XVI.mendean Estatu modernoak eraikitzen hasi zirenean aro konfesionala deitzen zaio estatu hoietan erlijio ofiziala dago, eliza eta estatua batera doazte.
Erdi Aroan boterea jauntxoen eskuetan dago, jauntxo hori bere lurrak eta han bizi diren guztien jaun ta jabe da, XVI. mendean, aldatzen da, nazio estatuak sortzen dira, nazio estatuak gero eta haundiago, erregeak guzti hori kontrolatzeko eta estatu sendo eta zentralizatu bat lortzeko botere osoak bereganatu behar du, aginte politikoa, militarra, ekonomikoa eta doike erlijiosoa!…
Historian lizentziaduna den Amai Nausia “Entre el luto y la supervivencia: viudas y viudedad en la Navarra Moderna (siglos XVI y XVII) tesiaren egilea eta Argia-rako elkarrizketan (2016ko urtarrilaren 17an) aipatzen digu familia bakoitza estatu txiki bat bezalakoa dela. Familiek ongi funtzionatzen badute estatuak ongi funtzionatuko du eta emakumeak beti agertu da bai estatuan eta familian, gizonaren erranetara. Diskurtso paternalista da Jaungoikoak gizonari eman dio pentsatzeko gaitasuna eta emakumea gizartearen gaitz guztien jatorria da; Pandora kultura klasikoan, Eva kristautasunean, eta abar…hemen Ama Birjina ideal guztien gailurra da, birjina eta ama delako aldi berean…baina emakume arrunta ezin dut pasioak kontrolatu eta horregatik beti egon behar dute gizon baten menpe, aita lehenbizi eta senarra ondoren…alarguna ezik Horregatik ziren alargunak horren arriskutsuak, ez baitzuten gizonik aldamenean eta gainera sexu harremanak ezagutzen zituzten…eta Nafarroan garai haietan (XVI.mendea) alargunez bete zen.

Iruñeko andreak, gaztea zaharra eta dama. 1570 miniatura
1512 hasi zen Konkista eta hainbat gerra urte ondoren Nafarroan alargun pila gelditu ziren. Egoera horrek zorigaitzez gain, aukera berriak ekarri zien makume horiei . . Dokumentatua dago urte haietan hainbat nafar emakume senarren negozioak (semearendako) mantentzen saiatzen direnak..Lehendabiziko aldiz askatasuna dute etxeak, ondareak eta familiak kudeatzeko eta kopuru haundia zenez legearen aldetik hori babestu zen. Nafarroan bi figura juridiko ezarri ziren: alarguntasuneko usufruktua eta ordainsaria edo dotea. Usufruktua jabe izan gabe ondasun hori eduki eta erabiltzeko eskubide erreala da eta garai hartan aukera ematen zion emakumeari senarrarenak izandako ondare guztiak kudeatzeko, hori bai! baldintza batzuk bete behar zituen emakumeak:usufruktuaz gozatuko; alargun izan eta harreman sexualik ez izan. bitartean. Hau da, usufruktuaren bidez jokabide sexuala kontrolatzen zuten eta emakume hori ez du bertze gizona bilatuko, etxean geldituko da seme-alabak zaitzen, famili batasuna bermatzen.
Egia da usufruktua galtzen ahal zutela sexu harremanak izan gabe, sorginkeriaz akusazioarengatik hain zuzen. Mende hoietan sorginkeri prozesu haundiak ematen dira eta familien barne historia pila ikusten dira prozesu hoietan kasu gogorrak semeek ama salatzen dutela erditik kenduz eta familiako ondareak berenganatzen dutela.
