Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for the ‘ausnarketa’ Category

Abenduaren erdialdera, Erribera aldean bizi den Dolores Redondo Meira idazlea,  TVEko “pagina 2” literatura saioa grabatzen, Elizondon ibili zen. Jatorriz Donostiarra den Dolores Redondok, “Baztan” izeneko trilogia idazten ari da, triolojiaren lehenego liburua “Zaindari ikusezin” (El  guardián invisible) izenburua dauka eta 2013ko urtarrilaren 15an argiteratuko da (10 hizkuntzetan argitaratuko da, eskuara barne)  .

Zaindari ikusezin, Baztán ibaiaren ertzean gaiztoki  jarrita agertzen den nerabe baten gorputz biluziaren aurkikundearekin  hasten da. Gorpua aurkitu ta hogeita lau ordutara,  hilabete bat lehenago, bertze neska baten hilketarekin erlazionatzen da.  Amaia Salazar Foru-Poliziaren hilketa-ikuskatzailea (inspektorea)  izendatuko dute hilketa ikertzeko eta jaio eta beti ihes egin nahi izan duen tokira (Baztanera)  bueltatu beharko da. Hiltzailea Baztan ibaiaren bazterrak atsedenik eman gabe gorputzetz ereintuko du eta Amaiak  saiatuko da  hilketak eta euskal mitologia erlazionatzen duen hiltzaile  erritual, psico-sexuala arrapatzen. Bere kideren batzukin jelosia profesionalagatik borrokatzen duen biztartean,  bere iraganean ahizpekin ez ezatzitako gatazkak eta haurtzaroa markatu zion sekreto ilunak, mamu bat betzala torturatuz etorriko zaio!!

Dolores Redondo Meira idazlea eta gibelian Baztan ibaia. Argazkia idazlearen facebook-eko horrialde odizialatik hartuta dago.

Sipnosisa irakurrita, erten ahal da, eleberri beltz honetan garrantzi haundia dula gure Baztan ibaia, eta hori aprobetxatuz  eta ibaiko datu batzuk aipatuz! post honeko protagonista bakarra, Baztan-Bidasoa ibaia izanen da.

Baztandar txoubinismoaren ezaugarri argi bat, ibaiaren izenarekin kusten ahal da, Baztan ibaia Bidasoa ibaia da, baina Baztan udalerria zeharkatzen duen  biztartean (Oronoz-Mugaireraino) bailararen izena arro eramaten du, lehenego 14km-etan Baztan da  eta gainerako 52 km-tan, berriz, Bidasoa. Osora 66 km luzera dauka eta ondarreko hamarrak, Nafarroatik kanpo, handik aurrera, euskalherriko iparralde ta hegoaldeko muga markatzen du eta Bizkaiko golkoan (Kantauri itsasoa), Irun, Hondarribia eta Hendaia artean itsasoratzen da  (Nafarroa, Gipuzkoa eta Lapurdi zeharkatzen dituen ibaia da) .

Baztan Ibaia Erratzun inguruan sortzen da, hemen elkartzen baitira Astate tontorran (710)  jaiotako Izpegui eta Iztauz-eko errekak eta Auza mendiaren ekialdean sortutako Iñarbegi erreka ere bai. Azken honetan dago bere iturburu ezagunena; Xorroxin ur-jauzia. Ibaiak  105 erreka iraunkor ditu; guztien artean, ia 500 kilometro egiten dute. Bidasoaren ibaiadar nagusia Ezkurra da (Donozteben elkartzen da) eta Baztanen Marin eta Artesiaga errekak nabarmenenak izanen dira eta hain justu azken honen (Artesiaga) bokala (erreka-ahoa) Batasunaren Intereseko Lekua (BIL) bezala katalogatua dago (“Lugar de Importancia Comunitaria” LIC). Tartete hunen ureko habita garrantzi handikoa da, bere uretan aurkitzen ahal bai da Burtaina (Cottus gobio), muturluze pirinearra (Galemys pyrenaicus) eta ur-ipurtats (“bisoi europarra” Mustela lutreola), baita ere nabarmentzekoa da, gaur egun  galzorian dagoen espezie bat izan arren, ibai-karramarro  populazioa badela.

muturluze pirinearra (Galemys pyrenaicus) . David Perez 2009
Wikipeditik hartue, creative-comons lizentzia.

Burtaina.(Cottus gobio) .Hans Hillewaert 2009. Wikipeditik hartue, creative-comons lizentzia.

Artesiagako BIL-aparte Baztan-Bidasoa ibaian zehar, bertze hiru Naturgune bereziak baire ( Batasunaren Intereseko Lekuak BIL)  eta laurak zuzenean daude lotuta ibai-esparruekin: Bertizko Jaurerriaren BIL, Belateko BIL eta, Aritzakun-Urritzateko BIL. Naturgune  hauetan  aistion aipatutako ugaztunak aparte Igaraba “urtxakurra” (Lutra lutra L.) aurkitzen ahal da. Hegaztien artean Martin arrantzalea (Alcedo atthis),  Ur-zozoa (Cinclus cinclus) nabarmentzen dira, narrastietan europar galapagoa ( Emys orbicularis ) eta arrain espezietan hauek dira nausi :, kolaka (Alosa alosa), itsas lanproia (Petromyzon marinus), aingira (Anguilla anguilla), korrokoia (Chelon labrosus), platuxa latza (Platicthys flesus), zarboa (Gobio lozanoi), lotrea (Barbatula quignardi), txipa (Phoxinus bigerri)  lehen aipatutako burtaina (Cottus aturi),  ibai-amuarraina (Salmo trutta morfo fario),  eta  ibaiko erregea! izokina (Salmo salar). 

Datuak segitzen emanda aipa daiteki ibain zehar edo obe errana bere arroan, (cuenca) Nafarroako Gobernuaren edo Iparraldeko Konfederazio Hidrografikoaren menpean, uraren kalitatea neurtzeko 22 kontrol puntu daudela,  hondakin urak arazteko 8 araztegi daudela,  28 zentral hidroelektriko badirela. Bi urtegi; San Anton eta Domikoa Irun eta Hondarribia urez hornitzeko eta bertze bi  Mendaur eta Leurtza, energia hidroelektrikoa sortzeko, ibaiak jasatzen dun biztanlegoa: 22.000 lagun inguru dela eta  ur hornidura ez dagola bermatua (Urte sasoi jakin zenbaitetan, arazoak izaten dira herri batzuk urez hornitzeko). Baina datu guztiak ez dira ederrak eta gure ibaiak, bere arazoak ditu. Estudio batzuen araberaz ibaiaren zenbait tartetan uraren tenperatura handitu dela aipatzen dute eta fauna espezie batzuk urritu ta bertze batzuk ugaritu dira (desorekatuz). Honetan zerikusi haundia izanen du Industria, abeltzaintza, nekazaritza eta hiri arloko isuriek,  kutsadura eragiten bai dute, ekosistema eta ibaiertzak egoera txarrean daude: zaborrek, eraikinek eta nekazaritza sailek ibaiertza hartua dute, ibaiertzeko basoak gaizki daude eta ibaiaren jarraitasuna hautsita dago eta zenbait  ibaiadar, zerbait kutsatuak daude  Intzola, Ibardin, Onin, Artesiaga, Gilenea, Zia eta Orabidea erreka bezalaxe…

Gure eskutan dago “arazo” hauek konpontzea eta ibaia bizirik segitzea, ibilguak eta ibaiertzak berreskuratu behar dira (Ibaiak garbitu eta mantendu), zaindu, kontrol eta jarraipen programak ezarri, kutsagarriak izan daitezkeen guneak begiratueta garrantzitsuena dena, herritarrak sensibilizatu ta konzientziatu behar gara ibaia gure bailararen eta baita ere, gure izaeraren arteria nagusia dela, bere inguruan, bere ertzetan sortu ta hazi izn gara eta garbi ta bizirik egotea beharrezkoa dela!!!

Baztan Ibai Elizondo zeharkatzen. Argazkia Pello San Millan.

Post hau iteko erabili den material:

www.biodiversidad.navarra.es web gunea.

Bidasoarako konponbideak  BIDASOAREN ARROKO URAREN FOROA.

www.territoriosfluviales.eu webhorriko “rio Bidasoa” atala.

