1931 arte, Euskal Herrian emakume guztiak ziren emakumeak (gizaki emea), baina data horretatik aurrera, izen generiko hori Emakume Abertzale Batzako militante gisa antolatutako emakumeak izendatzeko ere erabiltzen hasi zen (gehienbat erderaz).
Nahiz eta Emakume Abertzale Batza (EAB) 1922anBilbon sortu izan, berehala (1923ko irailan) Primo de Riveraren diktadura-aldian legez kanpo utzi eta desagertu egin zen. Lehenego garai hontako lehendakaria Karmele Errazti izan zen eta elkartea Irlandan zegoen Cumann na mBan elkartean oinarritua zegoen (Emakumeen Liga, 1914an sortutako irlandar errepublikanismoaren emakumezko adar paramilitarra da).
Baina benetako eklosioa II. Errepublikaren etorrerarekin izan zen eta 1931an Elkarte birsortu eta Hego Euskal Herri osora zabaldu zen. Hemendik aintzin, Kulturan, Irakaskuntza eta heziketa alorrean egindako lana, propaganda eta gizarte-arazoak arintzen saiatze lanetan aritu ondoren, “emakume”, emakumezko militanteen marka herrikoia bihurtu zen.
Nafarroako lehen elkartea Iruñeakoa izan zen, 1931.ko Azaroak 5ean sortua eta Elizondokoa segidan sortuko da ere. Baztango Emakume Abertzalen Batzako lehendakaria Bittori Etxeberria Aguerrebere elizondarra izanen da eta Felizitas Ariztia, elkarteko idazkaria. Bittorik 1933ko martxoan Baztango EAJ-ko idazkaria izanen da.
Irakaskuntza, kultura, tradizioaren trasmisioa eta politikagintza izan ziren taldearen indargune nagusiak, eta horiek lantzea saiatu ziren II. Errepublikan zehar. Propaganda mailan, zenbait emakumek esku hartu zuten hitzaldietan, Euskal-Etxe berrien aurkezpenetan eta alderdia bultzatuz hainbat hauteskunde mitinetan. Gizonezkoak baino gutxiago izan baziren ere Nafarroan benetan kontutan hartua izateko hizlari kopurua agertzen da, hoien artean Bittori Etxeberria eta “Elizondoko Miren” agertzen dira.

Baztango “emakumeak” bailaran jeltzaleak goraipatzeko zenbait jardunaldi antolatuz gain, Nafarroan Bertsolariaren Eguna antolatu edo Baztango ikastola sustatzen parte hartu zuten, bertzeak bertze.
1931an Iruñan Nafarroako lehenego ikastola martxan ezarriko da, bigarna 1932an Lizarrakoa izanen da eta 1935an Elizondoko ikastola sortuko dute. Modu batera edo bertzera ikastola hauen antolakuntzan eta sorreran Emakume Abertzale Batza zegoen eta hiru ikastolako andereñoak erakunde horretakoak izanen dira.
Iruñako ikastolako sortzailea eta lehenegoa andereñoa, Maria Visscarret Navaz izan zen (gero Erratzun maestra izanen zena). Maria, Nafarroako E.A.B-ko zuzendaritzan zegoen. Elizondoko ikastolako andereñoa Pilare Alba goizuetarra izanen da. Ikasturtea 30 haurrekin hasi zen, baina hasi bezain fite afera larriak ailegatu ziren. Urriaren bukaeran lurraldeko inspektorea zen Angeles Barriolaren txostena zela medio Dirección General de Enseñanza delakoak, ikastolari bere funtzionamendurako beharrezkoa zen baimena uko egin zion. Haur guziek handik atera, eta berriz sakabanatu ziren. Egoera honek 1936ko Otsaileko hauteskundeak burutu arte iraundu zuen. Frente Popularraren garaipenarekin ikastolako aintzindariek berriz baimena eskatu eta berehala ireki zuten, ikasturte honetako gelditzen ziren hilabeteak problemarik gabe igaro zirelarik.
1936an Nafarroan, Emakume Abertzale Batzako 12 Elkarte badire eta denetera 2000 emakume kide izanen dira. Ikastolen antolakuntzaz gain gizarte-arloan, etxeko langileak, irakasleak, eta Euskal Langileen Alkartasunari (S.T.V) atxikitako emakume-sindikatuak, lan-poltsak eta mutualitateak antolatzen ditu. Gogo biziz lan egiten du premiazko gizarte-arazoak arintzeko, hala nola ospitaleetako gaixoei, presoei, langabezian daudenei “Gabon del Solidario” edo “Ropero Vasco” ekimenekin lagunduko die. 1934an “Gexozañak”, “Erizainen Elkartea” edo “Euskal Gurutze Gorria” sortu zuten, erizainen ikastaroak eman eta “Osakolea” izeneko kontsultategia ireki ziren. Baita ere “Aurtzaintoki” izeneko haurtzaindegia edo eskola-amak sortu zuten.
