Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for 2017(e)ko urria

Irailaren 16an eta 17an, urte luze bateko lanaren ondotik, Karmen Etxalarkoa pastoralaren emanaldi arrakastatsuak eskaini zituzten eta bi egun hoietan, mila ikusle bildu ziren, Azaroaren bortzan Elizondon berriz ikusteko aukera izanen da (Etxalar eta Baztan amankomuneko proiektua izan bai da).

kartela-1-738x521

Elizondoko ekitaldiaren kartela

Pastorala Posper Merimée-ren  Carmen nobelan du inspirazioa edo jatorria, nahiz eta historioa ha fama mundiala eta ezagutzea Georges Bizeten lau aktoko “Carmen” opera da, eta erran behar bi lanen artean aldaketa batzuk badirela.  Prosper Merimée ‘Carmen’ nobela 1845ean idatzi zuen, eta zioenez Montijoko kondesa zen Maria Manuela Kirkpatrick andreak kontatutako istorio batean dago oinarritua. Hamabortz urte lehenago peninsulara egindako bidaia batean, kondesak kontatu omen zion idazle frantsesari nobelan azaltzen den gertaera, alegia, bere amorantea hil zuen gaizkile jeloskorraren istorioa. Gertakizunak espainako hegoaldean gertatzen dira, Sevilla, Cordoban, Cadizen,  hijitu eta soldadu espainol, batean artean, flamenkoaren kulturan, torero eta bandoleroen artean,,,,guzti hau espainar mitoa bilakatu dio,,,esapainar mitu bat bi franzezen esker ezaguna eta espainiar mitu baten protagonistak euskaldunak direnak hain iustu eskualdekoak. Erran behar da biak euskaldunak izatea garrantzia du istorioan hori bai da ardatza, ingurukoak direla.

Prosper_Mérimée

Prosper Mérimée frantsesezko idazlea, hizkuntzalaria eta arkeologoa izan zen.

Maitasuna eta heriotza tarteko, tragedia baten kontakizun hontan argi dago, (hortaz pastoralaren izena, “Karmen Etxalarkoa”), emakume protagonista, emaku ederra, bohemioa, ijitoa eta askatasunaren , erotismoaren eta patuaren irudia dena,  Etxalarkoa dela. Carmenek, istorioaren bertze protagonista ezagutzean, Don Jose Sarjentua, (nobela eta operan mandu ezberdiña du), bera Etxalarkoa dela eta ijito batzuk lapurtu ziotela txikia zenean eta Trianara ekarri ziotela erranen dio.

Afera da, tabakaleran zigarroak egiten ari diren emakume artean iskanbilla bat izan dela, eta dena dirudi, Carmen izeneko ijitua, zarata eta istilu horren sortzailea izan dela. Zuñiga kapitanaren (hau ere euskalduna) batallona iritsi da pakea ezartzeko eta Carmen preso hartzen dute, Kapitaina Jose izeneko kaboari (operan) prisondegiara eramatea agintzen dio…eta… tenore hontan, bakardadean, prisondegiaren bidean, Carmenek konturatzen da Jose, bere azentuarekin euskalduna dela eta bere edertasunaz baliatuz erten dio bera Etxalarkoa dela. Soldadua, Jose Lizarrabengoa Elizondoko Baztan Bailarako dela aitortuko dio eta euskoaldeko bat aurrean duela, hunkituta ihes egitea utziko dio. Erabaki honek hilabete bat prisioan egotea kostatuko zaio, eta hau ez da izanen Carmen ezagutzea sortuko zaion arazo bakarra, Josek Karmengandik zoratzen da eta jelosiek eragindako hainbat borroken protagonista izanen da, desertatuko du , bidelapur bihurtuko da eta hiltzaile bat izaten bukatuko da.  José-ek maite izandako Karmen hilko du.