 

Advertisements

Read Full Post »

Orain dela lau urte, blog honekin hasi nintzenean eta astero astero (ta batzutan “astiro”) baztani buruzko kontuak, gertakizunak, kondairak, folklorea eta gehienbat bitxikeri “histerikoak” (barkatu, historikoak idatzi nahi nun) biltzen eta haizegoaren bidez plazaratzen dudanatik, gehien “harrapatu” didan gaia, Karlistekin eta karlistadekin zerikusia duen guztia izan da. Lau urte haetan gai honen iguruan hainbat post idatzi dugu; gerrak lehenengoa ta bigarna, Larremiarko bataila, Espoz y Mina eta Lekauzko afera, Baztango famili karlistak, Don Carlos VII sarrera eta harrera, Artxuriako bataila, Karlisten “eboluzioa” batzuk euskal nazionalismora ta bertziak reketetera…  Karlismoari buruz zerbait dakitenak diote, XIX. mendean sortutako mugimendu politiko legitimista honek Baztanen presentzia haundia izan zula eta izandako bi gerretan  (bederen hasieran), kalistak nagusiak izan zirela ibar osoan. Hau guztia egia izanez ez da ahazten ahal kontrako alderdia (liberalak) presentzia haundia izan zutela eta  dioten bezala Baztango herri gehienak Karlista baziren, herri batzutan liberalak nagusiak ziren, Erratzu, Irurita, Amaiur, Elizondo erdia…”bitxia” da, idei liberalak zituen famili batek (ezkontza bidez lotutak) Gaston-Irigoyen-Echevertz familia, herri “liberal” hoietan hainbat jabetzak izatea!!

Huntan, karlistak bazter batean utziz protagonistk liberalak izanen dira. Baztandar “liberal”  hauei buruz zerbait prestatzeko asmorekin, Baztango liburutegira hurbildu nintzen eta Nafarroako historioko apaleko liburuak kuxkuxeatzen ari nintzela ta, posit horiz betetako liburu batekin  topatu nintzen. Liburua “Diccionario  Biografico de los Diputados Forales de Navarra (1840-1931)” zen eta hainbat horri, aipatutako posi hoiekin markatuta zegoen eta zein izan zen nire sorpresa, konturatzean marka hori guzti horiek, izandako baztandar ahaldun guztiak (urte horietakoak) seinalatzen zutela! eta norbaitek kriston lana aurreatu zidan zeren diputado horietako gehienak liberalak ziren eta horietatik aunitz! aistion aipatutako Irigoyen, Gaston ta Echeverz abizenak zeukaten!!!

Normala da, liburuan agertzen diren hamar baztandar diputatuetatik hiru ezik liberalak izatea, hauek gerra (lehenego karlistada) irabazi bai zuten eta egoera politikoa aldatu zuten. Gerra ondoren (1833-1840) dena aldatu zen. Gerra aintzin,  Nafarro garaia kateatua egon arren ( “Navarra tiene cadenas” abestia dion bezala) erresuma izaten segitzen zuen eta oraindik erakunde propioak mantentzen zun, hoien artean Nafarroako Erresumako Aldundia.

Nafarroako Erresumako Aldundia, Nafarroako erresuman 1501ean sortutako erakundea izan zen eta gure aberria konkistatu arren 1839 arte mantendu zun. Erakundeak Nafarroako Gorteak ordezkatzen zituen bilduta ez zeudenean bere aginduen betearazte kontrolatu zezan, 1501tik sei ahaldun izan zituen, eta 1678tik 1839ra zazpi, hauen helburua zergak kudeatzea eta foruak defenditzea zen. Aro modernoan zehar bere betebeharrak gehitu zituen: herri-lanak, mendien zaintzea eta udal kudeaketa.

Liberalismoa  Nafarroako Erresumako Aldundiarekin amaitu zuen, Nafarroako erresuma ezabatzen du (“Nafarroko erreinua” esaldia desagertzen da paperetik eta txanponetik)  eta zentralismoa inposatuko du, hasiera batean  Cadizko Konstituzioarekin, 1812an eta 1820an sahiatuko dira, baina ondarrian Gerra Karlista irabaztearen ondorioz (1833-1840)  inposatuko dute. 1841an Lege Hitzartua ( XIX. mendean Nafarroako izaera politikoa aldatu zuen legea izan zen) ezarri ondoren, Nafarroa garaia probintzi arrunt batean bihurtuko da eta Erresumaren bertze erakundeak bezala, Nafarroako Erresumako Aldundia indargabetu zuten eta Nafarroako Foru Aldundia sortuko dute (Hasieran Nafarroako Aldundia izena bazuen ere, 1867 eta gero Foru “abizena” hartu zuen). Gainera 13. artikuluak gobernadore zibil herrialdeko aginpide zibil nagusien bilakatu zuen, Espainiako probintzien moduan (guzti horretaz ,Angel García Sanz Marcoteguiren liburuaren izena ta data).

Lehendabiziko Aldundia zazpi ahaldun zituen: merindade bakoitzak bana, Iruñea eta Lizarra izan ezik, hauek bi bai zituzten. Erakunde berriak lehen Erresumako Aldundia eta Nafarroako Batzordea zituzten helburu eta eginbeharrak batu zituen. Aipatu dugun bezala,  Foru Aldundiako ia ia 100 urte hoietan Baztandik atra ziren edo izan ziren diputatu gehienak “liberalak” ziren. Osotara (liburuan agertzen denez)  10 ahaldun baztandar  Iruñan egon ziren eta hoietatik hiru ezik; Rafael Gaztelu Maritorena (Euskaroa), Antonio Iturria (karlista) eta Gerardo Plaza Arquia (Karlista), bertze zazpiak, idei liberalekoak izan ziren, batzuk monarkikoak, bertzeak fusionistak, baten bat errepublikanoa, baño guztiak liberalak!. Markoteguiren liburu astunan diputatuen biografia zehatza azaltzen denez, post honetan sakontasunan sartu gabe, beti bezala “bitxikeri” historiko (eta histerikoak) nabarmenenak ezagutaratzen sahiatuko gara.

1840ko irailako jazarraldiko Domina (1841)

Fermin Gamio Elizalde.

(Ziga, 1775ko Irailaren25/Irurita 1856ko azaroaren 3).

Zigaurreko Elizalde sortetxea zuen eta 1841ko urtarrilaren 1ahaldun kargoa hartu zun. Liberal aurrerakoia izan zen eta 1840ko irailaren jazarraldiagatik (Maria Cristina  erregiñari erbesteratzea beharzen duen altxamendua  eta Espartero liberalak Espainako Errejentzia emanen diona) kondekoratua izanen da.

Hiltzean 3.000 “reales de vellon” utziko ditu mezak kantatzeko eta bertzeak bertze, 80 Baztango “miserikordiarako”.

Tiburzio Irigoyen Hualde.

(Erratzu 1800ko apirilaren 15/Iruña 1871ko otsilren 15).

Tiburzio Nafarroako Foru Aldundiako 1840ko lehenengo hauteskundetan distrituko botu geienak lortu zuena izan zen, 1847 berriz hautatua atera zen eta 1848an aldundiak  naparrei karlisten aurkako (gerra berri bat izan behar zela dirudi bai zuen) bidaliko zirkularra siñatu ta sustatu zun. 1860an ere diputatua atera zen.

Bernardo Iñarra Ezcurra.

(Elizondo, 1812ko urriaren 21an/ 1888 ?

1871an diputatu forala atera zen eta 1874arte egon zen eta bitxikeri bezala aipatu, garaiko europar dirudun aunitz bezala (moda bai zegoen) “espiritista” ideiak zeukala.

Bere testamenduan aipatu zun bere hiletak xumeak izateko eta “pompa” haundirik gabe ospatzeko. Elizondon izaten baldin baziren Iruñako “bigarreneko” hileta bat bezala ospatzea azpimarratu zun. Baitere  Elizondon ohitura zen ogia eta argizariak eramatea ez egitea, argi utzi zun. Elizkizunaren gastua bere ustez “inutila” zenez  nahiago zuen diru horrekin 15 urtez bere omenez eta bere lehenengo emaztearen arimaren omenez meza bat urtero ospatzea!!!…ah!, baita ere erren, Baztango miserikoardiarako 500 real utzi zula.

Jose Maria Gastón Echeverz.

(Amaiur, 1819ko abuztuaren 3/Iruña, 1882ko urtarrilaren 20).

Aita  Erratzuko Iriartea etxekoa eta ama Amaiurtarra.  Zaragozan ta Valldaoliden ikasi zun eta 1848an Iruñan bere bizilekua ezarri zun. 1854an lehen aldiz diputatua atera en (kargua otsailan artu eta urte berberako abuztu artio egon zen). 1854ko biurteko aurrerakoia (bienio progresista) ekarriko zun erreboluzioan parte hartu zun Iruñako milizia militar baten kapitaina gise. Bienio horretan Kortetako diputatua izanen da . 1862 eta 1865 berriz hautatua izan zen Foru ahaldunbezala. Urte horretan eta 1866ko Uztaila artio Nafarroko gobernadore zibila izan zen. Polmika haundi batean barne (Arturo Campionek salatu zion emaitzetan iruzur egin zula), 1880an berriz hautatua atera zen. 1881a Bigarren aldiz Nafarroako gobernadore zibila izanen da eta postu hau (Campionek erranda) “euskatoei” erasotzeko eta borrokatzeko erabiliko du.

