiteroa izateaz aparte Cadizen negozioak zituen famili baten ondasunen oinordekoa zen eta 1850an beneficenciarako eraikin berri bat egiteko  1.858.000 Belloizko erreal eman zituen.   1857an Miserikordiaz gain Hospitala ere izango zuen eraikina egiña dago (gaur egungoa). U formako eraikinan baita ere despensa, siloa, eta labeak,  baratzia eta lorategia izanen  du. Honen guztiren prezioa, 575.000 realak izango da, eta benefizenzia etxe berri honen kudaketa, apaiza eta bortz karitateko monja eramanen dute, baita ere erran,  “beneficencia” berri hontan, bakarrik baztango 14 herriko (urte haietan Amaiur, Baztanik kanpo zegoen, 1667tik 1969artio) behartsu, umezurtz eta babesgabetuak hartuko direla. Franzisko Joakin Iriarte 1855an zendu zen eta bere omenez bere izena jarri zioten. 

P.D. Luis Mari Ruizek Urdazubiko San Salvador monasterioko artxibo zaharrean  1867ko trartela aurkitu zen artio, aipatzen zen zarretxeak, zeukan sosen iturburu haundiena, jendearen borondate onez emandako karitatea zenez alde moduen aurrera egin zuen, baño 1885an, gastuak emandako dirua baño haundiagoa izan zen eta udaletxeak, faltatzen ziren 4.750 pezetak, ordainduko zitun, ta hori horrelakoak ez gertatzeko  eta sosa iturri berri bat izateko, zerri baten zozketa egingo zuten… eta gaur egun artio.

 Post hau egiteko erabili den materiala.

Noticias y datosestadisticos del noble valle y universidad de Baztan“ liburua (1890)Manuel Irigoyen Olondriz.

Presencia navarra en el Cádiz del monopolio. Julian B. Ruiz Rivera.

Lander Santamariaren ainbat artikuloak. Diario de Noticias

Read Full Post »

Bailarako ordenantzetan dio iratzea ez zela mozten ahal Irailako (iratzearen hilabetea) lehenengoa iritsi artioa, San Jil izan artio! Baserri eta etxe bakoitzak egokitua zeukan lur komunalatik irazelai (idezelai) bat belaunaldiz belaunaldiz trasmititzen zena. Gaur egun “iratzea itea” iratzea moztea, iratze metetan patzea ia apenas egiten da, baino bazen garai bat iratzea oso garranzitsua zela. Iratzarekin, ongarri iten zen, bai metazirietan edo “kamantza” bezala, kamantzak artzaien guaziak iratzez egiñakoak izanez gain baita ere aberenak dira eta kamantza hauek animalien gorotzakin nahastuta ongarria eta simaur bihurtzen zen, ongarri naturala eta primerazkoa izanez.

374857_320262727999474_1222233489_nIratzea moztea oso gogorra zen eta ez bakarrik bere zurtoia gogorra delakoz eta sega, denbora guztian zorrozten egon behar zelako, baizik baita ere normalki iritzelaiak baserritik urrun zeudelakoz eta iratze moztua leretan ekarri behar zelako. Urtean behin mozten da eta oso garrantzisua zen Irailaraino itxarotxea, zertaz tenore hontan iratza “heldua” dago eta lehenago mozten baldin bazen arriskua izanen zen urrengo urteetan ez zelakoz aterako. Baita ere garranzi haundia dauka bakoitzak egokitutako eremutik moztea, ezin zen eta debekatua zegoen bertze edozein lekutik moztea, baita ere garrantzi haundikoa da urtero moztea edo behipin ez egotea bi urte segidu moztu gabe, zeren irazelai bat abandonaturik harras txarra izanen zen mendirako, aproposa izanen zelakoz suteak izateko.

Iratzearekin iratze-metak iten dira, eta han ustelduko da. Iratzea ez zaie ematen haziendari janari edo bazka bezala zeren ez da jangarria animaliendako, gañera arriskutsua izanen zen jango bazuten. Usteldua izan ondoren eta ongarrian bihurtuta, simurtuko dira zelai eta belai guztiak, ziklo naturalaren urrats guztiak emanez.

