Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for 2017(e)ko martxoa

Ezaguna da Baztan eta Kaputxinoen artean izandako elkarbizitza. 100 urtebaino gehiago gure bailaraan egon dira (Lekauzko kolegioa) eta orrokorrean onura handia ekarri zuten bailarara, fraideak bat egin zuten Baztanekin eta bai kuturalki aunitz daukagu eskertzekoa. Baina arras ezaguna ez dena…XVIII.garren mendean  Kaputxinoak ere egon zirela, kasu hontan Elizondon eta arremana, orokorrean ez zen hain ona izan eta bailara, bere alde egiten zutenak eta bere kontra aritu zutenen artean, banatu zun .

1726an Kaputxinoak bailaren presentzia behar dutela suposatzen dute, hain zuzen “hospizio” bat eta urte hortan, Baztango Junta Generalarekin biltzeko eta fraide hauen intenzioa aipatzeko Jaime de Corella kaputxinoa bidaltzen dute. Bilera hau ez zen eman eta ez zen deus ona atra baina kaputxinoen koskorkeriaz , urte hortako abenduaren 1an bertze bi fraide bidaliko dute eta hontakoan  Juntarekin biltzea, lortuko zuten. Juntak, “diputadu” bat ezik  (Lekauzko Matias de Jauregia) onartzen du ,baina bailarako 14 herriak ( Amaiur Baztanen ez zuen egiten) ados egon behar dira edo baieztatu behar dute, nahi dutela  Elizondon kaputxinok “hospizioa” bat irekitzea.

capuchinos

Fraide kaputxinoak

 

Abenduaren 8an “herri galdeketa” eta botazioak egiten dira; Errazu, Elbete, Elizondo, Irurita, Ziga, Aniz, Berroeta eta Almandoz baiez bozkatzen dute , bertziak Arizkun, Azpilkueta, Lekaroz, Arraioz, Gartzain eta Oronoz kontra egiten dute.

Honekin konten ez egonda, kaputxinoak Iruñeko apezpikuaria behartzen diote hospizioaren sorrerra baimentzea. Apezpikua bailarako errektoren iritzia jakin nahi du,eta hemen ere banaketa ematen da. Ziga, Berroeta, Almandoz, Aniz, Lekaroz, Oronoz, Irurita eta Errazuko elizgizonek diote ez dela arazorik, irekitzea!, Elbetekoa azken momentua irizitz aldatu zuen eta Arizkungoa aipatu zuen ez zela idei ona. Elizondoko errektorea Premostrandarra zena (Urdazubiko monastegiko ordenekoa) aipatu zun “ez zuela kontra egiten ahal beretze elizgizon batzuen aurka….baina…egia dela…bere lana ezinezkoa zela…zeren lur hauek arras zailla dira bizitzeko eta herri  batetik bertzera bide luzeak direla…). Gartzaingoa eta Arraiozkoa hauek ere premostradarrak dira eta  ere uko eginen diote apezpikuaren konsultari.

1727ko lehengo juntan, gauza zikintzen da (1691 eta 1696ko ordenatzetan  zehaztu zen Juntetara soilik 50 persona joaten ahal zirela), Alkatea, idazkaria , 14 herrietako juradoak eta 34 “diputadoak ( Elizondo, Erratzu, Irurita lau dituzte, Arizkun 3 eta Aniz ezik bat zuela, bertze guztiak 2), ia ia eskuetara iristen dira. Bai bozkatu zutenak gehiago izan arren Alkatea eta Idazkaria kontra daude. Azken juntan gelditutakoa ez dago argi, batzuk diote juntan hartan baieztatu zela irekitzea, herrietako botazio soilik iritzia jakiteko zela zioten alde zeudenak, bertziak berriz ,argi gelditu zela herri guztiak ados egon behar zirela ….Kontran daudenak bere arrazoiak erakusten dute; bailara miserian, premia gorrian dagola elikagai gabezia edo eskasia badela diote, baita ere ez direla beharrezkoak “atencio espirituala” auserki badela bailaran, baita ere diote, fraideak elikatzen diren elikagaiak Baztanen ez direla, ardoa ,ogia eta olioa kanpotik ekarri beharko zen. Gosez hilko dira gizagoak! zion Martin Jauregiak…Hospizioaren aldekoak berriz; beharrezkoa da hospizia halakorik ez baida dago zortzi lehuetan, Herritar gehienak nahi dutelako, baita ere zioten bailara ez zela hain “behartsua” eta elikatzen ahal ziela problemarik gabe 12 fraide kaputxinoei.