Baztandar honen bizitza politiko luzean, beti liberal mugimendu inguruan ibili zen, hasmentan liberal moderatua izan zen gero Union Liberalekoa, baitere liberal fusionista eta bere azken urteetan errepublikanismoaren alde agertu zen. Politika gizon peto petoa izan zen eta hainbertze aferetan lan egin zuen; Mendizabalko desamortizaziko legea aplikatzerakoan gogor eta gogoz ahalegindu zen Baztango lur ta mendi komunalak salbuetsik egotea, Orreaga-Luzaideko errepidearen promotorea izan zen, biurteko garaian partehartzea haundia izan zun1856ko Espainia eta Frantzia arteko mugen trataduan (Espainiaren eta Frantziaren arteko mugak ezartzen da tratado internazional horrekin), azken gerra karlista ondoren kalte-ordainetaz (indemnizazioaz) arduratu zen…

Miguel Maria Zozaya Irigoyen.

(Erratzu 1822ko uztailaren 8/1896ko irailaren 15).

Juan  Jose Zozaya Etxenike eta Manuela Irigoyen Dolarearen Erratzuko Etxenikea jauregiako nagusien semea zen . Idei liberaleko personaia , 1845tik Baztango alkatea hainbat alditan izana eta gerra karlistadetan Baztanen prestatutako zebitzuagatik (liberalei) “Isabel Katolikaren Real Ordearen” zalduna izendatu zuten.

1863 legebiltzarreko kide (Kortetako diputatua) liberal atera zen eta 1865an berrautatu izan zen. 1881an Iruñeko “El Navarro” egunkari liberaleko bultzatzaile bat izanez. 1882an Foru alduindeko diputatua atra zen.

Hil zenean familiaren ekonoia arras ona zenez 5.000 pzta utzi zun Baztango zaharretxerako, eta bere emaztea Mikaela Maritorenak 1913ko Erratzuko uholdeak sortutako kalteak arintzeko 10.000 pezeta eman zun.

Fermin Iñarra Etxenike.

(Elizondo, 1850ko apirilako 20/Donosti 1911ko urtarrilaren 12an)

Uste lieberala zen (1868 “cortes constituyentes-ko” hauteskundetan Liberal Fuerista Monarquico alderdirako botua eskatu zen) baña politikoki ibilbide independientea eraman zun, konserbadoren, liberalen eta euskaltzaleen (euskaroak) artean kulunkatu zen, hori bai!  beti garbi ta argi utzi zun bere antikarlismoa!!

1873an, karlistak ondasunak bahitu zizkioten. Gerra ondoren, berari egin zioten berbera Junta karlistako kidei egitea, aldi bat ta bertze sahiatu zen; 1875an,1878 bere erreklamazio kexakin segitu zu eta dirudienez ez zun ja lortu  zeren 1890ko abuztuan kexa, Nafarroako kapitan jeneralari azalduko du.

1877an sortutako Nafarroako Euskara Elkargoaren  (Asociación Euskara de Navarra) bazkide-fundatzailetako bat ian zen eta erakunde honek 1879an Anton Abbadiaren laguntzarekin antolatutako Hego Euskal Herriko lehenbiziko Euskal Lore Jokoak Elizondon izatea zerikusi haundia izan zun Fermin Iñarreak.

‘Foruen estatua’, Gamazadaren ostean egina. Argazkia Wikipediatik hartuta dago (creative commons).

1883 ahaldun atera zen eta Diputazioko sesioak publikoak izateko eskatu zutenen artean lehenegotakoa izan zen. 1993an Gamazoren aurkako Iruñan izan zen manifestazioaren batzorde antolatzailearen lehendakaria izan zen, baita ere “gamazada” ostean altxatu zen “Foruen estatua-ren” batzorde exekutiboaren lehendakaria izan zen.

Bere bizizaren bukaeran “egurra” toki guztietik ematen zioten. “El Pensamiento Navarra” aldizkaria (karlista joera zeukana) gaztetasunaren anti-karlismoa berrpiztu zizaiola baieztatzen zun, bertzealdetik alderdi liberaleko “El Democrata Navarro” egunkariak anti-liberal bat zela zion!, berriz Euzko Alderdi Jeltzalearen “Napartarra” bere “navarrismoa” eta euskal kulturaren konpromisoa nabarmen du zun.

Juaquín Maria Gaston Elizondo.

(Irurita, 1858ko irailaren 6/1937ko irailaren 14).

Jose Maria Gastón Echeverzen semea zen, abokatua eta Arizkunen, Erratzun, Iruritan Etxalarren etxeak, bordak, lurrak eta  idizelaiak(iratze tokiak) zitun, baitere Iruñeko bi etxen nagusia zen eta Los Arkosen ehunka lursailen jabetza zuen.

1881an Iruñeko alderdi Liberalaren batzordekidea zen. 1886an eta 1888 andiputatu foral gise atera zen. 1992ko abenduan Arabako gobernatzailea izen datuko dute, eta 1893 eta 1894 urteetan zehar izandako “Gamazadan” bere kargutik dimitituko zuela erran arren ( Sagastaren gobernuaren Ogasun Ministroak, German Gamazo liberalak, ezarritako zerga-araubidearen kontra zegola aipatu zun) ez zun dimititu eta Gobernuak 1894an, Caceresko gobernatzailea izendatu zion.

1996an Iruñetik Espainako kortetako diputatua hautaua izan zen. Hauteskunde-kanpain horretan napartar aunitz “edecán de Sagasta” eta “Gamazoren esklabua” deitu zioten eta “gamazadan” bere kargua galtzeko beldurragatik atxikitu ez zenez, hautagai anti-fuerista ta gamazista zela erraten zen.

1904an “El Democrata Navarro” egunkaria liberalaren sustatzailea izan zen, 1906an “Director General de Penales” izendatu zuten, 1909an Zaragozako gobernatzailea izan zen eta 1911an “Director Gueneral de Prisiones”. 1917an Karlistekin aliatu zen eta “El pueblo Navarrotik” liberalismoaz ahaztu zela egoitzi zioten.

1920an Amaiurren zeukan lur batzuk uztea eskatu zioten, bi urte geroago 1922ko ekainaren 30ean lur hoietan (garai batean gaztelua zegoen lurretan)  monolito bat inauguratu zen. Monolitoa,  1521-22 Amaiurko gaztelua defendatu zuten nafarren omenez zen.

1930an diputatu forala eta ahaldun nagusiordea zen (Kargu nagusia Gobernadore Zibilak zuenez, barneko kargu nagusia ahaldun nagusiordearena izan zen).  1931ko apirilako 21 errepublika ezarrita bertze diputado guztiak bezala “zesatua” izan zen.

Errepublikano-socialista blokearen presioa zela eta, Gobernuak Batzorde kudeatatzaile aukeratu zuen apirilaren 25ean, epe hontan zazpi aldundietatik (merindade bakoitzeko bat) errepublikanoak gehienak ziren, sozialistak, jaimista eta monarkiko batekin batera. 1934ko Iraultza eta gero ( Asturian izandako sozialisten, komunisten eta anarkisten altxamendua), Nafarroako 32 ezkertiar udalak indargabetu zituzten eta kargu berriak aukeratu behar izan zituzten aldundirako. 1935ean sortutako Batzorde kudeatatzaileaan Comunion tradizionalistakoak sartuko dire eta hemendik aintzin gerra zibila bitarte eta ondoren foru alduindako “kutsua” erabat aldatuko da eta aldundi gehienak karlista tradicionlistak eta falanjistak izanen dira eta doike! baztandar eta baztandar jatorriko diputatuak izanen dira.

