Saint-Pierre eta Mikelune (frantsesez Saint-Pierre-et-Miquelon) Frantziaren menpeko itsasoz haraindiko kolektibitate bat da (probintzia gise). Ozeano Atlantikoan kokatzen da, Kanadako Ternua uhartetik 25 kilometrora dauden hiru irla osatzen dute; San Pierre, Mikelune (Mikelune hundia) eta Langlade (Mikelune ttipia).

Uharte hauek berriki ezagutu ditut sare sozialeko banderen emojiei esker. Emojien 268 bandera daude sistema operativo ezberdinetan ( iOS, Android, Windows eta Google, beertzeak bertze), 195 bandera-emoji ofizialki erregistratuta dauden herrialden banderak dira, bertze 73 banderas, batzuk erakunde ofizialenak, komunitate handienak, kontinenteetako banderak eta beren irudikapen bisuala duten eskualdeenak dira.WhatsAppek zenbait lurraldetako banderak barneratzen ditu, teknikoki independenteak izan gabe nortasun propioa eta definitua izateko estatus berezia dutenak. Gibraltar, Malvina uharteak, Pitcairn uharteak, Kaiman uharteak (Erresuma Batuaren menpekoak), Groenlandia (Danimarkaren administraziopean) Aruba (Herbehereena) eta Frantziaren menpe Kaledonia Berria, Polinesia, San Bartolomé… eta Saint-Pierre eta Mikelune .
Duela urte batzuk kanpaina bat Ikurriña sare sozialetan sartzeko eskatuz martxan jarri arren, gaur egun ez ikurriñik ezta bertze banderarik daude Euskal Herria eta euskaldunak ordezkatzen dituenak.
Sareetan euskaltasuna eta Euskal Herria adierazteko, Mazedoniako banderaren emojia erabiltzen duten aunitz badira, baina azkenaldi honetan Kanadako Ternua uhartetik 25 kilometrora dauden hiru irla hoiek osatzen duten kolektibitatearen bandera ertabiltzen hasi dira.
Saint-Pierre eta Mikelon bandera (armarria ere), Jacques Cartierren ( XVI. mendeko esploratzaile frantziarra) izan zen itsasontzia ageri da eta alabo batean, Bretainiako eta Normandiako armekin batera ikurrina ageri da.

Uhartedia (artxipielago) hontako biztanle gehienak jatorriz banderanm agertzen diren eskualde horietakoak dira eta Euskal jatorriko biztanle aunitz badire. Euskal Herriko arrantzaleek XVI. mendetik portutzat hartu zute bakailaoa arrantzatzen ari zirenean. XV. mendea baino lehenago han ibili zirela ere esaten da.
Pierre Detcheverryk (XVIII-XIX. mendeetako irlako idazlea) lapurteraz honela deskribatu zuen uharteen kokapena: “Iaquitecoduçu Escatadiac edo cap de Perton, eta Sen Pierretaco Irlac dauçala est vest hartcenduçula laurdenbat noroestetic edo sidisftetic eta dire batetic bertcera, […] Halaber escatadiac eta Miquetongo entrada est vest eta dire,“
Gaur egun 6 mila biztanle inguru badire eta Euskara galdu bada ere( XX.mendeko 50. hamarkadan hiztunak omen ziren), uhartedian indarrik gehien duen kultura identifikazioa euskal jatorrikoa da eta adierazpen askotan islatua dago:
- Urtero abuztuaren hirugarren asteburuan Euskal Jaialdia ospatzen da, euskal dantza, harrijasotzaile eta esku pilotarekin. 1.000 bat lagunek parte hartzen dutenez, gertaera oso inportantea da uharteetako bizitzan.
- Ikurrina ikustea oso arrunta da. Uhartediko bandera eta armarrian agertzeaz gain, bi udalerrietako armarrietan ere badago eta autoentzako plaketan ageri baita: ikurrina auto batean era ofizialean ikus daitekeen munduko leku bakarra da
- Hiru pilota klub daude, “Itsasotarrak”, “Zazpiak Bat” (biak Saint-Pierren) eta “Miquelontarrak”, baita pilota liga bat ere (2003an 114 federatu zeuden). “Plaza” motako frontoi bana dago Saint-Pierren (“Zazpiak-Bat” izenekoa 1906koa da) eta Mikelunen; 2004an “ezker pareta” motako frontoi estali bat.
- “Orok bat” folklore taldea dago.
- Euskal jatorriko deitura ugari dago: Artano, Detcheverry edo Etcheberry, Arrosamena, Tellechea, Haran, Daguerre, Goïcoetchea, Apestéguy, Borotra…
- Leku-izenen artean, Tétons de la Mère Dibarboure (muinoak, iparraldeko Langladen), Cap aux Basques, Point aux Basques (Saint-Pierren), la Ferme Larranaga (istmoaren iparraldean) edo Foin à Ange Detcheverry (Mikeluneko barnealdean) aurki daitezke; rue des Basques bat dago Saint-Pierren eta bertze bat, Mikelune.

