Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for 2017(e)ko ekaina

Kisua eta kisulabeak

1705 eta 1709 urte bitarte horretan, Nafarroaako Mendialdean goestia pairatu zen garaia izan zen. Urte hoietan,  leheneik Lekunberri inguruan eta gero Leitzaldean, landa lurrak berotzeko intenzioarekin, erretako karea hautsa botako da ( ondoren aberen simaurra, ongarri gise). Honek egien du, proporzionalki lur hoien uzta haundiago izatea eta urte hoietan Nafarroako bertze lur zabal eta beroko lekuekin (Erribera) konparatuz uzta haundiago izanen da. Kisuaren bidez arto gehiago izanen da,  eta hasiko  zen artoaren erreboluzioa eta berarekin gosetiaren amaiera . Arto amerikarra, Gipuzkoatik XVI. menean sartu baitzen arren,  lurretako zuritutakoaren teknika berri honen aurkikundera arte itxaron behar izan zen, artoa herrien bizitza soziala eta ekonomikoa aldatzeko.

Baztanen artoaren laborantzarekiko kareharri egosiaren erabilera, posiblea izango da XVIII mendean ere.  1691ko ordenantzetan ez da apeanas ja atratzen artoaz eta kisulabeaz, Baina urte batzuk ondoren bai Badakigu 1709an Lizarran uzta txarra izan ondoren Urdazubiko monasteriori 3.000 arto arroba erosi zietela. Baitere Elbeteko elizako 1776an “taizmako liburuan” artoaren alea agertzen dela hamarrenak ordaintzeko (diezmoa). Mende bat ondoren Madozen deamortizazioren bidez 1863 (bailarako herri-ondasunak desamortizatzea, kentzea) idatzia dago baztandarrak herri-ondasunen pribatizazioaren kontra egin zutela, eta arrazoi bakarra bezala argudiatuz; karea egosteko basoen beharra zela, ezinbestekoa zela “ongarri” hori gabe lur hotz  hauetan etekina atera,  gutxi edo batere izango zela kisurik gabe.

14991404_1615335711825496_1107569130090579373_o

Bergarako Kisulabea, Argazkia Pello San Millan

Lurrak berotzeko kisua behar eta kisua (karea hautsa) sortzeko kisulabeak behar. Hauek gure bailaran  XVIII. mendean zehar auserki eraikitzen hasi dire. Vidal Perez fraide kaputxinoa bere “Kisulabeak Hornos de cal” idazlanean, soilik Lekautzen  (1985an inguruan) 13 kisulabe badirela aipatzen digu eta Baztanen zehar 100 inguru zenbatuak ditula, baina gaur egun Juan Antonio Meokiri esker ziur badakigu 200 badirela (zenbatuak) eta 400 ra iristen ahal diren susmoak ditu.

Kisulabeak bi motakoak dira, etxe batenak ( etxalde haundia) eta herritarra normalki eta gehienbat baserri-auzoetan aurkitzen dira. Etxeko propioak kisua beraientzat egiteaz gain, bere lurreko maizterrendako egiten zen baita ere  bertze baserri edo etxe bati labealdi edo labekadaitea uzten zizaion (alokatu).

Eraikin aldetik bi kisulabe mota baziren, zaharrenak sugarra haundikoa ( harri kaliza erretzen da labearen barruan egun batzuz) eta sugarra motzakoak (berriagoak), harri kaliza kapaka erretzen da, goititik sartzen edo betetzen doazte, lehenengoak erretzen den biztartean (hautatik guttiago badire).

Zaharrenetakoak egiteko malda edo ezponda bat aprobetxatzen zen, malda horretan labea iten zen, Baztanen errexa zen labe iteko material apropoxa bazelako, harri gorria sua eta berotasuna oso ongi jasatzen duen materiala bai da. Labea zirkunferentzia irudia zuen, batzutan malda mugikorra baldin bazen albotan manposteriako paretak egiten ziren (Bergarako kisulabea). Auspoa, ahoa, lehorra eta meta kisulabearen zatiak ziren ( behitu irudia). Datuak eta neurriak ikusita Oharrizko labea (jauregikoa)  ……haundiena zen eta baita ere kisu gehina egiten zuna .

Captura de pantalla 2017-06-14 a la(s) 18.34.19

Marrazkia, Vidal Perez de Villarreal “Kisulabeak Hornos de cal” idazlanatik atraia dago.

 

Nahiz eta baztan are harri gorria izan nagusi, kare harri zuria auserki bada (haizetan) eta harria arrobietatik  ekartzen zen, harria erretzeko ere ez problemik dena erretzen zen (iratzea ezik). Nekazariek neguan moztutako , zartzak, adarrak…bildu ta gordetzen zuten (zama) eta zama  hauek (zamadarrak) labekaldiak hasten zirenean eramaten ziren. Norbaitek aipatu zun lehenego bi erretze egunetan hauetako 100 zama erretzen ziren. Sua kitzikatzeko “kuxine” izeneko sarde txikiak zuten,  “auspoa” garbi matentzeko  suko-agoa (isatsa luze bat)  eta “legorra” txukuna izateko “adaroa” erabiltzen zuten (media luna antzekoa).