1979ko apirilaren 3an lehendabiziko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak izan ziren, Nafarroako Foru Aldundiak 1839 eta 1984 artean iraun zuten, urte hartan Nafarroako Gobernuak ordezkatu zuen. Demokrazia izenerekin zauztzen den garai hontan baitere Baztandar edo Baztanekin lotura izan duten ahaldunak izan dira;  Sotero Etxandi, Paula Kasares, Rakel Goñi…gaur egun Nafarroako Foru Aldundiaren ondoko honetan Baztandar bat bada Begoña Sanzberro Almazdoztarra da eta gainazaleko “hausnarketa” bat egiñez, foru aldundiaren historioan (1840-1984) nagusiak izan diren bi alderdien zerbait dauka. Alde batetik, bere alderdia konserbadorea, katolikoa, foralista… denez  “karlista kutsua” dauka eta bertzetik, U.P.N-tik Nafarroa soilik, espainako bertze probintzia dela defenditzen bai dutenez (ia ia, konkista izan zela ezeztatzen dute!! baizik anexio baketsu bat), liberalen ideia zentralistarekin parekatzen ahal zaie…beno, blog honekin katedra ezartzea gure helburu ez denez, hausnaketa arin hauekin ausartzen gera!!

Post hau iteko hurrengo materiala erabili dugu;

Diccionario  Biografico de los Diputados Forales de Navarra (1840-1931)” . Nafarroako Gobernua (1996) liburua. Angel García Sanz Marcotegui.

Euskomediak fundazioko Auñamendi enziklopedia webgunea.

eta Wikipedia aunitz aunitz aunitz!!!

Baitaere eskerrak eman nahi nion Sonia Lopezi (Baztango liburutegiko arduraduna), berak izan bai zen baztandar ahaldun guztiak liburuan markatu zuna.


Read Full Post »

Apirilako Nabarraldeko kazetan, gibelekoaldian Patxi Goikoetxeak idatzitako artikulo interesgarri bat agertzen da. Idatzia ¿Acoso a las ikastolas?” izenburua dauka eta azken bolada hontan ikastolak jasotzen ari diren erasoa azaltzen digu eta ez soilik betiko “etsaien” erasoa, baizik kezkagarriena dena, ikastoleen modeloa “babestuko” lizatekeen pentsatzen genuen taldeen erasoa!. Azkenaldian hainbat talde ta jende, haurrak modelo D-en matrikulatzian eskola publikoan izatea animatzen dute, eskola publikoa, eskola publikoa ta euskal eskola publikoa (Escuela Pública Vasca) aldarrikatuz,! ikastolen  50 urteko lana baztertuz!, beno hori bai, Erriberako eta “zona no vascofono-an” eskola publikoan aukerik ez dagoenik, ikastoletan haurrak matrikulatzea gurasoiei animatzen dute!..eta ala ikusita, euskal eremuko ikastolak, sobran daudela dirudi!!!. Erran behar (jakiteko, gogoratzeko edo bederen ez ahazteko), eremu ez euskalduneko gaurko egoera (eskola publikoan eskuaraz ikasteko aukera) orain dela 50 urte Nafarro osoan berbera zela (“eskola publiko” beharrean “eskola nazionala”), hauxe da “zero”! Baño herri eta hiri batzutan guraso batzuk, dena aurka izanez, beren sosa  patuz, izerdia eta batzutan bere osasuna ere Ikastolen modeloa aurrera atera zuten.

Nik (Pello San Millan) ikastolak aldarrikatzen dut eta doike! baita ere euskal eskola publikoa, nik ere (artikuloaren egilea bezala) eskola publikoko zentroko irakasle ta langileak errespetatzen ta miresten ditut eskuararen inguruan egiten duten lanagatik,30 urte hauetan buelta osoa eman bai dute Nafarroako euskal eskola publikoari eta noski! aukera hori erabaki duten gurasoak ere!  baina baita ere miresten ta errespetatzen du Ikastolako andereño ta maixuei eta gurasoen inplikaioa ere! Ez da baten alde egotea eta bertzearen kontra! ez da bat bai publikoa delako eta bertzea ez…pribatua?, kontzertatua? koperatiba?… publikoa? edo… soilik ikastola delako!!.

Kuartelekozelaiako eraikina. Gaur egungo Baztan Ikastolako Haur Ezkuntzako egoitza garai batean eskola nazionalaren eraikiña. Argazki Alberto Villaverde, 2004 (aldatuta dago sepia filtroa ezarri zaio)

Ikastolako “semea” nahiz, Baztan ikastolan hazi eta hezi nintzen, gaur egun seme-alabak ditu eta matrikulatzerakoan Ikastolan sartu nien (niretzat eta emaztearentzat aukerik onena iduritzen bai zizaigun), akaso ez da izanen aukerik onena ezta txarrena ere!, baitzik soilik bertze aukera bat eta nik, bertzen erabakia errespetatzen dudan bezala nerea errespetatzea ere gustatuko lizateke. Baztan Ikastola ikastola publikoa da, udal eskola publikoa hain zuzen eta horregatik gure zulo hontan baztandar batzuengandik beti eta azkenaldi hontan nabaritasun haundiagorekin, “hitz-eraso-ak” jasan eta jaso ditu.

Eraso, gorroto eta amorru horien adibide gise 2012ko Martxoko 13ren diario de Noticiasko “Alumnos de Baztan Ikastola aprenden a pintar con Elisa Muñoz” artikuloan norbaitek utzitako komentarietan ikusten ahal da (mesedez irakurri komentarioak). Artikuloa, soilik ikastolako guraso baten (gañera modu altruistan eta ekimenarako materiala berak patuz) haurrekin izandako aktibitate interesgarria azaltzen du (gurasoa artista ezaguna da eta haurrei arratsalde batez margolaritzaren munduan murgildu zien), ba hori norbaiti tripak astintzen dio, odola irekitan patzen dio eta bere barnean izan dun (pentsatzen dut) Baztan Ikastolarako amorru, amorrazio, ernegazio, ernegu, errabia, gorroto, herra, aiherkunde, higuin, hegigoa…(akitu zait gorroto eta errabia sinonimok) ateratzen zaio eta gauzak jakin gabe ergelkeriak idazten hasten da; materiala eta aktibitate hori ea guraso elkarteak ordaintzen dun edo hau “ere” Baztanen zerga ordaintzen dutenak ordaindu dute,  Baztandarrek ez dutela ordaindu behar urtean 60o.0000 euros kostatzen duen eskola mantentzea…Batek erantzuten dio gauzak nahasten ari dela eta Ikastolako gastu hori Nafarroako gobernua (hezkuntza sailatik bidez)  moduloen araberaz ordaitzen dula eta Baztango udala soilik presupuestoa onartzen dula. Komentarioak zakartzen doaz  eta baztandarra bezala “bere” sosa ikastolan gastatzia molestatzen ba zizaion, orain! Napartarra bezala,  pagatzen duen zergako dirua Ikastolan gastatzia mintzen dio!…zenzugabekeria eta ergelkeria nabarmentzen da “subjetividad” nik-aren atzean ezkutantzen eta idazten duen hitzetan.

Pentsatzen dut subjektibitateak eta halakoak, nahiko zutela ta gañera! poztuko zirela Baztan Ikastola itxi, bota edo desagertuko balitz, Ikastolako aurkari hauek naiz eta ondarreko denboraldi hunten kopurua haunditu dela dirudi arren, erran behar da, zortez gutti direla eta  baita ere, betidanik izan direla, ia Mariano Izetak,  “Gerla aurreko ikastola” Baztan Ikastolako 25. Urteurrenerako prestatutako idatzian aipatzen zun; Elizondon beti izan ditugu Ikastolaren etsaiak eta orduan ere baziren hortan nabarmentzen zirenak eta bere lan maltzurran ari zirenak ikastola bota beharrez, baimenik ez ginula eta ikastola legez kanpo zagolaSubjektibitatearen aitetxiak ikastola itxtea lortu zuten, baña itxi zutena ez zen 41 urte daraman Baztan ikastola, baizik honen “alaba” nausia izan omen zen Elizondoko ikastola (ta poztu ziren).

2078ad_5d17a8bb346346d7be942c49d43ac9d1

Lehenego ikastolaren gela Beitonea etxean.

