Teorikoki, Kontrabandoa ondasun eta pertsonen legez kanpoko mugimendua eta merkataritza da, gehienetan herrialde batetik bertzera. Kontrabandoan aritzen denari kontrabandista edo trafikante deitzen zaio. Kontrabandoaren helburua legez kanpoko produktuak garraiatu eta saltzea, edo produktuen salerosketan ordaindu beharreko zergak ekiditea da…baina hortarako muga bat izan behar da edo muga bat ezarri behar da eta lehen, gizarte arteko elkartrukatzea edo merkataritza zena, bapatean debekazioa, ilegalitatea eta delituan bihurtzen da, eta hori egiten dutenak zigortuak izanen dira.
Eskualdean, halako zerbaitean aritzeagatik lehengoak (badakiguna) zigortuak izan zirenak, Martin Arizkun (30), Miguel Mendibil (22) arizkundarrak eta 24 urteko Enecco lekauztarra izan ziren. 1555an Lesakako Joanes Irisarri alkateak hiru baztandarrei atxilotu eta prozesu judiziala gortetan ireki zizaien.

Lesaka. Argazkia http://www.lesaka.eus
Dirudi, hiru baztandarrak Lapurdiko Sara herrian bizi zen arizkundar batekin harremanten jarri zirela eta honek 18 behi eta hainbat aratze eman ziela eta hauek Errenterira eramateko enkargua zeukaten, behi taldea Lekunberriko Joanes Martinezi eman beher zioten. Arizkundarrak eta lekauztarrak abereak hartu ta biharamunean Zugarramurditik, Etxalarrera abiatu ziren. Etxalarko herria zeharkatu ondoren Lesakan zirela ( egunez), plaza erditik pasatzerakoan justo pilotan jolasten ari zirenean, Miguel eta Eneco atxilotuak izan ziren. Martin Arizkun aurreago joaten zela, Lesakar batzuk alakatea aginduta geroxago atxilotu zioten.
Frantzian, Bearne (Biarno) eta Bascosen (Iparralde) sartzea debekatua zegoenez, “Labort”-en (Lapurdi) sartzea eta han 18 abere buru lapurtzea (Lesakarrak zeukaten tratado bat lapurtarrekin siñatua, batak eta bertzeak ezin zutela bertzen azienda hartu edo ebastu) eta horrekin siñatutako tratadua austea leporatzen zieten eta gazkile gise tratauak izanen dira.
Bitxia da, hiru baztandarren portaera, guzti hori jakinda nola egunez herrietatik barna (Etxalar, Lesaka) lasai pasa izatea. Afera da hiru “kontrabandistak” atxilotuak izan zirenean idatzi bat erakutsi zutela. Idatzia irakurtzen zen bezala hiru baztandarrak soldaduak ziren eta Errenterian akuartelatuak zeuden eta bere konpainiako buru Joanes Martinez lekunberritarra zen.
Joanes Martinez kapitania eta ejerzitoa ezeztatu zuten, berak ez zituela agindu zin egin zuen mila bider…eta gorteak kapitaina siñistu zuten ,zeren hiru baztandarrak eta ez nagusiak salatuak eta aipatuak izan ziren.
Baztandarrak, tratadu, ezarritako lege baten…peoi biktimak izan ziren.
Post hau egiteko erabili den materiala.
El contrabando en Baztan. Contado por sus protagonistas. Pedro Esarte Muniain. Pamiela 2011.
Utzi erantzun bat