Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for the ‘karlistadak’ Category

1834ko urriaren 12, Baztan liberalen eta Karlisten eskuatan banatua dago, Elizondon liberalak nagusi dira (abuztutik). Abuztuan Rodil jeneralak, On Karlos harrapatzera 8.000 isabelinokin iritsi zen Elizondora (Karlistak alde eginez). Jose Ramon Rodil y Pampillo markesa, Elizondo defenditzeko Miserikordian edo franzesadetik Kaserna izenarekin zautzen den eraikinan (gero kuartela izenarekin iritsiko zaiguna) fuerte iten da ,eta herria pareta batez inguratuko du, baina hau ez da… gaurko historioa.

1834ko urriaren 12an, Errazun ilunabarrean, gazte bat afusilatu behar dute, boluntario karlistak 24 urteko Juan Salvador Echeverria, erratzuarra Pedro Manuel “Egurandi” Lekauztarra  eta Mª Josefa Alzaburu errazutarraren semea, plazara eramanen dute, bere errua…egun batzuk lehenago mozkorra egonez “Elizondoko kasernara Erreginaren tropekin borrokatzera gan behar zela” ertea izan zen.

Afusilamentu hau, gerra honetan (Baztanen) eman zen lehena dela dirudi (erratzukokontuak bloga dioenez). Lehenbizikoa izandako  honekin hasiko da gerra honetako ezaugarri zakarrena Baztanen: ejekuzio sumarioa, hau da hartu eta hil, afusilatu.

Fusilamiento

Irudia zumalakarregi

Abenduaren  14an Elizondon bertze hiru baztandar afusilatuak izanen dira plazan, kasu hontan tiro botako dutenek Erreginaren tropak  (isabelionak) izanen dira eta hiru baztandarrei; 53urteko Bernardo Gortari oronoztarra, 38 urteko Pedro Antonio Etxebarria arizkundarra eta Jose iturria lekauztarrari, karlistak izatea leporatuko diete.

1835ko ilbeltzaren 10 an Elizondon berriz ere ,juicio sumario bat izanen da, hontan, erregina gobernatzailaren mandatuz (Ramon Zugarramurdi) afusilatuko dutena (pasar por armas) 60 urteko Martin Fermin de Legarreta, Elizondarra izanen da, honekin bortz baztandar afusilatuak izan dira azken lau ilabetetan

Gerra segitzen du, kronikak diote 2000 karlista lau kaiñonekin (batzuk hiru diote, bi kañon ta obus bat) ohien artean “aitona” kañon famatua Elizondo sitiatua dute Sagastibeltza buru izanez,  Cristinianoak (isabelinoak, guiristinoak) gutti dira kasernan eta gainera kolera izurritea jasan dute berriki. Karlistak kontrolatutako herrietan (Erratzu bezala) juicio sumarialak izanen dira ere, seigarren baztandarra atxilotua eta bertan afusilatua Arraiozen emanen da, 1835ko otsailaren bortzean. Arraiozen bizi den 50 urteko Lorenzo Echaide oieregitarra izanen da.

Egun bat gerorago, (otsailak 6) zapigarrena afusilatuko dute Gartzaingo herrian. Gartzaingo apez etxean agertu zen D. Jose Bergara, 5º Batallon de Navarra-eko kapellana, ofizial baten laguntzarekin erranez afusilatuko zutela heri horretan  Antonio de Arriaga, Carabineroari (erregiñaren soldadua) egun batzuk lehenago Elizondon preso hartua izan zena. Presoa kapellan karlistarekin konfesatu zen eta bere gorpua Gartzaingo parrokian lurperatua izan zen.

Minak (cristiniano jeneralak) Elizondoko sitioa austea erabakitzen du eta horretarako Oraá  eta Ocaña jeneralak baztanera igorriko ditu. Otsaila 6an Ocaña Belatera ailegatzekotan bere hiru batailonekin (2.400 soldadu) 7º eta 9º Bat. de Navarrarekin topatuko da. Belate tiroka gainditu ondoren Anizeraino ailegatu ziren, lo egitera. Hurrengo egunean Zigara abiatu eta herria fuerte eginen dira. Egun hortan karlistek Zigako erasoa baino lehen Belateko liskarran, karlistak harrapatutako zazpi soldadu, Almandozen juizio sumario baten ondoren afusilatuko dituzte (zazpiak kanpotarrak ziren).

Otsailaren 14n Espoz y Mina generalak Zigara iristen da (Elizondoko bidean) eta bere mandatuz, Almandozen arrapatu duten Iturengo Juan Bautista de Agesta karlista konfidentea Zigako plazan fusilatua izanen da. Otsailak 17 ia Elizondon, Mina siñatzen du 35 urteko Bernardo Goñiren fusilamendua. Bernardo Arraioztarra zen baina Lekauzen bizi zen eta Donozteben karlistendako bolbora itea leporatzen zioten.

image_preview

kañon karlistak. Irudia http://www.zumalakarregimuseoa.eus

Mina Elizondon 20ia artio egon zen, baina berriz bueltatu izan zen, buelta hontan, Zumalakarregikin topatzu zen Larremiarreko zelai txurietan (martxoak 12)  eta 200 soldadu guttiagokin  martxoaren 13an Elizondora iritsi zen . Biaramunean, martxoak 14. Giristinanoak Lekaroz  inguratua zuten. Minak bazekien Lekaroz karlista zela, eta ongi uste zun handik karlisten kainonek Elizondo tirokatzen zutela (Bordazuri inguruan hainbat artilleria arrasto ageri izan dira) eta haien bila joan zen.

