Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for 2017(e)ko maiatza

Captura de pantalla 2017-05-31 a la(s) 16.45.14

Bada xx. mendeko II. hamarkadako Arizkungo argazki zahar bat, Zapatonea eta gaur egun Herriko etxea dagoen tartean dorretxe bat ikusten dena, Dorretxea erdi aroko dorre babestzaile tipikoa da eta 30.hamarkada bota zen arito Beorlegitarren dorretxea edo Beorlegiko baroiaren dorretxea bezala zauzen zen.

Egia erteko dorretxe zarharra Arizkun dorretxea, jauregia edo bederen errenta berriko leinu etxea zen, dokumentatuta bai dago 1522an (konkista ondoren) Nafarroako auzitegi erreala   aitzatesiko (onartuko) dula Joanes de Arizcun, Arizkungo jauregiko jaun ta jabe bezala. Hemendik ainzin (agian lehenago ere) bai familia (eta gero herria), armarrie gise gurutz gorri baten lau aldetan lau hegazti beltz (batzuk beleak direla diote, bertze batzuk usoak) osatutako irudia erabiliko dute.

Baina nola, Arizkungo “palazioa”, iparraldeko Beorlegi herrian jatorria duen baroien eskuetan akituko da?…Ba errexa, famili jauntxon artero ezkontzen bidez.

Beorlegiko baronia Nafarroako errege zen Karlos III.a 1391ko abuztuaren 6aan sortutako   noblezia tituloa da. Toki aunitzetan diote Karlos .III Martin Beaumont-i Beorlegiko lehenengo baroia izendatu ziola eta hala izan zen, baina egia erteko, afera ez da horrela baizik zerbait komplexuagoa. Karlos II.ren anaia Evreuxko Luis infantea  Beaumond konde tituloa ere izanen du, honek ezkontza kampotik hiru sasikume izango zitun, hiru hauen Beaumontabizena artuko dute. Hauetako anai nagusia, Karlos Beamont Nafarroko alfera izanen da, honen semeak, bat Luis Beamont izanenda (Leringo lehenego kondea izango dena) eta bertzea Juan Elizgizona eta Jerusaleneko priorea. Prioreak Martin izeneko seme bat izanen du eta honek ja gabe gelditzeko Karlos III.a  bere chambelaneri (Bearneko Juan)  berriki sortutako Beorlegiko baroi tituloa, erosiko dio (Nafarroako lehenego noblezia tituloa izanenz).

Urteak pasa, Beaumont izeneko lau baroi segitu zioten Marini, azkena, IV. Beorlegiko baroia, emakumea izanez, hain justu Martina Beaumont. Martina Beaumont 1546 urtean Gerendiainen sortutako emakumea zen eta Pedro Arizcun arizkundarra eta Arizkun jauregiko nausiarekin ezkondu zen.  Hauen semea Martín de Arizcún y Beaumont 1602-Beorlegiko V. baroia izanenen da eta Baztandar jatorria izanen due lehen baroia, ere. Juan de Arizcún VI. baroia izanen da eta honen semea  Juan Ventura VII, (aparte erran Beaumon adarratik Sada eta Gerendiaineko palazioko jabeak zirela, baita ere Arberoako bizkondeak).

Juan Venturaren semea, Joakin Franzisko Arizkun eta Beaumont izan zen, bere tituloen arabera Arberoako bizkondea,  Beorleguiko baroia, eta Gerendiáin, Sada  eta Arizkungo jauna zen…edo bederen hori erabiltzen zuen, eta titulo hori erabiltzeagatik ain justu arizkundarrekin eta Baztango bailararekin auzietan ibiliko da. 1677 Baztango bailara Beorlegiko baroiari epaietaera bidaliko dio eta auzia irabatziko du. Sententzia garbia izanen da, Beorlegiko baroia ez da Arizkungo jauna eta ez denez ezin du titulo hir erabili baizik Arizkun jauregiko jauna. Erran behar auzi hau hasi zela Baroia eta Ursuako jauna bere urbileko erretore bat jarri nahi zian zutela Arizkungo herrian eta herriak bertze elizgizon bat aukeratua zuten (Aurtiz vs Garay). Herritarrek zioten  Baroia again Gerendiainen edo Sadan botere hori izanen zuela baina Baztanen  ezin zuela iñor izendatu, nahita baroia izan han bertze herritar bat zen herritar aske ta noblen artean (kaperatasuna).