Euskaldun aunitz izan ziren Saint-Pierre eta Mikelunera joan zirenak XIX. mende erdialdean. Gaur egungo herritar gehienek euskal jatorriko arbasoak dituzte. XIX. mendean Saint-Pierre eta Mikelunen jaio baina Euskal Herritik hara joandako aunitzen ondorengoak bizi dira. Udalerri horien zerrenda badago:
Gehienak Iparraldeko herritarrak dira; Baiona, Kambo, Ziburu, Hasparne, Donibane Lohizune, Askain, Baigorri, Sara, Senpere…eta Hegoaldekoak (eskualdekoak) ere, Hondarrabia, Irun, Bera, Etxalar, Sunbilla, Zugarramaurdi eta…doike! Baztan.
Nahiz eta europarrak irla hauteara heldu baino lehen míkmaq herriaren lurraldea izan, uhartedi honen historia ezaguna João Álvares Fagundes portugesarekin hasten da. Berak eman zion lehen izen europarra 1520an “Hamaika mila birjina” Izena jarri zion. Baina oirain erabiltzen denaren oinarria Jacques Cartierrek eman zion 1536an; Saint Pierre! arrantzaleen santu zaindarietako baten izena jarriz. Euskarazko Mikelune edo frantzesko”Miquelon” euskaran duela jatorria dirudi, Martin Oihartzabal euskaldun arrantzaleak “ Les voyages aventureux du Capitaine Martin de Hoyarsal, habitant du çubiburu (Bordele, 1579)” Mikelune izena idatzita utzi zuen.
Irlak Ipar-ekialdeko Amerika osoan mendeetan zehar gertatu zen bezala etengabe aldatu zen jabez: 1713an britainiarrek hartu zuten baina 1763an frantsei itzuli ziren. 1778an britainiarrek uhartedia erasotu eta populazioa deportatu zuten, 1815an azken aldiz frantsesen menpe gelditu zen.
Estatu Batuetako lege lehorraren garaian, irlak hamahiru urteko igoera ekonomikoa izan zuen, legez kanpoko alkohol-trafikoan izan zuen paperari esker, non Frantziako ardo-inportazioetarako nabarmentzen zen, eta Al Capone mafioso ezagunaren bisita ere jaso zuen 1927an.
Bigarren Mundu Gerran hiru irlak Vichyko gobernuari lealtasuna adieratzi zuten (nazien aldekoa) baina Charles de Gaulleren agindupean, Émile Muselier almiranteak San Pedroren eta Mikelonen “askapena” antolatu zuen, Estatu Batuetako edo Kanadako agintarien baimenik edo ezagutzarik gabe. 1941eko abenduaren 24an,Frantzia Libreko flotilla batek erresistentziarik gabeko irlak kontrolatu zituen. Irlak izan ziren Frantzia Librearekin bat egin zuen lehen lurraldea.
Sai Petri eta Mikelunez gain, bertze lurralde bat dago Ipar Amerikan ikurrina bertako banderaren zatia dela. Ikurrina bandera ofizialaren parte den bertze lurralde hori Johnson konderria da (Johnson County), Wyoming estatuarena (AEB). Estatu Batuetako ipar-mendebaldeko eskualde txiki honetako lehen kolonoak, (Sain Pierres eta Mikelunen ez bezala arrantzaleak zirela) hauek artzainak ziren, Behe Nafarroa eta Nafarroako Pirinioetako bailaretatik zetozenak, Baztandarrak barne. Euskal aztarna nabarmena da 8.000 biztanleko konderri honetan, non ohikoa den euskal gaiei buruzko topaketak, azokak eta konbentzioak egitea.
Sarrera hau egiteko erabili den materiala:
Saint-Pierre eta Mikelune. wikipedia.eus.
Saint-Pierre-Et-Miquelon. Auñamendi Eusko Enziklopedia.
Vascos en Canadá. Aboutbasquecountry.eus.
Una ikurriña de ultramar para Al Capone. Rubén Amon. EL Pais. 2016.
La Navidad que franceses y vascos «liberaron» el archipiélago de Saint Pierre y Miquelón. Pax Augusta. 2020.
Las huellas de la ikurriña en dos regiones de América del Norte.Deia.eus. 2020.
La actividad del Zazpiak Bat de St Pierre y Miquelon da hoy fe de la presencia histórica vasca en la zona de Terranova. euskalkultura.eus.
Utzi erantzun bat