Cristinianoak Lekauzko gizonek herriko plazan bildu zituzten eta Minak haiengana hurbildu zen eta  eskuaraz agurtu eta galdetu zien ”Kañonak non dira?”, lekaroztarrek ez zekitela, berriz Minak erran zien hilaraziko zituztela eta herria erreko zuela ez baitzioten erraten, eta dirudi ez ziotela ja erran … Soldaduak Minaren aginduak jarraitzen, bosnaka kontatu eta bortzgarrena (el quinto) soka batekin lotu eta bereizten zituzten. Zazpi bereiztuak izan arren, hiru afusilatu zuten, Lehenegoa, alkate jauna afusilatu zuten, 29 urteko Juan Bautista Barreneche, gero, nola ixilik jarraitzen zuten Martin Meoqui (57) eta Juan Martin Goñi (30) afusilatu zuten herriko plazan. Jakina da , hau ondoren Minak Lekarozeri sua ematea agindu zuela. Bitxikerri bezala aipatu Orabideako bazter batean, lohian lurperatuak, harpatu zituztela kainonak eta diotenez kainonak garraiatu zituzten behiak afusilatu izan ziren ere.

Baina afusilamenduak ez ziren hemen amaituko. Martxoak 19 odolez bete zen berriz Elizondok plaza, on Karlosi leiala izateagatik 55 urteko Juan Ignacio Iribarren Arizkundarra  afusilatua izan zen, Etxalarreko Miguel Martin Iparaguirrekin batera.

Gerra basatia da! zakur gerra biurtu da, odoltzsua, afusilamentuak edonon badire (Baztandik kanpo aise gehiago). Orain arte bi bandoak, hartutako presoak  (kolaboratzaileak, soldaduak, alderdi kontrakoak, espiak…) edo borrokaldietan egindako prisioneroak , “Juizio sumarial” baten ondoren edo “justa represalia-ren” argudiaoarekin afusiltuta akabatzea normala da. Berezi gabeko afusilamendu hauekin akitzeko eta prisioneroak trukatzea sustatzeko (ez hilzearazteko) britaniarrak Lord Eliot enbaxadore gise bidali diote. Edward Granville Eliot, apirila hasieratik Nafarroan dago prisioneroen afera hori konpontzeko siñatzaileak bilatzen (hasieran Espoz y Minarekin), azkenian 24an Zumalakarregi generalak Artatzan (Valdesi gainditu ondoren) bildu eta Lord Eliot inglesaren aurrean “convenio Eliot” izenarekin ezagutuko den ituna siñatzen du. Valdes de Noriegak, apirilaren 27an Logroñon siñatuko du.

Elliot itunaren bidez, lehiakideak presoak hartzen eta zaurituak errespetatzen hasi ziren. Presoak elkar trukatzea edo bederen ez hiltzea lortuko dut itun hau, baita ere karlista armadaren nazioarteko onarpena izateko balio izan zuen…baina kompromisoa, bederen karlisten aldetik lehenengo hilabetetan soilik beteko dute. Tropa erregularreko  soldaduekin ituna aplikatuko dute…baina tropa frakoekin, hau da pezeteroekin! (txapelgorriak, urbanoak..) ez! ezta ere desertorekin edo liberal kolaboratzailekin.

Horrelako adibidea, ekainean Elizondoko Kuartelan (miserikordia zaharra, gauer egungo Beheko ikastola dagoen tokian zegoen eraikina, hortaz eremu hori “kuartelakozelaia” izenarekin zautzen da) gertatutako da.

KUARTELA

Kuartela 1913an uholde famantuen ondore, Kuarteleko zubia uhoaldea eraman zuena ez da ageri. Kuartela ondatua ageri da 1912 sute bat sunsitu zuen.

1836ko Ekainan Elizondo liberalen eskuetan egon arren maiatzatik,  liberalen taktika berria jarraituz (armada Ebron hegoaldeko ertzean ezarri dute) kauartela usten ari dira. Kuarteleko nausia Oráa generalak, tropa gehienarekin Iruñara joan da, Elizondon Ramon Zugarramurdi arizkundarraren eskuetan utzi du eta berarekin 350 soldadu inguru ditu. Soldadu hauek erregimendu ezberdiñekoak dira;

200, Ourense kompañiako erregularrak dira, honen buru Jose Maria Cid komandatea da bertzeak, “pezeteroen ” bi konpañietan banatzen dira; Tiradores de Isabel II de Navarra konpañia, Franzisko Asura buru dena (exkarmiento haundikoa independezian gerran Minarekin ibilitakoa) eta Urbanoak (milizia). Bi errejimiedu hauek baztango eta inguruetako napar liberaleaz osatua daude)

Karlistak urbil dute, Iruritan eta Arriozen batallonak kokatu dute, bezain pronto karlisten erasoa espero dute. Gutti izateaz gain, munizioz eta janariz gaizki ornituak daude (Maiatzatik kuartela usten ari dira eta material guzia Iruñara eraman da). Pezeteroen artean bildurra eta izua pizten da, garaileak atratzea zalla da eta galtzekotan edo errendizen badire, karlistek… lepoa moztu edo afusilatuko diztuzte.

Ekainak 2ko ordu txikitan, “pezeteroak” (Tiradoreak eta Urbanoak) sublebatu ziren eta goizean kuartelatik lekutu ziren, haien aurrean beren nagusia, Ramon Zugarramurdi teniente koronel baztandarra zijoan. Kuartelan bere 200 soldadukin, Jose Maria Cid komandate galego erregularra gelditu zen.

Kuartelan, Gracian Etxegoien “pezeteroa” lokartu da, esnatzerakoan, konturatzen da bere errejimentuko kideak ez daudela, joan dira! dirudi gauan lo zegola jataz enteratu dela eta orain soilik galegokin Elizondon dago…eta karlistak Elizondoko atea joka! .  Erregularren komandanteari idei bakarra bururatzen zaio pezeteroaren bizitza salbatzeko; biboteak mozteko eta erregularren arropa jartzeko …eta abudo! zeren bereala kuartela karlistei errenditu behar die. (erratzuko kontuan irakurritakoa)

Grazian Etxegoien ez zuten “armetatik pastu”, zeren galegoak karlisten eraso bat aurre egin zuten eta Oráa generalak laguntzera iritsi artio “brabo” mantendu ziren Elizondo babesten. Ekaina 5an liberalak Elizondo utzi eta  Orárekin Iruñera joango ziren. Bertzealdetik Zugarramirdi teniente koronela Ainhoan babestu zen eta kuartela abandonatzeagatik gerra kontseilu bat izan zuen.

