1934ko ekaina 18tik, Portugaletik Ingalaterrara ihesi iritsi zenetik, Londresen Elizondoko dukea eta bere familia finkatu da. Elizondoko Dukea (hala zautzen diote Londresen) bizi lasai darama, baina begibistan Spainara bueltatzea du. Spainan 1833ko urritik gerra zibilan daude, Fernando VII.an erregea hil zenetik eta Santos Ladrón de Zegama jenerala Errioxan matxinatu eta Bilbon eta Gasteizen Karlos V.a erregetzat aldarrikatu ondoren.
Elizondoko duketza ezkutu tituloa da, hau da, jauntxo noble batek ez jakiteko norden erabiltzen duen tituloa da. Denek batzekiten Elizondoko dukearen tituloaren atzean Carlos María Isidro de Borbón (Karlos V.), Espainiako Tronurako erregegaia karlista zegola.
Gutti iraun zun Elizondoko dukea Britaina haundian, zeren Uztailan Franziara (ezkutuan) pastu, Frantzia osoa zeharkatu eta 9an Zugarramurditik Nafarroan sartu da. Gaua Amaiurren pastuko dute eta biharamunean uztailak 10, Arizkunen geldialdia eginen du bazkaltzeko (Ihes zegoen arizkundar karlista baten etxean). Konbentuan otoitz eta Elizondoko bidea hartuko zuen. Azken ibilbide hontan junta Karlistaren kidea zen Martin Luis Etxebarria Berroetarra, Datu jauregiko nausie eta altxamenduan balleko alkatea eta kapitan de armas zena ongietorria emanez Elizondora akonpainatuko die.
-
Karlos Maria Isidro Borbonekoa. Irudia wikipwedia
Bidaia honen antolatzailea Louis Xavier Auguet de Saint-Sylvain izan da eta erregegaiarekin bide osao egin du, Nafarroara iritsi bezain pronto “Baron de los Valles” izendatuko dio, hemendik aurrera On Karlosen idazkaria eta ayudante de campo izanen da
Bidean, erregegaia tropa karlisten artean pasten da, hauek ideikere dute bere ondotik zaldi gainean pasten dena On Karlos zela, bidaia arrakasta bat izan da.
Elizondon Sagastibeltza koronela eta Nafarroakon Junta Karlista dago, Gobernadoren jauregian, hau da Arizkunenean ezartzen dute erresidentzia reala, On Karlos iritsi bezain pronto Zumalakarregi idazten dio. Jakinda erregea zegola, dantzak eta kantak Arizkuneneako parean eta bere lehio aintzinean herritarrak eskaini zioten.
Tomas Zumalakarregi uztailak 12 gaueko 11etan iristen da Elizondora eta erregea agurtzen du.
Uztailak 13an biek biltzen dira eta Karlos V Iparraldeko bere armadako buruzagi karguan berretsi egin zion, tenente generala izendatu eta bere estado mayor-eko buru ere. Baita ere biek “Elizondoko manifestue” gise ezagutuko den textoa siñatuko dute.
Guzti hori ospatzeko Elizondoko Santio elizan meza ospatu zuten, mezan Te Deum-na kantatu zen (Zuri Jauna, eskerrak emateko hino erlijiosoa). Zarategui jeneralak bere “Vida y hechos de Don Tomás de Zumalakarregui” liburuan aipatzen digu nor zeuden eta nolako giroa zeguen egun hartan Elizondon. Mezan Nafarroako Junta Karlista osoa, ( Mendinueta eta etxeberria barne), Zumalakarregi, Zaratiegui bera, Sagastibeltza eta hainbat ofizial, Karlistak, Baron de Los Valles jauna (honek Londresetik Elizondorako bidain denbora guzie akonpainatu zion gizona izan zen), Baztango jaunxo aunitz (doike liberalak ez!) eta kanpoko batzuk ere. Elizondoko jauregien eta etxeen lehioak maindiriz apaindutak zeuden eta prozesionetan ohikoa zen beezala, kalea belar freskoaz estalita zegoen.

Tomas Zumalakarregi Teniente jenerala.