Horrela joan zen urtea, herrietan  bazarrez batzarrez, eztabaida eztabaidaz, herri batzutan iritzia aldatzen da( Elbete kasuan) edo bederen saiatzen dira alde batekoak eta bertzekoak. 1727ko azaroaren 12an Iruñeko gotzainak ados ez zirenez jartzen lizentzia eman zun Elizondoko Arretxea “jauregian” Kaputxinoen hospizioa sortzea , baina oinik urte batzuk pastuko dira sartu artio zeren batzarreak, hika mikak eta epaiketa batzuk izatea faltako dira.

Kaputxinoen “etsai” nagusia edo prinzipala, Oharriz jauregiko Matias Jauregia genun (Lekauzko diputadoa 1711tik eta alkate eta bailarako kapitan en guerra 1729-31), berarekin zeuden bere hiloba Antonio Aldecoa eta Datue  (Datue jauregikoa) eta Elizondarra izan arren Arizkundik aurka egin zuena ( Pierresenea etxekoa nagusia zen) Elizondotik ez bai zun posible hospizioaren alde bai zegon herria. Hauekin ere Juan Thomas Etxebertzea eskribanoa Martinen lagun fina zena, zegon.

Bailarako bertze eskribanoa kaputxinoen alde zegon, Joseph Narbarte eta aipatzen da, herrie aunitzetan bere alde egon (kaputxinon alde) zirela, honek informazio guzia (iruñatik etortzen zena) “lengua baskongadara” pastu eta zabaldu zuelako, aipazak mezetan irakurtzeko edo ahoz ahoz kontatzeko balio izan zuen eta. Alde ere zegon Alexos de Urrutia elizondarra.

Garai haietan, gaur bezala Baztan kuarteletan banatua zegon, Elizondoko kuartela, Elizondo, Elbete eta Lekaroz osatzen dute eta gastu administratiboak hiru herria artean banatzen dira, horien artean eskolako gastuak, hiru herriak eskola bat bakarra bai dute (Elizondon). 1729ko urtarrilako 25an Alejo Urrutiak Elizondoko juradoa zena, Elbeteko juradoari (Nicolas Amorena) erten dio Elbeteko aurrak ( Elbete irizia aldatu du eta hospizioaren kontra dago) ez zirela onartuak izango Elizondoko eskolan , Amorena kasurik egin gabe edo meatxuari inportanzia eman gabe ez du ezer erten eta biharamunian beti bezala Elbeteko haurralk eskolara joanen dira. Alejok hori ikusita  Enerizko Juan Jose Morales y Valencia maixuari (kasualitatea ematen da maixuaren etxebizitza  Arretxea “jauregian” dagola, eraikinan bertze maisterrak bizi ziren, geletan banatuta bai zegoen) derrigortzen dio Elbeteko haurrak eskolatik atratzea eta kanporatzea, maixua ez da ausartzen hori egitea eta modu txarrez Alejo Urrutiak berberak elbetearrak banan banan eskolatik atrako ditu , baina Lekauzko haurrekin ez da ausartzen, agian Alkatea Martin Jauregia delakoz.

Elbeteko herria kexa bat bidaliko du “Consejo Real”ari eta hemendik,  maixuak Elbeteko haurrak onartzea eta 500 liberako ixuna ordaintzea agitzen dio baita ere Alejori 100 liberako multa ezartzen diote. Handik guttira (Ez dago data argi) 12 fraide kaputxinoak Arretxea “jauregian” sartuko dira, Maixua eta bertze maisterrak (bi famili) etxea utzi beharko dute. Gaueko 10 etan Jauregiko jauana Martin Goienetxe, Narbarteko Joseph eskribau reala eta herriko apaiz batzuk iritsi ziren, maisterrak esnatu eta kanporatu zituztenean, eraikina libre egonda, bi fraide kaputxino agertu ziren eta eskribua jabetza eman zien.