Ekainak 7 Karlistak berriz Elizondon eta Baztanen jaun ta gabe eta hauekin berriz fusilaketak eta “juizio sumarialak” bueltatuko dira…Uztailak 23an Juana Mª Ibero Jaitztarra (Salinas de Oro) afusilatua izanen da. Hogeitabigarrena eta lenengo andrea, urte bat geroxago urriak 28an Miguel Moriones 5.Batailonako sarjentua… eta ia gerra amaizerakoan, Bergarako besarkada ondoren, hitzarmen hori onartu ez zuten batilonak (Nafarroako 5.na, 11.na eta 12.na ) amotinatuko dire. Baztan-Bidasoa, Beratik Urdazubiraino, karlista matxinatuen eskuetan zagoen eta…anarkia, basakeria, arrapakeria, lapurretak nagusituko dira, amorrua, ikara ta beldurra zabaltzen dute. Baztanen dauden soldadu karlistak erotu dira eta beren ofizial “marotistak” fusilatuko dute, hoien artean irailaren 1an Erratzun, Ramon Ger teniente koronela eta Urdazubin irailaren 6an bere jenerala (Moreno)

erratzukokontuak-ballarena blog zoragarria

zumalakarregimuesoa .eus web horria

 

 

 

 

 

Advertisements

Read Full Post »

Baztan mugan dagoenez, lehenego karlistadan (ta 3.ean ere) ezinbesteko pasabidea izan zen tropak sartzeko eta ateratzeko. Bi aldeak  bailararen kontrola nahi izan zuten eta  gerra iraun zuen biztartean bi eskuetatik pasa izan zen.

1834ko uztailaren 12ean Karlistak nagusiak zirela, Elizondo tronu karlisten erregegai zen Karlos V.aren eta Tomas de Zumalakarregiren jeneralaren arteko topaketaren lekukoa izan zen. Topaketa hortan  “Elizondoko manifestua” siñatu zuten eta lehen aladiz, Karlos V.na errege gise aldarrikatu zen herria, izan zen. Erregaia iristsi zenean, Elizondo hisoriara pasatu den Zumalakarregi generala ez zen arrera eman ziona Karlos V eregegaiari, baizik, Baztanen itxarotzen zion militar karlista (Nafarroako junta karlistaz gain) Jose Migel Sagastibeltza Barberia Leitzarra zen, berak bai zen, Elizondoko “plaza” karlisten eskuetan  mantzentzen duena.

1834ko otsailan Sagastibeltzak kanpoan dagola (Euguin),  Ramon Zugarramurdi  koronel arizkundar girianoa Elizondoko kuartela edo kaxerna  (gaur egungo Ikatola dagoen zelaian zegoen eraikina ) lortzen du eta gotortu eginen da. Sagastibeltza koronelak  8an berriz Elizondo dago  eta eraikina (miserikordia) sitiatuko du…eta ez da lehenego asedioa izanen. Iruñatik liberalak Valdes jenerala bidaliko dute Zugarramurdi laguntzeko, hauek urbiltzen direnea kasrlistak asedioa altxatuko dute eta Valdesek Zugarramurdi koronela askatu eta Iruñara eramanen du. Sitio honen ondoren Elizondo eta Baztan osoa karlista eskuetan dago. Hilabete batzuk Baztan Toki segurua da Karlistenzat, Maiatza aldera Elizondon Junta karlista dago eta soilik 50 soldadu babesten diete (zapel txuriek)..

Sagastibeltza, Leizako Pastain Zahar zeritzaion baserrian 1789an jaio zen. 1823ko kanpaina errealistan parte hartu zuen, errealista edo “fakiosoen” alde. Gerra amaituta eta Gerra Karlista hasi aurretik, Iturengo botikario izan zen zenbait urtez. 1833ko urriaren 6an, Santos Ladron de Cegamak, On Karlos errege aldarrikatu zuenean eta Logroñon matxinatutako boluntario erregezaleen zuzendaritza hartu eta Nafarroa aldera joan zenean, Sagastibeltza botika utzi eta teniete gise, On Karlosen alde lehen egin zuenetako bat izan zen. Karlista mandua izan bezain pronto Baztanera bidali zioten  berriki sortutako (baztandar bolondresekin) Nafarroako 5º Batallona antolatzen du, porzierto batallon hau txapel urdiña eramaten zuen, baztandar gazte gehienak halako txapelak eramaten bai zuten. Batallon honen buru Ibarrola komandatea da eta Iturengo botikarioa ohia, Miguel Sagastibelzak, batallonaren bigarna. 1834an batallonaren Koronela da eta Baztan Bidasoa eta mugak kontrolatzen du. Sagastibeltza erregegaiaren anfitriona izan zen eta Arizkunenean ostatua hartzeko, dena prestatu zun.

Hortik aintzin Leitzarra Zumalakarregilren begi onekoa edo “bigarna” bilatu zen eta militarki nabarmendu zen.  1834ko urrian Zumalakarreguik aginduta eta Nafarroako 8. eta 5. batallonak aginpean dula Karlisten Irun eta Orreagako arteko komunikazio bidea kontrolatzen eta zihurtatzen du, Baztan erdigunea izanez, nahiz eta… Abuztutik, Elizondo, berriz Zugarramurdi liberalaren eskuetan egon.

