Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for 2017(e)ko otsaila

1890 urtean , baztango udalako sekretarioa Manuel Irigoyen y Olondriz Aniztarra “Noticias y datos estadisticos del noble valle y universidad de Baztan” liburua idatzi zun (2001 an fascimil moduan argitaratu). Baztango balleko historioa idatzi nahi izan zun baina berak zion bezala  balleko “noticias historicas”-en bilduma batean geldituko zaio.

Liburua, Baztango Univeritatearen (unida/ batasuna) azalduko du, armarriaren historioa, hidalgiarekin zerikusia duen sentencia batzuk aipatzen du, dokumentoak, Baztango lurrez, mugaz, noblezia… Urdazubiko monastegiko korrespondientzia batzuk, miserikordiaren sorreraz, Arizkungo kombetuaren lehenengo harria patu zen egunaz…eta amaizeko “Personajes notables naturales y oriundos de Baztan” atalan, Baztandar famatu eta ezagunen zerrenda  aurkezten digu eta doike! den denak, elizgizonak, militarrak, nobleak eta kortean ibilitakoak dira, hau da,  ( Irigoienendako) baztandar arrotasunaren ohinarriak!

Pena!, Irigoienek, Baztango liburu “historiko” hau idazten hari zenean, oinik Manuel Arizkun jaiotzeko, bi urte faltatzia, zeren fijo nago, hala ez baliz, Manuel Arizkun zerrenda hortan agertuko zela, zeren (kopon) baldintza guztiak betezen ditu, aintzinako jauntxo familikoa (noblea), militarra eta kristau martirra….

captura-de-pantalla-2017-02-22-a-las-19-33-31

Manuel Arizkun Moreno. Argazkia martyrs1936.com

 

Manuel Arizkun, 1892ko Apirilaren 22an (Madrilen jaioa, baina jatorriz Erratzutara) sortu zen. Manuel, bere aita Ramon Arizkun Iturralde, bere aitetxi Francisco Arizkun Bereau eta bertze arbasoak bezala, militar karrera eginen du (Arizkun familia, XVIII.mendetik “Puerta de Mayako” gobernadorak ziren eta militarki muga zaintzen dute). Estado Mayorreko komandatea izatea iritsi zen, denbora gehiena Afrikan destinatua egonen da eta  Errepublika  ezartzearekin “Ley de Azañan” baliatuz, ejerzitua utziko du. Azañak, defensa ministro bezala, 1931an ejerzitiua murriztu eta modernizatu nahi du, aldi berean militarrak Errepublikari lealak izateko, Erepublikako legeak eta errepublika defendituko zutela publikoki zin egitea behartzen die …batzuk, Manuelek bezala ez zuten zin egin eta murrizketa hortarako, bolondresak  gise agertu ziren.

Manuelek eta bere emaztea, Iñarbilko Etxenikea jauregiko María Pilar Zozaya Iturralde, bere 9 semekin Iruñara bueltatu ziren. Iruñan emaztearen familia zen gaztelu enparantzako Goienetxen etxean (aunitzetan atraía blog hontan) ezarri ziren. Ez dugu erran, Manuel Arizkun militarra izanez gain, gizon erlijiosoa zela, arras erlijiosoa eta Iruñan, kristautasuna “zabaltzen” edo bultzatzen  arituko da. 1933 an Accion Catolicako zuzendaria dugu, inguruko herrietan hainbat “centro parrokialak” irekiko du, hitzlari lanetan ere arituko da, errepublika laiko batean jaingoikoaren hitza zabalduz….

Azken udak bezala, Arizkun famila Kantabriako Suances herrian oporrak pasten ari dira, baina 1936ko uda, ez da bertziak bezala izango. Uztailaren 18an militar batzuk, Franko generala buru izanez altxatuko dira eta guerra bat hasiko da. Notizia jakin bezain pronto  “Arizkundarrak” Nafarrora bueltatu nahi dute, Kantabria errepublikari leiala da (ez Nafarroa bezala) ta arazoak izaten ahal dute, baina bideaia zaia da, Bizkaia, Gipuzkoa, Araba…ere leialak dira.

Hilabeteak pasten dira, Suances “Frente Popularren” eskuetan dago, Arzikun familia urbiletik begiratua dago, doike! familiako burua militar izandakoa, eskuindarra eta katoliko petoa da. Gainera, abuztuan Errepublikako gobernua erretiroan dauden militarrak errepublikako ejerzitora bueltatzeko eskatzen die, Manuelek ez du eranzuten, horren ondorioz Irailan F.A.I.eko kideak bere etxera iristsiko dira eta ezetzaren zergaitiak eskatuko diote; “Bera militarra eta kristaua zenez,  ejerzito “marxista” baten kidea iñoiz izango zela” eranzungo die. Guzti hau eta interrogatorioan torturatua izan zela,emazteak urte batzuk geroxago aipatukjo du.