Lehenengo Ikastola hau Elizondoko Eusko Etxean biltzen ziren euskaltzaleek eraginda Elizondoko Beitonean 1935eko irailean ireki zen. Andereño gise 21 urteko Pilare Alba Loiarte goizuetarra hartu zuten. Ikastola honek Ignacio Iturria dirulaguntza jaso zuen hasieratik, ikastolak eragiten zituen kostu guztiak bere gain hartu zituen, gasto guztiek ordaintzen baitzituen; andereñoaren soldata, liburuak, alkiak, maiak, antolamentu guziak, den denak herriari edo batzokiari deus kosta gabe. Bertze batek tokia utzi zien, Ikastola Beitonearen behitikoaldian antolatu zuten eta ikastolaren atzean laguntzaile ta bultzatzaile gise bertzeak bertze Manuel Arburua, Bittori Etxeberria eta Felicitas Ariztia egon ziren. Txokotoko auzoan, trinketaren aldamenean zegon ikastolan berrogeita bat haur biltzen ziren. Miguel de Alzo Lekarozko kaputxinoa eta Pilar Alba Loiarte andereño goizuetarrak eman zuten laguntza pedagogikoa. Ikastola hau gerra aurreko Nafarroan sortutako hirugarren ikastola izan zen eta Nafarroako eremu euskaldunean sortu zen Euskal Eskola bakarra ere. Dirudienez bailara huntan lehenagotik bertze saiakera izan omen zen euskal eskola bat irekitzeko baña baliabideak falta zirela ta Euskal eskol hori aurrera ez  zen atra. Elizondoko ikastolak ere jaio zenetik arazoz beterik egon zen eta hilabete eskaxa zeramala, eskualdeko ikuskaria zenak, Angeles Barriolak, Elizondoko ikastola ixteko agindua eman zuen, eskolak beharrezkoak ziren arauak betetzen ez zituela eta haur haiek Iruritako eskola nazionalara joaten ahal zirela argudiatuz lortu zun eta Irakaskuntzarako Zuzendaritza Orokorrak ikastola itxiarazi zuen.

Ixte horren ondoren haur guziak barreiatu ziren eta batzuk Miserikordiko eskolara eta bertze zenbaietzuk eskola nazionaletara.  1936ko otsailan Frente Popularrak garaipena lortzean, ikastolako eragileek bortz hilabete itxirik egon ondoren berriro ere irekitzeko baimena eskuratuko dute eta Txokotoko lokal txiki batean eta Pilare Alba andereño gise berriz ere, Ikastola honek hasitako ibilbidea segituko du. Irene Lopez Goñi irakasleak eta Nafarroako Ikastolen elkarteko pedagogia aholkaria dena, bere  “Nafarroa garaiko ikastolen historia (1963-1982) ” tesisa prestatzen ari zela Pilare Alba andereñoa elkarrizketatu zun eta Elizondon egondako denboraldia oroizapen onakoak zirela aipatu gain Ikastola horretan aurrera eraman zen hizkuntza ereduaz kontatu zion: den dena eskuaraz ematen zen, haur guziek euskaldunak zirenez inolako arazorik ez zuela aurkitu, haur txikiak zirenez testu libururik ez zirela erabili baizik argazkiak eta marrazkiak….

Porzierto! Argazki ta marrazki horiek Uztailan gerla eztanda egin bezain bezain pronto, errekete kuadrilla bat ikastolako atea bortxatu eta herriko plazan erre zuten baitere Ikastolako mahaiak eta aulkiek eskola nazionaletara banatu zituzten eta ikastola hustu ondoren ate buruan, pinture horiz  “cuartel de Pelayos” idatzi zuten.

Post hau iteko erabili den materiala.

Nafarroa garaiko ikastolen historia (1963-1982) Irene Lopez Goñi (2002) .pdf artxiboa.

Ikastola: Un movimiento popular y pedagógico. Irene Lopez Goñi. (Euskara Kultur Elkargoa 2007) liburua.

 Baztan Ikastola 25. Urteurrena 1970/1995  liburuaren

Read Full Post »

Idazten dudan tenore hontan, Azaroa 8ren (2011) azken minutuak dira eta orain dela gutti gauz bitxi bat irakurri edo gertatu zait/dut “aurpegi kuaderno”  izeneko sare sozial horretan. Fazebooken, blog hau bertze bizi paralelo bat dauka (baitere ttwterren), bertze bizi hori arras mugitua da eta hainbat “lagun” ditu.

Gaur, (azaroko 8a) egun hontan baño orain dela 401 urte Logroñon izandako azken auto de fe haundian izan zen eta errioxako hiriburuko plazana 11 zugarramurditar erre zutela ta, arratsaldean blogan afera hori buruz idatzitako guztia plazaratu dugu, postn esteka, informazio txikia…eta azkenik 11 zugarramurditar “errodunen” izena. Ez soilik izena baizik nortuku bizirik erre zuten eta nortzuen gorpuak (zeren batzuk ia hilik zeuden). Fazebokerra igo bezain laster lagun batzuk segidan erran zuten elkarbanatu behar zutela, baten batek baimena eskatuz ta guzti. Erran behar bai bloga (postak) eta bai argazkibloga crestive comons lizaenzia daukatela (hauxe da libre dago kopiatzea, aldatzea, elkarbanatzea eta abar, Hori bai, beharrezkoa da egilea aipatzea), baita ere fazebuken igotzen dudan guztia aske dago, bai kopiatzeko, elkarbanatzeko, jausteko, aldatzeko…bai ausnarkeak, idatzitakoa eta gehienbat argazkiak ( gañera uste dut legalki, sare horretan igotzen den guzia, Fazebukek bihutzen dela horen nagusia eta jabea).

Hori argi utzita, berdin zaidala gauzak hartzea (nik ere iten dut  hori) edo obe errana, gustatzen zaidala jendea hartzea eta elkarbanatzea, gaur ikusi dudana pixket mindu nau. Ez (eta garbi utzi nahi dut) hartzeagatik eta elkarbanatzeagatik edo aipatzea edo ez aipatzea ta guzti horregatiki, ez! horregatik ez! baizik profileko “lagun” batek lana hartu dula idatzitakoa erdaldunazteko!! . Idatzitakoa uste dut, ez zela beharrekoa itzultzea, ondarrian 11 “errudunen” izena eta urteak patzen zituen (explikazio txiki batekin) gañera ere!  bukaeran agertzen zen “gehiago ikusi” eta blogeko stekak zeuden tokian  gaztelerazko “ver mas” bezala  itzuli du eta estekak ez ditu patu (ilupe). Hori aparte erdarazko informazioa, bertze lagunen hormetan ikusi dut eta hauxe izan da mindu nauena! zeren lagun hoien artean, batzuk arras euskaldunak (eskuaraz bizitzea edo eskuara ama hizkuntza erabaki dutenak) izanez eta iformazio hori euskaraz egonez (beraiek jakin gabe, zihur nago) erdaraz patu dute eta horrekin erdarazko izulpena zabalduz.

Hau ikustean, nire barruan pena (txikia, baina azkenian pena) nabaritu dut. Orain dela 3 urte blogarekin hasi ginenean, bi ardatza segitzea erabaki genun, bata, Baztangoo (eta inguruko) historio zaharrak, bitxiak eta ia ia ahaztuak zabaltzea eta bigarrena, zabaltze horretan  eskuara erabiltzea eta hori guk, Elizondar haunitz bezala euskaraz jakin arren ia ia (urte haietan) erdaraz bizi ginela!!!.

Pena ttikia hori aparte, pena haundiagoa ematen nauena bi euskaldunak (euskaraz dakitena) erdaratz aitzea entzutea da eta hori aunitz ikusten da Elizondon eta Baztanen eta haunitzetan ere erdaldun horiek arras euskaldunak sentiarazten  dira eta gañera! batzuk harro daude euskaldunak izateaz eta jakiteaz…baña, erdaraz solasten dute, erranez, eske errexago egiten zaidala erderaz erratea, edo… haurrekin erabiltzeko ba, bañozaharren eta kaxeroen gauza dela, eta halakoak entzun behar bere ama hizkuntza baztertuz!. Baño hau, normala ta harrunta izan da beti edo bederen aspalditik, bai Elizondon ta bai Baztanen!!

Argazkian Larreko idazlea. Argazkia http://www.enciclopedianavarra.com webgunetik hartuta dago, (Pregón, 1972).

Erdaldatasun honi buruz, (baztandar erdaldun) ia XX. mendeareren lehenengo hamarkadetan Pablo Fermin Irigaray Goizueta, “Larreko” nafar medikua eta idazlea, idatzi batean aipatu zun. Larreko (Pablo Fermin Irigaray Goizueta) 1869 Auritzen jaio zen (+1949 Iruña) eta gure eskualdean, Iruritan (baita ere Beran) mediku bezala aritu zen. Bere lana euskaldun jendearekin bete behar zuenez, eskuaraz alfabetatu eta eskuaraz idazten hasi zen. Gure Herria eta Euskal Esnalea aldizkarietan eman zituen argitara euskarazko lan aipagarrienak ta bere obra nagusiak: Topografía médica del valle de Baztán (1905), Naparra’ko erranerak (1926) eta Guía médica del intérprete de milagros y favores izan ziren. 1992an Euskal Editoreen Elkartea, Irigarairen artikuluak bildu eta bilduma batean argitaratu zuten. Bilduma Lekukotasuna izenburua dauka eta bere horrietan aistion aipatutko idatzia aurkitzen ahal da. Larrekok, artikuloari BAZTANDARRA-RI  izenburua patu zion, hortaz pos honen izenburua, “Baztandar erdalduneentzat“, zeren idatzi zaharra hori buruz doa eta doike!! merezi du irakurtzea.