Captura de pantalla 2018-02-24 a la(s) 00.13.57

Irudia, Zumalakarregui museoa

Karlistak Elizondo inguratua dute, Elbete eta Anzanbordatik eta Bordazuritik kañonakadaz Elizondo erasotzen dute, baina otsailak 2an Zumalakarregi aginduta Sagastibeltza erretiratu zen eta kañonak bertze baterako lurperatu zituen. Atarrabitik, Okaña jeneral kristinianoa erreforzu gise Elizondora zetorren eta Zumalakarregiren plana, Sagastibeltzak eta bere baztandar batallona belaten enboskatzea zen. Bi jeneralen topaketa Ziga inguruan izan zen eta Ocañak zigan otsailaren 6an babestu zen. Okañaren atzetik  Zumalakarregi zegoen (bere plana ongi atra zizaion). Zumalakarregi Baztanera urbiltzean kristinianoak bere atzetik atra ziren eta hala zeudela, Iturralde karlisatak Los Arkos herria agertu eta sitiatu zuen. Baztanen, Zumalakarregik Sagastibeltzaren kañon batzuk hartuko du (ohien hartan Aitona) eta los Arkosera abiatu zen. Sagastibeltzak Okaña zigan otsaila 12artio mentenduko dio.Okañak Elizondora iritsiko da eta kristinianoen buru izanen da, karlistak iguratuta dagoenez, Elizondon “fuerte” eginen dira. Martxoaren 9an berriz Sagastibeltzak Elizondo sitiatzen eta bonbardeatzen segituko du. Martxoan Espoz y Mina Larremiarko porrota ondoren Elizondo sartu eta kañonen bila Lekauzera (Martxoak 14) abiatuko da, honek herriko gizonak plazan bildu eta kañonetaz galdetu zuen, erantzunik jasan en zuenez, Alkatea Juan Bautista Barrenetxe eta bertze bi herritar, Martin Meoki eta Juan Martin Goñi fusilatu zituen. Gero herriari sua  ematea eta erretzea aginduko zun. Kañonak Orabideako bidean lurperatuak aurkituko dituzte. Martxoak 21 Mina, heroe gise Iruñan sartzen da eta garaiko prensa heritar preso batzuk bi mortero eta obus bat ekarri zuela iragartzen du

Minak joanda, Sagastibeltzak Bortziriak eta Baztango bazter batzuk kontrolatuko ditu baina Elizondo eta Baztan gehiena Oráa general kristinianoa  nagusi da (Minarekin etorri zen). Apirila bukaeran Artatzako batalla ondoren Geronimo Valdes (liberalen general nagusi berria, Espoz y Minaren ordezkoa) taktika aldatu eta ejerzitoa Ebro hegoadeko ertzera eramane du, hau eginen du Elizondoko gotorlekua (Urdazubikoa eta Donoztebekoa ere) garrantzia galtzea.

Oráa maiatzaren 28an Elizondo uzten du, eguraldi txarrako eguna zen dute, eurie, hotza, lohia, eta Ultzama zeharlatzerakoan (Donoztebetik) Larrainzan…Sagastibeltzareki topatuko da (esperoan zegoen). Borrokaldi honetan  Sagastibeltzak aise garaile atrako da eta batalla honengatik “brigadier” izendatuko diote.

Ekaina Kristinoak Elizondo betirako utziko dute eta berriz karlistendako Baztan lortuko du. Sagastibeltzak Elizondoko gobernadore bezala Elbeteko Andres Borda komandantea ezarriko du

Sagaztibeltza generala, Baztanez gain Gulinako (Baztan erasotzen hasi zen bataila hau) akzioan eta Arkijasko borrokoan ere aritu zen eta Baztan osoa ekainan berreskuratu ondoren Gipuzkoako komandante nagusi egingo zioten. Gipuzkuan, Donostiako lerroa sostengatu zuen Lacy Evans-en legio britainiarraren kontra eta hauei borrokatzen ari zela tiro bat buruan jasota, 1836ko Maiatzaren 5an Donostiako Lugariz auzoan hil zen.

Post hau egiteko, erabili den materiala.

euskomedia.org webguneko. Ainhoa Arozamena Ayalaren “José Miguel Sagastibeltza” artikuloa.

eu.wikipedia.org-eko “Jose Migel Sagastibeltza” wikia.

Read Full Post »

Zazpi urteko gerran,

karlisten denboran,

agindaria Mina

gobernu aldean;

Belate aldetik dator

zerbaiten billean:

 jarri tropa aundiarekin

Baztango ballean

 

 

Zazpi urteko gerran

karlisten agindari:

euskalduna Don Tomas

Zumalakarregi;

ordun Baztan osua

zen zapela gorri,

bañan egizkoena

Lekarotzko erri.

 

 

Bordazuri gañetik

tiroz zirikatzen,

karlisten soldaduek

kalte aundi egiten;

eta Mina Elizondon

bakerik ez artzen,

karlisten gibeletik”

bidia ornen du artzen.

 

 

Lekarotzko erria,

mirabe ta nausi,

Umarrizko aldera

laxterka igesi;

Mina mason gaiztua

erriko xaarrekin,

kañonak ia badiren

nai baitzuen jakin.

 

 

Txapela gorri dunak

bein naiago du ill

mundu guzien antziñet,

ta ez erran gezurrik;

ortaz lekaroztarrak

man zioten erriari

orduan sekulako

oore ta izen aundi.

 

 

Lekaroztarrak zuzten

armetan denetaz,

bolbora ta kañonak,

egi edo gezurraz,

aterazi zabezten 

onez edo bortxaz:

sutan jarri biar zuela

erria bertzenaz.

 

 

Ortiberroko ondoan

Minak egin zuena,

argi ta garbi erteko,

zen zarkeri aundiena:

 zaar gaixo tiroka

ilezi in zituena,

oi zer agindaria ori

agindu zuena!

 

 

 Sabaitako urrin goxo,

sagar ta soroena,

Lekarotzko etxetan

somatzen eztena;

ekearen usaiak

artu du erri dena,

non-nai bakardadea,

nigarra ta pena.

 

 

Orduan gertatu zena

nork adieziko du?

Ainbateko naigabe

ezta beñere aditu;

etxe xuri guzietan

sugarrak nausitu,

eliza ederra sutan,

erriarcn dolu!

