Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for 2017(e)ko apirila

Apirila iristean, Blogan errepubikaz  (II) eta ondoren etorri zenaz aunitzetan aritu gara, eta hontan ere betiko martxa jarraituko dugu, baina kasu honta, lehenenguari buruz! Lehenengo Errepublikako bitxikeri batzuk ekartzen dugu edo hobe erranda ,bailara hontan  izan ez zen errepublikaz arituko gara

1873ko otsailean Amadeo Savoiakoak abdikatu egin behar izan zuen, zituen arazo politiko eta sozialak eta bere erregetzak zuen oposizio gogorra zela eta, beraz otsailan errepublika ezartzen da. Gobernu berri honen lehenego auteskundeak martxoan egiten dira hain zuzen 10tik 13ra, bakarrik gizonak izanen dute aukera bozkatzeko….beno Baztanen ezta gizonik! Estadu osoan bozkatuko da baina zortzi hautesbarrutietab (distriti elektoralak) ez; Catalunyako Berga, Olot, Puigcerdà, Sort, Tremp eta Nafarroako JOAQUIN ELIOAgoitz , Lizarra eta Baztan . Egun hoietan Maiatzak 12 ain justu Baztandik, Baztango ateatik, Ibañetatik 67 urteko  Joaquín Elío y Ezpeleta jeneral karlista sartzenda ejerzito karlistaren buru eta gerrarako gobernu karlistaren mistroa dena. Baztan zeharkatu eta Donozteben patukodu bere “estado mayo” liberalak desagertu dira Inguruko guztiak Elizondon gongor egin dira. Elizondon Maldonado jenerala ta 1.000 soldadu Karlistea eraso baten beldurrez geldi geldirik irango dute…

Karlistak 1872an altxatu ziren, eta Euskal Herrian apirilarren 22tik gerran daude, hasieran Savoiako Amadeoren gobernuarekin eta orain Errepublikarekin. Hasierako altxamendua txikia izan arren,(gerrilla batzuk altxatzen dira) maiatzaren 2an Karlos VII.a karlisten nagusia, Beratik sartuko da..baina ez du iraungo aunitz zeren 4an berriz hieska iparralderanz abiatuko da.  Baina hilabeteak pasa Amadeoren gobernua gero eta pattal eta ahuliago egonez abendurako altxamendua forma indartzen da. Baztanen kasuan erten ahal da Baztan osoa Karlisten eskuetan dagola Elizondoko fortea edo plaza ezik. Abenduan Dantxarineatik Ollo Bidaurreta brigadierra 27 gizonekin sartu zen, Nafarroako karlisten jenerala izendatu berrie eta bere lana gerrillak biltzea (Endarlatza aldean Santa Kruz apaizaren gerrilla dabiltza) eta ejerzito regular batean bihurtzea izan en da, urte bat ondoren lortua izanen du.

Infantería Republicana Mayo 1873

Errepublikako soldadua

1873 urtera bueltata, Maiatzako hauteskundeak ondoren ekaiana-uztailan errepublika ezartzen da (martxan hasten da). Elio jenerala etorri zenetik dena aldatu da, Baztango karlistak Elizondon, aduanero karlistak izanen dira eta Maldonadoren kolumna Elizondotik ez atratzea lortuko dute. Uztailaren 16an Carlos VII Baztandik sartuko da, (Zugarramurdi-Ibañeta) eta Atxurian Karlisten duten gotorlekuan gaua pastuko du. 12an Gares eroria zen Karlisten eskuetan, 24 Ibero 26 los Arcos 30an Orduña eta pero Gernika, Abuztuan Maldonado errenditu eta tiro bota gabe Elizondo bereganatuko dute. Baztan, Bidasoa eta iaia ia Euskal herria osoa (hiriburuak ezik) Karlista da. Karlista Lizarran jarrikodute bere gortea, hiriburua , lurralde hauetan (Baztan barne) errege bat da nagusi, errepublika ez da ezarriko iñoiz, zeren karlistadaren aferaz, kantonal altxamunduagatik eta Paviako estatu kolpearen ondorioz 1874ko abenduaren 29an Errepublika federala desagertu zen.

RBMSS_151641-1873_08_23_0001

El Cuartel general aldizkaria, azkenak Baaztango Artxuriko gorlekuan imprimitu ziren

Karlistak berriz jaun ta jabe segitzen zuten gure artean, lau diputazioen bidez zergak kobratzen dute, eskolak kontrolatzen dituzte, bere txanponak,  bere egunkaria “Kuartel General” imprimituko dute (azken aleak Baztanen editatuak izanen dira Artxuriako gotorlrkutik), 1975 artio ongi doazte eta Estadu Karlista bat bezala funzionatzen du Euskal Herria, Nafarroa deitutako “Estado Federal Vasco Carlista” barne dago. 24.000 soldaduko jercito bat babesten zun estadua, bakea dago Baztanen eta estadu hortako nagusiak baztandik paso edo ostatua hartuko dute, adibidez Alfonso Karlos Borboikoa eta bere emaztea, Braganzako Maria de las Nieves Baionatik heldu zirela, Lizarraga jenerala eta halakoak.