Erakundea hazkunde eta hedapen betean zegoenean eta bere fruitu onenak ematen hasi zenean, faszistak altxatu eta 1936ko gerra piztu zen. Orduan, indar guztiak gudari sortu berrientzako arropak eta tresnak prestatzen hasiko dira. Baztan 1936ko uztailaren 18an ondoren Bittori, Felícitas Ariztia eta Félix Arizmendi eta Manuel Arregi Valladolidera erbesteratu zituzten, baina Iruñean geratzea lortu zuten.
Altxamendu militarraren lehen orduetatik aurrera, hasierako uneetan sakabanatuta eta isolatuta zeuden hainbat jarduera abian jartzeko motibazioa izan zen; gero, presoei, atxilotuei eta errepresiotik ihes egin nahi zuten guztiei laguntzeko sareak sortu ziren. Euskal Herrian, halako ekimen edo sare garrantzitsuena eta eraginkorrena, Baztanen izan zuen ardatza, hain zuzen Bittori Etxeberria buru zuten emakume-taldea.
1937ko abuztuan Eusko Gudarostea amore aman zuen eta Santoñan italiarrei errenditu zen eta Santoñako Ituna siñatu zen (kondizioak). Eusko Jaurlaritzako buruzagiak kartzelan edo erbesteratuta zeuden, eta ez zituzten ezagutzen itunaren nondik norakoak eta jakinda Baztango abertzaleak bando nazionaletik ihesi zihoazen pertsonei muga pasatzea laguntzen zutela (Erbiti anahien kontrabandistak ordainduz), 1937ko irailean, José María Lasartek, Eusko Jaurlaritzak Iparraldean zuen Informazio Zerbitzuko arduradunak, Bittori Etxeberriari dei egin zion eta agindu zion, itunaren edukia bereganatzeko.

Muga zeharkatzea nahiko erraza zen, baina ia ezinezkoa zen Santoñara hurbiltzea, gañera Bittoriren mugimenduak arras kontrolatuta zeuden; beraz, Donostiako Itziar Mujikarekin harremanetan jartzeko erran zioten. Itziar Delia Lauroba ezagutu zuen, senarra preso zegoen eta emakumeak presondegian sartzea lortu zun. Presondegian Deliak dokumentua jaso eta itzulerako ibilbide bera jarraituz, Elizondora eraman zuen.
Bittorik, dokumentua Aldudestik pasatzeaz arduratu zen, Agustin Ariztia elizondorrarekin batera, laino lodiko gau batean martxan patu ziren. Agustin Elizondora itzuli zen eta Bittori hurrengo goizean Baionara joan zen dokumentua pertsonalki emateko. Eta horrela, hasi zen “Araba” sarea. Ondoren, Tere Verdes bizkaitarra sartu zen, eta lan bikaina egin zuen, bai informazio lanetan, bai presoei laguntzeko lanetan. Bittorik bere gain hartu zuen sarearen lidergoa, eta bere anaia Estebanekin batera, Informazioaren Euskal Zerbitzuak (Sercicio de Informacuión Vasco) erakundearen zutabetzat hartu zituzten.
Baztango taldea Bittori Etxeberria eta Felizitas Ariztia gain Agustín Ariztia, Timoteo Plaza, Estaba Etxeberria ( Polonia etxeko Etxeberritarrak eta fonda Ariztiako Ariztiarrak) osatzen zuten, Iruñan Eulalia Atiztia, bere senarra Javier Ciga (margolaria), Felipe Oñatebia , Modesto Urbiola Oroquieta eta Rafael Goñi Latasa aritzen ziren.
Agustin Ariztiak Elizondo eta Aldudes arteko borda batean mezuak jaso edo uzten zitun eta Bittori Etxeberriak hartzaile edo igorle gisa jokatu zuen, Esteban eta Timoteo Plaza mugalari gise egiten zuten, Azken honek 1938tik errefuxatuta zegola Saratik aritzen zen, Felizitas Propaganda eta “emakumeak” kordinatzeaz harduratzen zen. Bittoriren izen klabea Pepita Etxano zen, berriz Felizitasena Josefa Errazkin zen.