Jauzak ez zizaion ongi atra Beorlegiko baroiari, zeren honekin baronia desagertuko zen (nahiz eta ondorengoak segitu zuten erabiliz), Arizkun jauregia Baroien bide berdina segitu zun, Erdi aroko eraikin zaharra eta iluna ez zuen zentzu XVII eta XVIII. mendeko arkitekturan, eta nekazal etxea hasieran eta gero ustua eta abandonatua akitu zuen eta Beorlegiko baroiak bezala egun batea bota eta desagertu zen.

3f1c68c876038a0_large (1)

Manuel Gónzalez de Castejón y Entrala. Beorlegiko XVII baroia eta Albaniako erregaia

P.D. 1915an Espainako Alfonso XIII berreizten du Beorlegiko baroi tituloaeta  Francisco Javier González de Castejón y Elío, XVI. baroia izanen da, XVII. Manuel Gónzalez de Castejón y Entrala, Bizkaiko Gueñesko Salzedo dorrean sortua. Honek gizon bitxia izanen da eta bere arbasoa  Iñigo Arista zela aldarrikatuko zuen  eta horo kontuan hartuz Nafarroako erregai gise agertuko da, baina ezta hori soilik Beorlegiko baroi bezala eta Luis Beamonetik datorrenez Albaniako koroa ere aldarrikatu zun…eta..Andorrakoa (Urgulleko kondetik ere etortzen bai zen). Gizajoa 1936an Bilbon, anarkistek harrapatua izan ondoren, fusilatuta hilko da

Post hau iteko erabili den Materiala

Wikipediako Baronia de Beorlegui wikia.

Mikel Zuzaren Cronicas irreales blogaren “El ultimo rey de Navarra fue fusilado” posta.

Gran Enciclopedia de Navarra

 

Read Full Post »

Historian, istorio bitxiak badire, bitxikeri istoriko hoietako bat María Josefa Lastiri Lozanoren bizitza izaten ahal da, historiarako, hainbat errialdetako “primera dama” gise pastu bai da, hain zuzen hiru estatu ezberdineko primera dama izan da.

María Josefa Lastiri Lozano 1792k o urriaren 20an San Miguel de Tegucigalpa de Heredia herían sortu zen (Gaur egun Tegucigalpa) , Juan Miguel Lastiri “mekatari españarra”, eta Margarita Lozano y Borjasen (Comayagua-koa) alaba zen.

Captura de pantalla 2017-05-17 a la(s) 19.48.59Ongi akomodatutako familia izanda Amerikako independentzia garaia bizitu eta sufritu zuen, familia monarkikoa izan arren (aita peninsularra zen) berak independentistekin bat egin zuen. 1811 San Salvadorren criolloak espainiar autoritaeen contra altxatu ciren, hilabete batzuk geroago Nikaragua…1812 Josefa 20 urte zula Tegucigalpan kriolloak matxinatu ziren, Lastiri gaztea bere laguntza eskaini zien. Matxinada ez zuen aurre egin baina kriolloak pribilejio batzuk lortu zuten.

1813 Espainian Jose Bonaparte errege zela, matxinadak suertatu ziren, bat bertzearen atzetik, urteak pastuta Borbonak koroa zeukatela 1814an berriz altxatu ziren, hau gerra urte batzuen ondoren, ondarrian 1821an Hondurasen (Spainatik) independentzia ekarriko zuen.

