Konfinamendua, leku itxi edo ireki jakin batean ohiko askatasunik gabe egon eta mugitu ahal izatea da. Konfinamendua pertsona bakar bati edo talde bati ezartzen zaio erakunde eskudun batek agindu duelako (gobernu edo epaile batek gehienetan). Konfinamendua zigor batek eragin ohi du, baina legez, konfinamendua osasun eta estatu segurtasunerako ere ezar daiteke.
2020ko martxoaren 11n, MOEk (Munduko Osasun Erakundea) koronabirusa (Covid19 gaitza) Mundu mailako pandemia gisa izendatu zuen. Hortik aintzin, Europako estatu aunitzek, tartean Espainia, konfinamendua agindu zuten. Espainian martxoaren 14an Pedro Sanchezek alarma-egoera orokorra agindu zuenean (15etik aurrera) konfinamendua Euskal Herriari bete-betean eragin zion (Emmanuel Macronek martxoaren 24an agindu zuen). Apirilaren amaieran, Espainiako eta Frantziako Gobernuak deskonfinamendua iragarri zuten, pixkanaka salbuespen neurriak kentzen joateko prozesua.
Deskonfinamendua hasi arren, izurritea gaindituta ez dago eta birusaren berragertzeak (rebroteak) espero dira. Pandemia honekin, deskonfinamenduaz gain, militarrak kaleak ta zarretxeak fumigatzen, barrideak balkoietatik salatzen (konfinamendua betetzen ez dutenei), sendagilei xalotzen, mediku eta heritzain hauek gaixotzen, kutsatuenzat “arkak” sortu (bakartzeko, aislatzeko, lazaretoak gise), agintekeriak…ikusi ditugu!…ia ia bertze pandemien arabera (antzeko parezido).
Jakina eta ezaguna da XX.mende hasieran (1918an) mundu osoan, karretilue zabaldu zela, karrotillua gaizaren izurritea!, Baztanetik kanpo “gripe española” izenarekin zautu zen izurritea! Baina urte batzuk lenago, XIX. mendearen bukaeran, mundu osoan mende horretan zehar hain ezaguna ez diren kolerako izurriteetatik, azkena eman zen. Eta aipatu dugun bezala, ekintza eta gertakari berdintsuak eman eta ikusi ziren.
XIX. Mendearen hasieran, txertoaren aurkikuntzarekin (1796) eta txertoaren ondorengo erabilera masiboarekin, ( 1801an, Baztanen Baztangaren aurkako txertoa jartzen da lehen aldiz), pentsa liteke gaixotasun infekziosoak atzean geratu zirela. Ez zen horrela izan eta Kolera gogor jo zuen.

1834ko izurritea.
Dirudi, gaiza Europara 1830. urte aldera iristen dela. Urte horretan Errusia errausten du, 1831 Europa erdia, 1832 Frantzia eta 33an Iberiar península.
Espainian Lehen puntua Vigo da, Portugalgo portuetatik iristen dena. Udan Andaluzian bertze infekzio-foku bat agertzen da. Azken erasoa 1834an izango da, hegoaldetik iparraldera norabidea jarraituz. Birusa Rodil jeneral Kristinianoaren tropek, Portugalgo Algarve kuarteletik Lehen Karlistaldia zela Euskal Herrira ekarri zuten (Rodil jenerala On Karlos V.a Erregenahia apresatzea intenzioarekin irailaren 3an Elizondora iristen da).
Koleragatik Nafarroan biztanlegoaren %3,7 zendu zen (gutti gora behera 10.000 persona hil ziren). Nafarroa osoan eman zen arren , Ereribera izan zen fuertiago jo zuen tokia eta aldiz bera iparraldean eta gure euskaldean ez zen hainbertze eman (%3 baino guttiago).
1855ko izurritea.
1855an berriz kolera koplpeatzen du Nafarroan. Lehenego agerraldia Erriberan Otsailan ematen da, baina ekaina aldera beroarekin batera, Nafarroa zehar zabaltzen da, iparraldera iristen. Datuek diote biztanleriaren %5 zendu zela (15.000 inguru).
Adibide guise dugu Olagueko herria. Martín Francisco Viscarret, Olagueko apeza zenari esker badakigu herri hortan gogor jo zuela. 1854an lau heriotza izan ziren herrian eta zazpi 1856an; 1855ean berriz, hogeita bat heriotza izan ziren. Horien artean Juan Fermín Osácar Olaguetarra baina Zigan hil zena ( hileta-elizkizuna Olaguen egin zen).
Berroetan urte hotan biztankeriaren %4 galdu zen, Narbarten %6 eta Urrotzem iduritsue.
Baztango herri batzuetan, Amaiur, Erratzu, Arizkun…nahiz eta diputazioak ez gomendatu, prozesioak egin ziren tokiko ama- birjiña kalera atraz, pandemiarekin ababatzeko asmoarekin.
1885 izurritea.