Baztandik informazio soziala, politikoa eta militarra bildu eta kanpora eramaten zen. Eremu humanitarioan, sareak bizitza aunitz salbatu omen zituen, espetxeetan eta espetxetik kanpo gosea arindu, botikak eta arropa beroak eman, eta heriotza-zigorra aldatzen zuten zigiluak faltsuak pastu ziren. Baztandarrek 70 aldiz baino gehiagotan gurutzatu zuten muga, eta 200 lagun ingururi muga pastea lagundu zuten.
1939ko martxoan, Agirre lehendakariari zuzendua, Zerbitzuak sareko kide bakoitzak egindako gertakari eta jardueren gaineko txosten zehatza idatzi zuen. Txostenan bere benetako izena ageri ez arren bakoitzaren gerra izena agertzen zen; Pepita Etxano, Josefha Errazkin, Gabriel Etxano… .Naziek, 1940an Parisen sartu zirenean, Eusko Jaurlaritzak erbestean zuen egoitzan txostena aurkitu zuten eta agintari frankistei bidali zieten.
1940ko abenduaren 20an, polizia-brigada bat Elizondora joan zen, eta, lehenbizi, Bittori atxilotu zuten, ondoren, Agustín eta Felícitas. Autoz eraman zituzten Donostiako Gobernu Zibilera, Ariztiarrak kalabozo batean giltzaperatu zuten eta Bittori bertze batean. Hurrengo gauean Madrilera eraman zituzten.
Inkomunikatuak, Felícitasek eta Bittorik hiru egunez jarraian zutik eta irainlotsagarrien artean jasan behar izan zuten galdeketa. Bertzealdetik Agustinek boxeolari profesional baten eskutik, kolpe handiak jaso zituen galdeketan, eta aurreko hortzak hautsi zizkioten. Hurrengo 15 egunetan sareko 28 kide atxilotu zituzten, bertzeak bertze, Gabriel Etxano, Bittoriren anaia. Esteban Bittoriren laguntzaile eraginkorra izan zen, bai mugan, bai lotura eta informazio lanetan.
Parisen konfiskatutako txostena dokumentu erruztagarri bihurtu zen atxilotuentzat, baina batzuen izenak aipatzen ez zirenez, batzuk libre geratu ziren. 1941eko apirilaren 26an, aske geratu zen Felícitas Ariztia. Hala ere, Bittorik, Estebanek eta Agustinek zigor handiagoak jasan zituzten. Bittori, Fomentoko txekan bortz hilabete eman ondoren, Claudio Coellori lekutu zioten eta, azkenik, Ventasko karzelera.
Agustin eta Esteban, gizonekin batera, Santa Engrazia eta Porlierreko (Madril) kartzeletan egon ziren. Fiskalak 19 heriotza-zigor eskatu zituen. 1941eko uztailaren 3ko epaiketan, heriotza-zigorra ezarri zieten, baina Bittori eta Estebani, 30 urteko kartzela-zigorra batekin ordezkatu (conmutar) zieten eta Agustini 25 urteko batekin. Agustin eta Esteban, 1943ko otsailean, Iruñeko kartzelara eraman eta 1946ko otsailean aske utzi zituzten. Bittori aske geratu zen baina lau euskal probintzietatik erbesteratuta egon zen 1946ko abuztuaren 13ra arte. Azkenik 1947ko urtarrilaren 15ean indultua jaso zuen.
Emakume abertzaleak Nafarroan eta ideologiaren trasmisioa; Hurbilpen historikoa. Uribe Etxeberria A., Larrazabal L., Fernandez I., Zabaleta I., Martinez B., Erriondo L., Basurko F. Euskal Herriko Unibertsitatea. 1994.
Bittori Etxeberria y el grupo de la Red Álava. Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia, Karmele Pérez. Noticias de Navarra. 2020
Emakume Abertzale Batza. Auñamendi Eusko enziklopedia,
Emakume Abertzale Batza. Gran Enciclopedia de Navarra
Emakume Abertzale Batza jugó un importante papel de apoyo a los presos en la guerra y la posguerra. Josu Chueca. Historias vascas Deia.com. 2012.
Emakume presas. Las Primeras en la Resistencia. Josu Chueca. Gure gaiak. Aurkibideak. PDF
Contrabandistas de ganado y redes de evasión en Navarra durante la guerra civil española. Fernando Mikelarena Peña. Ediciones Complutenses. 2017. PDF.
Ikastolas en Navarra ( sigloXX): Búsqueda de un modelo de escuela propio. Irene López Goñi. Universidad Pública de Navarra. 2005.
Pilare Alba Elizondoko ikatolako andereñoa izanen da eta
Utzi erantzun bat