BAZTANDARRA-RI (Pablo Fermin Irigaray Goizueta, “Larreko“)

Goan den aldian zure idazkiaren ondotik erran nizkitzun itzez, ez bide zinen goibeldu, asarre bidezkoak etziren ta.

Nik bezain ongi dakizu, Baztan alderdi pulit orretan, nolaz ari diren gisa guziz erdaratzen.

Alako aldi batez, orko bordariek daukaten ikastetxe batean, ezpairik gabe (sin dudar) antxe bilduak zauden buruzagiak erabaki zuten erdaraz bear zirela irakaskunzak.

Ikastetxe artan biltzen ziren umeak erdaritzik etzakiten.

 Bilkuran, irakaslea ez bertze guziek zioten erdaraz egin bear zirela, eta bordariak baietsi zuten bozik, ustez erdaraz mintzatzen ikasiko zutela eken umeak, orixe baizen eien asmo bizia.

Irakasleak ikusi ondoan ja bat aitzinatu etzitekela, leen ikastaroa bakotxari bere eleaz egin bear delakotz, aren iritzia deusetzat bota zuten gañerakoek eta ok etziren gero, nola naiko gizonak.

 Euskeldunen artean geienek uste dute euskaraz ez ditekela yakintsun izan, eztaitekela yakindurik irakasi. Betiko astaputzak, euskeldunak!

Buru gogorrekoa bear da gero alako agintza emateko.

 Emagun (supongamos) Baztango alkate jaunak, bordari bati nai diola zerbeit adirazi, yakinaraziko ote dio erdaraz? Gauza bera litzeke umeak yakin bear dutena chinoz egitea.

Ez gero erran bordariek diotena, «guk nai dugu gure umek erdaraz mintzatzeko ikasi dezaten». Ori ederki dago, baño ezta bidea; gisa ortan bizpairur urtez eskolaratu eta azkenean zer dakite? erdararik beñipein ez eta eken gogoak argitu dituzte leen ikastaroko ikaskizunez? Ez dut uste.

 Aixkide maitea, barkatu, baño Baztanen asko dire beren mintzoa baztertu nai dutenak.

Iragan astean, adixkide beroenetarik batek auxe erran zatan: «Orai duela zenbeit egun, muga ondoko erri koxkor baten geltokian edo estacioan oartu nintzan; barne artan etziren lau andre, iru yauntzi arrontez, bat aundi gisaz eta gizon gazte, tratulari antzedun bat baizik.

 Sartu bezain laster asi nintzaion gazteari galdeka, nola etorria zen, mandoz, eta nola ibilia muga iragaitean, ala galdeka nindagolarik erraten dit: no entiendo el vascuence.

 Arriturik galdetu nion: nongoa zaitugu beraz? «Elizondokoa», yardetsi zatan, eta orduan nik: zer, baztandarra, euskalduna, eta euskaraz ez egin nai! Ainbertze yakintsun eskualde guzietarik unata etortzen euskaraz ikastera, eta zuk, zure zañetako itzkuntza, zure aiton eta gurasoena, zure deiturarena, zure erriko eta unen bazter guzien izenena, zure eta nere Euskalerriko itzkuntza ukatzen!

Bazterretik begira zagon andreak, aundi gisaz yauntziak erraten du: «ederki olaxe, yauna, nere ohore aundiena euskelduna izaitea dut eta guziek zuk orai egin duzuna egin bageneza, bertze gisaz gindezke». Elizondoko gazte orrek, ote ditu lagunak Baztanen?

Post hau iteko erabili diren webgune eta liburuak:

klasikoak.armiarma.com webguneko Pablo Fermin Irigaray Goizueta,Larreko” “Baztandarra-ri” artikuloa.

euskonews webguneko efemerideko atala.

Lekukotasuna liburua, Pablo Fermin Irigarai Larreko. Euskal Editoreen Elkartea, 1992.

Read Full Post »

Baztan eszenatokie.

cinepressbook-baztan-1.jpgBerri pozgarrie baztanlapelicula.com web gunean irakuritakoa, dirudi dirua lortu dutela Zinemaldiko Industry Club-tik pastu ondoren, eta segidan hasiko dira bigarren zatie edo falta den puske grabatzen. Ez bakarrik hori aipatzen da webgunean, baizik baita ere, adi egonez!, laister ikusikoa ahal delako web gune ofizialan, orain artio grabatutako materialarekin, pelikularen trailerra. (ezkerreko irudia baztanlapelikula web ofizialatik artuta dago)

Filme hau Baztanekin lotuta dago, bai izenarekin, bai kontatzen dun historioarekin eta nola ez! noski! Baztanen grabatu bai dute!. Eskualde hontan grabatutako pelikula bakarra ez da hau, zinearen historioan zehar, izan dira pelikula haunitz (beno batzuk) Baztan erabili dutela eszenatoki bezala, eta asteko post honetan, hori guztiek aipatzen saiatuko gara.

Pantaila haundian ikusitako Baztanen zerbait grabatu zen azken filma,  beldurrezko Eskalofrio zinta izan da. Pelikula 2008koa da ,eta zuzendaria Isidro Ortiz dugu. Historioaren zati haundi bat, inguru beldurgarrietan gertatzen da, mendian, basoan, gauez eta etxe bakarti batean. Basoko irudiak Baztanen grabatu zuten, etxea berriz, Bertitz barruan dagoen XVIII. mendeko etxe bakartia da, baño barrukoaldea txikia zenez, etxe barruko irudiak, Erratzuko etxe batean grabatu ziren. Baita ere Elizondo zerbait filmatu zuten eta Elizondo hain zuzen pelikulako aktore bati, haunitz gustatu zizaion, beno, hobe jaime_barnatan.jpgerran Kasino ostatua gustatzen zizaion, zeren egunero, grabaketak ez zuenean, han ikusten ahal zizaion, mutil jatorra eta hemengoa betikoa zela zirudien, aktorea Jimmy Barnatan zen eta “los serranos” telebista saioan txuki-ren papera anzezten zuenez ezaguna zen . (argazkia www.telecinco/cinema web gunetik atraia dago)

2006an Pedro Malok zuzendari Donostiarrak bere bigarren lana, la sombra de nadie Baztanen grabatu zun . Pelikula hontan, bertzea bezala, deldurrezkoa da (beldurrezko drama) eta naiz eta Lekauzko kolegioa argi atera, pelikularen trama, Baztanen ez da gertatzen baizik hasieran erraten duten bezala izen gabeko Pirineotako herri-baIlara-inguru batean gertatzen da. Bitxikeri bezala aipatu, gaur egun desagertutako kolegioa, mutilezkoa zela eta pelikulan nesken internado bezala agertzen dela. Filman 1967an gaude, eta Pirinioetan nonbait galdutako, itxi barnetegi batean, Laura izeneko 9 urteko neska bat  hezegune (Lekauzkoak) batean ito agertzen da,…hola hasten da eta pelikula ez duena ikusi eta ikusi nahi badu  Baztango liburutegian aurkitzen ahal du.

 Aurrengo pelikula bat hemen grabatua izan dena, urte pile gibelaratu behar dugu eta hori 1992ko Julio Medem-em vacas da. Naiz eta kontatzen dena, Hiru belaunalditan zehar, 1875 tik (III.gerra karlista, II.na euskaldunentzat) eta 1936 artean, Gipuzkoako haran txikiko bi famili (Irigibel eta Mendiluzekoak) arteko harreman nahasiak, bortizkeriak, jeloskorkeria, norgehiagokeria…izan parajea eta ingurua ez da Gipuzkoa, baizik Baztan, Bearzungo Baserriak, Errazuko Utsalea inguruko basoa…filma gehiena baztanen grabatua bai dago.