Karmen Etxalarkoa…eta Jose Elizondokoa

Bai nobelan eta bai operan aunitzetan Josek,  harrotasun haundiarekin aipatzen du baztandarra, naparra eta euskalduna dela. Hasteko, José Lizarrabengoa-k nobelako idazle-arkeologoari ( Merimme bera) –Ni, jauna, Baztán-eko Haranean, Elizondo-n jaio naiz. José Lizarrabengoa jaun deitzen naiz. Zuk nire lurra ezagutzen duzun  bezain bezala, jakinen duzu nire deituragatik odoleko euskalduna eta kristau zaharra naizela. Nire izen aurretika on-a  jartzen badut ez da probatutako kaparetasuna harrokeriagatik , baizik eskubide zintzoagatik, Elizondo-ko nire etxean” “nire leinuko pergaminoa” ikuska zenezakete.

c8c2f3bbb7da98b02b3ba6633cc557c1--opera-singer-heart-beat

Franco Corelli On Jose operan

Baita ere kontaketako une batean, José-ek emakume andaluziar edertasunaz, bere beldurra adierazten dio arkeologoari eta erranen dio: “gona urdinik janzten ez duten eta txirikordarik (euskal emakumeen soineko eta itxura) eramaten ez duten emakume eder haiek fidagarria ez direla”.  José-ek ere Carmen-ekin konparatzen du Euskal Herria-ren klima eta “gure lurraldeko klima bezala da, ekaitza beti hurbil, mendien ondoan, eguzkiak distira egin arren,” Euskal Herria-ri buruz argizen dio nobelako narratzaileari bere lurraldea foru bereziz gozatzen dueela eta Gipuzkoa-k Araba, Bizkaia, eta Nafarroa (parte bat dio) biltzen dituen herria da eta lurralde hortan  hitz egiten den hizkuntza euskara da.
Bertzalde, frantsats idatzia egon arren (opera ere) kontalaria ohartzen da Carmen-en eta José-en arteko elkarrizketak euskaraz egiten direla eta nobelan euskarazko hitz batzuk agertzen diree “maquilas”, “zorzicos”, Jose abesten duen kantaren soinua, “laguna”, “ene bihotsarena”, “bai”, “jauna”, “agur”. Operan Joseren famila aipatzen da eta baita ere Elizondon duen Mikaela izeneko emaztegaia. Bitxikeri bezala, bai euskaraz solastu zen “Carmen-a” (bederen esaldi bat), 1959 ko Carmen la de Ronda pelikulako Sara Montieleren Carmen izan zen.

Egiazko personaiak dira? Prosper Merimée aipatzen du, nobela idatzi zuenean, istorioa hamabortz urte lehenago Montijoko kondesa kontatuz ziola, istoria ijituen mundua azaltzen zuen, Bertzealdetik diote , Etxalarko herriko bizilagun batzuk Karmenen jaiotze baserria (Gaur egun desagertua), Larrapil-Sarriku auzoko Arribeltzeko malda izeneko parajearen inguruan omen zegoen. Inguruan bere txaketa topatu omen zen desagertu zenean. Garai batean leku hori Baztanetik zetozenen pasa bidea omen zen eta kondairak dionaren arabera bertatik pasatzen ziren ijito batzuk hartu eta eraman omen zuten…eta Joseren etxea bere noblezia arrmarriarekin? auskalo! afera da 90, hamarkadan japonetik, bikote bat “Carmen” obraren inguruan jakintsuak zirela,  Elizondo eta Lesakan ( bertsio bazutan on Jose Lesakakoa dela diote ) ibili ziren artxibo, dokumento eta jaiotza agiri artean eta ez zuten ja aurkitu…..hontarako ongi egonen zen jakitea Prosper de Merimeé hau baino lenago bertze ipuin motza idatzi zula, Colomba!, pasioa, mendekua eta honta ere emakume bat protagonista, Colomba della Robbia- korsika, bere aitaren hilketa mendekatzea kosta ahala kosta bilatzen duen jenio biziko emakumea, kokatutako heriotzako istorioa. Carmen-ek asko du Colomba-tik, korsika emakumea aurre egiten die Frantzia administrazio zentralistari…Colomba nobela, giro korsikarra du eta herri gutxiengo (korsikarra), nazio-kontzientzia kementsua, Franziarekin aurka agertzen da, eta hori ere Carmen du, José Jaunak oso argi du: Espainiako armadaren soldadua dela , baina ez da Espainiarra argi uzten du ezberdintasuna. Euskaluna da, Carmen berriz askatasuna eta, hain zuzen, bere betebeharrari falta izatea eta Carmen preso eramaten duenean askatzea!, tragedia guztia piztuko du…egie da garai romantikoa dela eta idazlea, arkeologoa eta  bidaiaria zela eta aunitz maite zitun herri ezberdineko kulturak.

