Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for 2017(e)ko abendua

Blogakin hasi (ia 9 urte) nintzenean, gehien landu edo kontatu dugun  gaia eta baita ere harritu edo arreta piztu didana (historian zear bailaran kriston presentzia izan duelako) karlistadak izan dira eta horren barruan Karlistak ain zuzen.

Karlistadako gudak, idea, idei hoien eboluzioa,,,batzuk euskal aberritasunara, bertzeak ezker federalismora eta doike komunion tradizionelenekoen fascismora (espainar nacional-catolicismo). Horrela dela ta, Lizarrako Karlisten museoa bere garain ikusi ondoren, jakin nun, Zangotza ondoa dagon Tabar herrian karlisten inguruko museo bat zegola eta eguberriko egun hauetan bisita egin nun.

Museoa, historiko artistiko bezala ageri da, eta mendetan Jauregizarreko markesak (han enteratu nintzen) eta bere femilia, mendetan zehar bildu dituzten elementu ezberdiñak erakusten dira Tabarreko zarberritutako VIII.ko eraikinan.

i287104489178020279._szw530h275_ (1)

Ripako Jauregia (Nafarroako enziklopediatik hartuta)

Ezpatak, erromatar txaponak, familiako pinturak eta …36ko gerrateko erreketen sala, bere uniformekin, banderak, eta santaglorias a españa eta a dios!…beno, afera da komunion tradizionalistako ideaiarekin egiten duen museoa dela, (erran behar zonalde hori 30, hamarkadan errekete pile osatu zutela Nafarroako diviosioak), doike gero ikusita, Jauregizar Markesa eta Jauregizarreko fundazio alderdi horrekin lotura haundia du.

Handik atra eta dudan kuriositatearekin, jakin izan nahi nun Jauregizar fundazio eta bere markesa ( VIII.a Íñigo Pérez de Rada y Cavanilles izenekoa) ea zerikusiarik zeukan Baztango Jauregizar jauregiarekin… eta bai, sorpresa! Markesadoa (markesa ez) Jauregizar jauregitik dator, baina ez Iruritako jauregiatiok! baizik Arraiozko Jauregizarrea jauregitik.

Jaregizarreko Lehenengo markesa Miguel Fermín de Ripa Jaureguízar y Lete, da. Titulo horren ondotik, Ripako XII jaun eta Arraiozko Jauregizar jauregiko jauna ageri da, baita ere Ezkizaburuko dorrekoa, kaipataina eta abar eta abar.  Markesado 1748 sortua izan zen eta nahiz eta lehenego markesaren ama María Josefa Lete Galdiano baztandarra izan zerikusi gutti zun jauregiarekin.

Mende bat lenago Arraiozko jauregia Katalina Iturbide eta Pedro Larralderen eskuetan dago. 1617 Katalinaren alaba gaztea , Paula Larralde, Ripako jauregiko Diego de Ripa eta Sarasa jauntxoarekin ezkonduko da. Hauek Bartolome de Ripa y Arlegi (bertze gauz aunitz aparte, Ripako IX. jauna zen) semea izan zuten. Arraiozera bueltatuz, Jauregizarreko nagusia Paula Larralderen  Ana Larraldea ahizpa zen eta famili gabekoa zenez (ez zitun seme-alabik utzi) jauregia bere hiloba Bartolome de Ripa y Arleguiri eman zion.

ripa0

Buenaventura Ripa-Jauregizar, Jauregizarreko II.markesaren armarria. Baztango xakeaz gain idazita Arraioz eta Balle de Baztan ageri da.

1667an Bartolome Ripak (Ripako IX jauna)  Jauregizarreko jauna izateagatik (leinu zaharreko jauregia zenez) Nafarroako gorteetan aulki bat izateko eskubidea zuenez, gortetara deitua izanen da. Honen semea,  Ripàko X. jauna (Joaquin Gaspar de Ripa-Jauregizar y Rota) Jauregizar abizena Ripara lotuko du eta handik aurrera familiako abizena Ripa Juregizar izen da. Honek bai Baztanekin lotura izanen du zeren militar gise Amaiurko gobernadorea izanen  da (gobernador puerto de Maya), hau da, muga kudeatuko zuen. Bere semea Amaiurren hazi eta honen ondokoa Miguel Fermin Ripa- Jauregizar y Lete, Arraiozen sortuko da (familiako jauregian).