534032_429569953735417_92185939_nGarai hauetan ere, Udazkenaren atetan gaudenz, egurra prestatzen da eta baita ere San Jil-endako, egurre loteak eskatuta egon behar dira (Abuztuak 31 azken eguna). Hau ere eremu komunalatik egurra aprobetxatzen da ta horrela baita ere mendia eta basoak garbitzen dira, lote hauetan gehienbat etxeko supazterretarako edo sutondotarako da baina baita ere nekazal tresnak egiteko, egurra ematen da, meten metaziriak iteko, lerraferrak iteko (gaztañak gaztañondotik botatzeko makile)… Hemen ere bailarako ordenantzetan argi uzten du, egokitutako lotea menditik ateratzeko eta etxera eramateko 9 hilabeta daudela, Irailatik Maiatzaartio .

Bitxikeri bezala erran, 50. hamarkadan hemen zeuden militarrak (ofizialak)ziren, moztu, zer moztu ta nori moztu erabakitzen zutenak. Meakan zeukaten kuartelak eta han inguruan mozten zuten egurra, herritarrek, turnoko ofizialari erosten zioten. Egurra ordaindu eta etxera eramateko , soldadu dozena alokatzen zuten, Soldaduak artu eta herritarren etxeko atearaño eramaten zuten egurra. Normalki etxekoa, soldaduei bost duro eta gosari on bat ematen zieten baina batzutan ezta hori, san Jil inguruko bertze erranairu zaharra baieztatuz  “San Jil arrapà dena ta bil”

Read Full Post »

Amaiurko artzain zakur txapelketa, 1976tik Amaiurko bestetan, Amabirjin Egunez, abuztuak 15an egiten den ibilbide luzeko txapelketa da. Baztanen  halako txapelketarik egiten den ekitaldi bakarra da. Lehiaketa hiru proba kanporatzailetan oinarritzen da. Proba horietan, txakurrek artaldeak maneiatzeko duten trebetasuna eta obedientzia zehazten dira. Lehiaketa 2004tik Patxi Etxeberria “Xanpart”   memoriala da.

Koldo Goinetxe amaiurtarrak kontatzen du, Amaiurko lehiaketak 1975ko urtean Patxi Etxeberria “Xampart” amaiurtar artzainarekin Uharte Arakilera egindako bidaia batean du jatorria. Urte hortan Xanpart  bigarren geratu zen, gerora hamabortz titulu irabaziko zituen eta Euskal Herrian egon den artzai oberena bihurtuko da, zakurrekin solas eta ardiekin jolas iten zuen artzaina zen. Mutil zintzoa eta denek maitatu izan zuten, bai txapelketetan eta baita bere bizitza arruntan.

Patxi Etxeberria 18 urtekin Artzain Zakurren nazioarteko XVII. Txapelketa Nagusiko garailea, labrit zakurrarekin. 1976 Oñati. Argazkia Principe de Viana.

Patxi Etxeberria Mihura, (Xanpart lagunentzat) 1958ko otsailaren 2an sortu zen  Amaiurreko Xanpartenbordan baserrian, eta bizitoketik goitizena hartu zun.  Ttikitatik, baserrian artzaintzan hasi zen, laister lan bakarti horretan, zakurra bilakatuko zen bere lagunik hoberena. Artaldea belardietan zaintzen egoten zenenean, zakurren hezitzea hasten zen. Patxirentzat txapelketetan aritzea ez zen helburua eta ez zizaion ezta burutik pasatu halako batetan parte hartzea, garai haietan Norberto Iturraldek Amaiurren apeza zena,  ezagutzen zion zein artzain ona zela eta berarekin solastu ondoren, animatu zion, parte hartzea eta bere burua erakustea  izaera ez izan arren,  azkenean onartu zuen.