Urte hauetan Lastari gaztea José Esteban González Travieso nekazari aberatsarekin ezkonduko zen (1818) baina honek 1925 hilko da….Travieso lagun zuen Franzisco Morazan Quesada, honek independentzia gerran haritutakoa zen, presoa izandako eta Gonzalez Travieso-Lastiri etxean  urte hoietan ezkutatutakoa. Josefa alarguna geldituta Gonzalez Morazarekin ezkonduko da.

Franciskok militarra da, independentziako gerra ondoren, Iturbideren imperio Mexikarra etorriko da,, Imperioa Honduras anexionatuko du baina Teguazigalpako  herria bezala beretze horren kontra harituko da  eta Morazan Honduraseko askatasunagatik borrokatuko du. 1822an Honduras Mexikoko imperiaren zati bat da…baina Iturbide emperadorea soilik urte bat eginen du eta imperioa desegiten da, horren ondorioz imperioan barne zeuden errialdeak República Federal de Centroamérica sortuko dute baina hau bakea ez zuen karriko ere eta Federalisten artean (konsebadorak eta liberalak) borrokan arituko dira

Franxisko, Lastiri gaztearekin ezkonduta, honen dirua-hazienda eta abizenaren bidez borrokan segitzeko balioko zion. Morazanen militar ausartaren eta argiaren irudi historikoa urte hauetan landuko da…baina  gerraurte hoietan Josefak, etxean gelditzeko emakimea ez zena, bere senarra kanpoan borrokatzen ari zela, Teguzigalpa hiria federal konsebadoretik defendituko du, berak sortu eta mugituko zun hiriko miliziak eta abar. Senarra porrota jaso ondoren Josefari esker Teguzigualpara erretiratzea lortuko du eta han berriz, bere ejerzitoa txukunduko du eta prestatuko du.

Emaztea Morazán generalaren aktibitate politiko eta militarrak  finanziatuko du, honek eginen du pixkanaka pixkana bere dirutza galtzea. Baina azkenean 1827an Morazan garaile atrako da (Trinitateko batallan). Ospea emanen dio batalla hau eta liberatzaile bezala agertuko da “el Liberador” eta doike bere emaztea “la libertadora” goitizenarekin ezagutuko dituzte,  Franzisko Honduraseko presidentea izendatuko dute, baina bertze errialdetan federal konsebatzailen aurka borrokatzen segituko du.

490px-Escudo_de_la_República_Federal_de_Centro_América.svgJosefa Listari 1827tik 1930ra  Honduasko primera dama izanen da, 1830an Morazanek konserbatzaile guztiak gainditu ditula…1830-1834 Federazioko buru izatea lortuko du. 1835-1839 urtetan Federazioaren Bigarren  mandatua  lortuko du,bozketetan irabazle aterata…baina mandatu hau gaizki akituko da.

1837 gauz aunitz pastu ziren Ertamerikan, colera izurrite bat agertu zen, indiar haunitz hil ziren, apezak zurumurrua askatu zuten gobernu liberala izan zela ibaiak kutsatu zituenak. Indigenak armetan altxatu ziren, Carrerra Jenerala indijenoa agertu zen, elizak zion liberalen aurka borrokatzeko Jangoikoa bidalitakoa zela . Morazan Carrera bile joan zen bat eta bein baina ez zion iñoz garaitu ahal, ezta harrapatui!…horrez gain arazoak sortzen dira federazioa osatzen duten errialdekin eta 1938an Honduras, Nikaragua, eta Costa Rica federaziotik atratzen dira, 1839ko otsailaren 1an Lasteri Ertainameriketako primera dama izatea utziko zun.

1839an El Salvadorrek  aberri horren lehendakaria izateko proposatzen dio, eta doike baietz erranen du, Josefa Lastiri El salvadorreko primera dama bihurtuko da. Baina ez denbora aunitzerako zeren 1840an herria senarraren politikarekin aserre egonda, eta honek kapoan zegola armetan altxatzen dira eta Josefina eta bere alaba Adela bahitzen dute.