Miguek Fermin honek, bi aldiz esposatuko da, bigarrenean Francisca Gonzálezekin ezkonduko da. Franciskak Bassecourt markesa da (bere aita zendu ondoren lortua) eta bere senarrra, Miguel Fermin markes bihurtuko da. Franciskak,  Siciliasko Karlos III.ari bere markesadoa (berriki sortua, 1737an) izenez aldatzen ahal bazuen eskatuko zion, zeren bere senarrarraren abizena, historio eta noblezi haundiko abizen da, Nafarroko erresumako jaun zahar batetik zetorrela eta Arraoiz izeneko herrian famili noble horren sortetxea Jaureguizar izenekoa dagola adieraztuko dio.

Miguelek, Jauregizarreko lehenego markesa izanen da, eta erran dugun bezala markesadoa gaur egun artio iranungo du,  baina ez jaureriagiari lotuta, jauregia Ripa familian mantenduko da 1.873an artio Ripa familiako azken oinordekoa hil zen artio. Honek, Ventura Ripa- Jauregizar, Jaregizarreko IV. markesa bazeukan ondasun guztiek saltzen ditu eta hoien atean Arraiozko Jauregizar jauregia (lurrak eta Rekaldea etxea), 1.857an Arraiozko Juan Andres Beunza jauergia erosiko zion.

Baita ere Ventura Ripa-Jauregizar seme-alabarik gabe hilko da eta titulua bere ilobara, Alberto Calatayud e Irigoyen (ama Irigoien-Gaston Iriarte familiakoa) pastuko da, Jauregizar abizena galduz Jauregizarreko markesadoan.

Post hau egiteko erabili den materiala;

Los Ripa-Jauregizar. www.tabar.com web ataria.

wikipediako “marquesado de Jaureiguizar” wikia.

 

 

 

Advertisements

Read Full Post »

Iruritako Jauregizar edo  Dorrea izenarekin ezagunagoa den eraikin zaharra  (Baztangoa zaharrena dirudi) berriki notizia izan da, eta sarean eta herrian bere zarberritzea dela polemika sortu zen. Leopoldo Gil, Biana prinzipeko arkitektoa, estudio-ikerketa baten ondoren eraikina  zuritzea eta usutegi bat gehizea erabaki zuela ikusita, hasieran batean, norbaitek, hileaz bota, basakeri bat egiten ari zela eta geldituarazi behar zela adarrikatu zuen.

Captura de pantalla 2017-12-08 a la(s) 02.14.20

dorrea zaharberritzen

Ez ziren gutti bere ahotsak atera zutenak erranez; ez da zuritua iñoiz egon! horrela ez da iñoiz izan! bizi osoan ez du zurituta ezagutu!…Polemika aparte Arkitektua ortziral batean eskeinitako bisita gidatuan argi utzi zun zarberritzearen  erabakiak.

Dorrea, muño batean dagona, hiru bide zahar zaitzen zituen, hiru pisuko harrizko kubu funtzio defendatzailea duena, gotorlekua izana, bere historian zehar  moldaketa ezberdiñak izan ditu, XVII. mendean eskailera gehitu zizaion, suteak jasan, garai onak eta txarrak pastu…. Harrizko egitura, solairuak ikusita arras ezberdiña da, lehenego solairuak sillareaz osatua dago, harri laukiz eta lauaz, hirugarrena berriz (pensatzen da Arraiozko Jauregizarrekoa eta Donamarikoa bezala egurrezko estruktura izanen zuela) harriz kaxkarraz, txikiz eta bertze materialak aprobetxatuz ereiki zen. Gainera kisu arrastoak ikusita, argi dago bederen garai batea zuritua zegoela (urtero zuritu behar zen) eta… teilatuan, usutegia zuen, doike! bertze dorretxe aunitz bezala (Arraiozkoak, Donamariakoa) Erdi aroan usuoak izateko erregearen baimena behar zen eta jauntxoa izaten zituzten, gehienbat mezuak bidaltzeko.

Jauregizarri buruz badakigu 1496ko Joanes Albrit eta Katalina erregen zelula baten bidez, Nafarroako Erresumako hamabi jauregi zaharrenetako bat da,  leinu-etxea da eskubide bereziak ematen ziona eta famili jauntxo baten sortetxea zen, famili honek gortean aulkia izango zuen ( beso armatuaren aldetik).