Nafarroan eragina izan zuten hiru izurriteetatik txikiena izan zen, eta 3.500 pertsona baino gutxiago hil omen ziren. Izurritea 1884ko ekainaren 8an hasi zen Tolonen (Frantzia) eta Nafarroarekiko muga “akordonatua” izan zen. Osasun lokarri bat ezartzen da mugan eta ejerzitua erabiltzen da mugako 123 kilometroak zaintzeko; Bera, Etxalar, Urdazubi, Zugarramurdi, Erratzu, Kintoa, Luzaide, Orbaizeta, Otsagi eta Isaba. Paso guziak exten dira, Etxalar, Dantxarinea, Eugui, Luzaide eta Otsagikoak ezik. Pasu hauetan bidaiari, ekipaje eta salgaientzako pasabide utziko da, baina koarentenarako “lazaretoak” ezarriko dira. Lazaretoak eritasun kutsagarriak tratatzekoa isolatutako eraikinak dira, gure eskualdean muga ondoan zeuden ardibordak edo baserriak erabili ziren.
Frantziatik datozen bidaiari, animalia eta salgai guztiak, 10 egun pastu behar dituzte isolatuak lazaretoetan. Fratziar baten bat (familiarra edo ez) auzotar baten etxian baldin badago hauek ere lazaretora bidaliko dituzte kuarentena pastera, eta hau den kontrolatzeko 2 edo 3 batailoi erabiliko dira ( baionetak eta beruna mikrobioetarako erremedioa). Era berean, Iruñean barraka-ospitale bat antolatuko da.
Osasun Kordoiak galera ekonomiko handiak eraginen du eskualdean eta gainera ez du ezertarako balio; Jakina zen kuarentena pasatzen hari zirenak, borda batetik bertze borda batera igarotzen zirela eta fumigazioengatik kobratzen ziren arren bidaiariak egin gabepasatzen zuten muga. Medikuak ere kuarentena saltatzen ziren, Etxalarko medikua bezala. Mediku honek muga pasatzeagatik eta, itzultzerakoan koarentena ez egiteagatik salatua izan zen. Hori dela eta, bera eta praktikante-lanetan ari zen semea zigortu eginen dute eta kargutik bota izanen dira.
Izurriteak aurrera egiten duen biztartean, beldurra gizarte-talde guztien ematen da eta hainbat medikuen heriotzekin beldur hori haunditzen doa. Hori eraginen du mediku aunitzek bere lanbidea utziko dutela eta bertzerik gabe herritik joatea, haien tartean Amaiurko medikua.
1885eko uztailaren 17an, probintzia-lokarria bertan behera utzi zen, Nafar osoan kolera zabaldu zen. Nahiz eta izurrite hau Iparraldean hasi zen , epidemiak garapen ezberdina izan zuen eta bertzeak bezala Tuterako ibaiertzean izan zuen eragina haundiena.
Izurritearen kudaketa biztaleriaren haserrea sortu zuen eta izurriteak Nafarroako gobernadorearen kargu-uztea eragin zuen. Baita ere diote haserreak “La Gamazadarekin” burutu ziren mugimendu foruzaleak bultzatu zituela. Kolerak agerian utzi zuen ez zegoela medikurik, Nafarroako Osasun Kongresuak higienismoari buruz eztabaidatu zuen, osasun erreformak aldarrikatu zituzten eta Nafarroako osasun publikoa sustatu zuen.
1886ko martxoan, Tafallan egindako kongresu medikuan, 28 boto alde eta kontrako 2 botorekin, Nicasio Landaren eta Antonio Martín Ayusoren egindako proposamen bat onartu zen. Proposamen horren arabera, erabateko isolamendua herri bat koleratik babesteko bitarteko segurua bada ere, isolamendu hori, esperientziak bertze behin ere (azken epidemik bazala) frogatu du, isolamendua errealizaezina eta nekaezina dela, nekazaritzarako eta komerziorako kaltegarria dela eta gainera, udaletxendako arras garestia.
Azkenian Kongresutik ateratako konklusia; hurrengo pandemia batean medikuak, Osasun Batzordeetako Administrazioko kontseilari den aldetik, ez dula populazio baten isolamendua gomendatu behar, izanen da
1890ean, Nafarroako Osasun Batzorde Probintzialak, koleraren gorakada baten zurrumurrua jasoz, polemika berri bat sortu zuen, herrien isolamendua gomendatu zuen…batzutan…dirudi esperientziak ez dula ezertarako balio!
Post hau egiteko erabili den materiala:
El ‘método curativo del cólera-morbo’ de Martín Francisco Viscarret (1809-1855), abad de Olagüe (Navarra). Fernando Serrano-Larráyoz. Alkalako unibersitatea. 2001
La epidemia de cólera de 1885 en navarra y en tudela. Pilar Sarrasqueta Sáenz Universidad de Navarra.2010.
Peste colérica de 1885. Congreso Médico-Regional de Navarra (1886). Vïctor Moreno. 2029ko maiatzaren 209an. http://www.nuevatribuna.es.
La epidemia de cólera de 1855 en Navarra : demografía y mentalidad. Eduardo Martínez Lacabe. Geróninm de Uztariz, 12. z, 1996.
Utzi erantzun bat