 

 

 Etxe ta erri ederrak

benturaz erreko,

gorputzak armarekin

naiz illek kusiko;

bañan biotzak

erne euskal erriendako,

ta odola il arteraño

Jangoikoarendako.

 

 

Plazatik daramazte

iru gorputz illen,

elizain kontra daude

enterratuak antxen,

lekaroztarrak artian

gogora dezazten,

beren antziñekuak

leialak baitziren.

Captura de pantalla 2018-03-10 a la(s) 02.33.46

Irudia Prinzipe de Viana 13. zenbk errebista.

 

Hamaika bertso hauek, Jose Ariztimuño Aitzol zenaren bilduman arkitu ziren. Poesías Populares, Certamen 1932 izeneko sortan, Jabier Lazkozek bialduta.”

Dirudi bertsoen egilea ezezaguna dela eta izenburua «La quema de Lecaroz por el general Mina» da..istorioa 1835ko martxoaren 14 gertatuakoaz kontatzen digu (gerra akitua sortutako bertsoak  izanen dira, zeren gerra zazpi urteko izango dela egilea ia daki).
Egun hoietan Elizondoko herria liberalen menpe zegon. Baiña karlistak, Sagastibeltza buru zutela, inguratuta zeukaten, barrengoak «tiroz zirikatzen» (kañonakadaz) zituztela eta “kalte aundi egiten», diela bertsolariak dio.
Espoz y Mina generalak, al zituan soldadu guziak bildu eta lruñetik Elizon­do aldera jo zuan. Zumalakarregi bidera atera zitzaion, eta gogorki burrukatu ziran Larremiarko parajian, 1835’ko Martxoaren 12’an. Espoz y Mina, nekez bada ere, Elizondora pasa zen, maltzurkeri baten bidez bidea libratuz: mezu bat idatzi omen zun, Zumalakarregiren izenez firmatuz eta orrela Elio jeneral karlista engañatuz Donamariako bidea libre izan zuen.
Lekarozkoa handik bi egunera izan zena. Elizondora lortu zuen iristea eta kañonaz ez zeuden, Sagastibeltza koronrlak gauan Lekauze inguruan ezkutatu izan zitun. Biarmunean (martxoak 14) gertatutakoa… Espoz y Minaren Antonio Ros Olano ofizial gazteak, (denboraren buruan jeneral famatua eta idazlea izango zena) bere liburu batean kontatuko du.

Larunbat hortan, eguna argitu baino lehen, Elizondotik soldadu frankoen (Isabel II tiradorek, Zarandajaren soldaduak) konpainia batzuk atera ziren. Lekarozko alkatearendako karta itxi bat zeramaten eta herria hartu zuten. Pixket beranduago tropa berriek gan ziren eta soldadou franko-ak (Isabel II.tiradoreak) herria inguratua zuten eta herritik  inor ez ateratzen utzi zuten. Ros Olanok dio herriko plazan bildu zituztela herritarrak,  hogeita-piko agure igandeko arroparekin jauntzita ziren (gazterik ez) Espoz y Mina generala agertu zenean. Agureek inguratu zuten bere mandoa ( bere gaixotasunagatik mando zuri baten gainean ibiltzen zen) eskuaraz agurtu zuten… orduan Minak baita ere euskaraz ea non zeuden kañonak galdegin zien. Lekauztarrak ez zekitela ja erran omen zioten, berriz jeneralak galdera bera egin zien eta ez bazun erantzunik  hilaraziko zien eta herria erreko zuen. Berriz erantzuna berbera, ez zekitela ja!..Horduen bosnaka kontatzea agindu zuen eta  bosgarna sokaz lotzen zuten. Zazpi herritar lotuak zeukaten. Leon IriarteZaradajaren” soldaduak  berezitakoak hilarazteko prest zeuden, baita ere, zingi piztuekin herria erretzeko. Apezak herritarrak konfesatzen ari zenean, hogei tiro aitu ziren,…hiru lekauztar odoletan zeuden, hilik…Lehenik, alkate jauna afusilatu zuten, Juan Bautista Barrenetxea, 29 urtetakoa eta Josefa Antonia de Anchorenarekin ezkondua zegona. Bertze bidak, Martin Meoki 57 urtekoa (Ana Mª de Alzugarairekin esposatua) eta 30 urteko Juan Martin Goñi Arraioztarra baina Juana Mª  Jaimerena lekauztarrarekin ezkondua zegona.

Captura de pantalla 2018-03-10 a la(s) 03.38.43

Izenburua “Incendio de Lekaroz, el” Grabadua, egilea Sans, Francisco Zumalakarregi Museoa

Ros Olanok bere literatura erromantiko ezaugarriarekin (Edgar Allan Poerekin konparatzen zioten) Afusilamenduak  ondoren soldadu frankoak etxeak erretzen hasi zirela kontatzen digu eta agindu zutela jendeak herria utz zezala, andreak eta haurrak zutenekin atera ziren prisarik gabe, garrasirik egin gabe, ixilpean… ez zuten nigar egiten, mantxo,mantxo zigoazten … sua ikaragarria zen eta sugarren artean tiroak entzuten ziren. Sabaietan belar azpian ezkutatutako karlisten fusilak lehertzen ari zirena. Tropak hasi ziren desfilatzen.. nik  (Ros Olano) gaten nintzen Mr Saint Yon-ekin, honek soinean ukitu zidan eta besoarekin herritik urbil  erretzen ari zen gauz bat señalatzen zidan…andre bat zen, estatua bat bezala… Tradizioa dioenez herria sugarren menpe kiskalita gelditu zen, eliza eta hiru etxe ezik Xaharrea, Lartxea eta Ortiborra hain zuzen.

 

Ondarrian bi mortero eta obus bat Orabideako bidean lurperatuta aurkituko zuten kristinianoak, eta ia afusilatzen hasia zela  (Minak) kontatzen da, artilleria pieza hoiek tiratu zuten idiak…ere afusilatuak izan zirela.