Urrian, familiak anonimo bat jasatzen du, erranez “frente poularrak” ikertzen ari diola eta Accion Catolikoaren zuzendaria izatea akaso, arazoak ekartzen ahal diola, kontuz ibiltzeko.

Azaroan 10ren atsaldean, Manuel atxilotua izango zen, Atxiloketa Santanderreko bi poliziak eta Suancesko Frente Popularreko buruzagaia egin zuten. Santanderreko Neila presoindegiara eraman zuten,  bertze militar erretiratu batzuekin batera. Berriz proposatzen zaie  errepublikako ejerzitoan sartzea, beren eskarmentua eta experientzia beharrezkoa dute, baina berriz, bere erlijiotasuna aipatuz ez du bat egiten.

Afera da, bigarren “ez” horrekin, Frente popularra hiltzea erabakitzen du eta bere gorpua Santanderreko badian botako dute. Iparraldeko provinziak, Nazionalak konkistatu ondoren, gorpua berreskuratua izanen da eta Iruñara eramanen dute. Iruñan hasieratik bere erlijiotasunagatik erahil ziotela aipatuko dute, martir bat dela, bere esaien “odio de fe-gatik” hil diotela zabalduko da (ahaztuz, militar gise gobernu legalaren aginte bati bi aldiz uko egin zuela). 1937ko Urrian, Iruñako San Agustin eliza bere hobiratzea eginen diote. Baztanen, Erratzuko herrian ere, bere homenez egun berberan elizkizunak eginen dira eta baita ere Martiaren irudia nabarmenduko dute.

Gorpua, San Agustin eliza berberan  lurra emanen diote eta bere hilobian 1939an, “hasta la sangre, asesinado por odio a su Fe” jartzen duen xafla jarriko dute. Hilarri hori 2006artio Iruñako San Agustin elizan ikusgai zegoen, urte horretan “caballero ejemplar y propagandista del bien” patzen duen bertze xafla batengatik aldatuko dute.

2016k o abenduaren 3an, Santanderreko apezpikua (Manuel Sánchez Monge) aipatu zuen erekizen zela 1936-37 urteetan “gorriak” hil zituzten 80 martiren beatifikazioa eta kanonizazioaren prozesua, eta Doike! hoien artean Manuel Arizkun baztandarra dago…eta beatoa ta militarra ta Arikun familikoa izanez…proposaatzen dut, Irigoienen “baztandar ospesuen” zerreneda berritzea eta zerrendako lehenegoa izan dezala!

Post hau egiteko erabili den materiala:

Read Full Post »

1897ko Otsailak 3an Erratzuko Etxebeltxan etxean Blas Fagoaga Ariztia idazle, elizgizona, euskaltzale fin eta sutsua, euskara irakasle, euskaltzain urgazlea eta filosogia irakaslea  jaio zen.

Gazte zenean eliz ikasketak Iruñean burutu zitun eta 23 urte zuela Iruña bertan apeztu zen (1920). Lau urte geroago Iruñako seminarioko liburuzaina eta irakaslea izanen da. Irakasle bezala, filosogia ((logika, critika eta ontolojia) irakasiz gain, seminaristen euskarazko irakaslea zen, etorkizuneko apaizei eskuara irakasten zien.

captura-de-pantalla-2017-02-08-a-las-20-59-50

Etxebeltxea (Erratzu). Iñaki Caperochipi Photography

Euskaltzale fin eta sutsua,  Nafarroako Aldundiaren euskara Katedra berea zen, euskaltzain urgazlea izan zen eta Euskararen Adiskideak taldekidea ere. Talde honek Iruñean 1925. urtean sortutako elkarte euskaltzalea izan zen eta euskara eta euskal ohiturak sustatzea zuen helburu, euskal jaiak eta euskararen eguna ospatu zituen. (Sortzaileak Jenaro Larratxe, Damaso Intza, Gerardo Valcarlos, Miguel Intxaurrondo, Miguel Esparza, José María de Huarte eta Domingo Beuntza izan ziren).

Idazle bezala, olerkiak idatzi zituen euskaraz zein gaztelaniaz eta 1933an “Euskararen Adiskideak”Iruñean antolatutako sariketa literarioan 200 pezetako lehenbiziko sariaren irabazlea izan zen. Euskal hiztegigintzan, lan aipagarri bat egin zuen: “Azkue’ren iztegi berritu eta osoturako”, Joakin Lizarraga Elkanoko Apaizaren liburu argitaragabekoetatik ateratako hitz saila liburua (1959). Lexikografian ere ibili zen eta “Euskera” aldizkarian baita ere. Azkenik, eta eskakizun praktikoagoetara moldatu beharrez, euskal katekesietan erabilgarria suertatuko zen “Lenbiziko yaunartzerako kristau ikasbidea” izenburuko lana prestatu zigun.