Captura de pantalla 2017-12-07 a la(s) 17.13.16

Nafarroko erresumako 12 familiak (etxeak)

Famili hori Baztan familia da, Baztango Jaunak edo hobe errana Baztango bizkondadoaren jaunak. Jean Jaungai historiatzaile-idazlea zion bezala Baztango jaurerria (señorio) 1025an Antso Gartzes III Nagusia erregea ezarri zuen eta, Iruritako Jauregizar eta Mayerko (Amaiur) gazteluen jaunari Semen Otxaniz zenari emana zion.  Semen 1.000 urte inguruan Castro-Urdiales, Arruesga eta Sobayako Munia Fotuñosakin ezkondu zen. Lehenengo jaunaren semiak,  Iruritako Garcia Semeniz Baztango  bizkondea  (egia erteko Bayonako apezpikutzan soilik Baztango bizkonde bat ageri da) , Lope Semeniz, (1057-1067) eta Fortún Semeniz izan ziren. Garcia Semeniz, bizkondeaz gain Lizarra eta Castro-Urdialesko jauna zen. Honek sei seme utzi zuen: Semen Garciez,  Baztango bizkondea, Sancho Garciez, Echauriko jauna d, Lope Garciez, Aoiz eta Nagoteko (Nagore?) jauna, Eneco Garciez, Nabazkoze eta Zangotzako jauna eta alaba bat. Semen Garcia Peñaleneko Antso erregearekin arreman onak izan zituen eta eskainitako zerbitzuagatik lurrak eta opariak (zaldiak, ehizako zakurrak) jaso izan zituen.

Semen bere arrebaren semea hil zuen eta hilzorian damututa bere pekatuaren barkamena lortzeko hainbat lurrak (Aibarren) Leireko  monastegiari eman zion , baita ere Amaiurko Santa Maria baseliza Baionako apezpikuari opari zion.

Semen Garzes  María Semeniz izeneko alaba utzi zuen, Maria Baztango bizkondesa izanen zen eta 1085an  Camerosko Fortún Eneconez ezkondu zen. María Semen III Fortunez (Baztango bizkondea 1119 hila) eta Pedro Fortunez, izan zituen. Pedrok anai hila bizkondea tituloa izan eta 1135an aitetxik galdutako Santa Maria baseliza berreskuratu zuen.

Horren ondorioz Arnaud Lup de Bessabat, Baionako apezpikua, Baztango bizkondea eta eta bere semea Baztango Pedro Periz eskumikatu zituen. Pedro Fortunez, Pedro Periz gain,  Antso Pedriz eta Semen izan zituen.

Antso Pedriz urrengo bizkondea izango zen, honek bortz seme izango zitun, Pedro Sánchez, Baztango Garcia  San Martín de Unx, Dicastillo,  Aibar,  Arlucea eta Peraltako jauna ; Baztango Fortún Tafalla eta Ergako jauna, Roderico de Baztán, Donibane Garaziko alkatea (1194-1196) eta azkenik  Gonzalo de Baztán Laguardiako jauna.

Pedro Santxezen semea Juan Periz izanen zen, Amaiurko gazteluko jauna (baitere Laguardia, Puñicastro, Dicastillo eta Bianako jauna) erreinuko alferez nausia, hau da estandarte reala eramaten zuna eta gudan nabarmendu zena, Tolosako Navaseko gudan Antso VII Azkarraren ondoan bere baztandarrekin zegona eta kondaira egia bada, “baztandarrak” ausartzia eta trebezia erakutsi zun edo “zuten” eta bere erregearekin batera senegaldar guardia beltzaren (imesebelak) kateak apurtu ondoren, Miramolinen (Muhammad An-Nasir) dendan sartu,  eta denda erdian xake bat zegonez eta joku hori bi ejerzitoen arteko borroka irudikatzen duenez, erregeak baztandarrei armarri gise emanez.

Captura de pantalla 2017-12-08 a la(s) 02.17.19Juan Periz Antso VII-ren ondorez Tibalt I.ren alferea ere izan zen eta arreman estua izan zuten. Juan Perizen semea Baztango Ontzalo Juaines (Ibainnis, Ibainez) izanen da. Gonzalo aita bezala alfere kargua izanen du (Baztan famila dirudi 1129tik kargo hori bederen daramala). Honen zigilu batean  Baztango armarriaren ikurrak dokumentatzen duen lehenego irudia izanen da (kondaira dionez bere aitak lortue), Zigiluan , Nafarroako Erdi Aroko Zigiluakliburaua agertzen da (bi ain justu, bertzea bere semearena), ezpata altuan duen zaldun bat eta bai zaldiaren zarpailan (estalkian) eta bai zaldunaren ezkutuan xakearen karratuak nabariak dira.  Ontsalo 1243an Guardian zegoen Maltako Ordenak idatzitako gutunaren arabera. 1253 eta 1254 artean Tutera eta Monteagudoko itunen negoziaketetan parte hartu zuen. 1254an Iratxen benta bat fidantzan izan zuen. 1264an Guardiako eta 1269an Mendigorriko jauna izan zen. 1264an erregeari Mues hiribildua erosi zion. 1266an, Tibalt II.a Nafarroakoak zuzenduriko kanpainan, Baionako konkistan izan zen.