Morazan gogor erasoko du, altxatuak libre utziko dute Lastiri andrea eta bere alaba eta Kostariara joanen dira. Bertze aldetik Carrera jenerala agertuko da berriz eta boterea galduko du, Mazaron Perun errefuxiatuko da.

1842an Kosta Ricatik laguntza eskatzen diote (“Libertadore” irudia oinik matentzen da ) eta Kostarikako buruzagia bihurtzen da, Josefa 49 urtekin Kosta Rikako lehenego dama bihurtuko da. Baina 5 hilabete geroxago herri batzuk armetan altxatu ziren (Nikaraguarekin afera zuten) eta Morazanek gogorki eraso zitun, Honek hiriburuaN aserrea sortu eta kriston bataila jasan zen. Bataila hontan Josefina eta bere alaba  Adela berriz preso hartuak izan ziren….Bi aste ondoren senarra fusilatua izan zen. Lau errialdetako primera dama izandakoa bakarrik zegoen. Ez dirurik ez jabetzik ez zeukan ja, Kosta Rikan gelditzea eskatu zun baina gobernu berria bota zion,,,San Salvadorrera buelatau zen eta miserian bizi izan zuen azken urteak 1846an zendu zen, 52 urte zitun Ertañaamerikako dama izandakoa.

Istoria bitxia  irakurrita protagonistaren abizenan arreta piztu zizaidan, Lastiri! bederen Baztanen entzuna da, Toponimia aldetik Arizkundik Erratzura doan bidea Lastiriko Bidea izena du, Lastiriko Borda bada Azpilkuetan eta baita ere Arizkunen. Lastiriko erreka (Arizkunaldea) eta Lastirizarrea baserria, horrez gain bai Arizkunen eta Erratzun Lastiri izeneko etxea bada, baita ere Lastiri abizena dutenak.

Erran dugunez Maria Josefaren aita biografietan Juan Miguel Lastiri “mekatari españarra” agertzen da. Juan Miguel Lastiri Madrilen jaiotakoa da. Lastiritarrek XVII mende hasieratik Baztandar famili haunitz bezala, (Goienetxetarrak, Mendinueta..) gortearen inguruan dabiltza Juan Migel Latiri merkataria  Juan Francisco de Lastiri eta Gaston Iriaterenki paretasuna du,  bain urbiltzen gaituna Juan Miguelek Pedro Lastiri kapitainaren lehengusua ella da, zeren santiago ordeneko zaldun honen biografían aitetxi gise Miguel Listari Irigoien erratzutarra agertzen da…

Asike, munduan izan den Lau errialdeko “lehenego andrea” bakarra, jatorria Erratzuko herrian du.

Post hau egiteko erabili den material

apellidolastiri.wordpress.com…..Latiri abizenaren bloga,

La libertadora María Josefa Lastiri Lozano.Anarella Vélez. 2011KO URRIA

Francisco Morazán, Wikipediako wikia.

Read Full Post »

Legateko gurutzea.

1901ko maiatzaren 3an Kaputxinoek bultzatutako  (Aita Llevaneras buruzagi zela- rik) eta azken urtetan zehar  Legateko kaskoan eraiki zuten Gurutzea, Elizkizun hunkigarria eginik, “inaguratu” eta bedeinkatu zuten.

Mariano Izetak “Nafarkari” aldizkaria kontatzen digu, hor omen zirela Elizgizon aunitz eta hainbertze kristau baztandar, Lekarozko erretore jauna Juan Istilart meza emaile gise eta Krisostomo Elizondoko erretorea. Aralarko Migel Aingeruaren Iduria ere hor omen zen ospakizunari ohore haundia emanez, eta egun gogoangarri izan zela aipatzen digu.

