Etxalar eta Baztan artean, Sararako bidean, 756 metrokin Atxuria mendia aurkitzen da. Mendia Aitxuria, Aitz Txuri edo gaztelerako “Peña Plata” izenez ere ezaguna da, izan guztiak tontorrako kuartzita, eguzki-izpiengatik hartzen duen koloreari dagozkio, (batez ere bustita dagoenean).
Atxuriaren gailurrean, oharkabean pasa daitezkeen arren, karlistak izan zuten gotorleku garrantzitsuenetako baten aztarnak ikus daitezke. Nahiz eta hondakin gehienak ez dira metro erdira iristen, ikusmena landuz irudikatzen ahal dezakegu gailurra babesten zuten lubakiak, barrakoiak, bideak eta talaiak-
Iparraldeko aldean, gailurretik gertu, karlistek beren mendiko bateriak (artilleria) kokatu zituzten eskailera-mailei dagokien hobekien kontserbatutako zatia aurkitzen da, lurra nibelatu egin zuten eta harrizko lauzak ezarrui zituzten gainean kanoiak paratzeko. Hortik, ageri den lur laua menderatzen zuten eta baita ere leku hortatik agur-salba bat bota zuten 1873ko uztailaren 16an erregegaia iritsi zenean (Dantxarineako pasabidea zeharkatu zuenean). Baita ere nabaritzen da artilleriako posizioetaraino igotzen zen gurdibidea, eta segur aunitz gurdibide hori, gotorlekuko eraikin guztietara sartzeko bide nagusia izanen omen zen.
Pixket goittixago, muino txiki batean, bertze eraikinen hondakinak agertzen dira, hegoaldeko hegalaren defentsekin lotzeko balioko luketenak. Puntu horretatik, lauza handiak dituen bide bat abiatzen da, gailurrera eramango gaituena. Goialdean, ia gailurrean bertan, arretaz begiratuz gero, talaia zirkularra ikusiko dugu, gaur egun bere oinarriko harrietara murriztua. Behan, hegoaldeko isurialdeko posizioak zeuden, bertan, Ibañetako zelai guztiak kontrolatzen eta astintzen zituztenak, leku estrategikoak ixten eta mugatzen zituzten, nahiz eta gaur egun horma eta eraikinen hondarrak diren.
Hondar guzti hauek, bere garaian “Real Fuerte de Peña de la Plata (El Cuartel Real)” osatzen zuten eta arestian aipatu dugun bezala karlistak izan zuten gotorleku garrantzitsuenetako bat izan zen.
Hasieran, karlistentzako babesleku izan zen; Orokietaren porrota ekarri zuen negu luzea igarotzeko gordeleku. Hala ere, 1872. urtea igarota, eraikin berriak eriki ziren eta bizi-baldintza gogorrak hobetu ziren. Perimetroko lubaki batzuekin, kanpainako gotorleku txiki bat mugatu zuten, gotorlekuaren babes indarra ez zen oinarritzen bere defentsen potentzian, baizik bere kausarekin egiten zuen eremuan zegola eta mugaren babespena zuelako zen. 1873ko ekainaren1an gotorlekuaren data ofiziala izanen da eta punturik gorenean, bandera handi bat zabalduko dute, mezu argia izango duena: inguru hauetan ez du errepublikarik gobernatzen, eta ez du agintzen Don Karlos ez den erregerik.
Gotorlekuak aterpe, biltegi, lantegi, kartzela eta inprimategi gisa balio izan zion karlismoari! Baina bere helburu nagusia hornigaiak, materialak eta armak sartzeko ate bat irekita edukitzea izan zen. Erori zen arte, gerraren amaieran jada, Peña Plata gotorlekua Estatu Karlistaren atzeguardian mantendu zen, eta kontrabandoaren gotorleku handitzat har daiteke.