Zabaldu da erregegaia Nafarroan dagola, nahiz eta batzuk ezin siñestu, nola Londresetik atera den. Kristinianoak, erregegai apresatzera sahiatuko dira eta Maria Kristina erregeaordeak berbera Rodil jeneralari On Karlos harrapatzeko agindua eman zion. Honek segidan martxan jarri zen Baztan aldera (Rodil berbera izan zen Don Karlosek Portugaldik Londresera ihesi egitea behartu ziona, baita ere erregeordearen aginduta, arrapatzea zuen helburua). Hori jakinda uztailak 15 Erregenahi eta bere lehen generala (Zumalakarregui ) Elizondo uzten dute, bidean Iruritan, 5º Batailona agurtu eta Belatera abiatzen dira.
Egun hauek ez dira izanen On Karlos Elizondo eta Baztanen pasatuko duen egun bakarrak, urte batzuk geroxago, Rodilengandik bereziki ihesi ondoren, Oñatin, Lizarran, Tolosan eta Durangon gortea finkatu ondoren, Bilboko setioan izandako porrotaren eta Zumalakarregiren heriotzaren ondoren, gerra penintsula osora hedatzen saiatu ondoren 1836ko Gómezen espedizioa eta, hurrengo urtean, On Karlose berak gidatutako Errege-espedizioa ondoren (Madrilgo ateetara iritsi ziren azken espedizio horretan), gerra ez atzera ezta aurrea egin zuenean eta buruzagi karlisten arteko liskarrak hasi ziren ondoren, Don Karlosek espedizioaren porrotaren arduradun jo zituenak zigortu zituen ondoren (On Sebastian infantea, armadako buruzagitzatik kendu zuen, eta Zaratiegi, Simón de la Torre, Villarreal, Elio eta Egia konfinatu eta espetxeratu egin zituen.) eta ia euskaldunek hainbat urte ondoren gerraz nazkatuta zeudenean eta 1838an Muñagorriren bakea eta fueroak mugimendua sortu ondoren (karlistak zatitu zituen, apostoliko eta Marotozaleen artean), Lizarrako fusilatuak ondoren …eta Bergarako besarkada ondoren (1839ko abuaztuak 31), …berriro Elizondora bueltatuko da.

Bergarako besarkada, Maroto eta Espartero
On Karlosen gorteko apostolikoak erbesteratuak izan ziren Maroto buruzagitza hartu zuenean. Orain On Karlos soilik gerra jarraitzearen aldekoak napar eta arabarrak ditu eta hoietako batzuk matxinatuta dabiltza. Napar bataion batzuk; 5.na (baztandarrez osatuta) 11.na (Baztan.Bidasoa akuartelatua) eta 12.na (hemen ere baztandarrak baziren) amotinatu dire, “Erregea bizi dadin, Maroto hil dadin!” ohiukatzen dute . Egun horretan Baztan ta bidasoa guzia , Beratik Urdazubiraino, karlista matxinatuen eskuetan zagoen eta…eta ” Marotoren Traizioaren” ondoren, haserre biziazrengatik, anarkia, basakeria, arrapakeria, lapurretak nagusi dira, amorrua, ikara ta beldurra zabaltzen dute. Baztanen eta Bortzirian dauden soldadu karlistak erotu dira, ofizialak bildurtu eta eskapatu, tropa asaldatua, irailaren 1an Erratzun Ramon Ger teniente koronela hiltzen dute eta Urdazubin irailaren 6an bere jenerala (Moreno), Beran sarraskia, Elizondoko aduana asaltatua, andreak eta haurrak kolpatuak…eta agintari aunitz erahilak…Pio barojak “Las Mascaradas sangrientas” eleberrian kontatuko du pasarte hau.
Irailak 1an On Karlos bere gortekin Lekunberrin dago eta Elio jenerala armadako buruzagia izendatzen du. Honek Frantziara eramaten ahal diola zihurtatzen dio. Hasieran erregegai Aragoira eramatea agitzen dio (hango bolondresekin biltzeko), baina…Elio, gerra osoan bereizgarri izan den “epeltasuna” erakusita,..ahal dula eramate erten dio, baina obe Franziara gatea dela konbenzitzen dio.
Irailaren 8an lekunberritik Elizondora Korte osoa abiatzen da, Napar eta Arbatar bataio batzukin. Baztandarrak 5.na. eta 12.na-koa buruzagiak ere egon dira Lekunberrin ( Etxeberria, Los Arkosko apeza eta Iturmendi kapitaina). Han, On Karloseri erranen diote bere inguruan hainbat generalak morototzaleak (Elioz hasiz) uxatu behar dula. Bere bolondresak berari leialak direla eta Baztan-Bidasoako jaun ta jabe dira. Erregeak bai elio eta bai Baztango matxinatuak behar ditu eta azkenian lortuko du sublebatuak Elioren aginduak betetzea.
