Ilbeltzaren 17an San Anton eguna, festa egun haundia bederen Elizondo (edo bederen lehen). Aspalditik baserritarrak eta nekazariak gaurko egunean, goizean etxaldeko aberei bazka bikoitza ematen diete.
Gaur bere jai eguna da, zeren San Antoneek lanerako erabiltzen diren abereen nausie eta zaintzailea da, san anton, abereen bakantze eguna da, baserriko laneko animalien eguna. Ohitura zaharra zen, herritarrek elizara aberekin joatea eta urte osoan gaixotasun eta heritasunetik babesteko mezaostean bededeinkatzen ziren. Baño hau baino ohitura zaharrago eta animalien onura berdiña billatzen zen erritoabaserri bazutan iten zena (mantenzen zena) zen. Egun hontan baserriko animalie, enbor erre baten gañetik pasazterazten zizaien. Enbor hori, apaizen bendizioaren bezala, onuragarria zen, enbor hori egun batzuk lehenago, baserriko sukaldeko suan erretako enborra zen, hain zuzen Abendua 24ko gauan, gabonetan, enbor erre hori euskal herriko toki batzutan Olentzero bezala zautzen da.
Kristatusunan ikusita VI.mendean Egipton Anton izeneko gizaseme bizi omen zen, honek basamortura predikatzera joan ondoren, hiltzerakoan santua bihurtu eta denborarekin animalien zaintzailea bihurtu zuten, baita ere diote erdiaroan, Francian San Antonio omenezko monastegi batean lehenengoak zerriak ekoizten edo ezitzen izan zirela (nahiz eta gizakiak neiolitotik animaliak izan) . Fijo, aspalfiko itxura badeslari paganoa egiptarra ordezkatu zula (bertze besta santu eta santa bezala.)
Aspaldiko gautzak gibelean utziz, san Antonen baserritarrak eta herritarrak mezara joaten dira eta mezatik plazara, zozketara. Zozketa hau ,bailaran egiten den zozketa zaharrena da, bere ehun urte pasakin, urte guzi hauetan bildutako dirua, “xahar-etxearentzat” izan da.
Baztango zaharretxea, izenez, Francisco Joaquin Iriarte erresidentzia deizen da, gehienak zahar-etxe izenakin ezagutzen dugun arren, urte aunitzetan “la Misericordia” bezala zautzen zen. Gaur egungo Zaharretxearen jatorria “misericordia” batean dago eta XVIII. mendean kokatzen da. Garai haietan Bartolome Iturralde Zigatarrak, bailaran “escuela de latinidad” (gaur egungo institutoa antzekoa izango zena baina elizgizonak eramana) bat egiteko 2.000 peso eman omen zuen. Eskola hori egitea posible ez baldin bazen, diru hori onura publiko baterako erabili beharko zela argi utzi zun Bartolomeek. Azkenian, erreinu zaharrearen legeengatik eskola ez zen egiten ahal eta ballarako junta generalak, diru horrekin, Elizondoko kaputxinoen hospizioaren eraikina erostea erabaki zuen.
Hospizioa, herriaren kanpoaldean zegoen, ibai ondoan (Gaur egungo Kuartelekozelaian, Elizondoko Beheko ikastola) eta lau pisuko eraiki haundi bat zen, karratua eta barruan larrain bat zeukan.
Juntakiden ideia,bailaran etxez-etxe eta elizen atarian limosna eskatzen zutenentzat (garai haietan aunitz bazela dirudi) toki bat txukuntzea eta han egotea zen, hau da “misericordia” bat eta hospizioa ezin hobea zen.
Ideia izan eta zabaldu bezain pronto, jende aunitzek, gehienbat Ameriketan zeudenak edo han dirua egin zutenak, diru dexente eman zuten. 1787ko Otsailaren 27an, “casa de beneficiencia” horren arautegia onartzen da eta izena San Francisco Javier izanen da. Jabetza, Baztandar guztiena izango dela eta eklesiastikoak eta sekularrak kudeatuko zutela aipatzen da.
Urte batzuk funzionatzen ari zela, 1793 Frantziarrak (konbentzio gerran) zonaldea okupatuko dute, urte haietan limosna eta karitate publikoaren falta argia izanen da eta , lehenengo “zaharretxe” hori (San Franzisko Jabier miserikordia) itsiko da. Urte batzuk geroxago Independenzia gerratea izenarekin ezagutzen den gerratearen ondoren (frantsak urte hoietan kaxerna bezala erabili zuten , berriz dirudi bueltatuko da eta urte batzuz segituko du irekia, hain justu bertze gerrate bat artio, kasu hontan Lehenengo Karlistada artio (1833). Gerra hontan bi alderdia miserikordia kaxerna edo fuerte bezala erabili zuten, baina lehenego gerra karlista ondoren, armada gubernamentalaren Cuartel General bihurtuko da eta hortik aintzin Kuartela bezala ezagutua izanenda; Kuartela, kuartelekozelaia, Kuartelekozubia….

Kuartela 1913an uholde famantuen ondore, Kuarteleko zubia uhoaldea eraman zuena ez da ageri. Kuartela ondatua ageri da 1912 sute bat sunsitu zuen. Argazkia anonimoa
Mende erdira, Francisco Joaquin Iriarte elizondarra ta eligizonak (presbiteroa) diru mordoxka emanez berriro miserikordia berri bat erekiko da. 1857an Miserikordiarako eraikin berri bat eginen dute (gaur egungoa). Eraikin nausia aparte, bere inguruan bertze eraikin batzuk egin ziren; despensa, siloa, labeak… ta baita ere baratze bat.
Honen prezioa, 575.000 realak izango da, eta benefizenzia etxe berri honen kudaketa, apaiza eta bortz karitateko monja eramanen dute. “Beneficencia” berri hoRtan, bakarrik baztango 14 herriko (urte haietan Amaiur, Baztanik kanpo zegoen, 1667tik 1969artio) behartsu, umezurtz eta babesgabetuk hartuko dira.
Zahar etxe hau, bertzea bezalatxe, zeukan sosen iturburu haundiena, jendearen borondate onez emandako karitatea zen, eta modu horretan, aurrera egin zun, baño ia 1885an, gastuak ,emandako dirua baño haundiagoa zenez, udaletxeak, faltatzen ziren 4.750 pezetak, ordainduko zitun, ta horrelakoak ez gertatzeko eta sosa iturri berri bat bezala, zerri baten zozketa egingo zuten… eta gaur egun artio, zozketa hori mantendu da…beno txerria hordez aratxe bat da gaur egun sari prinzipala.
2018 zozketako zenbaki sarituak

Argazkia @Baztan_Bidasoa
Post hau egiteko erabili den materiala.
Noticias y datos historicos del noble valle y universidad de Baztan. Manuel Irigoyen y Olondriz.