Martxoak 20 Mina Elizondo uzten du eta  21an karlistei kendutako kañonekin heroe bat bezala Iruñan sartzen da….baina Lekauzko afera negargarri honek zer erran haundiak izango zute eta alegin haundiak eginen du bere burua garbitzeko  eta “Memorias del general” liburuan aipatuko su ez zela hainbertzerako izan.

Post hau egiteko erabili den Materiala

KARLISTEN LEENENGO GERRATEKO BERTSOAK. Antonio Zavala. Auspoaren Sail.1992.

“Mina y Zumalacárregui en la Batalla de Larremiar” José María Iribarren Rodríguez. Príncipe de Viana, ISSN 0032-8472, 4.urtea, Zº 13, 1943, 457-491 orriak.

“Historia del Tradicionalismo Español“. Melchor Ferrer, Domingo Tejera y José F. Acedo (1941-1979). Tomo VI: Última campaña de Zumalacárregui. De enero de 1835 al sitio de Bilbao.(Ediciones Trajano, Sevilla, 1943).

 

Read Full Post »

Saga hitza, erdiaroan Islandian prosaz idatzitako kontaketa batzuen izen generikoa da. Gehienetan egile anonimoa zuten eta maiz antzinagoko kondairetan oinarrituta zeuden eta baita, famili bateko hainbat belaunaldin istorio “epikoa” kontatzen dute… gerlari, buruzagi, jainko ta gudarin istorioak hain zuzen.

Parekotasun haundia izan gabe, sagetan aipatzen diren halako gerlari, buruzagi famili bat, (modu txiki-txiki batean) Baztaneratzen badugu…Etxeberriatar Berroetar-Elizondar familia, baztandar saga modernu baten, protagonistak  izaten ahal ziren.

“Saga-post” hau, Etxeberria familia karlista buruz izanen zen. Aita Martín Luís Etxeberria Iturralde  Baztango alkatea, karlista, militarra eta Nafarroako junta karlistako kidea. Semea Damaso Etxeberria Iturralde baztango alkatea II. karlistadan (III. ofizialki) eta aita bezala Naparroako Junta Karlistako kidea, Bertze Etxeberritar  Juan Anbrosio Etxeberria Iturralde, da. Lehenengoaren anaia eta bigarrenaren osaba, Elizondoko parrokoa, karlista eta  liberalen preso izan zena. Bai semea eta bai Osaba euskal idazleak bezala ageri dira.

Captura de pantalla 2018-02-24 a la(s) 02.12.11

Martin Luis Etxeberria brigadier Karlista http://creativecommons.org/licenses/by-nc-sa/4.0/

Martín Luís Etxeberría Berroetan jaio zen, Etxeberria izeneko etxean hai justu. Aita Berroetako Martín Miguel Echeverría eta ama  María Petra Marciala Iturralde lekauztarra zituen. Martin Luisek Elizondoko Datue jauregiko María de los Ángeles de Iturralde eta Aldekoa ezkondu zen. 1833an, Lehen Karlistada piztu zenan Baztango alkatea eta aranako “Capitan de guerra” zen (1831-1833 tarte horretan Baztango alkatea izan zen) eta urte hartako Urrian Zumalacárreguiren alde egin zun, karlisten kausa besarkatuz. Gerrako lehenengo egunetan 80 baztandar bildu zituen.

Azaroan Aguilarreko herrian Iturralde jeneralaren etxean hainbat militar karlista biltzen dira eta Nafarroako gerrate-biltzar Karlista edo Junta karlista antolatzen  da. Luis Martin Juntakide aukeratua izanen da. Junta idazkaria zenbatuta, 5 kide eta idazkari bat osatzen dute, hoien artean ere Juan Crisóstomo Vidaondo  eta Mendinueta elizondarra egonen da.

1934 maiatzan Junta eta boneta zuria eramaten duten bere guardia, Elizondo daude, Uztailan, deigarria historiko baten protagonista izango zen, bera izan bai zen gerra hasmentako hilabete hoietan Arizkunenean hospedatua zegoen Karlos Isidro Borboikoa Espainiako erregegai zena, Karlos V.na bezala aldarrikatu edo “proklamatuko” zuna. Junta Karlistaren kidea izateaz gain militarra izan zen eta armagizon bezala garrantzi eta ospe haundia lortu zuen. 1836an Koronela da eta Garraldan isabelino zutabe baten aurka nabarmenduko da. Borboiko Sebastián Gabriel de Borbón, ejerzito karlistaren jeneral nagusia zena, Nafarroako 5º batallonaren buruzagie izendatzen dio. Batallon hau 1833an Baztandar bolondresekin sortua izan zen eta Sagastibeltza jeneralarentzat batailon preziatuena zen, Sagastibeltzak berak gerra hasieran Baztanen formatutako bataiona  bai zen. Batallon horren buruzagie izanez Peralta, Azagra, Unzué, Biurrun, Lizarrako inguruetan eta Orbaicetan burrukatu zuen. Bataila hoien ondorioz brigadier izendatu zioten. Bigader izendatu ziotenean 1º divisionako ingenierosko komandate jenerala kargua eman zioten.

1838ko Iraikaren 19an Erreniegan (El Perdonen) izango zen bere azken guda, Alaix general Kristinianoa aurre zula. Karlistak garaile aterra ziren baña baztandar brigadierra, bizitza utziko zun lur idor hoietan. Hil ondoren, San Fernandoko Gurutze Handiarekin (espainiar militarren kondekorazio preziatuena da) esleitua izan zen.