Lehenagotik, Arxuria eta bere inguruak lurralde ezaguna zen kontrabandistentzat eta baita ere Konbentzio Gerran eta Frantzestean (Independentzia Gerra) okupatua izan zen, batez ere azken horretan, tropa britainiarrentzako “base” bezala erabili zuten Napoleonen tropen ihesaldiekin borrokan ari zirenean. Hori guztia jakinda eta nazioarteko mugak erretaguardia babesten diela, Artxuria 1872ko apirilaren 14ko altxamendu-aginduari erantzun zioten indar karlista matxinatuen kontzentrazio-gune gisa erabili zen.
Apirilaren 21etik 22rako gauean, Eustaquio Diaz de Radak, Carlos VII.ak izendatutako Mugetako Komandanteak eta Nafarroako eta Euskal Probintzietako Kapitain Jenerala zena, Nafarroako muga zeharkatu zuen 15 ofizialekin batera, “mendira eskapo” egin zituzten boluntarioen taldeak koordinatu eta armatzeko intentziarekin. Arma horiek Artxuriatik zetozen, denbora bat zeramaten ia karlistek armak biltze eta mendian ezkutatuta pilatzen
Radak berak, Azpiazu koronel eta Balda komandanteari idatziko die, bere agindupean Zabalza jaunak Sara eta “las Palomeras” artean dagoen “La Plata” mendian, utzitako armamentua jasotzera joan behar zutela.
1972ko udaberrian, erregegaiak muga zeharkatuko du, eta maiatzaren 2an iritsiko da Berara. “El Combate” egunkari madrildarrak idatziko du, Peña Platatik Baztango mutilei armak (karabinak) banatu zituztela erregegaiaren sarrera babesteko. Baina bi egun geroago Orokietako desatrea gertatu zen eta Karlos erregegaiak (Donozteben zegola) hurrengo egunean berriro muga zeharkatu behar izan zuen eta garaitua izandako armada karlistaren hondarrak Artxurian babestu behar izan ziren.
1872ko udaberri karlistaren porrotaren ondoren, karlistek ez zuten ez domeinurik ez gotorlekurik inongo herritan. Beren izaeragatik gerrarako baliatu zituzten bi indargune baino ez zituzten. Bi indaguen horiek Aretxulegi (Gipuzkoa) eta Peña-Plata ziren. Peña Plata armen eta gudarako tresnen kontrabandoarekin lotuta egonen da, kontrabandu hau dago Urdazubitik etorriko da. 1873ko martxoan hasi ziren gotorleku-lanak Peña Platan, soldadu liberalek interferentzia handirik egin gabe.
Ejerzito liberaleko goi-agintariak ez zeuden ez gizonik ez materialik galtzeko prest, garrantzi estrategikorik ez zuen gotorleku bati erasotzen, beraientzat posizio horrek mugaren gaineko babesgune gisa baino ez zen
Etsaien esku-sartzerik gabe, karlistek babesteko leku ezin hobea aurkitu zuten eta gainera, kontrabandoa errazteko funtsezko puntu bat zen. Peña-Platatak karlistei egiten zien zerbitzu handia gerrako kontrabandoa bultzatzea izan zen, bertatik gauero herrialdea ezagutzen zuten hamar-hamabi gizon irteten ziren, Frantzian sartu, fusilak bildu eta beraiekin itzultzen ziren, inork ikusi gabe.
Tropen eta materialen pilaketak berehala ekarri zuen lekuaren defentsa- eta bizigarritasun-sistemak handitzea. Joaquín Elio jenerala, Gerra ministroa, izan zen Peña Platako gotorlekue pentsatu eta bultzatu zuena. Peña Plata posizio menderaezin bihurtu zen, bide ongi babestuak zituen, 400 gizon hartzen zituen kuartel batekin, kartzela handi batekin, bolborategia, edateko urezko iturburu bikainekin, janari-biltegiekin, goitiko aldean dorre batekin eta hasiera batean, bi kanoirekin (defentsarako baino gehiago gotorlekua apaintzeko zirneak).