Kare-labealdiak egiteko urtearen garai onena udaberria zen, ( apirila eta ekaina barne) ohikoak diren udaberriko euriak  zuritutako lur beroak segidan itzaliko zituen eta hori ona zen.

Etxe batek Labelkadi bat egiterakoan  labe maixu bat eta langileak kontratzen zituen eta labea piztu baino lehen bedeikatze rito bat bazen, lau otoiz egiten ziren, lehenengoa langilengatik, bigarna labeari ja ez gertatzeko, hirugarrena erregaiak eta harria bedeikatzen zen eta laugarrena suari,,,,,suaren indarrari.

Bedeincatu bezain pronto pisten zen labealdiko nagusia pizten zuen adartxo bat eta hauek ahoan sartén zuen, lehenego bi egunetan zama eta adarrak erretzen ziren, berotasun ez haundiarekin gero bai indar guztiarekin erretzen zen labe barruan 1.000 g censiusetara iristen zen. Labea piztuta langileak bi taldetan banatzen ziren, hau da 12 horduko bi txandak baziren, ezin zen labea bakarrik utzi. Lehenego taldea ia gosalduta agertzen zen, gozaría labekaldiaren nagusian egiten zuteneta gauartio egon dire, bigardeen faldea etorri ratio hauek ere nausearen etxeatik afalduta etortzen ziren ( goizekoak nausearen etxean ere falten muten). Taldeak zortzi zazpi persona osatzen zuten (labearen araberaz). Harriaren egosia bortz sei egun irauntzen zuen metako arriak gorri gorri bihurtzen ziren artio, gauan ikuskizun poaregabea zela zion Marian Izeta. Marianok Baztanen egin den azken harri egosia lekukoa izan zen.

Metako harriak jausten zirenean, labea elikatzea uzten zen, eta horrekin eta ahotik legarra botatzen zutela labea izaltzen zen. Langile gaztenak izane dira ahotik sartuko zirenak eta buruzagiek kisuak beteko zutenak.

Langileak gehienetan gazteak ez zuten apenas ja kobratzen kontaratu bakarra mantenua zen. Ardoa eta ira ez zen inoiz falta zeta ere otorsuak, gosaria, hamaiketakoak, bazkaria, , merendua eta afaria, baita ere gaua pasteko  gasna ta oiga ezin falta,  den dena labekaldiaren etxekoandrearen kargu.

Lana labearen hustuketarekin eta kisua landetara eraman ondoren akituta ematen zen, eta akitu ondoren, labekaldiaren nagusiaren etxean biltzen ziren (ez soilik langileak, baita erem harriak ekarri zutenak, manduzainak, zama eraman zutenak) eta etxean zegoen oberena atratzen zen. Erran dugun bezala, Baztanen 1965an Oharrizko kisulabean,  Oharrizko Etxegaraia etxekoak azken labekoaldia egin zutela   suposatzen da eta Mariano Izetak han zegon eta azken egunean jan zutena dokumentatuta utzi digu.

Hasteko salda, txitxirikoak (garbantzuak) buru-arraiak (bildots buruak arrozakin), xuritabelxa, segitzeko; bildotxa, oilaskoa, ardoa eta postrerako gaztanbera. Bazkalondoan txistuaren soinuarekin bertsotan hasi ziren eta ondoren denek kantari, horrela goizeko biak edo hiruak arte, gosea berriz nabaritzen zela, sorgin afarie iten zen; barazuri zopa, bildotxa edo oiloa, kafea eta ardoa, patxarana…eguzkia atra artio,,,bakoitzak bere etxera bueltatzeko seinalea bai zen. Irrintziarekin eta ohikoa zen kanta batekin joan ziren Etxegaraiatik;

 Goazen etxera goazen etxera

erretiratu ordu da,

 gizon deboxak argi astera

erretiratzen baitira.

Mariano ez du aipatzen baina bai Villar Perez fraidea, lan-festa bukaera honekin lotura daukala Zurrume dantza (mutildantza), Aita Donostiak Antonio eta Maurizio Elizalderekin bildu eta idatzi zuen, eta Elizaldetarrak errana Kisulabeko lana akitzerakoan dantzatzen zen dantza da,,,hasieran mutildantza arrunt bat betzala dantzatuko zen eta bigarren fasea bi lerrotan zumurrekin dantzatuko da.

Kisua, aroa bezala oixkanaka pixkanak desagertu joan zaigu, Baztanen egiten zenkisua osoa lur landak zuritzeko ziren, etxeko paretak zuritzeko kanpotik ekartzen zen. Gaue egun badakigu kisua ez zela oingarriua baizik hemengo lur buztintsuak eta hezeak, gogortzen dituela, baita ere dakigu lur zelaiak erretzen zitula, baina hemengo  lurreko ph aldatu zitun, oberako.

1917an Iruritan Tifoiden sukarraren izurrite eman zen, garaiko mediku batek kisuari kulpa bota zion.

Post hau egiteko erabili den materiala

Kisulabeak Hornos de cal VIDAL PEREZ DE VILLARREAL. 1989

 

Read Full Post »