Captura de pantalla 2018-02-24 a la(s) 01.03.34

Elizondoko Datue jauregia Argazkiak, https://www.idealista.com

Martín Luís Etxeberría, eta Datue jauregiko María de los Angeles de Iturralde Aldekoak,  Damaso Etxeberria Iturralde semea izan zuten. Damaso 1834ko Abenduaren 11an jaio zen Bordelan, amak errefuxatua bai zegoen, hegoaldean gerra irauten eta bere senarra guda iten zuen biztartean. Bere aita bezala aranako alkatea izan zen II. karlistada garaian eta baita Nafarroako gerrate-biltzar karlistaren partaidea ere, II. gerrate karlistan parte hartuz. Damaso Elizondoko Datue (Aldekoengatik) eta Lekauzko Aroztegia  jauregiko (Iturralde aldetik) jauna izan zen. Liberala Datue jauregia erre zuten eta familiako artxibategia garranzitsua betirako galdu izan zen. Damaso Militarki ez zen bere aita bezala gerra-gizona gise nabarmendu, baña  idazle emankorra ez izan arren gure balleko historio ttar hontan, euskal idazle moduan iritsiko zaigu. Bonaparte prizipearen paretan (Datuzelaiko etxean, Datue jauregiko eraikin bat, Bruno Etxenike lagunzailearekin hospedaua egon zen)  Damasok euskeraz idatzitako “kantiko” batzuk agertu ziren. Damaso 1886ko Maiatzaren 29an Elizondo zendu zen,  Etxeberritarren “sageko” ondarreko alkatea izanez

Bitxikeri gise aipatu Damasok Lesakako Anunciación Barberena Oyarzabalekin ezkondu zela eta hauen biloba Ignacio Gascue Echeverría ingenieroa eta Pasaiako portuko zuzendarai izan zen.

Post hau egiteko erabili den materiala.

Auñamendi Eusko Entziklopedia.

euskomedia web gunea erabili da.

pauleszaragoza.org Los Padres Paúles en Elizondo atikuloa. Mitxel Olabuenaga 2012.
www.enciclopedianavarra.com

Read Full Post »

2009ko martxoak.

 Arizkungo Arrokia baserria (Eskiz harrobia inguruan egon arren eta Azpilkuetako Apaioa auzoa ondoan izanez, Arizkunen iten du),  Elbeteko Leku Eder etxaldea, Maitena hotela, Zaldubi lantegia, Exkixaroi jatetxea, Gartzaingo Eliza… historian zehar hainbat eta hainbat eraiki suaren ondorioz kiskaldu eta suntsitu dira, haibat eta hainbat aserri, etxe, eliza…eta herri oso bat eta guzti!

1835eko Martxoaren 14an, gizon baten amorrua, basakeria eta mendekuaren bidez  Lekaroz herria errea izan zen. Gizon, hori, erretzea agindu zuen gizon hori, Franzisko Espoz y Mina general liberal naparra (erregiñaren Nafarroako ejerzitoko general nagusiea eta birreya) izan zen.

Captura de pantalla 2018-03-09 a la(s) 23.55.08

Izenburua “Artilleros de batir” Egilea Manuel Miranda. Zumalakarregi museoa

Karlistada gerrra (lehenegoa) hasi zenetik urte terdi pastu da.  1834ko abuztutik Elizondo liberalen eskuetan dago. Liberalak Miserkordia eta Frantsen izandako kaxernan (Kuartelekozelaian, gaur egun behitiko ikastola dagon tokian) gotortu dira. Kristiniano liberalal “El Fuerte”  edo “kaserna” deitzen diote, elizondarrak berriz “miserikordia” ( geroxago “kuartela” eta hortik toponimia). Sagastibeltza koronel karlistak Martxoak 9tik Reina funditutako artilleriarekin (bi morteroak eta bi obusak, Elizondoko asedioa eta blokeoa bigarren aldiz hasiko du. Artilleria Bordatxuri inguruan kokatuak izanen dira eta hortik Elizondo bonbardeatuko dute. Egun haietan Martxoak 9, 10 eta 11 pile bomba edo kañozoak botako dute Elizondoko kaxernan eta baten bat (martxoak 9) elizan joko du.

Espoz y Mina jeneralak Otsailan egin zuen bezala Elizondo askatzera Iruñatik atrako da. Martxoaren 12an bere brigada Larremear parajian Baztan, Donamaria, Ultzama artean Zumalakarregirekin topo inen dute. Larraemearko baitaila izenarekin ezagutzen den bi gudarosteak borrokaldi emanen da. Bataila, erasoa eta ihesa  egun osoa iraungo du.

Kronikak diote Larremearreko elurra zuria odolaren gorriaz estali da, ia ia Espoz y Mina Zumalakarregi eskuetan erortzeko egon da baina azken maomentua, zaurituta (bala bat bizkarrean eman zion) Donamaria alde egin du, maltzurkeri baten bidez bidea libre ikusiko (mezu bat idatzi omen zuan, Zumalakarregiren izenez firmatuz eta orrela Elio jeneral karlista engañatuz Donamariako bidea libre utzi zion). Borrokaldian iñork ez da garaile atrako baina Espoz y Mina ihes egin duenez eta militarren kodigoan eskapo egiten duena galtzaile da, hala sentitzen da…sensazio hori barrutik (estomakako minbiziarekin batera)  jaten dio.  Gauan Donoztebera ejerzito lerriñe bat iritsiko da (han zaurie garbitzerakoan konturatuko da ez dagola zaurituta, bala arropa tartean gelditu da). Biharamunean  kopeta ilun, nekatua eta gorrotoz beteta Elizondora abiatzen da. Espoz y Mina (eta Juana) 1835ko martxoko 13an batak aldera Elizondon sartzen dire, Elizondar liberalak eta Kuarteleko soldaduak salbatzaile gise eta txistuaren soinuarekin arrera ematen die. Ez dute Arazorik izan Elizondora iristeko.

