1522ko uztailan, Amaiur-ko Gazteluan gertatukoaz (gaztelarrek gaztelua sitiatu eta hartu zutela) 500 urte beteko dira eta urtean zehar urteurren hori gogoratzeko hainbat ekitaldi eta ospakizun antolatuko dira. Hoietako bat Ekainak 5 Nafarroa Berriz Altxa ekimenak antolatutako Amaiuraldia izan da. Ekitaldi hontam Amaiurko gazteluan duela 500 urte izandako erresistentzia goraipatu nahi izan da, eta ildo berean, Euskal Herriko burujabetasuna aldarrikatu zen.

Ekitaldi hau aprobetxatuz, eta apirilean egin genuen bezala, «Amaiur Libera State» komikiaren aurkezpenaren ondoren, 500 urte atzera itzuliko gara, gure haran honetako egoera nola zegoen ikusteko.
1522ko ekainean, 9 hilabete igaro dira nafarren aldeko tropek Amaiurko gaztelua kontrolpean hartu eta lurralde txiki independente bat ezarri zutenetik. 1521. urtearen amaieratik 1522. urtearen hasierara lasaitasun garai bat bizi izan zen Nafarroa libre honetan, eta aduanako postu batzuk mantentzeko eta Belateko portutik Hondarribiko kostalderaino eremua kontrolatzeko ere balio izan zuen. Elizondo postu aurreratua bihurtuko zen eta Belate, Doneztebe, Bertiz eta Zigako mendateetan zaintza-lekuak ezarri ziren. Baina neguaren bukaerarekin lasaitasuna amaituko da.
Martxotik Gaztelaniarren bi konpainia (Ursutarrak lagun dutela), indartsu egin dira Doneztebeko elizan eta Agorreta etxean. Martxoa eta Apirila bitartean, Xabierreko jaunak Elizondotik Doneztebeko gaztelaniar posizioei eraso zien, baina ezin izango dute Doneztebe hartu, eta ekainean Baztango mugetan aurreratutako posizioak abandonatzen dira. Hau eta apirilatik zurrumurruak bazirela erten zutela gaztelar armada handi bat biltzen ari zela Iruñean, Amaiur konkistatzea helburu nagusitzat zuena, Baztango setioa are gehiago ixten zuten.
Ekainaren hasieran, gaztelaniarrek izendatutako Nafarroako erregeordeak, Mirandako kondeak, Iruñako 50 bizilaguni deitu zien eta Amaiurko gazteluaren aurkako kanpañarako sosa eskatu zien,eta mailegatutako sosa uztailean itzuliko ziela erran zien. Miguel de Orreagaren arabera, utzitako dirusa 4.000 dukat izanen zen. Halako albisteak, Agramondarrak prest eta erne mantentzea egiten zien (Ziga eta Doneztebeko posizio aurreratuek oinik zeukaten).
Ekainaren erdialdean, Bittor Mauleonek eta bere gizonak, Belatz kapitainaren aginduta Ziga utzi eta Amaiurko gaztelua sendotzera (errefozuak) doaz. Ekainaren 24an, Xabierko Migelek, Doneztebe berreskuratzen oinik saiatzen ari zela, Mauleongo gizon horiek Belatzi eskatu dio:
– “hemen (Doneztebe inguruan) beharra handia dela eta, han (gazteluan) ezer falta” errasen dio eta gutuna amaituko du:
-” Denborak eskatzen duenean, gu guztiok joango gara (gaztelura) “.
Ekainaren 25ean Saint Andreko jaunak lasaitzeko intenzioarekin Belatz de Medranori idatzi zion. Honek, Iruñean dauden tropen mugimendu guztiak Donozteben dauden bi konpainiei laguntzeko direla aipatuko dio. Baita ere dirua bidaliko diola promes egiten dio.
ERkainaren 28an, Gaztelako erregeordeak armada bat osatzen hasteko eta Amaiurrera joateko intenziarekin behamontar nafarrekin biltzen jarraitzen du (sosa patea kostatzen zaie).
Ekainaren amaieran gaztelua defentsarako prest zegoen, eta 30ean, Sain Andreko Mariskalak Ezpeletako andereari jakinarazten dio kontu-hartzaile bat eta komisario bat berehala iritsiko direla dirukin gazteluko soldaduen soldata ordaintzeko . Belatzek gizon batzuk bidaliko ditu Urdazubira bi hauei harrera egitera.