1873ko maiatzaren amaieran, karlisten lehen gotorleku handia amaituta zegoen, eta ekainaren 1ean lanen bukaera osapatu zen. Karlisten lehen gotorlekuan bandera altxatzeko zeremonia egin zen eta “Estado Mayorko” kideaz gain, Urdazubi, Zugarramurdi, Baztan eta Bidasoako gainerako herrietako karlistak han zeuden. Meza handi bat egin zen, hitzaldiak eman ziren, egun osoan zehar kanoiak jaurti ziren eta bazkari bat eskaini zen, horretarako ardoa eta hornigaiak Baionatik eta Donibane Lohizunetik, ekarri ziren.
73ko udan Peña Plata benetako gotorlekua da eta Artxuriatik Bidasoako herrialdea menperatzen dute, karlistekmugak kontrolatzen dute eta handik armak etamunizioa sartzen dituzte, Baztandik mutilak errekrutatzen dituzte, Zugarramundin kartutxoak egiten dituzte eta Beran proiektilak. Gainera Peña Plata jarraitzaileak erakartzeko leku bihurtu zen, Peña Platara iristea D. Karlosen armadan sartzeko lehen urratsa zen.
uztailaren 16an, Karlos VII.ak muga zeharkatuko du berriz ere, Peña Plata kanoiakadak agurtzen diote, bere armadak eta Zugarramurdiko herriak goresten duten biztartean, arratsaldean gotorlekua bisitatuko dut.

1875eko amaieran, Peña Platara itzuliko zen, kasu hontan erretiratzen ari zen Karlos VII.aren babesleku bihurtu zuen gotorleku menderaezinak. Egun horietan Iruritan dago eta ez zuen segurutzat jotzen zeren etsaiak Belateko portuan dabil eta aurrera egingo zuen beldur, Peña Platan bi gau pasatuko ditu.
1876ko urte asieran Erdialdeko eta Kataluniako tropa karlistak garaituta, gerra okertu zaie soilik 4 euskal probintzia kontrolatzen dituzten karlistentzat. Araba izango da lehen biktima. Ondoren, Bizkaia galduko dute. Bertan, atzera egiten ari diren batailoiek aurre egingo diote azken aldiz bere lurraldean, Elgetako guduan, Gipuzkoara pastu aurretik (ihes egiten edo desagertzen). Nafarroan ere ez ziren gauzak ondo joan, fite galduko da erdialdea, eta iparraldeko bailará geratuko dira, karlisten azken jabetza bezala.
Gudaroste karlista erretiratzen ari zela, tropa liberalek indarrak bilduko dituzte erresistentzia karlistaren azken muinoetan bat egiteko. Lapoblación (Lizarraldean) gazteluan inguratuta zeuden gizonak kanporatzeko interesikez zuenez (sitiatua zeuden), Peña Platako gotorlekua, bere sinbolismo-karga handiarekin, 1876ko otsailaren 18ko egun hotz batean, karlistei amaiera emango dien borroka bihurtuko da.
Borroka epikoa izan zen, baina hori bertze istorio bat da eta dagoeneko hemen kontatua izan da.
Sarrera hau egiteko erabili den materiala.
Peña Plata: Una Historia de Carlistas y Liberales. Hechos, Anécdotas y Relatos de Las Guerras Carlistas, Estudio histórico (y arqueológico) de las Guerras Carlistas. 2014 Mikelatz.
El Real Fuerte de Peña Plata: Prólogo y Epitafio de una Guerra. Hechos, Anécdotas y Relatos de Las Guerras Carlistas, Estudio histórico (y arqueológico) de las Guerras Carlistas. 2019 Mikelatz.
Euskal Herriko forteak Berpizkundetik karlismora. Antton Arrieta Valverde 2015. Txalaparta
FOTOTEKA
Artxuriako Peña Plata gotorlekuaren hondarren argazkiak, argazki gehiago baztanargazkitan.com
Utzi erantzun bat