18320830_1893178437374554_3797662351907628925_o

Jatorrizko harrizko gurutzea

Kristauen ohitura ,mendi kaskotan gurutzeak patzea, Jesusen Kalbario (Golgota) mendian gertatutakoa simbologikoki oroitzea edo azaltzeko gogoekin dator, hortaz ere gurutzekin batera (Legaten ere) gurutz osatutako bideak badira, “kalbario bideak” Piedad ekintza, otoitza, Jesus Kristoren pasioa eta heriotzan, meditazio helburua du bideak….Baina ohitura hau kristauak aurretik ere zerbait batzen bai kultuar paganoan erroman  garaian, mendi kaskotan ( markatzekoz  gain balio zuela) gehienbat udaberritan oparotasuna erakartzeko, bai harriak (hito), gurutzeak (kristau kutsurik gabekoak)…patzeko ohitua zen,,,akaso hau baino lejenago zutarriak zerbait iduritsua ziren….porzierto Legate neolitiko megalitoz beteta dago (edo zegon), zutarriak, trikuharriak, harrespilak…baina hau bertze istorioa da.

Lekauzko kaputxinoak sustatuta gurutzeari  buruz erran,  harrizko zela (ez da gaur egun dagoen burdinezko gurutzea), 10 metrotako harriz landutako gurutze bat zen eta Joxe “argiñe” argiñak zintzelatutakoa.  Erten da harri batzuk mila kilo pisatzen zutela eta leraz eraman ziren Zarborta baserritik, kaskora. Zarbortaneako larraiñan egin bai ziren. Erten da ere lera horren “gurdizaina” emakume bat izan zela, Elizondoko Angela “beratarrak“,  garai haietan emakumeendako ohiko lana ez omen zen mandozainarena, baina zonaldean, lanbide horretan onenetakoa zen Angelak.  Maiatzako inaugurazioan eunka baztandar joan zirela diote kronikak, baina ekaitzak, aide-gaixtoak, haize bortitzak eta urteak ondatu zuten gurutzea eta azkenean haize ukaldi indartsu batek bota zuen lurrera, urtea 1977zen.

1P1019175Bi urte pasa ondoren eta botaia  segitzen zuela, 1979an Mariano Izetak zerbait egin behar zela proposatuko du, eta baztandarrak erabakitzen dute berri bat egitea baina aldi hontan burdinezkoa izanen da. Lehenengoa argin bat egin bazun, kasu hontan arotz bat izanen da egilea, ain justu Eugenio San Miguel Zubietarra (jatorriz Baztandarra), eta Franzisko Etxenike Oronoztarra kaskoan montatuko zun gurutze berria. 1979ko Abuztuaren 5an inaguratuko da gurutze berria, 5m izanen du eta harrizko pedestalekin 8metrotara iristen da. Jende aunitz bildu zen egun hortan Legaten, Mariano Zionez “milla ta-gun eta gehiago hain segur“…ta artzapezpikua, gozaia eta doike Aralarko Miguel aingerua ere. Geroztik urtero urte eta abuztuko lenbiziko igandean ospatzen zuten Legaten “Gurutze berriaren” urteburua.

Mariano Izetak, urteburuaz gain hainbertzetan igo zuen Leagte gurutziaraino, erraten da 100 aldiz baño gehiagotan eta ehungarren horretan, ospakizun xume bat egin zen eta  gurutzearen inguruan mutildantzetan aritu ziren.

Post hau iteko erabili den materiala:

Lander Santa Mariaren “San Miguel en el País del Bidasoa” idazlana.

“Las cuatro estaciones en el Valle del Baztan” (Diario de noticias, Baztango Herri Unibersitatea. 2006) Lander Santa Mariaren liburua.

Mariano Izetaren ” Baztango kontuak” ( Bilbao Bizkaia Kutxa. 1999) liburua.

Nafarkaria aladizkaria. Mariano Izeta. 1992-08-14

 

Read Full Post »