Amaiurko lehen artzain zakur lehiaketan, bere herrian lehiatu eta irabazi zun, ez soilik lehenengo hau, baizik 10 aldiz gehiago irabatziko zun Amaiurren.

Xanpart hasi zelarik, artzai zakurren txapelketaren munduak iraultza ttikia ezagutu zuen. Amaiurko artzainak bere lehen urtean, hitzordu nagusiak irabazi zituen, Oñatiko masterra tartean (artzai txakur txapelketetan sari nagusiena dena). Lehen urte horretan Euskal Herriko txapela ez izan zuen lortu, eguraldi kaskarra egin bai zuen Urkuiolan,  baina berantago bortz aldiz irabaziko zun (gaur egun ez du inork hori lortu). Nafarroako txapela berehala jauntzi zuen, eta ondoko urteetan 15 aldiz irabaziko zuen, hoietatik 12, jarraituak, 1976tik 1987ra, hoietako sei, bere lagun  Labri-rekin lortu zun eta bertze seiak Pintxe-rekin  baiterehiru aldiz  Lagun zakurrekin.

1988an Nafarroako Txapelketa bertze Amaiurtar bat irabazi zun, Felix Irigoien eta handik aurrera ia gutti edo ezerrez lehiatu zuen.

Herrian gutti agertu arren, herriko bestetan bi egun pare, ez gehigo agertzen zen, barrideak aunitz maitatzen ziotenez 1999 omenaldi xume eta ederra egin zioten Amaiurren eta 2001 berriz, Iruñan. Animo haundia hartuta, artzai lanetan segitzekon balio izan zizaion omenaldiak, zeren ia bere osasuna, ukituta zegon. 30urtekin osasun arazoekin hasi zen eta hil baino lenago neumonia haundi bat pastu zun, baina berak, artzai lanetan segitzen zun eta egunero Belateko zelaietara (ardien bazkalekuetara) joan etorri egiten zun eta joan etorri hoietako batetan, betirako bidean gelditu zen. 46 urte zitun eta artzai bezala kristoneko palmaresa zuen (Oñatiko masterra 3 aldiz irabazita), horregatik eta gañera mutil zintzoa, xumea eta maitagarria zenez, egun horretan Baztanen laino beltz eta triste bat somatu zen (penaren lainoa).

Adixkide ginuen

artista ere bazen,

beti irrifartsu

eman zizkigun

hamaika atsegin.

Sarrera hau egiteko erabili den materiala.

ARTZAIN-TXAKURRENSARIKETA, OÑATI’N 1975. Mariano Izeta. Principe de Viana. Diputación Foral de Navarra. 1975.

BAZTANDAR GAZTE BAT TXAPELDUNA. Mariano Izeta. Principe de Viana. Diputación Foral de Navarra. 1976.

Artzain-txakurren lehiaketa. wikipedia.eus.

Ardi txakurren lehiaketak, Artzain txakur txapelketak. Euskal Gartzain txakurra. Artzain. 2027

Read Full Post »

Baztandarren Biltzarra  1964. urteaz gero (1997an, 2020an eta 2021an ezik) urte Elizondon Baztango 15 herrien arteko senidetasun jaialdi  da. Baztango bailarako festarik bereizgarriena da. Goizeko orgen desfilearekin baztandarrek bailararen iragan eta egungo egoerak islatzen dituzte, karroza ikusgarriek Baztango hamabortz herrietako eguneroko bizitza tradizionaleko eszenak irudikatzen dituzte. 

Jai honi, Zugarramurdiko lagun batek, baztandarren arrotasun eguna” (dia del orgullo baztanes) deitzen dio eta jakiña da  Malerrekan, baten batek “tukutukuen biltzarra” ere, deitzen diola.

 

2009ko Baztandar Biltzarra jaiako kartela. Egilea Begoña Durruti

Tuku tuku edo ttuku ttuku, aspalditik baztandarrei adirazteko erabiltzen den hitza edo goitizina da (gehien bat Malaerrekan) eta hala dio Euskalzaindiako  hiztegia hitz horren  3. adierazpenan;

                     Baztango biztanleen ezizen gisa. Baztandarrak tukutuku, L.” Baztandarrei aplikatzen dieten ezizena, erreserbatuak eta mesfidatiak direla adierazteko “.