Elizondon, Sagastibeltza komandantearen eta bere kañonen arrastrorik ez zegoen. Komandante karlistak Zumalakarregiren aginduak betetzen, gauean sitio altxatu du eta Belate aldera  Mina esperoan (uste zuten Larremearretik Belatetik esakapo eginen zula Espoz y Minak) joan da. Baina alde egin baino lehen, bi morteroak eta bi obusak Lekauzen inguruan (Orabideako bidean) lurperatu zitun (gordetu). Minak heroi gise sartu da Elizondon, baina Larremearko porrota ondoren asertue, midue, odol egarriz eta amorro biziaz  bere ofizialekin (Ocaña, Zarandaja, Ros de Olano, Narvaez…) Arizkunenean biltzen da… eta mendekua prestatzen hasi zen, Facciosoak ( karlistak) porrota ordainduko dute, eta Baztanen,  karlista den herri fama gehiena… Lekaroz du, gainera, zihur daki Sagastibeltzaren kañonak Lekauzen daudela eta lekauztarrak gordezen lagundu dietela. Biaramunean kañonen bila Lekarozera joanen dira…

MARTXOAK 14.

Larunbat zen eta eguna argitu baino lehen, Elizondotik soldadu frankoen (Isabel II tiradorek, Zarandajaren soldaduak) konpainia batzuk Lekauze aldera (Aroztegia barna) atra ziren. Lekarozko alkatearendako karta itxi bat zeramaten eta herria hartu zuten. Pixket geroxago tropa berriek gan ziren eta soldadou franko-ak (Isabel II.tiradoreak) herria inguratua zuten eta herritik  inor atratzea ez zuten utzi. Ros Olano ofizial liberal gaztea (idazle ezaguna izanen da etorkizunean) dio herriko plazan bildu zituztela herritarrak,  hogeita-piko agure igandeko arroparekin jauntzita ziren (gazterik ez) Espoz y Mina generala agertu zenean. Agureek inguratu zuten bere mandoa ( bere gaixotasunagatik mando zuri baten gainean ibiltzen zen) eskuaraz agurtu zuten… orduan Minak baita ere euskaraz (euskalduna bai zen) “ea non zeuden kañonak” galdegin zien. Lekauztarrak ez zekitela ja, erran omen zioten, berriz jeneralak galdera bera egin zien eta ez bazun erantzunik…..hilaraziko zien eta herria erreko zuen abisatu zien. Berriz erantzuna berbera, ez zekitela ja!..Horduen bosnaka kontatzea agindu zuen (kintak) eta  bosgarna sokaz lotzen zuten. Zazpi herritar lerrotuak lotuak zeukaten. Leon IriarteZaradajaren” soldaduak  berezitakoak hilarazteko prest zeuden, baita ere, zingi piztuekin herria erretzeko.

Apezak herritarrak konfesatzen ari zenean, hogei tiro aitu ziren,…hiru lekauztar odoletan zeuden, hilik…Lehenik, alkate jauna afusilatu zuten, Juan Bautista Barrenetxea, 29 urtetakoa eta Josefa Antonia de Anchorenarekin ezkondua zegona. Bertze bidak, Martin Meoki 57 urtekoa (Ana Mª de Alzugarairekin esposatua) eta 30 urteko Juan Martin Goñi Arraioztarra baina Juana Mª  Jaimerena lekauztarrarekin ezkondua zegona.

Captura de pantalla 2018-03-10 a la(s) 03.38.43

Izenburua “Incendio de Lekaroz, el” Grabadua, egilea Sans, Francisco Zumalakarregi Museoa

Ros Olanok bere literatura erromantiko ezaugarriarekin (Edgar Allan Poerekin konparatzen zioten) Afusilamenduak  ondoren, soldadu frankoak etxeak erretzen hasi zirela kontatzen digu. Agindu zutela jendeak herria utz zezala, andreak eta haurrak zutenekin atera ziren prisarik gabe, garrasirik egin gabe, ixilpean… ez zuten nigar egiten, mantxo, … sua ikaragarria zen eta sugarren artean tiroak entzuten ziren. Sabaietan belar azpian ezkutatutako karlisten fusilak lehertzen ari ziren. Tropak hasi ziren desfilatzen.. nik  (Ros Olano) gaten nintzen Mr Saint Yon-ekin, honek soinean ukitu zidan eta besoarekin herritik urbil  erretzen ari zen gauz bat señalatzen zidan…andre bat zen, estatua bat bezala. Hiru egun iraun omen zuen suak, bere hiru gauekin Baztango zerua argitzen zuela.

Tradizioa dioenez, herria sugarren menpe kiskalita gelditu zen, eliza eta hiru etxe ezik Xaharrea, Lartxea eta Ortiborra hain zuzen (dokumentuak diote 23 etxe, suntsituak gelditu zirela).

Ondarrian kristinianoak, bi mortero eta obus bat Orabideako bidean lurperatuta aurkituko zuten, eta ia afusilatzen hasia zela (Minak) kontatzen da, artilleria pieza hoiek tiratu zuten idiak…ere afusilatuak izan zirela.

Martxoak 20 Mina Elizondo uzten du eta  21an karlistei kendutako kañonekin heroe bat bezala Iruñan sartzen da….baina Lekauzko afera negargarri honek zer erran haundiak izango zute eta alegin haundiak eginen du bere burua garbitzeko  eta “Memorias del general” liburuan aipatuko su ez zela hainbertzerako izan.

Captura de pantalla 2018-03-10 a la(s) 02.33.46

Irudia Prinzipe de Viana errebista.

Post hau egiteko erabili den Materiala

KARLISTEN LEENENGO GERRATEKO BERTSOAK. Antonio Zavala. Auspoaren Sail.1992.

“Mina y Zumalacárregui en la Batalla de Larremiar” José María Iribarren Rodríguez. Príncipe de Viana, ISSN 0032-8472, 4.urtea, Zº 13, 1943, 457-491 orriak.

“Historia del Tradicionalismo Español“. Melchor Ferrer, Domingo Tejera y José F. Acedo (1941-1979). Tomo VI: Última campaña de Zumalacárregui. De enero de 1835 al sitio de Bilbao.(Ediciones Trajano, Sevilla, 1943).

 

Read Full Post »