Pd…zinean ere izan da bertze “Jose de Elizondo”, kasu hontan Imanol Uriberen “Dias contados” pelikulan. “Antonio” izeneko etakide bat Madrilen dago, han izango den urrengo atentatua prestatzen ari da, bakarrik dago taldekidea itxariotzen, denbora hortan Charoz (C-rekin hasten de emakume izena) bere drogadikta ta prostituta den barrideaz manteminduko da, pasio, askatasuna emanen dio….hemendik aintzin tragedia piztuko da…iparra galduko du “Antonio” eta polizia bere bila joatean jakinen dugu bere izena Joseba dela eta Elizondokoa, poliziek “Jose de Elizondo” goitizenarekin zautzen diote…Carmenen bersio modernoa.

Post hau egiteko erabili den materiala:

karmenetxalarkoapastorala.eus portala

Palinuro bogaren Carmen, mito de España  artikuloa

hiru.eus-ko El Romanticismo Inglés Y Francés atala

Wikipediako Carmen (novela) eta Carmen (opera) wikiak

 

 

 

Advertisements

Read Full Post »

Udako oporretik buelta, ekainan pil pil zegoen (baztango bitxikeri historiko eta isterikoen munduan) gai batekin gatoz.

Udaberriaren amaiera zulo hontatik Carlos Hernández Bento historiatzaile eta idazle kanariarra zebilen eta bere lehenengo liburua Baztan-ekin erlazionatuta zegonez “Los Echeverría en La Gomera: Retrato genealógico y heráldico” ,Iruritan hitzaldi bat ahoskatu zun. Hitzaldian  ezaguturatu zigun Gomerako Etxeberritarrak, Zigatik atratako famila eta La Gomeran, garrantziko kargu publikoa aunitz hartu zituen famili baztandarraren historioa (bertze baterako utziko dugu zigako Etxeberritarrak) baita ere aipatu zuten (edo zuen) “pistan” jarri diotela bertze famili baztandar baten zerikusia Kanariar irlekin, kasu honta Tenerifeko Puerto de la Cruz eta Erratzu lotzen zituen eta familiaren izena Iriarte zen.

M3352Q-1007

Puerto de la Cruz en Tenerife. Casa Iriarte. http://viagallica.com/canaries/lang_es/ville_puerto_cruz.htm

Hilabete batzuk lenago Nafarrroako bi egunkarietako batean, Elizondoko kazetari “fin” batek (historiatzaileari pistan jarri ziona) Tenerifeko Iriarte etxearen notizia ekartzen zigun. Iriarte etxea Puerto de la Cruzeko etxe historiko bat da, Kanariar estiloan XVIII. mendean ereikitako etxea ain zuzen. Eraikina arkitektura tradizional kanariarreko adierazgarri zenez 2009an Interes Kulturaleko onura (BIC) bezala deklaratua izan zen. Baiana, berria kontatzen zuna, guzti horrez gain, gaur egun  etxea azkenetan zegola, ustua eta abandonatua, hau da …hondamentetan.

Kazetaria aipatzen zigun etxe hori Erratzuko Juan de Iriarte eta Echevarría (1667-1722) eraiki zuela, eta etxe hartan bederatzi seme-alaba izango lituzkeela eta haietako batek, Bernardok, hemezortzi biloba emango lituzke, haien artean alegialaria (fabulista) eta olerkaria izan zen Tomas de Iriarte ezaguna (Espaniar literaturan preziatua da).

