1931ko apirilaren 14an, Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu zen, eta Espainako erregea ihes egin zuen , errege hori Alfontso XIII zen. Diotenez, ihes egindako erregeak automobilismoaren zale amorratua omen zen eta, gaztea zela, Baztanen ibili zen bere automobilarekin eta Almandozen ezbehar bat izan zuen.
Iruñatik etorrita Almandoz Baztango lehen herria da. Gaur egun Belateko tunelak pasata, errepidearen ezker aldean ageri da. Baina ez da beti horrela izan, XX.mendearen hasieran errepidea herria zeharkatzen zuen ( 80 hamarkada artio sahiebidea egin zela), eta garai haietan ibilgailuen trafikoa haundia ez izan arren, noiz behinka istripu, talka edo halako baten bat gertatzen omen zen. Hola zela ta 1905ko ekainaren 11an, Almandozen automobil istripu bat izan zen. Autoaren gidaria, garai haietako Espainako erregea zen, Alfonso XIII. Borboindarra!

1905ko udaberrien Alfonso erregeak, Albako dukea, Vianako markesa eta San Roman kondearekin batera (ze kuadrilla!) “tour” bat autoz egiten ari ziren eta gaua Iruñan pastu ondoren Donostiako Miramar jauregia abiatu ziren. Belate jautsi eta Almandozera iristean, autoak talka egin zuen errepidearen erdian etzanda zegoen asto baten kontra, eta ibilgailua irauli egin zen.
Irstripua gertatu bezain pronto Almadoztar batzuk laguntzera eta kuxkuxatzera urbildu ziren, gero Benemeritako agente pare agertu ziren, hauei zauritu larri bat zegoela erran zioten. Baina dirudi ( hala zion ekainak 12ko ABC egunkariak) Abiadura txikian zigoaztela, bidaiari bakar bat ere ez zelako zauritu istripuan, nahiz eta autoak matxura izan.
Garcilasok ere ekainaren 13a idatziko zuen, «Erregeak lan asko egin zuen autoa konpontzen, Almandozko zenbait bizilagunen eta postuko Guardia Zibilaren bikotekidearen laguntzarekin».
Dirudi erregeak autoa “konpontzen” aritu zen biztartean, Albako dukea eta San Romango kondea Mugairera joan ziren bertze ibilgailu baten bila eta Almandozen ikusita inork miñik hartu ez zutenik, herriko ostatura joan ziaren.
Ostatuan (bertze batzuk diote istripua gertatu zen lekuan) astoaren jabea agertu zen. Jabea Libus baserrikoa zen eta astoa hil ziotelakoz aserrea nabari zizaion. Apetza bitartekaria egin zuen eta bi alderdiek akordioa batera irritei ziren:
Erregeak animaliak zenbat balio zuen galdetu zion.
-«Hamabi duro (ogerleko), jauna», erantzun zuen almandoztarrak.
– «Beno» -erantzun zion erregeak eta ehun pezetatako billetea emenez erran zion»
– «hartu hogei duro, eta gustura berrogei emango nuen asto gehiago ez balego»
Madrilgo egunkariak dio erregeak bertze hogei “duro” eman zizkion lagundu zion jendeari, eta bertze hamar Almandozko apezmari i herriko behartsuentzat. Bidaiarekin jarraitu aurretik, ABCk dio «alai eta umoretsua, asto hilaren belarria moztu zuela».
Baina Baztan utzi eta Beran bertze ezbehar bat izan zuen, autoa gelditu behar izan zuen berriro, bidean zerri bat zeharkatu baizizaion. Beratik, Donostiako Miramar jauregira telegrafiatu zuten, berandu iristsiko zela eta atzerapenagatik ez dezatela larritu erranez.
P.D pasarte historiko hau Almandozko herriak 2005ko Baztandarren Biltzarrako ormen desfilean antzeztu zuten eta lehenego sariarekin egin ziren.
Sarrera hau egiteko erabili den materiala.
El día que Alfonso XIII volcó con su coche en Navarra. Mónica Arrizabalaga. abc.es.
Utzi erantzun bat