2015ean, lehen Txondorra saria eman zen (Andoni Santamaria). Sari hauek Olentzeroren Lagunen Elkarteak, Iruñeko Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin sustatzen ditu eta pertsona edo erakunde bat bere lanarekin kultura herrikoia eta tradizionala zaintzen eta garatzen dutenei saritzen du.
2019an Gabriel Imbuluzqueta Alcasena kazetari baztandarrak jaso zuen sari hori. Olentzeroren Lagunak Elkarteak Gabriel Imbuluzqueta Nafarroako kultura tradizionalaren ikerketa eta narrazio lan zabala egindakoa nabarmendu zuen.
Gabriel Imbuluzqueta Alcasena Elizondon jaio zen 1945ean, eta Diario de Navarra egunkariko erredaktorea izan zen 1976tik 2010ean erretiroa hartu zuen arte. Etnografiaren alorrean egindako lanagatik ere nabarmentzen da, batez ere artisautzarekin lotutako gaietan.
Sari hau jaso aurretik, Gabrielek Karlos III.a Noblearen Gurutzea jaso izan du, Nafarroako kultura-ondarea sustatzen egindako ekarpenagatik. Baita ere Iruñeko Udalak deitutako San Fermin Nazioarteko I. Kazetaritza Saria (1980), Nafarroako Artisautzari buruzko I. Kazetaritza Lehiaketa (1983) eta Nafarroako erakargarritasun turistikoak sustatzeko kazetaritza-lan onenaren Teobaldo Saria (2010) jaso ditu.
Jose Migel Barandiaranen ikaslea izandakoa Nafarroako Unibertsitateko Euskal Kulturaren Katedrako klaseetan, eta 1988tik Etniker-Nafarroako kide da (Etniker Euskalerria Euskal Herriko ondare etnografikoa zaintzea helburu duen kultur elkartea da), 1999-2003 bitartean, Euskal Herriko Atlas Etnografikoaren Eskualde arteko Batzordeko eta Erredakzio Batzordeko kide izan zen. Tradizio herrikoietan duen interesagatik nabarmendu daeta bere ikerketa Baztango Haranean eta artisautza herrikoian ardaztu da.
Nafarroako Gobernuak 1992-1995 bitartean argitaratutako “Turismo en Navarra” aldizkariarekin kolaboratu zuen. “Conocer Navarra-n”, kondairei, jaiei eta abarri buruzko ekarpen ugari egin ditu. Halaber, “Narria, Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra, Panorama eta Papeles de Artesanía” argitalpenetan ere argitaratu du.
Txondorra sariarekin lotuta (txondorra, egur ikatza egiteko ikazkinek eraikitzen zuten egur meta da. Olentzero ikazkiña da) Gabrielek aipatu zuen, haurtzaroan, nerabezaroan eta lehen gaztaroan Olentzero “benetako ezezaguna” izan zela. Iruñako Gabon Gauean kalera irteten hasi zenean sartu zen bere bizitzan, eta, batez ere 1969ko abenduaren 24an, Elizondar gazte talde batek (bera barne) pertsonaia Elizondon birsortu zutenean (auzokide askoren harridurarekin).
P.D. Baztango Haizegoa” izeneko blog honetan bere material aunitz erabili dugu eta baita ere Baztani buruz gauz aunitz ikasi dugu.
Zorionak Gabriel!
Post hau egiteko erabili den materiala;
El periodista Gabriel Imbuluzqueta, premio Txondorra 2019. Mikel Bernues, Diario de Noticias. 2019.
Gabriel Imbuluzqueta Alcasena. http://www.etniker.com.
Utzi erantzun bat