2004ko urriaren 10ean, Gasteizko Arabako Arte Ederren Museoan, igande hortako azken orduan, museoaren ordenantzetako batek koadro baten falta antzemango zuen. Udazkeneko egun hartan, lapurreta bat gertatu zen euskal pinturan espezializatutako museoan.
Lapurtutako lana Javier Ciga Etxandi “baztandarraren” Emakumeen erretratua izeneko margolana zen ( 30 x 25 cm-ko taula gainean egindako olio-pintura).
Margolana Arabako Arte Ederren Museoaren fondoei dagokie 1991tik, eta garai haieteko 325.000 pezeta (1.953 €) kostatu edo tasatu zen, zerga zor baten ordainketa gisa izan baitzen.
Lapurretak nolabaiteko eztabaida piztu zuen, alde batetik museoko segurtasun neurri apurrak zirelak egiaztatu ziren; taula zintzilik zegoen gelak ez zuen kamerarik, eta igandea zenez, segurtasuneko langileak erdiak ziren (4 zaindari 8 aretotarako). Eta bertzetik, Arabako Foru Aldundiko Kultura Sailak hasieran batean erran zuenagatik; lana ez zuela baliorik!
Estilo kostunbristako kuadroa, ez zela garai hartako ez egilearen «arras adierazgarria», eta, beraz, haren balio artistikoa ez zela handiegia eta Lapurreta «ez dirudi arte-aditu batzuen lana» erran zuten ere!
Baina ez! Ez zen horrela, lapurrek ondo zekiten zer ebatsi zuten! “Emakumearekin” batera Zubiaurre, Arrue, Salaberria… lanak zeuden, eta koadroaren egungo (2004) balorazioari buruz, hiru mila euro inguru hitz egiten zen.
Koadroa 1914koa zen eta bertan adineko emakume baten erretratua agertzen zen. Emakumea, atsoa (ama izan ez den agurea), Kattalin zen “Elizondoko merkatua” koadroko irudi nagusia den emakume bera, eta baita ere Javier Cigak “la vieja de Montain” margolanan erretratatuko duna.
Cigak erretratatu zuen urte haietan, Kattalin elizondoko zarretxean (Miserikordian) bizi omen zen, eta Pello Fernández Oyaregui (Javier Ciga fundazioko presidenteak) dioen bezala (1); –Ciga bizitza zaila izan zuten herriko pertsona horiekin identifikatzen zen.
“Emakume” koadroa, koadro etnografiko bat da, non Kattalinen zimurrak eta orbainak ondo markatzen diren, eta, aldi berean, galdetzen duen begirada horretan katalinen arima islatzen da.
Hasiera batean, lapurretaren egileek merkatu beltzean jartzeko zailtasunak izango zituztela erran arren, lana behar bezala katalogatuta eta argazkiratua baizegon, urteak igaro dira lapurretatik eta ez oinik ez dakigu ezerrez!
2007an Javier Ciga Echandi Fundazioa sortu zenetik, Baztandarra” margolari handiaren lana zabaltzeko eta ikertzeko lan egiten du eta saiatzen da jakitea non dagoen lapurtutako obra hau eta baita ere pista galdu diren bertze lauena, Parisen salduak edo ahaztuak izatean edo gure Kattalinena bezalakoa, lapurtua!
Sarrera hau egiteko erabili den materiala
fundacionciga.com web gunea.
Se buscan los 5 Cigas perdidos . Laura Puy Muguiro. Diario de Navarra, 2016.
Se busca Ciga . Diario de Navarra, 2004.
FOTOTEKA

Utzi erantzun bat