Aurrengoa ere, karlistei buruz doa, 1872-1876 gerraren inguruan eta Santa Cruz el cura gerrillero deitzen da. Nahiz eta Santa Cruzen ekinza adierazgarrienak eta ezagunenak Bidasoaldean eman ziren arren (bera-Irun), pelikula Baztanen grabatu zen. Pelikula 1990koa da eta zuzendaria Jose Mari cura.jpgTudiri izan zen, Zuzendari berberak ere Karlistada inguruko dokumental bat Baztanen grabatu zun urte batzuk lehenago Cronica de la gerra carlista (1872-1876), 1988an. Bi luzemetrai hauek zallak dira ikusteko ta aurkitzeko eta karlisten munduan, harras preziatuak dira. (argazkia Santa Cruz, el cura gerrilero pelikularen fotograma bat da eta www.bertan.gipuzkuoakultura.net-etik lapurtua dago) 

1989an Ernesto Telleria Eskorpion pelikularako irudiak Baztanen grabatuko ditu. Pelikulan Antonio Resines ia ia iledun bat agertzen da eta urte hoietan Euskal Herrian bizitzen zen egoeraz (muga inguruan) doaz, pelikula minoritaria eta aspaldin ETB-en botatzen ziren hoietakoak (nik han ikusia). Urte bat lehenago Pedro de la Sota Vientos de colera izeneko pelikula eginen du, Pelikula kristonekoa, Elizondoko lanbide eskolan ikusi nun lehen aldiz, Juan Echanove izugarri batekin, jatorriz baztandar gerlari baten paperean. Pelikula hau Baztanen grabatua eta historioa Baztanen gertatzen cineviento_colera_big.jpgda, Udazkena iritsi da Baztango bailarara eta berarekin bi gerlari ta bi emakume, gerlariak Indiako ejerzitoaren desertoreak dira ta Italiara hiesiz doaz, hoietako bat, Leon de Balanza Baztanetik pasatzia erabakitzen du zeren bere familia hemengoa zen eta herentzia nahi du. Balantzategi zaharrak ezetz erranen dio eta honekin bi gizonen nahikeriak ta gogorkeriak agertuko dira. Nonbait irakurri nun (aspaldiko Fotogramas batean ziurhaunitz)pelikularen errodagia harras gogorra ta zalla izan zela  bai klimagatik, ta bai inguragatik eta horrek arazoak ekarri zula ekipoa eta zuzendariaren artean.

80 hamarkadako lehenengo urteak harras ugariak izan ziren “Baztango filmografiarandako” , 1985an Bertizen Romanza final pelikularako eszena batzuk filmatuko dira, pelikula Gayarreren bizitza da eta aktore bezala Jose Carreras ta Monserrat Caballe aritzen dira. 1984an bertzearen zuzendari berbera Jose Angel Rebolledo Fuego eterno pelikularendako Arizkun, Errazun eta Arraiozen arituko da errodatzen. Sipnosia dioenez (ez dut ikusi) 1660 urtean kokatua dago eta sorginkeriari buruz eta sorguiñen epaiketa buruz doa, aktore lanetan Imanol Arias dugu erligio gizon bezala ta Anjela Molina Grabielle de Loithegi?, Azkubiako azken andreren paperean.

1984n Stephen Frears The hit (mendekoa) “akzioko” pelikula inen du eta pelikulako zati interegarriena (pelikula osoa interesgarria da, ta ona) Dantxarineako mugan ematen da eta bentan artean tiroka ibiltzen dira protagonistak eta mugako guardia zibilen artean, protagonisten artean Tim Roth dago.

1983an Nahiz eta navarrafil.com web horrian horrela ez atra, Pedro Olea-ren Akelarre pelikula errodatuko da (navarrafilm.com webgunean dena Araitzko bailaran grabatu zela aipatzen da), ta berdin gertatzen da Alfonso Ungriaren La conquista de Albania pelikularekin, zeren nahiz eta pelikula gehiena Artajonan ta Bardenetan filmatu, zulo hontan zerbait errodatu zuten zeren lagun batzuk (haurrak giñen) ikastola gabe egon ziren pelikularako extra moduan hartu bai zituzten.

Hemedik gibelara pelikula gutti izan dira grabatu direnak baztanen hain zuzen bi eta benetan biak bitxikeriak dira, Ikusi dugunez gehienbat errodatu diren pelikulak historikoak izan dira, karlistak, sorgiñak, erdiaroa…beno bi azkenak ezik, beldurrezkoak direla, 1962an Jesus Francoren La mano de un hombre muerto pelikula bezala, Elizondon eta Erratzun hainbat eszenak errodatu ziren eta basoko irudiak baita ere. Frankoren  pelikulak nolakoa diren jakinak direnez, erran hau garaiko “terror-erotiko” generoko pelikula dela. Garai haietan pelikula hauek grabatzen ahal ziren baña atzerrian ikustekoak ziren (emakume titiak agertzen bai ziren edo ez) eta pelikula honek The sadistik baron Von Klaus izenarekin komerzializatua izan zen. Pelikularen traman emakume batzuen baiketak ta desagerketak nahasten dira eta Orlof doktore iluna ta malzurra eta bere laguntzaile Morpho izanen dira baiketen eta desagerketen susmagarriak…zine b gustatzen zaigunendako pelikula honek (ondoko bideoa) bere bitxitasunbagatik asetzen gaitu. Ta bukatzeko, Baztango bazterrak agertu ziren lehenego pelikula 1959ko Leon Klimovsky-ren Llegaron los franceses abenturako luzematraia da. 

Post hau iteko navarrafilm.com eta  www.bloodyplanet.com, web gunetik, informazioa erabili da.

Read Full Post »

Egutegiak.

Aste hontan, bertz urtetan bezala, alabak etorri zaigu ikastolatik seaskakako egutegiarekin. Egutegi  hau, etxean erabiltzen dugun “buruko” egutegia da, hau da, sukaldian zinzilikatuta daukaguna eta egun señalatuak errotuladorez biribiltzen duguna da, eta ez bakarrik Iparraldeko ikastolak laguntzeko balio duelako (4 € kosta du) baizik, horrez gain egutegi euskalduna eta laikoa delako eta edozein egunanegutegia1pb210067.JPG, sainduak aipatu beharrian euskal izendegia dauka, eta horrekin jakinten dugu noiz den seme-alaben izenaren eguna eta erranahia; adibidez Martxoak 10,  Ainize ( Nafarro Beherako herria), Ezti ta Ainere da; Urriak 16an, berriz Hegoa, Hegoi (izen mitologikoa eta bitxikeri bezala euskaltzaindiaren izendegian agertzen den bezala zerikusia dauka Elizondokin) da… eta horrela, euskal edo Euskal Herrian erabiltzen diren bertze izenakin.

Honez gain bertz egutegi batzuk “elkarbizi”  dira gurekin, eta hemendik aurrera pixkanaka pixkanaka hasiko dira agertzen, adibidez; Bertan Baztaneko egutegia, eta gañera haurten baztandarra argazkilari ez profesionalak egiñako argazki ederrekin apainduta dago. Argazkiak hoiek ikusteko aukera izan genun Urria aldera, zeren lehiaketarako argazkiekin, erakusketa egin bai zuten Arizkunenean. Bertze egutegi eta gustokoa gañera, Argia astekariarena da eta euskal izendegia, eguzkia noiz sartu, ilargia  noiz atra gain, hausnarketa labur ospetsuak dauka, eta haurten hoietako “zita” bat, baztandar batena da. Otsailak 21ko gibeleko hausnarketa labur ospetsua Ana Mari  Marin margolari elizondarrarena da, ta honela dio;

“Benetako genioak gutxi dira. Gainerakook pintoreak gara

arantzazu.jpgArgia astekariaren egutegia , takozkoa deitzen zaienetakoa da eta takozkoa ere da Arantzatzuko andre Mariaren egutegia.  Egutegi honen oroizapen onak ditut (nahiz eta egutegi katolikoa izan) zeren urte auniztan gurasoen etxean egon da eta txikiak ginenean amatxik ohitura zeukan, ikastolara joaterakoan eguneko gibelekoaldeko kontakizuna irakurtzea, batzutan txisteak ziren, bertze bazutan erranairuak, asmakizunak eta gehienetan, bibliako pasjea bat edo bi. Oraindik irudia buruan daukat, han  anaiak ta nik kieto, ongi horraztuak eta entzuten nola Abraham hil nahi zuen bere semeri, jaungoikoa erran ziolako edo nola Jesus sendatu zun itsua zen bateri….