 

Dokumentazio, artxibo eta biltze lanetan ere aritu zen Erratzutarra eta honetan jakinak direnak (federen Antoni Urra Maeztuk)  gehien nabarmentzen duren lana 1962an  titulado “Guía eclesiástica y estado del personal del Obispado de Pamplona el 1 de septiembre de 1904” izenarekin argitaratutako lana da. Lan honetan 1904tik 1962r a Nafarrroan izandako elizgizon euskaldunak eta bere eskuara aztertzen du. Lanan,  nabari da duen amaorrua ikustean nola 58 hurte hoietan nafarroan euskara presencia galdu den. Hori eginen dio dokumentatzea, euskararekin zerikusia duen dokumentuak biltzea, erakustea euskara nafarro osoaren izkuntza dela, bere lana arlo horretan arras garranzitsua izan zen frankismoko garai ilun hoietan.

captura-de-pantalla-2017-02-08-a-las-19-55-51

“proceso matrimonial vasco de Esparza de Galar (1557)” oharpenak.

Adibide hoietako bat da 1961 “Euskara” aldizkarian argitarautako “promesa matrimonial procedente de Esparza de Galar” lana. Artikulo hontan Iruñako artxibo diocesanoan aurkitutako dokumentua ezagutzera ekartzen du, eta (gutti gorabera laburtuz) 1557ko urtean Espartzan (Galarkoan ez Zaraitzun) bi maintalen promes kontatzen digu. Dirudi garai hartan Espartzako jauntxoaren semea, Joanes Ramiriz  etxean dagon Maria Tajonar zerbizariaz maiteminduta dago eta maitasun hori Ramiriztarren artean ez dago ongi ikusita. Aunizetan, Joanes urbildu zaio erranez desiotan dagola eta Mariak erantzuten dio ezkondu artio ez diola jaramonik kasu eginen. Dokumentuan hiru zati ditu, lehenegoan bereaien arteko promesa ageri da, lekukorik  gabe, maitatzen direla eta ezkondu gabe daudenez ez dutela elaziorik izan (ezkontza-eginbideakez dute bete) idatzita dago. Bigarren zatian Santa Luzia egunaren bezpera ematen da, Iruñean eta bi lekukoekin Mariaren izeba eta bertze emakume zahar baten aurrean (Maria Zozaia) bikotea aitortzen du senar emazteak direla eta Maria Tajonar gaua pastu dula bere senarrarekin gau hori eta ondokoa eta ezkontza egin bideak bete dituztela, hori lekukoak baieztatzen dute (adibide bat)

Nic daudacut fede cu emazte arceco alaber cuc arcenauzu senarcat

Galdezen dio lekukoak eta emaztea erantzuten du;

nic alaber arcen caytut”

. Hirugarren zatian berditsua da eta auzitegirako balio du esukara eta latinez dago (adibide bat).

Joannes cuc arcen ducu mary ori cure emaztecat

et prefatus reus respondit

bayez

Promes honekin bikotea lortzen du, bere ezkontza onartzea eta deben aurrean senar emazteak izatea eta Joanes dion bezala “…arcen caytu cu Maria neure emactecat eta egun eta neure vician ez verce emacteric eguiteco pmetacen draucut cu vici careen artean erromaco eche sanduac mandasen duden vecala …eta hala, izan zela  pensatzea federen pollita da.

Dokumentu hau bezala, eskuara herritarren ratea eta bizizan errotuta zegola adierazten zutenak, hainbertze bildu eta erakustera ekarri zuen Blas Fagoagak, adibide guisa ere aipatzen ahal dugu “Pelegrinus dat gaudium apecari ez oroc axeguin ” izenarekin argitaratu zuna. Kasu huntan  1412k o ekaina 12ko datakin, “ultrapuetotako” (iparralde) Ugarcaun herrian (Uharzan gaur egun) Errobi ibaian  errota bat ereikitzeko baimena da. Notarioa Pelegrinus da, eta escribanoa Atahondo izenarekin siñatzen du, eta doike eskuaraz eta latines idatzita dago.

Blas Fagoaga  lan hauen garaian gaixotu zen eta sendatzera edo bederen zerbait lasaigo egoteko, Erratzura bueltau zen, bi urte pastu zitun Baztanen sendatu ezin eta ondarrian 1966.ko ekainaren 22an hil zen.

Post hau egiteko erabili den materiala

“Anotaciones al proceso matrimonial vasco de Esparza de Galar (1557)”.  JM Satrústegui – ‎1977

“Blas Fagoaga Ariztia”. Antonio Urra Maeztu. www.noticiasdenavarra.com

“Miscelanea de textos antiguos vascos” . JM Satrústegui – ‎1991

Read Full Post »