Eta Hiztegiko  lehenego adierazpena, peto peto ematen du gure izaerarekin;

                 Onomatopeia, “isilik ibiltzea edo ihes egitea adierazteko, zaratarik egin gabe, arreta erakarri gabe; eta gauzak oharkabean egitea.”

Ulertzen dudana “Baztandar tuku-tuku”ertean hiztegiko 2. adierazpenagatik dela da eta Ibarretik kanpo erdeinuzko moduan erabiltzen bada ere, egia errabn baztandarrei ez zaie enbarazu egiten eta goitizenaren erranahia honela ulertzen da: isilpekoak, zuhurrak, nobleak; serioak eta erreserbatuak… eta Tuku-Tuku izaera horrek harrotasunez betetzen ditu.

Nahiz eta erranairu batzutan “Baztandarra tuku-tuku, gasna erre yale, sura jan ta batre gabe” bezalakoan, ergel, tentel, lelo, txepel, inozo, tonto intxura gelditu zeren dion bezala gasna zotz baten muturrean jarri ta su gaiñean erretzen ari denean, aunitzetan sutara erori, ta baztandarra gabe gelditzen da!.

Bertze kasuetan, batek bertze batengana, nondik ziria sartu dabillenaz erte da Baztandar tuku-tuku. Koikuan milia marra-kuku”

Ta mila marra-kuku (Baztango talo mota)koikuan izanez, Baztango herri guztiendako bere iseka kanta ezin falta!

ERRANAIRUAK eta ISEKA KANTAK

Herriz herriz basaburutik hasita  baztangoizaraino herri guztiak badauka bere iseka kanta

Almandoz galtza motz – Almanandoz kiz koz, berroetarrak galtza motz, aniztarrak buru motz, zigarrak muturre zorrotz.

Berroeta han badire hainbertze iratze meta.

Aniz, hameka etxe,hameka labe ta hogeitabi zetabe, bat bertze behartu gabe – Aniz inbusteri haundiz.

Irurita jo zazu txiribita , edo erdaratuta “toka la txiribita“- Irurita neska polita.

Oronoz galtza motz, Arraioz leku oz, Lekaroz hor ere otz, Oieregi zerri begi , Narbarte  hemendik aparte

Gartzain hor badago hainbertzearzain – Gartzain zapela bete gaztain.

Elizondo xinguli mango, arto gitti jango, ogiaren papurra, Elizondo zangamakurra – Elizondo zangili mango, arto gutti yan do.

Elbete kukute apo bat yan dute – Elbete kukute zerri bat hil dute katilu bai ezin izanez xerri aspilean yan dute

Arizkun Dominus obiskun (jauna zuekin erran nahi du) – Haundienak dira arizkundarrak, hori segitu nahiak erratzutarrak, xito salto salto Ziga burutarrak, galtzapurdi lazo arraioztarrak.

Bozate deabru guztiak hor zateBozate kukute zerri bat hil dute katilu txar bat ezin izanez zerri aspilean (zerriak bazkatzeko tokia) yan dute

Erratzu mile petatzu- Erratzu hamar mile petatzu.

Azpilkueta, jo eta bota.

Amaiur haurrek xatar ezin bihur – Maia Baztango zerritaia.

Baita ere badago Baztango neskei buruz abestitxoak

Neska ederrak dira aniztarrak, dantzari ederrak arraioztarrak, beltxaran graziosoak zigatarrak, makilkari haundiak gartzaindarrak, arrikari haundiak iruritarrak eta gona luze denbil, elizondarrak

eta akitzeko kanpotarrentzat ere badago

Española yan ta hotza, frantsa yan ta bero nahiz ta deus ez den gero.

