1875, Egipto, Abu Simbeleko Ramsesen templuan garai hoitako mendebaldeko bidaiari bat, zinzela hartuz bere abizena karearrian zinzelatuko du. Ohitura hau nomala zen XIX mendeko bidairietan, templua mende hasieran aurkitua izan zen ( basamortutako areas estalita zegoen) eta aintzinako gekotarren izenen grafitoak zeudenez, bidairi berriak kopiatu eta bere izenak jartzen hai sirena ere.
Gaur egun, Asuandik hirurehun kilometro ingurura, bere jatorrizko kokapenetik gertu (Abu Simbel templo multzoa 1964an lekuz aldatu zen), turista baztandar bati, hoietako grafito batek bertzetatik nabarmentzen du, agertzen den izena Baztango herri batena da, (gutti gora behera)….LECAROS eta data 1875.
Nor zen bidaiaria, zerikusia dauka Baztanekin?…XIX.mendeko bidaiari erromantiko ta egiptotzailea Jose Luis Lecaros Bikuña txiletarra zen eta bai, zerikusia zeukan baztanekin, bere aitatxiren aitetxia baztandarra zen, Juan Jose Lekaros Egozkue, Zigako Egozkue jauregiko semea.
Juan Jose 1665ko martxoaren 22an Zigan jaio zen eta Pedro Lekaros (Narbartekoa) eta Maria Marta Egozkue Jauregi (Egozkueko nausien alaba) laugarren semea zen. Anai zaharra leinu etxeko nagusia geldituata Juan Jose militarra egin zen ( bertze anai bat kaputxinoa zen). Soldado gise Peruko kostan piraten kontra borrokatuko du eta 1692an Txilera bidaliko diote. 1700 kapitaina da baina laister merkatari bezala ezarriko da Santiagon. 1694am Juan Maria de Ovallerekin ezkonduko da eta bortz seme alaba izanen dute.
Horietako bat Alonso Lecaros Ovalle izanen da, urte pilez Santiagoko alkatea izanen dena, baita ere epailea, korregidorea “justicia mayor”…1767 bere esklabu beltza(gineatarra) Antonio de Lecaros erailko dio. Alonso eta bere emaztea Maria Josefa de Rojas sorti seme alaba izan zuten.
Alonsoren seme nagusia Jose Antonio Lekaros Rojas, 1732ko martzxoaren 16aan jaio zen, abokatua izan zen eta Maria Rosa Alkalderekin lau seme izan zuen, hirugarrena Manuel Jose lekaros Alcalde (1769ko martxoaren 26an) hasieratik gerora Txileren independentziaara eramango zuen prozesuan ibilikoda; 1810ko “cabildo abierto-an” parte hartu zuen (Cabildo Abiertoak hegoamerikakko hirietako batzarre antzekoak ziren, baian ez ziren hain irekiak zeren eta hiriko biztanle boteresuak parte hartzen zaten kanpoan utziz; kreoleoak (kriolloak), behartsuak, indigenak, esklabuak, mestizuak eta emakumeak)

Jose Manuel Lecaros Alcalde. Margot Gil De Castro 1814
eta 1811ko Buenos Aireseko juntaren atxikimendua siñatu zuen, baita ere Txileko lehenego congresso diputadua (suplentea) izanenen zen. Hemedik aintzin Lekaros famila Txileko (Errazuritarrak bezala) famili boteresuenetako bat izanen da.
Jose Manuel, Maria Mercedes Alkalderekin 14 seme alaba izan zuten hoien artean Ramon Lecaros Alkalde (Juana Bikuñarekin ezkondua) bidaiariaren aita izando zena. Jose Luis Lekaros Bikuña 1852 jaio zen Santiagon eta 1i anai-arreba izan zuten.
Jose Luis Egipto bidaietaz hainbat pieza ekarri zuen eta gaur gun baten bat Txileko Historiako museo nazionalan daude. Gure protagonista lau seme alaba izan zuen, gaztena Marta Lekaros Campino izan zen bakarra familia izanen duena eta ondoren bere bere ondokoak Lekaros abizena ez dute ermango baina ikusi dugunuez belanaudiz belaunaldiz hainbat seme izan zutenez, bai “patria nuevan” (independentzia garaian) errepublikan, diktadura militarran eta demoktazian Lekarostar baten bat botere inguruan ibili da, Gauur gun Lekarostarren adar bat (Lekaros-menendez) Txileko aberatsenetakoak dira, bere empresekin; elikagaiak, arrantza…eta bertze arlo “primarioak” kontrolatzen dute.
Bertze aldetik bada bertze adar bat “El clan Lekaros” ezagutzen dena, XX. mende hasieratik eta gaur gun artio Jazz inguruan ibilitako hiru belaunaldiko muikariak osatzen dute.
Post hau egiteko erabili den materiala:
Geonologia Familia Lekaros. Recopilación Mauricio Pilleux Cepeda.
Wikipedia; Abu Simbel, Txileko independentzia…
Jose Antonio Lecaros Rogas Biografia.
“Diccionaro Histórico biográfico del Valle De Baztan“ (2002) . Agustin Otondo Dufurrena.
J
Utzi erantzun bat