Blogakin hasi (ia 9 urte) nintzenean, gehien landu edo kontatu dugun gaia eta baita ere harritu edo arreta piztu didana (historian zear bailaran kriston presentzia izan duelako) karlistadak izan dira eta horren barruan Karlistak ain zuzen.
Karlistadako gudak, idea, idei hoien eboluzioa,,,batzuk euskal aberritasunara, bertzeak ezker federalismora eta doike komunion tradizionelenekoen fascismora (espainar nacional-catolicismo). Horrela dela ta, Lizarrako Karlisten museoa bere garain ikusi ondoren, jakin nun, Zangotza ondoa dagon Tabar herrian karlisten inguruko museo bat zegola eta eguberriko egun hauetan bisita egin nun.
Museoa, historiko artistiko bezala ageri da, eta mendetan Jauregizarreko markesak (han enteratu nintzen) eta bere femilia, mendetan zehar bildu dituzten elementu ezberdiñak erakusten dira Tabarreko zarberritutako VIII.ko eraikinan.

Ripako Jauregia (Nafarroako enziklopediatik hartuta)
Ezpatak, erromatar txaponak, familiako pinturak eta …36ko gerrateko erreketen sala, bere uniformekin, banderak, eta santaglorias a españa eta a dios!…beno, afera da komunion tradizionalistako ideaiarekin egiten duen museoa dela, (erran behar zonalde hori 30, hamarkadan errekete pile osatu zutela Nafarroako diviosioak), doike gero ikusita, Jauregizar Markesa eta Jauregizarreko fundazio alderdi horrekin lotura haundia du.
Handik atra eta dudan kuriositatearekin, jakin izan nahi nun Jauregizar fundazio eta bere markesa ( VIII.a Íñigo Pérez de Rada y Cavanilles izenekoa) ea zerikusiarik zeukan Baztango Jauregizar jauregiarekin… eta bai, sorpresa! Markesadoa (markesa ez) Jauregizar jauregitik dator, baina ez Iruritako jauregiatiok! baizik Arraiozko Jauregizarrea jauregitik.
Jaregizarreko Lehenengo markesa Miguel Fermín de Ripa Jaureguízar y Lete, da. Titulo horren ondotik, Ripako XII jaun eta Arraiozko Jauregizar jauregiko jauna ageri da, baita ere Ezkizaburuko dorrekoa, kaipataina eta abar eta abar. Markesado 1748 sortua izan zen eta nahiz eta lehenego markesaren ama María Josefa Lete Galdiano baztandarra izan zerikusi gutti zun jauregiarekin.
Mende bat lenago Arraiozko jauregia Katalina Iturbide eta Pedro Larralderen eskuetan dago. 1617 Katalinaren alaba gaztea , Paula Larralde, Ripako jauregiko Diego de Ripa eta Sarasa jauntxoarekin ezkonduko da. Hauek Bartolome de Ripa y Arlegi (bertze gauz aunitz aparte, Ripako IX. jauna zen) semea izan zuten. Arraiozera bueltatuz, Jauregizarreko nagusia Paula Larralderen Ana Larraldea ahizpa zen eta famili gabekoa zenez (ez zitun seme-alabik utzi) jauregia bere hiloba Bartolome de Ripa y Arleguiri eman zion.

Buenaventura Ripa-Jauregizar, Jauregizarreko II.markesaren armarria. Baztango xakeaz gain idazita Arraioz eta Balle de Baztan ageri da.
1667an Bartolome Ripak (Ripako IX jauna) Jauregizarreko jauna izateagatik (leinu zaharreko jauregia zenez) Nafarroako gorteetan aulki bat izateko eskubidea zuenez, gortetara deitua izanen da. Honen semea, Ripàko X. jauna (Joaquin Gaspar de Ripa-Jauregizar y Rota) Jauregizar abizena Ripara lotuko du eta handik aurrera familiako abizena Ripa Juregizar izen da. Honek bai Baztanekin lotura izanen du zeren militar gise Amaiurko gobernadorea izanen da (gobernador puerto de Maya), hau da, muga kudeatuko zuen. Bere semea Amaiurren hazi eta honen ondokoa Miguel Fermin Ripa- Jauregizar y Lete, Arraiozen sortuko da (familiako jauregian).
Miguek Fermin honek, bi aldiz esposatuko da, bigarrenean Francisca Gonzálezekin ezkonduko da. Franciskak Bassecourt markesa da (bere aita zendu ondoren lortua) eta bere senarrra, Miguel Fermin markes bihurtuko da. Franciskak, Siciliasko Karlos III.ari bere markesadoa (berriki sortua, 1737an) izenez aldatzen ahal bazuen eskatuko zion, zeren bere senarrarraren abizena, historio eta noblezi haundiko abizen da, Nafarroko erresumako jaun zahar batetik zetorrela eta Arraoiz izeneko herrian famili noble horren sortetxea Jaureguizar izenekoa dagola adieraztuko dio.
Miguelek, Jauregizarreko lehenego markesa izanen da, eta erran dugun bezala markesadoa gaur egun artio iranungo du, baina ez jaureriagiari lotuta, jauregia Ripa familian mantenduko da 1.873an artio Ripa familiako azken oinordekoa hil zen artio. Honek, Ventura Ripa- Jauregizar, Jaregizarreko IV. markesa bazeukan ondasun guztiek saltzen ditu eta hoien atean Arraiozko Jauregizar jauregia (lurrak eta Rekaldea etxea), 1.857an Arraiozko Juan Andres Beunza jauergia erosiko zion.
Baita ere Ventura Ripa-Jauregizar seme-alabarik gabe hilko da eta titulua bere ilobara, Alberto Calatayud e Irigoyen (ama Irigoien-Gaston Iriarte familiakoa) pastuko da, Jauregizar abizena galduz Jauregizarreko markesadoan.
Post hau egiteko erabili den materiala;
Los Ripa-Jauregizar. www.tabar.com web ataria.
wikipediako “marquesado de Jaureiguizar” wikia.
Utzi erantzun bat