Henrike I.a gizena hil zenean, 1274ko abuztuaren 21ean, Erriberrin Gorteek gobernadore izateko hautagaien artean izan zen. 1276an Nabarreriako gerran Eustakio Beaumarchaisko erreinuko gobernadorearen aurka eta Gartzea Almoravitekin alde egin zuen eta Nabarreria hartua izan baino lehen bere semearkin alde egin zuen. Hori zela eta, bere ondasunak konfiskatu zituzten. 1280an Filipe III.ak Teresa bere alabari horietako batzuk itzuli bazizkion ere, Ontzaluk Gaztelan bilatu zuen babesa. Bertan, 1280ko urriaren 7an testamentua eman eta urte batzuk bizi zen Bere semea, Juan Ontsález de Baztán, Gaztelan ezarri zen abizena “t” galduko zuen eta Bazan geldituko da, mende bazuk ondoren Alvaro Bazan almirantea Santa Cruzeko lehenego markesa izanen da, Tituloan Markesaren familiaren jatorria Nafarroko erreinuaren iparraldean Irurita izeneko herrian Jauregizar leinu etxea dagola ageriko da.

Baina, Baztan familia desagertuta noren eskuan gelditzen da Jauregizar?…Onsalo erreinuko alfere nahusia hainbat lurraldeko jauna zena Jauregizan zuen bizitokia? Baztan famila XIII an Baztango jaunak ziren? (aiata Monetek pista batzuk argitzen du hori ez zela horrela), Badakigu Teresari, Ontsaloren alabari 1280an zerbait bueltatzen diotela, Teresak Bela familia garrantsitu batekin ezkontzen da, Baztango jaurerriaz ez da ja entzuten.

Jauregizar dorrea, dintelan armari xume eta zahar bat dauka,  xakea,  alferea zeukan bezalakoa. Armarri hori baztango etxe zaharrenean argi uzten digu Baztan jaunen eta Jauregizarreko dorrea arteko erlazioa, baina ondokoak ez dute argi ikusiko eta auzi bat ta guzti egonen da hau horrela ez dela izan (bertze interes batzuengatik)

Mende batzu ondoren Jauregizaareko jaunen berria dugu, 1559an Pedro de Jauregizar ageri da jauna bezala, Pedro Maria de Azpilkuetakin ezkonduta dago eta hauen semea, ondorengo Jauregizarreko jauna  izanen da, Pierres de Jauregizar. Pierres 1567an  Nafarroko Kortengatik, kalteak jasatzeko moduan, lehenago, dorretxea botatzeko agindu bai zizaion (pensatzen dut, Cisneros kardenalak aginduta ondoren)30.000 marabediak eskuratzen ditu.

Urrengo gertakariaren protagonista baita ere Pierres Jauregizarrekoari daukagu, kasu hontan, Baztango armarriaren inguruko epaia da. Afera hau, 1572an izan zen eta han gertatutakoa (agiriak Baztango Udaletxean daude) Manuel Irigoyen y Olondriz-ek biltzen du,  bere “Noticias y datos estadisticos del noble valle y universidad de Baztan” izenburuko liburuan. Epaia, Jauregizarreko Pierres eta Martin Santxo Larralde-ko aren artean da, nahiz eta azken honekin, araneko junteroak eta Baztango diputadoak egon. Salaketa, Larralde kontra zen eta Pierres aipatzen zun: Martin  Santxo Larraldek,  Xakedun armarriaz jabetu dela eta Junta generaletara eraman dula erranez (ahots biziez) xakedun armarria berea dela Iruritako Jauregizarrea-ko etxekoa dela.  Baita ere aipatzen du, Martin Santxok herritarrei “astindu” ziela erranez, joateko denok Jauregira ta han denon aurrean Pierres erran dezla, armarria berea ez dela.