Ekaina amaituta…Uztaila, uztaila madarikatua!
1522ko uztailaren 3an artilleria Iruñeko Takonera zelaian biltzen da, eta bi egun geroago, gudarostearen zati bat Gaztelako eta Beamonteko tropekin osatu ondoren (7.000), Mirandako erregeordearekin buru, Baztanera abiatuko dira
Eratzen ari ziren tropek ia 4 kilometroko zutabe luze bat zen zute. Artilleriako gurdiak idiek eta mandoek bultzatzen zuten, 4 idi-pare sakre (kañoi mota) bakoitzeko (6 sakre zeukaten), eta mandoek pieza txikiagoetarako, hornidurak eramaten zituzten gurdietarako eta 13 kanoiendako.
Hilaren 5ean, Lantzera iritsi ziren, han egun batzuk pastu zituzten tropa berriek armadaren zatirik handienarekin bat egiteko, 1600 saldan eta 10.000 oinezko soldadu Bildu ziren. Xabierreko Miguel de Belateko mendatean zeuden gizonei esker armada honen berri izan zuen.
Berri honekin Xabierreko Jauna eta bere nafar leialek Elizondoko postua utzi eta Amaiurko gaztelura abiatzen dira.
Biharamunean Lantzetik abiatu eta Belateko galtzada hartuz Ziga eta Berroetara iristeko dira. Pixkanaka-pixkanaka, zutabe handia aurrera zihoan eta uztailaren 12an, enperadorearen armada gehiena Elizondon zegoen, eta 1522ko uztailaren 13an, Gaztelako eta Beamonteko tropek Amaiurko gazteluaren aurrean posizioak hartzen zituzten.
Amaiera hurbil dago… baina gaztelarrek ez dute erraz izango, eta kronikek dioten bezala, defendatzaileak hainbat erasori aurre egitea lortu zuten eta Amaiurko Tristan , Bertizko Alain, Belzunzeko jauna eta Ezpeletako Leonek gaztelutik kanpo izandako liskarrak eta ausardia islatzen dute.
Erregeordeak, artilleriak gazteluko hormetan sortzen zuen emaitza eskasa ikusita, Gutierrez Quijada Koronelari agindu zion gazteluaren zimenduetara iritsteko asmoarekin zenbait tunel egitea eta bolboraz betetzea, babesak hegan egiteko.
Uztailaren 19an, leherketa handi batek kubo handiaren zati bat suntsitu zuen, eta Medranoko Jakue Belatz alkaidea gazteluaren errendizioa hitzartzera behartu zuen, nahiz eta zenbait defendatzailek uko egin, horien artean bere semea Luis zegoelarik.
Gaztelua hartu ondoren, Miranda erregeordeak zaldizko bat bidali zuen Santanderrera, enperadoreari gaztelua hartu zuela jakinarazteko.
Bajak ugariak izan ziren bi aldeetan.Hurrengo egunean, zenbait pertsonari dukerri bat ordaintzeko agindua eman zen, Amaiurko elizan batailako hildakoak ehorzteko. Bitartean, 39 preso elikatzeko beste ordainketa bat dokumentatu zen (gainerakoak? batailan hilak?).
Presoak Iruñera eraman eta San Nikolas espetxean giltzapetu zituzten. Mirandako Kondearen erregeordea bere segurtasuna bermatzen saiatu zen arren, hilabete bereko 27an Jakue Belatz eta bere seme Luisen gorpuak hilda aurkitu zituzten. Miguel de Jasok ihes egitea lortu zuen.
Gaztelua 1522ko abuztuan eraitsi zuten, bertze hainbat gotorleku eta hesi nafar bezala. Horretarako, hainbat leherketa kontrolatu egin zituzten, eta, aldez aurretik, zimenduak suntsitu zituzten harginen koadrilen laguntzarekin eta herritarren mesfidantza handiarekin.
400 urte geroago, ekainean ere! monolito bat inauguratu zuten Amaiurko gaztelua zegoen tokian, hura defendatu zuten nafarren omenez. Monumentua 1922ko ekainaren 17an eraiki eta hilabete bereko 30ean inauguratu zen.
Sarrera hau egiteko erabili den materiala.
El Castillo de Amaiur a raves de la historia de Navarra. Sagredo, Iñaki. Pamiela. 2009.
Amaiur, 1522. Nuestra historia desconocida. Sagredo, Iñaki. Euskonews.
Utzi erantzun bat