Ondarrian erran behar da, limosna ttika zela (egur gurdiak) edo ez, elikagaiak bazituztela edo ez, bere lana inten ahal zutela edo ez!,,,guztia hau “liatu ” ondoren urte gutti batzuk pastuta, kaputxinoak hospitzioa itxi eta alde egin zuten …ze kuriosoi Lekauzkoak 2003an egin zuten bezala.

Post hau egiteko erabili den materiala

De bazarres y consistorios del Baztán en el siglo XVIII. Claudio Zudaire Huarte.

Cuadernos de etnología y etnografía de Navarra, ISSN 0590-1871,  11. urtea , Zº 32, 1979, horriak. 221-248.

 

 

 

Read Full Post »

Serora lanbide erlijioso historikoa da. Horien eginkizuna hilerriak eta elizak zaintzea izan zen, elizako arropak garbitzea eta apaizak zituen eskumenetako aunitz bere gain hartzen zituzten. Lan ohiengatik zerbait kobratu eta etxea ere jartzen zizaion serorari, ez da zaila Euskal Herriko hainbat herritan, bereziki elizatik gertu Serorarena, Serorategi edo antzekoak aurkitzea.

Serora, emakumezkoa izateaz gain, alargun edo ezkongabea izaten zen. Gainera, parrokia edo elizetakoa herrikoa izan eta gehienetan herriak aukeratua izaten zen, baina…dirudi titulua edo lizentzia izan behar zutela eta… bederen 1626an Baztango serorak, titulo hori ez zuten. Urte hartan Alonso González Leongo kanonigoa,  lurralde hautean hegon zenean eta horretaz konturatu zen, Baztango serorak ez zituzten lizenzia eta… doike! Cristóbal de Torres bikario jenneralari aipatu zion.

Bikarioa, hori jakinda Baztango eta Amaiurko serorak Iruñera deitu zitun, eta aginte bat bidali zien herriko apaezei  erranez, emakume horiek tituloa erakutsi edo bederen izan dutela probatzea artio bere lanetan aritzea debekatua zutela eta ez baldin bazuten, azterketa (ordainduz)  bat pasatu beharko zuten, serora lanetan segitzeko (erran behar Oieregi, Narbarte, Legasa, Sunbilla eta Etxalarreko serorak bai zutela lizentzia).

Zita confirmatzeko Juan Fermin Berasategi notarioa bidaliko dute eta Maiatzako lehengoan Baztango herrietantatik pastuko da akusazio-akatak ematen. Iruritako serora ezik (prozeso guztian ez da agertzen) bertze guztiak zita jasoko dute eta agertu eta bere lizentzia falta azaldu beharko dute. Anizko, Gracia  Joantxotorena eta Berruetako María Hornaetxea, ez dira agertuko eta ez zaio berrio deituko (dirudi serorak izatea uko egin zutela). Elizondoko Maria Azpilkuetak, aipatzen du 30 urte daramala serora lanetan eta bai, hasi zenean…tituloa zeukala, baina denborarekin ez dakiela non ote dagon eta ez duela erakusten ahal, baita aipatzen du hamar urte lanetan aritu ondoren ez dela beharrezkoa tituloa erakustea edo eskatzea, baina pres dagola titulo berri bat lortzea.

