Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Archive for the ‘,’ Category

Udaberriko egun eguzkitsu batean, Auza kaskoa beitu eta odei, laino beltz bat inguratzen badio  ” Auzako kaskoan bertza, bihar egun beltza” errten da, eta hala izanen da, biharamunean eurie, hotza eta ekaitza egonen da.

Auza inguruan dagoen bertze erranairu bat , “kasu! Auzan baduk gauza, baina nehork ezin har” da. Baztango mendi honek bere 1.305 metrokin Saioaren atzetik. bailarako bigarren mendi altuena da, eta Baztango mendirik misteriosuna eta magikoena da. Baztango herri eta leku aunitzetik ikusten edo nabaria da. Sendotasunez altxatzen da, eta nabaria ere da, bere albo batean aspalditako graziar batek utzitako arrastroa. Jana deitzen diote zoko hori.

Argazkia Pello San Millan

Auza majikoaaren inguruan harrespilak, eta bertze eraikun megalitikoak aurkitzen ahal dira, baita ere mendiaren inguruan, hainbertze kontu eta kondairak sortu eta kontatu dira.

Mariano Izetak “Baztango kontuak” liburuan kontatzen du, agian XIX. mende bukaeran (data bat jartzeagatik) edo bederen 100 urte lehenago , sekukako idorte baten ondoren Auzak su artu zuela. Ez omen zen sute normal bat, baizik sugarrik gabeko sute bat! bakarrik kea eta kea ikusten zen. Ke hori,  egun aunitz igaro omen zun (sumendi bat zirudien) eta Baztango jendia komentatu zun, egun hoietan sorgiñak, deabruak, Mari eta bertze ispirutuak batzartu eta bere parrandetan zebiltzatela Auzako kaskoan. Gaur egun badakigu halako suteak badirela, lurpeko suteak dira, lurreko azaleko belarrak, goroldioak…, bero haundi eta luze batengatik idortzen dira eta erretzen dira. Soilik kea harrietatik eta lurretik atratzen  nabari da sugarrik ikusi gabe (sugar txikiak dira). Orain dela bizca urte Gorramendi halako sute bat izan zen eta begun batik mendia “erretzen” egon zen zeren sute hauek arras zailak dira itzaltzeko.

Auzako kaskoan paraje ikusgarria du, Pirineoak eta itxasoa ikusten dira, bere kaskoan ere Arrigorria haizak daude, ikusteko politak! Baita kaskoan ziloak fikus daiteke eta doike! zilo hauek badute bere istorioa.

Erraten dute. Erratzuko baserri bateko jaunak in zitula. Gizon honek egunero igozen  zen bere aizur, pala, piko ta guzti kaskora, egunero mendia zilotzen zuen urrea aurkitu nahiez eta hau ez zen agertzen, egunero ta egunero berdin. Baserritarrak ongi baizekien Auzako kaskoan urrea omen zela.

Ez da istorio bakarra urrea aipatzen duela Auzako kaskoan, bada kondaira Zahar bat ere mendia errez bette dagoela kontatzen diguna.

Kondaira dio; 
Auzan leitze bat ba omen da eta leitze hortan urre auniz omen da, Aker beltz bat eta sugetzar batek zaintzen dute sarrera. Erraten dutenez Alduidesko apaiz batek (Marttiene
etxekoa) igo zela urre hori hartzera. Apaizak, urrea eliza konpontzeko eta  bertze gauz batzuetarako behar omen zuen. Han iritsi zen eta  leize pare parean gelditu zen apaizak. Akerrak apaiza ikusi bezain pronto, sugetzarrari deitu zion, honek agertu zen sarrera guztia okupatuz. Apaiza leizean  ezin sartuz, errezatzen asi zen eta otoiz bakoitzarekin sugiak mehatzen eta argaltzen omen zen, baina sartzeko intenzioarekin harengana hurbildu bezai pronto, berriz loditu egiten zen sugezaharrak!, halako batean sugezaharrak zizare bate tmainua zuenean, apaiz konfiatu eta ia hanka bat kobazuloan zuelarik….suge zaharrak haunditu zen eta apaiza atakatu zion! Eskerrak bularran ostia saindua bat eramaten zula, hori babestu bai zion sugetzarraren bazkaria izateaz. Dirudi aipazak bueltatu zela eta  “Kasu auzan! han baduk gauza, baina nehork ezin har” zabaldu zuela.

Sugetzar hori ez zen edozein sugetzar, Sugaar baizik! Mariren maitalea edo senarra (euskal mitologian Mariren parekoa baino
gizontasuna adierazten duena) eta Sugoi, Maju izenakin ezagutzen dena. Erten dute  batzutan Marik su bola itxujarekin bisitatzen diola Auzan eta bere amodiotasuna bizi, gozatu eta sentitzen dutenean bere sexu txinpartak..tximist, ortosetan, ekaitzan.. bihurtzen dira. Ez da arraroa  Auza gainean goibel beltza eta pertza ikustea eta kriston ekaitzak han goian sortzea 

Kontuta mitolojiako siñeturak, dirudi, bi jeinu hauek bere sexu plazerretan murgildu zirela  1913k0 ekainaren 2an. Egun hartan Auzako kaskoan  goibel ikaragarri bat lehertu zen eta kriston ur hori erdia Banka aldera joan zen eta bertze erdia Baztanen ixuri zen,  kalte haundiak sortuz.  Uholdeak, bete betean harrapatu zun Erratzu, zenbait etxe eta zubi botaz eta sekulako kalteak bazter guztitan. Gero uberroak Elizondo eta Elbete ere harrapatu zitun eta bi herri hauek desegin zitun, bi pertson ito ziren eta etxe, zubi , komertzioak desegin, Jaime Urrutia karrikan ura 4 metrotara igo zen, hondakinez eta zaborrez bete zuen herri guzia…jainkoen plazerrak suntsitu zituzten bazterrak!

Auzaren buruz zerbait gehigo jakiteko Mariano Izetaren “Baztango kontuak” liburuan aurkitzen ahal da.

Sarrera hau egiteko erabilli den materiala:

Baztango kontuak . Mariano Izeta Elizalde. Bilbao Bizkaia Kutxa. 1999

Auza. Auñamendi Eusko Enziklopedia.

 Diccionario de Mitología Vasca. José Miguel Barandiaran. Txertoa. 1984

Read Full Post »