
El Cuartel Real-Eso lehenego ale Artxuri median editatua eta imprimitua. Argazkia liburukik
Kuartel reala, karlisten bigarren karlistadan (batzuenzat hirugarna) zeukaten aldizkari, eta boletina zen. Aldizkari hontan frenteko notizia, Karlos VII.ren iritziak, berriak eta bolondresen animoak zabaltzeko erabiltzen zen. Kuartel realaren lehenengo bortz aleak eskualdetik atra izan ziren, hain justu Baztan eta Etxalar artean dagoen Arxuri mendian (Peña Plata beraienzat) zeukaten gotorlekutik. Peña platako gorlekuan impreta mobil bat zeukaten eta ez soilik karlistak sortu zuten estado horren (Ia ia Euskal Herria ososa) notiziak, iritziak, gerrako pasarteak iristen ziren baizik baita ere estatu espainarko bertze karlisten idatziak eta iritziak ere. Gerra hasi bezain laster Carlos de Borbón y Austria (VII.a) prensarako organo oficial bat sortzea aginduko dio Morales Marcen anai Aragondarrei eta hoietatik nagusiena Salvador, bere imprentarekin inguru hauetara agertuko da eta 1873KO abuztuaren 23an Baztanen Cuartel General aldizkariaren lehenego edizioa publikatuko da, baztandik mundu (karlista) osora!.
Gotorlekua edo Gazteluan garrantzia haundia zeukan karlistendako. Gotorlekua Arxuriko kaskoan zegoen Zugarramurdira begira, muga eta Baztango atea kontrolatzen zuen. Dirudi eraikin karratua bat zela harrizko etsiaz eta erdian Gobernadorearen etxea, baita ere lurpeko pasabideak zeukan. Gainera gerra hasiera hontan gotorlekua eta ingurua babestua eta segura zen, lasaitasunez proiektua aurrera atratzeko aproposa!. Karlistek , Dantxarineako muga kontrolatzen zuten, Urdazubin kartutxo lantegia zeukaten, eta Artxuriko gazteluko kañonak bideak babesten zituen, hain jusu kañon hoiek 1873ko uztailaren 17an On Carlos de Borbon Zugarramurdira iritsi zela berria zabaldu zuten (kañonezkada).
Arxuriko imprenta Kuartek Generaleko bortz ale editatu ziren (hastean bi zenbaki atra ziren) bortz ale horiek ondoren eta Gortea Lizarran ezartzen deneela impreta ere lizarrara eramanen dute, baita ere Oñaten Durango eta azken aleak Tolosan, azken hain justu Tolosa Alfonsinoen eskuetan erori zenean eta On Karlos muga pastu behar zuenean.
Imprenta kanpo, gotorlekua 1876ko Otsailaren 19an erori zen. Arxuriako gotorleku, Mariano Larumbe (Lekunberri, 1815-Xavier, 1882) Brigadier Karlistaren esku zegoen eta Martinez Campos general liberalaren ejerzitoarekin topo egin zun. General liberalak Elizondon kokatu zun bere kuartela eta Dantxarineako aduanaz jabetu zen, 18an Alfonso XII. soldaduak Zentinela mendia artuko dute eta geroxago Hirumugetako paragia . Etxalar,

La batalla de Peña Plata
Baztan ta Zugarramurditik inguratuak zeukatela Karlisten gotorlekua, liberalak Arxuriako posizioa erasoko dute eta 19an, Ramon Blanco generalaren gudataldea Arxuriako magalera iritsi zen. Karlistak. Sara aldetik hies egitea errex zeukaten baña idei hori baztertuz bayoneta eta kanoikadaz erantzun zuten erasoa. Otsailako 20an Alfonsinoen bandera airean zebilen Axuriko kaskoan. Azken bataila gogorra izan zen eta hil sirenen arten Elío eta Angosto koronel karlistak zendu ziren.
Batalla hartan Toledoko infanteriako 35 errejimenduaren banda zegoen eta han ikusitakoa martxa edo konposizio musikal batean . “La batalla de Peña Plata” konposiza 13 satinan banatua dago (begiratu argazkia), 12.a “conducion de los muertos” martxa funérea da eta diluid garaiz sopea hundía izan zuela eta gaur egun (XX. mende hasieratik) aste sainduan Zamoran jotzen da.
Post hau egiteko erabili den materiala.
“Peña Plata”: Una marcha fúnebre con historia“. Patrimonio musical bloga. David Marrero Perez 2015
Liburuklik webgunea
Wikipedia ·El cuartel real”
Utzi erantzun bat