Egie da Juan de Iriarte eta  Echeverría Puerto de Orotavako (gaur egun Puerto de la Cruz)  San Felipe gaztelura miliciano alférez gise iristen dela eta lehenego Iriartetar  kanariasen izando dela. Iriarte  honek  Teresa de Cisneros-ekin ezkontzen da, Alfereza 35 urte ditu, bere emaztegaia 16. Bikotea bederatzi seme alabak izanen dute.

Seme alba gehienak arte, kultura eta gehienbat literaturarekin zerikusi haundia izanen dute baina seme nagusia, Juan eta Bernardo ( berak eta bere semea ere) nabarmenduko dire.

Juan Iriarte Cisnerosek, 11 urtekin Parisera ikasketak egitera bidaltzen diote, han urteak pasa Voltaire-ren ikaslea biurtu zen. Ikasketak Londresen akituko zun eta bueltatzerakoan Ingles franzes latin eta grekoa zekien. 1724an Madrilera joanen da  eta gortean, escribano eta bibliotekario gise ezartzen da eta preziatutako Ilustrazio garaiko olerkari espainola izanen da.

tomas_de_iriarte

Tomas Iriartehttp://www.cervantesvirtual.com/portales/tomas_de_iriarte/

Hirugarren semea Bernardo Iriarte Cisneros diplomatikoa izanen da eta Bárbara de las Nieves-Ravelo-rekin ezkonduko da, hauek 18 seme-alaba izanen dute eta hoen artean Tomas Iriarte fabulista, dramaturgoa ta olerkari ospetsua. Hamahiru urte zituela joan zen Madrila, eta han heziketa klasikoa jaso zuen bere osaba Juan eskutik. Itzulpen-lanetan aritu zen hasieran Espainiako Estatu Idazkaritzarako. Iriarteren literatura-arrakasta hiru lani zor zaio: Horazioren Ars Poeticaren itzulpena (1777); Fábulas literarias (1782, Literatura alegiak), olerki satiriko eta moralzaleen bilduma; eta Los literatos en Cuaresma (1779, Literatura jendea Garizuman) satira-lana. Garai hartan ohi zenez, eztabaida ugari izan zituen idazle askorekin. Baita ere hiru komedia moral idatzi zituen hitz neurtuetan: El señorito mimado (1790); La señorita malcriada (1788) eta El don de gentes (1790), eta antzezlanak ere.

Iriartetarrak, aiiii histori polita eta baliagarria blog hontarako, gauz txiki bat batengatik ez bazen….Juan Iriarte Etxeberria (Kanariesetara iritsi zen alferez hori) ez zen Baztandarra ez, ez zen Erratzutarra, historioa entzun nuenean eta murgildu nintzenean argi zegon Juanen jatorria… Juan Iriarte Etxeberria Oñatin jaio zen ( zuhaitz genealogikoa), bere aita Pedro iriarte Lope de Aguirre bezala, aiietxia ere (aitona kasu hontan) ere oñatiarra zen.

Hitz hauek idazterakoan, uda ondoren artikulo (pendiente neukan)  hau lantzeeko (2017ko-10-4) badakit Iriartea etxean zati batean artesanía eta opari denda bat badela eta bertzean goitiko pisua Puertoko Muso Navala da.

Portzieto bai bada garai haietakoa ere  Juan Iriate Etxeberria  bat banztandarra zela (1775 ezkondua),  baina ezta ere Erratzutarra bazik Gartzaindarra eta Karakasen zendu zena.

Post honetan erabilitako materiala

Acción por Casa Iriarte en las Islas Canarias. Lander Santa Maria. diariodenoticias.com

Tomas Iriarte wikia. wikipedia.org

Geneologias de Colombia

JUAN DE IRIARTE Y CISNERO 1702-1771.  berrnardocabo.blogspot.com.

 

 

Read Full Post »