Epai irmoa, urte horren Abuztuaren 5an iritsiko da eta Nafarroko korteak aginduko du;  (gutxi gorabera)  Baztan balleko armarria eta “hijos-dalgo” eta
beren ondokoen armarria, “Axedrez Escaqueado” zuri beltza eta orla gabekoa dela. Berriz ,Jauregizarreko jauregiarena, “Axedrez Escaqueado” zilarra (zuria) eta sable (beltza) eta gules-ko (gorria) orla batean, Nafarroko erregen ( Juan Albret eta Katalina  Foix) zihurtagiria idatzia daukana, dela.

Argi gelditu arren, errekusatua izan zen eta 1573ko Urtarrilaren 31an, epai irmo berri batean adieratziko da: … Baztan, Erreinu zaharreko hamabi familietako bat dela eta ez dela Juregizarrekoa, hau da Jauregizarrea etxea ez duela Baztan famila edo “linaje” (Nafarroa erreinuko jatorrizko hamabietako famili bat) errepresentatzen, baizik Jauregizarrea etxea soilik errepresentatzen zula

Epai hau harras garranzitsua izanen da eta legalkiageriko da, bailara, hamalau herri edo elizarte osatzen dutela eta hamalauek “casa solariega” bakarra izan, hau da Baztan, Bazt han? (urte batzuk geroxago, 1685an Juan Goienetxek aipatuko du).

Pierres familia ez duenez 1581an  Miguel de Azpilkueta iloba oinordekoa izendatzen du eta Jauregizarreko maiorazgoa sortuko du. Migueli harau bat patuko dio Azpilkueta abizena aurrean, beti Jauregizar izena joanen dezala. 1604an Miguel de Jaurizar eta Azpilkueta (abizenak aldatuak) lege zaharreko leinu etxe bateko jaun denez, gortera deitua izango da.

1609an Miguel de Jauregizar eta Azpilkueta, Arraiozko  Pedro Larralderen Katalina Iturbide alagunarekin, Jauregizar izenarengatik auzi batean sartuko da. Katalina bere Arriozko etxea  Jauregizarrea ez deitzeko.

Captura de pantalla 2017-12-08 a la(s) 02.06.35

XVII.mendeko eskailera. zutabean irakurtzen ahal da “ESTA ESCALE / RA LA HIZO DOÑA MARIA CRUZAT”

Miguel de Jauregizar Subizar palaziokao (Sunbilla) Ana Feliparekin ezkonduko da. Ana Feliparen ama Maria Cruzat anderea da (Subizarko jaunaren alaguna). Emakume honen bidez harrizko zutabean irakurtzen ahal den bezala “ESTA ESCALE / RA LA HIZO DOÑA MARIA CRUZAT”, deigarria den alboko eskailera, itsatsi zen.

1652 an Ana Felipe Subizar alarguna da eta Antonia de Jaurgizar Subizar alaba ttikiaren tutora  da. Urte batzuk geroxago Antonia Jauregizar eta Subizar Besollako Lehenego markesarekin Jose Elio izenekoa ezkonduko da. 1672an Antonia eta Jose Elio Ana Felipa amarekin auzia sartuko dira Jauregizarreko maiorazgoarengatik, zeren ezkontzarengatik bikote hau maiorazgoko ondorengo buruzagiak (mayoral) izanen dira.

Elio Jauregizartarrak Bi seme izan zuten, Lehenegoa Thomas de Elio izanen da Besollako II.markesa eta bertze gauz aunitz artean amagandik Subizako jauna, baina ez Jauregizarrekoa. Amak ia alarguna izanda Jauregizarreko palazioa (dorrea)  bigarren semeari utziko zion, Bigarren hau Jose Elio izan zen, Salamanca “leyes” ikasi ondoren eta Jauregizarreko palazianoa izatea ematen zuen eskubideagatik  1688tik 1743ra gortera deitua izan zen,eta 1753 hil artio Nafarroako korteko epailea izan zen. Honen iloba Andres de Elio, Dorrea jasoko du herenziaz, beno… eskubideak, Dorrea eta ondoko Jauregiondokoan aspalditik  garai bateko Baztan familiako iñor bizi izan da

1774 Felipe Vicente de Narbarte ageri da auzi batean kuartelekin buru gogor egiten (impostuak) eta 1782 Tiburcio de Hualde Martirenak….2001 batab bztango udala Baztan familiaren leinuetxea erosiko du.

Post hau egiteko erabilo den Materiala

Baztan. Auñamendi Eusko Entziklopledia.

Facerías de la cuenca Baztán-Bidasoa . E. Zudaire. Príncipe de Viana, ISSN 0032-8472,Zº 28, Zº 106-107, 1967,97-126 horriak.

Archivos de navarra. http://www.navarra.es

 

 

 

 

Read Full Post »