Sarrera hau egiteko erabili den materiala;

Baztango kontuak. Mariano Izeta Elizalde. ( Bilbao Bizkaia Kutxa. 1999).

www.euskaltzaindia.eus

Nafarroako Esaera Zaharrak. mediateka.eus

Read Full Post »

Maiatz lore, urre lore.

Maiatza, edo Loraila  eskuaraz deitua ere, loreen hilabetea da eta Maiatza hitza, Maia erromatar-grekotar jainkotsarengatik datorkigu. Baita ere kristauen ohituran Maiatza Ama Birgiñari (Maria, Mari, Maddi…) eskainita dago. Grekotar mitolojian Maia “ama ttipia” da eta erromatarran Maia Maiestas (Bona Dea, Jainkotsa ona) da bere parekoa. Jainkotsa na-k (Maiak) ugalkortasuna, kastitatea, birjintasuna eta osasunaren jainkosa da. Bere gurtza oso antzinakoa zen eta bertan, emakumeentzako bakarrik ziren errituak zeuden, Emakumearen ugalkortasunarekin lotutara zuenez udaberriko jainkosa ere zen (Kristauen Ama Birjiñaren antzeko parezido).

Baztanen, Arizkungo “Maiatzako erregiña” eta Arraiozen ospatzen den Erregiñak eta saratsak” bestak (Donozteben “Maia Besta”), denbora urrunetatik Maia jainkotsa errituekin errotutako  ospakizunak dira.

 

Arizkun Maiatzako erregiña. Argazkia 3digitalia

Maiatzeko erreginaren festa eta dontzeilen gorteatzea arras antzinakoak ziren Europan, eta dantza, kantu, lore eta adarrekin ospatzen zituzten. XVI. mendean Iruñeko gotzainek debekatu egin zituzten. uten Gipuzkoako elizbarrutiko herrietan XVI. mendetik, eta hurrengo mendean, Nafarroako ipar-mendebaldeko mendian. 1797an oinik Iruñeko auzoetan Maiatzan gurdietan adarrak eta hostoekin apaintzeko festa eta tradizio mantentzen zen  Hala ere, maien jaia Baztango herrietan mantendu zen.

Gainerako merindadeetan ez da debekurik ageri. Gero, erregeek kendu zituzten Espainian. 1797 arte iraun zuen Iruñeko auzoetan enramadak jartzeko eta festa garaipen-gurdiekin egiteko tradizioak. Hala ere, maien jaia Baztango herrietan mantenduko da.

Ospakizun honen funtsezko egitura iduritsua da leku guztietan: neskato gazteak zuriz jantzita eta lorez hornituri, kalez kale ibiltzen dira kantuz eta dantzaz, herritarrei “borondatea” eskatzen dutenak. Ematen dutenentzako bertsoak loratsu eta politak izanen dira eta benetako madarikazioak luzatzen dizkiote ezer ematen ez diotenei.

Arizkunen (Maiatzako erregiña) erregiña neskato bat da eta aulki batean eramaten diote. Arraioizko  Erregiñak eta saratsak bestan bi  erregiñak dira eta saratsen laguntzakin eta panderoz joka etxez etxez abesten eta urtatxa eskatzen doaz.

Maiatzako erregiña Arizkungo Bozaten 1941. urte arte Goitikostean egiten zen, (gaur egun bai Goitikosten eta Beitikosten egiten da), eta herrian 1963.urtean Larraldetarrak  berreskuratu zuten eta berriz ohitura galde ondoren  80 hamarkadan (Mari Cruzita Goñi esker) berriz berreskuratu zen eta orain arte irauten du. Arraiozen ere berreskuratu zen festa, kasu hontan, Valentin Barragani esker dirudienez 1935zko urtean izan zen ospatu zen azken aldia.