1875atik aintzin makurtzen hasi zen afera karlistentzat, Alfontsinoak fuerte arituko dira, 120.000 soldadu eta liberal bolondresak kontra eginen diote, baita ere karlistei bere estatua gobernatzea gero eta zaiago izanen zaio, diru biltzea, gastuak…azkenian Lizarra erori ondoren , Tolosatik pastuz, Baztnen babestuz  1876ko otsailaren 28an Luzaidetik Karlos VII alde egin zuen,,,kontatzen dutenez muga pastu besan pronto “bueltatuko naiz” erran zuen…. ia ia Nafarroako Labrit erregea bezala, azken finean erten ahal da heno izan dela Nafarroa aske gobernante duen azken erregea.

Post hau egiteko erabili den materiala.

HISTORIA DEL CARLISMO. Aitzol Altuna Enzunza. Lehoinabarra.blogspot.com.

UDABE, 26 de Junio de 1873. El giro estratégico en el Norte. Pardillan. Humo gris y estandartes.

 Elecciones a Cortes de la Republica, 1 de mayo 1873

 

Advertisements

Read Full Post »

Apirileko lehen asteburuan abiatu zen Baztan-Errekako Laxoa txapelketaren XXXVIII. edizioa. Aurtengoan (2017) hamar talde ariko dira, 6 Doneztebekoak, 2 Iruritakoak eta Arraioz eta Oizko bana. Gaur egun, 1960ko hamarkadan egindako berreskuratze ahaleginari esker Baztango bi herri hoietan laxoa edo joko luzea presentzia du, baina… bazen garai batean Baztango herri guztietan  laxoan aritzen zirela, partidoak, desafioak, eta jolas modukoa normala zen, bederen jaiegunetan.

Guzti hau argi uzten digu  1781ko apirilaren 17ko datarekin duen akta batek. XVIII.mendeko dokumentu hau Oronoz-Mugaire herriko auzotarrek aurkeztutako eskari bat da, eta Bailarako udalari, bake-epaile bezala aritzea edo esku-hartzea eskatzen dute. Afera da herritarrek lekuko famili batekin hauzi batean sartuta daudela….jaiegunetan pilotan jokatzeagatik. Eskaria dio, Oronozko biztanleak eta gazteak bereziki bere plaza publikoan pilotan jokatzeko egoera ez baketsu batean aurkitzen direla (nabarmentzen du soilik jaiegunetana eta ofizio erlijiosoa ospatu ondoren jolasten direla) zeren joanden urtetik ona berritasun arraroarekiko batekin topo egin dira.

Orain dela urte bat, Martín Aldaz eta María Régil senar-emazteak eta Borteneako jabeak direnak , bere zorioneko lortu zuten, Erreinuko Batzorde Erreal eta Gorenak (Real Consejo Supremo) bere alde itea eta bere baratzean eta Borteneako teilatuan sartzen ta gelditzen diren pelotak bereak izateko baimena jaso zuten. Teilatuko tellak  auxten diren eta baratzea hondatzen den aitzakiarekin Borteneneakoak baimena dute, herritarrek pilota berreskuratu nahi badute , pilota hori ordaintzea. Baratzean sartzen edo bidaltzen duten  pilotagatik “marabedi” bat ordaindu beharko dute eta teilatuan gelditzen bada, lau ordea.

Oronoztarrak  berritasun arraro hori ez dela ematen ezta erabiltzen bailarako hamalauetako inongo herrietan, eta pelota bat baratze batean sartzeagatik ez dela  baratzea hondatzen eta gutxiago Borteneako baratzea zeren normalki iñoiz ez dago ezer landua eta dagoenean exkasa da.

Baztango juntak onartzen du, iñoiz ez dela ohiturik izan baratzean edo larre batean sartutako pelota batengatik ordaintzea eta teilatutan gelditzen direnaz, bai aipatzen du badela ohitura Azpilkuetan eta Zigan lau maravedi ordaitzea pilota bidaltzeagatik, gehienbat teilak austeko beldurragatik eta ondoren itexurek agertzea.

Eztakigu Oronoztarrak ordaindu beharko zuten edo ez argi ez bai da gelditzen, baina bitxia da orain dela gutti arte arraroa ez zela desafioetan teilatu, lehio edo sortutako bertze arazo  batengatik (edo kirolarie emateko), atsedenaldian publiko artean eskularroa pasatzea eta hauek sosa pixket uztea.

Baina akta honek argi uzten diguna da, garai haietan Baztango herri guztietan (jaiegunetan eta ofizio erlijiopsoak ospatu ondoren) laxoara jokatzeko ohitura bazela….beno, egia erteko urte hoiei (XVIII. eta XIX. mendeetakoa) laxoaren urrezko urteak bezala ezagutzen da, laxoaren loraldia izan zen, gehien jokatzen zen pilota jokoaren zen eta orduko hartan, Euskal Herri osoan, Errioxan eta Aragoiko zenbait aldetan jokatzen zen.( XX. mendearen hasieran gainbehera etorri zen).

Bortanea gaur egun iritsi zaigu, berriz Oronozko plaza ez! 1847 Iruña-Dantxarinea errepidea egin zutenean, plaza bitan zatitua izan zen, baina hori ez zuen eragin igande atsaldetan ofizio erlijiosua ospatu ondoren laxoa jokatzeko eta ikusteko biltzea.

Post hau egiteko erabili den materiala:

Etnografía bataneada Retazos (1984).Vidal Pérez de Villarreal. Cuadernos de etnología y etnografía de Navarra, , Zº 43, horria153-192

Laxoa: La pelota en la plaza (2010). Tiburcio Arraztoa. Cenlit ediciones.

Read Full Post »