Baina garai haietako egutegi batez oroitzen baldin banaiz “calendario Zaragozanoa” da, (egutegia baino gehiago saltzaileaz gogoratzen naiz). Gaur egun arraroa dirudi arren, behipin baztanen eta Nafar osoan aunitz saldutako eta erabilitako egutegia izan da aspaldian, zeren santuaz gain, nekazaritza inguruko informatzio aunitz kartzen zun, noiz landatu, zer landatu (eztakit informazio baliogarria izango zen, zeren ez da berdin hemengo baratzak eta  Ebro ibarrako baratzak) baita ere “temporak” noiz ziren erraten zun eta bitxiena, egun guztietan egun horretan egin behar zuen denboraren iragarpena, hauda, Apirilak 17an euria egin behar zula aipatzen batzuen “zaragozanoak”, ziur euria iten zuela, hori bai akaso Gartzainen edo akaso Teruelen. Aistion erran bezala, Baztanen aunitz erabilitakoa izan da eta baztandarrak egutegi hau Elizondoko ferietan erosten zuten eta erosten zutenari, ( Jaime Urrutiako kaleko arkupetan egoten zen eta ferietan, gaur egun Karrika ostatu dana,  aurrian) gizon beltzarana eta beldurgarria zen, behinpin niretzat, zertaz hitz arraroak eta ezezagunak botaz gain, zango bat falta zizaion eta bere ordez “pata de palo” bat zeukan (benetako pirata gaizto baten irudia zeukan niretzat garai haietan). Denborarekin jakin nun “pirata” horrek, Luis Mata Carmona deizen zela eta Elizondar guztiak Don Lui  deitzen ziotela eta Linareskoa zela (Jaen) eta botatzen zun hitz arraro hoiek “kale” zen, ijituen izkun zaharra, berak zekiela eta erabiltzen zula, baita ere erraten dute gizon jakintsuan zela, zakarra zirudien arren eta ez nekiena zen bere azken egunak Elizondoko zaharretxean pasatu izan zula eta han arajayak (apaiza kaleen) azken agurra eman zion.

desquiña an otalpe Don Lui

Read Full Post »

Atzoko ta gaurko feriak.

Udazkenako feria, pastu berria denez eta dirudienez azken urte hauekin konparatuz gorunz joan denez, bai hazienda kopurua ( 200 abere) merkatuko feria-elizondo-1_1.jpgplazan, eta baita ere karrika barrenetan postu (300) kopuruekin, badirudi aintzinetarako ferietara bueltatu garela, behipin 70-80 hamarkadako garaietan, 75-85 urte hoien bitartean postu kopuruz eta salerosketa haundienetako feriak   izanen ziren, zeren oraindik bai, ganadua eta nekazaritza, bizia zegoen etxe ta baserri gehienetan eta baita, urrun gelditzen zen, Iruña edo Donosti arropa, mantak, izarak, hemengo elikagaiak ez zirenak, baratxuriak…erosteko, eta baztandarrak ferietan, negua pasatzeko faltatzen zen guztia egun hauetan erosten bai zuten. Baina garai hauetara bueltatuta, noiznahi Iruñan garela  eta krisia dela edo ez dela salerosketa murrizak izan direla aipatzen zuten, bai abeltzainak ta bai “postulariak” .(azken urtetan bezala).

Euskal herri osoan, herri askotan azoka ta merkatuak egiteko gune izan dira XX. mendearen hasiera arte. Erran behar, merkatua eta azoka egunerokoak astekoak, hamabortzero edo hilabetero izan daiteke,  baina feriak (latinezko festivo datorrena) bi ziren, udazkenekoa eta udaberrikoa. Elizondo (Donoztebe ta Lesaka ere ) herri hoietako bat izan da iraganetik. Gure ferien jatorria, ganadu eta nekazaritzan dago eta honen inguruan, elikagaiak, etxeko gauzak.. salerosketako merkatua sortuz. Hau nabaritzen da oraindik, bi feria egun hauetan, Ortzirala gizonen eguna izanez, ganadu feria merkatuzelain eta larunbatan atso-ferie izanez, etxekoandren eguna.

p4010082.JPGGaur egun gauz aunitz, tradizio edo ohitura bezala erosten dugu, baratxuriak, galtzerdiak, guardasola…, nahiz eta benetako tradizioa zerbait feriatzea den. Arestian komentatu den bezala ganadu feriaren iguruan, sortutako merkataritza horretan elikagai eta ohial salerosketa jarranzitsu bat bazen. Elikagaietan nabarmentzen ahal da, baratxuriak eta turroiak.

1950 aldera postuen kokapena foru plazan era abastoko plaza zen, postu haietan, ohial desberdiñak,neguko mantak, barratxuriek,roskillak,turroiak, girlatxea…hau da, hemen ez zeuden produktuak, nagusiak ziren. Baratxuriak adibidez, ristretan erosten zen, urte osorako,   baita ere ,gaur egun baino gehiago erabiltzen zelakoz bai sukaldaritzan ta baita ere, hilabete batzuk geroago (sanmartinak aintzin)  matatxerria eginterakoan.

Berdin gertatzen zen girlatxa eta turroi “royo”rekin (kalitate guttiko turroia) aunitz erosten zela eguberriak urbil zeudela ta eta nola ez mahatsa beltza ere.

Mahatsei buruz, gure amatxi izandakoari beti entzun nion, txikitan, Zigatik Elizondora ferietan jausten zirenean (1920 aldera) iritsi bezail laster mahats beltza erosten zuten eta elizako atriora jatera joaten ziren. Egun hartarako pezeta batekin jausten ziren ( diru aunitz iduritzen zait garai haietarako), eta mahatsaz gain urtero ere  , urrezko zerbait; lepokoa, eskumuturrekoa… erosten zuten eta urtero ere, arratsean etxera bueltatzerakoan, lehenengo gauz egiten zutena zen, supazterreko errautsak artu eta “urrezko” bitxi horretan igurtzen zuten jakiteko, kolorez ez baldin batzuen aldatze, benetakoa izango zela. Erran behar beti kolorez aldatzen zela eta “urretasun” horren azpian bere burdin edo latoi kolorea agertzen zela. Ta horrela urtero, urtez-urtez ea urte batian benetako urrezko lepokoa  erosiko zuten.

Hau, burura ekartzen nahu,  ez bakarrik saltzaile “onak” etortzen zirela , zeren garai batean “trilleroak” eta “txarlatanak” ere ikusten ziren. Oroitzen naiz mutil koxkorrak ginenean Elizondoko arteka batian, nola agure batek, milako billeteak galtzen zituen bata bestearen atzetik deus egin gabe, baita ere, amak beti kontatu du bere anairai, ti-ta batean eta konturatu gabe “trilleroa”  diru guztia kendu ziola eta urte hartan  galzerdi zahar eta petatzatuekin negua igaro behar izan zun.

Garai batean bezala, gaur egun ere galtzerdiak erostea normala da eta eztakit zerikusirik daukaten trillero hoiekin edo amatxiri urrezko bitxiak saltzen zioten hoiekin zerbait. Zeren gaur egun erosten duzun galzerdiak (behipin negu osoa irauntzeko ideiarekin) gehienbat eta suerte izanik, eguberritarako ia ia zulatuta daude, likra dela ta…

out3.jpegBaita ere entzundakoa da, kasu hontan iatatxiri, (Lekauzkoa) bera gaztetan bere aitarekin Ortziralan jausten zela. Baserri txikikoak zirenez, urtero abere bat erosten zuten, batzutan behi bat, (normakli bi izaten zuten etxean) asto bat (lanerako)…Garai hoietan tratantiak blusa beltzez joango ziren eta denek tripa zorro haundia izango zuten. Bai tratanteak eta bertze herrikoe ta baserrikoak tripa betetzeko, egun hartan Elizondon jaten zuten eta normalki garbantzuak azakin, merluza ta uxoa zen garai haietako, egun hontako bazkarie. Gaur egun oraindikan Elizondoko jatetxe batzuk menu hori berbera daukate Ortziraleko, kartetan.

Nahiz eta tradizioz, urtez urtez, gauz berdiñak erosten dugu erosteagatik (baratxuriak, dendan daukagu urtean zehar, arropa berriz, mota desberinak bada, bai hemen edo Iruñan), feriak eboluzionatzen eta aldatzen doa, sozietatea aldatzen duen bitartean, eta gero eta presentzia guttiago  segitzen baldin badu izaten abeltzaintza eta nekazariak, eta gero eta kalitate guttiago baldin badaukate, saltzen duten produktoak, udazkeneko feriak, udaberriko feriak bezala akitzen ahal dute, zenzurik ez duen festa batean. Baina denborarekin, zenzua hartzen ahal duen festa edo eguna, izaten ahal da, azken urtetan ospatzen de stock feria da, zeren herritar asko egun hartan, ” txollo” bat erostea  (ona ta merkea) edo aurkitzea espero dugu, garai batean gure arbasoak, ferietan esperatzen zuten bezala..

Dena aldatzen eta  moldatzen doa, ohiturak, tradizioak, dantzak…dantzak!.  baita ere, baino hori bertze post bat izango zen.

Read Full Post »

Older Posts »