On Karlos Elizondon dago, berriz Arizkunenean, giroa ez da 1934ko udakoa bezala, Irailak 11an Elio jeneralaren akats taktiko batengatik (Doneztebe guardizio gabe uzten du) Kristinianoak Donezteben arazorik gabe saartzen dira eta Elizondora doaz.
13an Elizondotik bere sekitoarekin atra (familia eta 2500 soldadu) eta Urdazubira iristen da, Urdazubin dagola Esparteroren soldaduak Elizondon sartu dira. Irailak 14 Espartero Elizondo dago, eta jakinda oinik Urdazubin dagola Zabala generala aurrez bidaltzen du.
Urdazubin tiroketa dago, Elioren tropak aurre egiten dute Zabaleren kristinanoei kristinanoei, Espartero Otsondon dago. On Karlosek urduri ( eta bere familia eta guardia) zaldiek hartuta muga pasatuko dute!….guerra Aragoien eta Katalunyan iraunduko du 1840 artio. Don Karlosek bere seme Karlos Luisen esku utzi zituen bere eskubideak, eta berriz Karlos V.a ezkututako titulo bat hartu zuen, kasu hontan Molinako kondea.
BIBLIOGRAFIA
HISTORIA DEL TRADICIONALISMO ESPAÑOL. Melchor Ferrer, Domingo Tejera y José F. Acedo (1941-1979)
-Tomo III: Carlos V de Borbón. Desde la muerte de Fernando VII hasta la promoción de Zumalacárregui al mando supremo del Ejército carlista del Norte (Ediciones Trajano, Sevilla, 1942)
-Tomo IV: Zumalacárregui: su primera campaña. Desde la promoción de Zumalacárregui al mando en Jefe del Ejército Real del Norte, hasta la llegada de Carlos V a Navarra (Ediciones Trajano, Sevilla, 1943)
-Tomo V: Segunda campaña de Zumalacárregui. Desde la entrada de Carlos V en Navarra hasta final de 1834 (Ediciones Trajano, Sevilla, 1943)
-Tomo VI: Última campaña de Zumalacárregui. De enero de 1835 al sitio de Bilbao (Ediciones Trajano, Sevilla, 1943)
-Tomo VII: Muerte de Zumalacárregui y primer sitio de Bilbao. La Guerra Civil durante el primer semestre de 1836 (Ediciones Trajano, Sevilla, 1945)
-Tomo VIII: González Moreno en el Norte. Desde el levantamiento del primer sitio de Bilbao, a fin de Diciembre de 1835 (Ediciones Trajano, Sevilla, 1946)
-Tomo X: Erro, ministro universal de Carlos V. Mando del General Eguía en el Norte. Enero-junio de 1836 (Ediciones Trajano, Sevilla, 1948)
-Tomo XVI: Mando de Maroto en el Norte: Los fusilamientos de Estella y el Convenio de Vergara. Mando del Conde de España en Cataluña. 1839 (Editorial Católica Española, S.A., Sevilla)
-Tomo XVII: Carlos V en Bourges. Fin de la guerra de los siete años. Septiembre 1839 – Julio 1840 (Editorial Católica Española, S.A., Sevilla)
-Tomo XVIII: Carlos V. Desde la terminación de la guerra de los Siete Años en 1840, hasta la abdicación de Carlos V, en 1845 (Editorial Católica Española, S.A., Sevilla)
HISTORIA DE DON CARLOS Y DE LOS PRINCIPALES SUCESOS DE LA GUERRA CIVIL DE ESPAÑA. Volúmenes 1-2. D.A. Sanchez. Madri 1844.
VIDA Y HECHOS DE DON TOMÁS DE ZUMALACÁRREGUI, NOMBRADO POR EL SEÑOR DON CARLOS MARÍA ISIDRO DE BORBÓN, CAPITÁN GENERAL DEL EJÉRCITO REALISTA, DUQUE DE LA VICTORIA Y CONDE ZUMALACÁRREGUI. )
Juan Antonio Zaratiegui. Madrid: Imp. José de Rebolledo, 1845.
Utzi erantzun bat