Erratzuko serorak, Maria Landibar zerbait antzekoa erten du, sartu zenean zeukala eta orain 70 urtekin ez dela oroitzen non egongo den. Arraiozko Maria Goikoetxeak tituloa ateratzea ez dela oitura bailaran erranez ,exkusatzen da. Arizkungo Estefania Oharritzena elizari zerbitzatzeko serorako abituak hartu zula eta eliza garbitzeko eta ezkila jotzeko ez dela behar ez titulo ez lizenziarik! bolondres moduan egiten bai du. Joana Azpilkuetak (Elbetekoa) antzeko paretzido, ezkilak jotzeko, garbitzeko,eliza kuttuna egoteko ez dela behar paperik! soilik apaizaren onarpena. 28 urteko Mayorako Katalinak, Zigako serorak,  “negoziotan” gutti ulertzen duen emakumea denez, tituloak  auzitegietan atratzen zirela ez zekiela, aitortzen du. Oronozkoa, Catalina Bengotxeak argi uzten du, bailarako ohiturekin izendatua izan zela. Istilarteako Katalina (Lekauzko serora), Iruñara joantea sorteen duen gastuak ta kosteak pagatzea ezinezkoa zaiola aipatuko du, bere lanagatik arras gutti kobratzen du eta Iruñara joatea urte osoko soldata kostatuko zizaion. Baita ere Gartzaingo serorak, Maria Indiarteak bere pobreza azalduz Iruñara joan beharrean hunet etortzea eskatzen du. Prozesuan Ikusiko da Gartzaigoa ez duela soldatarik bere lanagatik eta barriden erremusiñaz (limosnaz) bizitzen dela. Amaiurko Maria Gilomendiaren defentsaz, 40 urteko emakume ezkongabea eta debota zela, limosnaz bizi zela eta bere lana aipagarria zela aipatu zuten.

Almandozko Catalina Etxeberria serorak ez zen agertu, baina honek baimena zuen zeren seroraren lanagatik Almandozko herriakin bertze auzi komplexu batean sartuta omen zegoen. Zurumurruak baziren serora bezala botoak ez zitula betetzen, emakume lixuna zela eta zenbait gizonekin zerikusia zuela. Auzia momentu horretan horrela zegoen, baina dena zurrumurruak ziren, herriak probak ez zitun, eta Serorak bai zeukan lekukoak bere alde egiten zutenak ( Berroetar batzuk).  Almandoztarrak lizentziaren afera aprobetxatuz eta ikusita ez duela lortuko dute Katalina Etxeberriak erabakitzea serora izatea uztea.

Kasu ezberdiña izanen zen bertze Katalina batena, Azpilkuetako Katalina Etxeberena.  Honek bai agertu zen, baina ez bakarrik, gibelean Azpilkueta herriaren babesa zuen eta bikarioak bere lanean muturra sartzeagatik auzitan sartuko da gotzaingoarekin. Serorak  Lekautzekoa bezalaxe (diruaren afera)  Iruñara  examinatzera joatea ukatzen du. Auzia hurte bat iraune du, hasieran azpilkuetarrak  alde izan arren,  hasierako enfasisai putz egingo du, defensa arras kaxkarra izango du, (soilik  testigo bat lortuko du ) eta azkenean auzia galduko du. Zigorra, titula erakutsi artio elizan lan egitea debekatuko diote eta herriak, auziaren gastuak ordaidu beharko du (378 sos).

Lizentizaren auzia segituko,  Adiñeko serorak, Elizondokoa, Erratzukoa (70), Arraiozkoa (60)… lortuko dute Iruñara ez joatea eta herriko apaiza edo norbait bere alde egitearekin nahikoa izanen da, baita ere Iruñara ez joatea Lekauzkoa (39) lortuko du, honen kasuan Elbeteko Simon de Asco escribano errealaren laguntza jaso izanen du. Bertziak beraiek eta lekukoak joan beharko dire Iruñara eta emakume debotak eta bere lanean finak direla defenditu beharko dute. Azkenian aurkeztutako serora guztiak eskatzen dute tituloa merezi dutela eta bikarioak onartzen du, baina sententzia dio tituloa eta auziaren gastuak ordaindu behar dutela.

Lizentzia 18 tarja ( erreal laurden bat)  kostatzen du eta sos hori guztiak ordaidu zuten, baina serora batzuk bertzea baino gehiago kostatuko zai bere lanean segitzea. Elizondokoa auziaren sentenziagatik 27 tarja ordainduko du, Erratzukoa 36,,,eta Zigako serora gaztea  gehiena ordainduko du ain justu 118 tarja, Dirudi  Katalinak, lehenego aldiz auzian agertu zenean bertze izen bat eman zuela eta hori, gauzak zerbai nahastu zuen eta paper berriak egin behar izan ziren.

Post hau egiteko erabili den materiala
Seroras del Baztán en el siglo XVII. Zudaire Huarte, Claudio. Cuadernos de etnología y etnografía de Navarra, no 30 (1978), pags. 435-450.Gobierno de Navarra. Institución Príncipe de Viana, 1978

Read Full Post »