Festa hauek Udaberria eta ama naturaren omenez dira, eskertuz  emandako loreak, ostoak, fruituak, zuhaizetakoak eta baratzekoak…

Baratzeak hilabete hontan prest egonen dire eta Udaberrian egon eta denbora epela izan arren bapatean dena aldatu eta bizpa hiru egunetan kazkarabarra egin eta baratz bat baino geiagotan, litxu landatu berriak pikutara joan, eta dirudi arren (jenden errten du) egun hoiek ez dira zozomikote egunak. Zozomikote egunak Martxoko azken bi egunei eta apirileko bi lehenengoei ematen zaien izena da eta Martxoa eta Apirilaren arteko eguraldi txarrarren auzakia dira.

Zozomikoten jatorriaren kontakizuna, kultura batean baino gehiagotan ageri da, aintzinako Greziatik bazter hauetarino istorio berbera da;

Ai Martxo, Martxo, ez haiz hain hilabete gaiztoa izan.

Horren erantzun gisa, Martxoak zigor-mehatxu hau boita Zion artzaiari:

Oraindik dauzkadan bi egunak, eta Apirila lagunak emango dizkidan bertzte birekin, akabo hire artalde denak.

 Eta hiru egunez, ezagutu den ekaitzik gogorrena jaurti omen zuen. Ibaiak gainezka egin eta artzainaren artalde osoa ito zen! ba …baratzekin antzeko parezido, baratzean erein eta landatutakoa hiru hauetan “ito” eta hondatzen ahalko dira.

 Erten den betala “Zozomikote egunak, tristeak eta luzeak” dira.

“Talaka” (bele izugarri) . Lekaroz. Argazkia San Telmo Museo.

Tristea dena, baratze-muku gabeko baratze bat da.! eta baratze mamu eder bat egiteko egun hauetan Baztanen, Elizondoko Museo Etnografikoaren Lagun Elkarteak eta Baztango Udalak antolatuta baratze mamuen tailerra egin dira. Haurrek, Birbirako Amaia Zinkunegi eta Ines Gerekak lagunduta, eta denok sortzen ditugun zaborretako materiala erabiliz (plastikoak, latak, arropa zaharrak, tapoiak…) baratze mamu elegantiak sortu eta egin zituzten (Baratze mamuak, argazkiak).

Baztanen baratze mukuak egiten edo landa sorotatik txoriak usatzeko talakak egiten xarma ederra daukagu eta Baztango talaka bat Donostiako San Telmo museoan ikusten ahal dugu. Museoko “soinu eta ahots tresnak” atalean dago, bele-izugarri izena dauka eta Lekarozko Iturralde baserritik ekarria da 1916 urtian. Talaka hauek arta-sorotan patzen ziren eta gehienbat beleak uxatzeko erabiltzen ziren, egurrezkoak ziren eta lau hegalak (aspak) ditu eta sega bat egokituta, haizeak mugitutaz soinua iten zun eta han ez zen iñor eta ezer hurbiltzen.

Bazen garai bat arto-soroz beteta edo inguratuta zeudela herriak eta hilabete honi buruz erranairua dio bezala , Maitza, arto yale garratza guztia  edo Maiatza fardo, urte hontan arto ta ogi franko.

P.D. Sarrera 2009ko maiatzen egin zen baino 2014an gauzak gehitu zizaioin.

Post hau egiteko erabiki den materiala.

Maiatzako erregiñak. Andra Mari danza taldeko web-eko sarrera.

Mes de mayo dedicado a María, herencia del mundo precristiano. Mikel Burgui. Nabarralde.

Zer dira zozomikoteak? grabili.eus web-eko sarrera.

Zozomikote. Auñamendi Eusko Enziklopedia.

Las cuatro estaciones en el Valle del Baztan. Lander Santa Maria. Diario de noticias, Baztango Herri Unibersitatea. 2006

Read Full Post »


Ilbeltzaren 17an San Anton eguna da eta Elizondo ospe haundiko eguna da tu da. Erranairu (asotiz) zahar bat dio “Sasoian sasoiko, San Antonez ospelak belarriko”, eta halaxe izan ez arren , eguna epela eta goxoa izanda da ta, bertze gubia (zozketa, baztanzopak…) beti bezala izan da…edo ez!.