Bigarren figura juridiko ordainsaria edo dotea da, Alargun gelditzerakoan, emakumeak erabakitzen ahal du usufruktuaz gozatzea edo bere dotea berreskuratzea. Nafarroako berezitasuna da, saria oso-osorik berreskuratzen zela. Ez zuen senarraren familiari edo seme-alabei zati bat eman beharrik. Gorteek erabaki zuten emakumeak direla haien dotearen jabeak eta kudeatzeko eskubide osoa dutela. Hemengo emakumeei autonomia pittin bat gehiago ematen die Europako bertze lurraldeekin konparatuz eta XVI. XVII mendean eta ohituraren pisuagatik XVIII. mendean, Nafarroan, emakumeok eskubidetan zertxobait aurrerago zeuden, ez ziren askeak, ezta gutxiagorik ere, baina Italia, Ingalaterra edo Gaztelan baino hobeki zeuden (Aragoirekin eta kataluñakin ez zen alde handirik)
Horrela dela aise ulertzen da (blogan landutako pasaje batzuk) nola jauntxo edo jauregiko nausia alarguna da, eta honek alabari pasten diola: XVI.mende bukaeran Arozarenako (ez du oinik palazio tituloa) nausia gise Graciana Arotzarena agertzen zaigu , XVII. mendearen hasieran Arraiozko Jauregizarreako jabea Ana Larralde da eta seme alabik ez duenez bere ahizparen hilobari dorrearen jabetza emanen dio. 1652an Ana Felipe Subizar alarguna da Iruritako Jaregizarreko nausia, honen alaba, Antonia de Jaurgizar Subizar, Besollako Lehenego markesarekin Jose Elio izenekoa ezkonduko da. 1672an Antonia eta Jose Eliok, Ana Felipa amarekin auzia sartuko dira Jauregizarreko maiorazgoarengatik, amak dirudi ez zuela maiorazgoko buru utzi nahi. XVIII. mebdearen hasieran Elizondoko Datue jauregia María de los Ángeles de Iturralde eta Aldekoa eskuetan dago. Maria Angeles Lekauzko Aroztegian jaio da eta Datue bere amagatik (María Josefa Aldecoa Mayora) jaurentsi zuen eta Arozarena (garai hauetan bai jauregia eta leinu etxea) bere izebagatik. Ikusten denez Maria Josefa Aldekoa Aroztegiko jaunarekim Luis Iturralde Asko ezkondu arren Datu jauregiko nausia bera izaten segitzen zuen…
Pentsatzeko etxe apaletan zerbait berdintsua gertatuko zela, baina halako testimoniorik ez dugu, emakume hauena bai etxe haundiko alabak zirelako eta ezta soilik hau, baita ere alargun dirudun hoiek jaurentsitako ondareak nola kudeatu zuten (batzuenak) badakigu.
Adibidez Manuela Munarriz Juan Bautista Iturralde Gamio arizkundarraren (Murillo el Cuendeko markesak) emaztea alargun gelditzean oinordekorik ez zuela, bere ondarea hainbat monasterio ezberdiñei eta fundazio erlijiosoetan banatu zuen, hoien artean urte batzuk bere senarra eta berak Arizkunen eraikitako klareisen konbentuan.

Azpilkuetako elizako Errosarioko ama birgiña talla
María Felicia Iriarte Erratzuko Iriarte jauregian 1725an sortua 21 urtekin Madrilera joan zen ,Miguel Gastón de Iriarte y Borda osabaren etxera . Osabarekin Azpilkuetako Etxarteneako Francisco de Indaburu lan egiten zuen. Miguel Gaston errege familiako hainbat tesoreia eramaten zun eta Apilkuetarra sabel Farnesioko erregiña amaren dirua kudeatzen zuen. 177an alarguna gelditzen da. Napartarra denez familiako ondasun guztia kudeatuko. Garai haietako emakume diruduna eta erlijiosoaren ikuspututik ikusita, Erratzuko eta Azpilkuetako familiak Madriletik lagunduko du. Badirudi uzta txarrak izan direla Erratzu aldean eta Azpilkuetako familia (senarraren familia) arazo ekonomikoa dutela. Horrez gain bi herriak lagundi nahi ditu eta hortarako ze hobe bie herrientzat Errosarioko ama birgiñaren talla edo eskultura enkargatzea (azpilkuetarako bertze bi enkargatuko du, San Joakin eta Santa Anakoa)….Errosarioko ama birgiñak gaur egun bi elizetan dago (repe) nahiz eta Erratzukoa 1913ko uholdean urak eraman zuen eta Arizkungo Arozaenea bordan agertu zen.
Felicia Iriarte 1799an seme alabik gabe Madrilen hil zen, bere ondasuna Erratzuko Iriarte jauregiko naugusie utzi zien….haun da bere, odolezko familiari, familia baizen dena erlijioarekin batera estatu konfesionaletan.
Post hau iteko erabili den matriala.
AMAIA NAUSIA, historilariari Reyes Ilintxetak egindako elkarrizketa. ARGIA (2016ko urtarrilaren 17a).
Nafarroako alarguntasun-usufruktua, emakume alargunen biziraupenerako euskarri (XVI. eta XVII. mendeak). Amai Nausia. Eusko ikaskuntza. 2013
Mujeres baztanesas en la corte (siglo XVIII). Gaspar Castellano de Gastón. Príncipe de Viana, ISSN 0032-8472, 72 urea, 254 Zenbk, 2011.
Utzi erantzun bat