2018ko azaroaren 11an lehen Mundu Gerra, Gerra Handia edo Gerra Nagusia izenarekin ezagutu zen gerraren amaieraren 100. urteurrena izan zen,“gerra guztiekin amaituko duen gerra”ere deitu zioten baina akitu zuena 16 milloi (bederatzi milioi militar eta zazpi milioi zibil hil ziren gerraren ondorio zuzenez) pertsonakin izan zen eta Euskal Herrian ere sekulako hondamendia eragin zion: Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan belaunaldi oso bat ia ia desagertu zen (6.000 mila gazte).
Gerrara 25.000 errekluta Baionatik partitu ziren, 18 eta 45 urte arteko gizon guztiak gerrara deituak izan ziren, eta Ipar Euskal Herriko herriak eta baserriak laneko on ziren gizonez hustu ziren. Armak hartu zituzten, eta Frantziaren eta Alemaniaren arteko mugara igorri zituzten, lubakietan borrokatzera…beno, guztiak ez! XX. Mende hasiera hortan oinik frantses sentimendua ez zen sarturik euskaldunen artean eta oro har, Europan, intsumituen kopurua % 1,5ekoa baldin bazen, Ipar Euskal Herrian, % 20koa zen. Behe Pirinioetako prefetak Barne ministroari gutun bidez erran zionez, “euskaldunek duten jarrera higuina, soilik esplikatu daiteke duten mentalitate berezi horretan, askok, sortu eta ikusi duten lur puska hori kontsideratzen dute beraien aberri bakarra”.(wikipedia)
1918ko azaroaren 30ean prefeta berberak euskaldunen artean 812 desertore eta 6444 intsumitu zenbatu zituen[4], departamentuan mobilizatutako soldaduen %17a zen. Garazin kopuru berdiña zen gerrara joan zirenak mendirara alde egin zutenakin, Baigorriko bailaran makurtu ez zirenak 1.302 izan ziren, 45 desertore eta soilik, 594 euskaldun mobilizatuak izan ziren. Aldudesen gerra osoan %84 ez zen fretera joan eta Urepelen ,%81.
Desertore eta insumitso hoietako aunitzek Nafarroako muga pastu eta gurekin gelditu ziren.
Hoietako bi Juan Auzki Irisarritara Erratzun gelditu zena eta Mixel Dargaiz saratarra (Amaiurren) izan ziren eta bi hauei eta bertze “ahaztuei” iparraldeko hainbat talde eta gizatalde; Lapurdi 1906, Bertsolarien Lagunak, Epaiska, Zizpa Gaztetxea, Etxepareko ikasleak Baionako antzokian merezitako omenaldia egin zieten.
Han egon zen Mixelen biloba (birbiloba) Ana Rosa Dargaiz, biraitatxiren historioa ezagutzen. Mixel Sarako Harantxipiko Borda jato zen eta Gerra hasierakoan deitua izan zen eta Bertie aubitz bezel Frantziako iparraldera eraman zioten. Hiru urte lubakietan eta frentean anai bat galdu ondoren 1917ko martxoan permiso bat aprobetxatuz rtxera bueltatuko da, eta permisoa akituta, berriz bueltatu beharrean, muga pastu en Arizkun finkatuko da. Han, bere emaztea Mikaela ezagutuko du, ezkonduko da eta biok Amaiurko Pumpulusta baserrian biziko dira, baina han ere bizi erdia ere ezkutatuta pastuko du. Pumpulusta benta zen eta maiz guardia zibilen bisita zeukaten, bisita hoietan porsiaka ezkutatua pasten zituen. Mixel berstsotan aritu zen eta honenetakoa izan zen, 1936ko Euskal Herriko bertsolarien txapelketan laugarrena gelditu zen; Txirrita, Uztapide eta Zepai gibeletik ain justu! Bertsotan ere Euskal Herriari buruz zeukan kontzientzia politikoa azaldu zuen, bederen hori nabarmentzen zaio idatzita geldintzen den Mixelen bertso bakarran (Baionako omenaldian irakurri eta erakusketan idatzia ikusteko aukera bada)
“Nik zertarako joan behar nuen
gerlara Euskal Herrietatik
zazpiak bat izan baginan
etzegoan horrelakorik”
Bai Juan, bai Mixel eta bertze batzuk aukera izan zuten bizitza berriro hasteko baina bertze batzuk Desertzioaz akusatuta izan ziren eta fusilatu zituzten. 1914ko urrian Izpurako (Baxe Nafarroa) Pierre Etxeberri gaztea eta 1915ko urtarrilean Louis Lévy, Saint Esprit auzoko Baionarra. Pierre Etxeberri Mosan mobilizatua zegoen bonbardaketa baten ondoren desagertu zen, hordu batzuk geroago desagertu zen lekutik 12 km-tara aurkitu zuten, desertzioaz salatuta tiro batez hiltzea kondenatu zioten. 1914ko azaroaren 24an goizeko 6:30etan berarekin akabatu zuten, Pierrek 25 urte zitúen.
Gerra ondamendia eta familien tristuraz gain franzetasuna ekarri zuen euskal herrira, Frantziako estatua hildakoak erabili zituen Frantzia batzeko. Gerra ondoren herri guztietan hildakoen monumentuak ezarri zuten, hildakoen izenekin. Hildako horien izenak harri berean eta herriz herri jartzeak kolektibotasun bat emanen die, helburu komun baten alde hil zirela nabarmentzen dute, Frantziaren alde hil ziren.
Berriz, desertore eta insumiso ausarten izenak Herriko Etxeko ateetan jarri zituzten, bere gurasoak zigortuak eta 1937 artio persegituak izan ziren (Amnistia logea)…gero beren izena historiarako desagertu ziren, ahaztuak izan ziren, joanden larunbata artio Baionako antzokian Lapurdi 1906 eta berze taldeak omendu zituztela!
Biba zuek!
Post hau egiteko erabili den materiala
Une mémoire de cent ans sortie de l’ombre. Mendiabask webgunea.
Lehen Mundu Gerra 1914-1918 Min Handia Berria, gehigarri berezia. 2014.
Ana Ros Dargaitz, bisnieta de un insumiso. Diario de Noticias. Fernando Ambustegi.
Wikipedia. Lehen Mundu Gerra Euskal Herrian.
Utzi erantzun bat