Gaurko egunean, aspaldi aspalditik  baserritarrak eta nekazariak, goizean etxaldeko aberei bazka bikoitza ematen zieten (diete). Gaur etxaldeko aberen  jai eguna bai da, gaur ospatzen den San Anton, lanerako erabiltzen diren abereen nausie eta zaintzailea da.

Argazkia Diario de Navarra

Bazen garai bat sanantonen, (abereen bakantze eguna) herritarrek  aberekin elizara eta mezaostean abereak horiek bedeikatzera joaten zirela. Bedeinkazio urte osorako gaixotasuniez babesteko zen .  

San Anton izatera iritsi zen Anton izenekoa gizasemea, Egipton, VI.mendean bizi omen zen, zen, basamortura predikatzera joan zen, santua bihurtu eta denborarekin  animalien zaintzailea bihurtu zen. Zaintzailea bihurtzearena erdiaroko Franzian San Antonio omenezko monastegi batean zerikusia omen du. Monastegi honek zerriak lehen aldiz ekoitzen zirela omen da. Nahiz eta gizakiak neolitotik animaliak erabiltzen dituen eta  gure arbasoen ” basajaun” moduko, abere zaintzailearen ordez… erdiaroko tenore batean, (festa guztiak  bezalak) kristanizatu eta  egutegian agertzen zen saintua  ( gero ra monastegiarena asmatu) patuko zuten.

Aspaldiko gautzak gibelean utziz, gaurko eguna azken urtekoa bezala izanda, baserritarrak eta herritar batzuk mezara joango ziren eta mezatik plazara. Plazan ohiko  zozketa, eun urte baino gehiago egiten den zozketa. Zozketan atratako sosa ,Joakin Iriarte zaharetxerako da eta gaur egun blitzed dena zerbait sinbolikoa den, gastu batzuk ordaintzeko laguntzen du”.

Zozketa hasi baino lehen, giroa berotzen  Jon Barberena eta Jon Elizetxe bertsolari baztandarrak egon dira. Bertso gehienak gaia baserria, nekazaritza, animaliaz izan dira eta plazako ezkerraldea baztanzopak zainh jendez beteta zegoenla bertsolariek plazan tripazale aunitz gehiago bazela bertsozalez baino, bertsotu dute. Udaletxeak dohainik eskeinitako baztanzopakin tripa bete eta zinzarria busti ondoren, zozketa hasi da.

Gaur egun zozketako lehenengo saria aratze bat da, baina ez aspaldi behi bat zen. Errapiak erratu gabeko behia goi goizetik Elizondoko karriketatik barna paseatzen zuten, gaurko aratzea plaza erdian zegoen kamiotik ezta jeistsi dute.

Lehenego saria bi aldiz zozketatatu ondoren (ateratako lehenego zenbakia ez bai zen saldu) sariak horrela geratu dira.

1. ARATZEA 9130

2. TXERRI EDERRA 7759

3. BI BILDOTS 11396

4. MAGRA EDERRA 11866

Sarituetako bi. Argazkia Diario de Navarra

Ez da ohikoa izaten, baina atzo San Antonek zortea banatu zuen Baztango udaletxeko plazan zeuden pertsonen artean (300 inguru). Zozketatutako lau sarietatik bi zenbakiak ezagutu eta 5 minutura erreklamatu zituzten, eta tradizio dion bezala (plazan erositako boletuak sarituak izaten direnak dira) atzo goizean bertan erosi zituzten sariak irabazleek.

Sari bakoitzaren zenbakiak ateratzen diztuzten bolak ballareko lau neska-mutil izaten dira. Urte batean, zortea izan nun balkoira igotzea eta lau horietako haur bat izatea eta oinik orointzen naiz bolak atra ondoren mukizu bakoitzari 100 pezetako billete bat eman zigutela.

Bitxikeri personalekin jarraituz aipatuko dut 1997an nire izeba bati tokatu zizaiola behia eta egun berberean plazan saldu omen zun sosa polit bat irabaziz!

Read Full Post »

« Newer Posts - Older Posts »