Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for 2017(e)ko urtarrila

Bordatarrak

Amaiur herrian, etxeko armarrietan, Nafarroako Erregeak Lapurdirekiko mugan zuen zaintzailea adierazten duen ezkila eta xake irudia ageri dira, baina baita ere bertze ikurrak ikusten ahal ditugu, hain zuzen Arraztoa palazioako eta  Borda jauregiko ilargi erdi xakedunak (ikur zaharra nafarroan ) . Borda palazioko armarria, harrizko bi leoi gainean dauden bi haurren artean, lau zatitan zatitutako armarria, Bordatarren ilargiakin batera, Arretxea eta Etxenike familien ikurraz gain Baztango xakea, osatzen dute. Armarria aipatzen diguna Bordatarrak (garai hortakoak) ere Baztango bertze famili haudietatik ere zetorrela , Etxenike, Arretxea….denak jauntxoak baina… ez ziren famili hauek bakarrak Bordatarren eskuetan bere ondareak akituko direnak, zeren Amaiurko etxe hortatik, Baztanen izan den famili aberetsena eta garranzi haundienetakoa bat, atrako da.

captura-de-pantalla-2017-01-26-a-las-00-43-29

Amaiurko Borda palazioko armarria.  Argazkia wikipedia

Diotenez, Borda familiaren jatorria Frantzian dago, Nafarroko lehenego errege dinastia franzesakin etorriko ziren (dirudi) eta garaiko momentu batean Amaiurren kokatuko ziren . Dokumentutan agertzen den lehenego Bodatarra amaiurtarra 1545an inguruan jaiotako Juanes de Borda dugu, baina historian nabarmenzen den lehenego Bordatar amauirtarra, Martin de Borda da, 1622 jaioa eta Maria Arretxeakin ( Arretxea etxekoa )  ezkondu zena eta ezkontzarekin Bordatarren mairoazkoa sortuko duena ( maiorazkoari esker lurrak ez ziren zatitzen). Martinei buruz ez dago aunitz idatzita baina bai jakina da negozioak Baionan zuela eta ongi joaten zizaiola, zeren beri buruz dauden dokumentuak maileguak dira, Baztan-Bidasoako jendei dirua uzten zuen. Maiorazko hau, Borda etxea, Arretxea, Etxeberria etxea eta urte batzuk lehenago Jabierko kondeari erositako Arraztoa etxea (hauez gain hainbertze lurraK, etxeak, Baztanen eta Baztandik kanpo). Bitxikeri bezala erran Pilarreko amabirginaren deboziozkoak zirela eta Zaragozako basilikarako 6.000 sos emanez gain  bere etxe ondoan dagon Pilarreko baseliza ereiki zuten.

 

1682an maiorazko oinordekoa (jabegai) bere seme nagusia Juan izendatzen dute. Honek bertz baztandar aunitz bezala Iruñan begibista patzen du eta Baztandarren hidalgia aprobetxatuz bere negozioak hiriburura eta erregeordearen (Nafarroako virreya) inguruan  trasladatzen ditu. Juanek Erratzuko Etxenike jauregiko Maria Etxenikerekin ezkonduko da eta ezkontza honen bidez Maiaren gurasoak hiltzerakoan Etxenikeko ondasunak maiorazkora gehituko ziren.

1700 urtean, Juan  Borda, erreinuko fiskalarekin arazotxo bat du, Iruñan, kale nagusian bi etxe erosi du eta animaliko armarriak jarri ditu, kuartelatuak, etxeniketarren ilargi erdiekin, Arraztoako ilargieerdiek bezalakoak, Arretxearen gaztelua (leinu etxea zenez)…. Fiskaliak dio, bera ez dula eskubiderik armarri hoietarako, ezin dula erabili. Baina prozesu judiziala segidan geldituko da, zeren arazorik gabe bere geneologia  erakutsiko du; Amaiurko Borda, Eskortz eta Arretxea (hau, cabo de armeria zen berriki lortue, leinuetxea) etorriz gain, Goinetxe eta Etxenike (palazioa) familiatik etortzen zen (emaztea).

Horren ondorioz, Juan Borda bertze Baztandar dirudun aunitz bezala, jaiotetxea berrituko du, eta Borda etxea gaur egun duen itxura emanen dio. 1702an Juan eta Pedro Gaztambide aita eta seme lapurtar arginak kontratauko ditu eta  Juan Antonio San Juan erainkin maixuaren planoak segituz Borda eraikitzen hasiko dira. Juan Antonio San Juan garai haietako eraikitzaile famatuenetakoa zen, Baztanen etxe hau eta Lamierritako Etxeberria (Goienetxeren enkargua) ereikiko du. Borda etxe zaharra bota eta Borda etxe berri eta haundiago bat inen dute eta San Juanek Elizondon berriki ereiki den balleko etxean oinarrituko da. Borda etxe berrien, Juanek Iruñan jarri zuen armarrien antzekoa zintzelatzera enkargatuko du (hasieran aipatu duguna), hau da Borda maiorazkoaren armarria.

1709an Juan gaixo zela, Amaiurren herrian  Borda, Etxenike, Arretxea familietako apoderadoak bildu ziren eta  Juanen semea, Juan Tomas Borda Etxenike maiorazkoaren oinordekoa izendatzen dute. Juan Tomas Borda urte bat lehenago Franziska Bertizekin  (Oronozko leinuetxeko alabarekin) ezkondu zen. Aitaren negozioak segituko du eta  Nafarroako koortetan aulki bat lortuz gain (1724), baita ere  Borda etxea, leinuetxean bihurtzea (jauregia) lortuko du. Hau, leinuetxea izatea diruaren bidez lortuko du. 1724an Orreagako kolegiata sute haundi bat jasanen du eta ia ia dena sunsituko da,  garai haietan erreinuko kutxak ez zeuden bere garai honenetan eta kolegita berreiraikitzeko partikularren donazioak hartzera behartuko da Nafarroako kortea. Juan Tomas ezhoizkoa den egoeraz aprobetxatuz diru sorta haundia emanen du (zilarrezko 4.000 erreal)  kolegiata berria ereikitzeko. Garaiko Nafarroako Jose Cepada erregeordea (virey),  diruarena eskertuz eta nabarmenduz jauntxo famili zahar batetatik datorrela, Bordatarren sortetxea, palazio kategoria emanen dio.

XVIII. mendean Bordatarrak  ondasun haundiko familiaz gain, familiako nagusia kortetan ahulkia du, sortetxea jauregia da eta “palacianoak” dira, jauntxoen artean igo dira  eta ia ez dira hidalgo hutsak. Urrengo nagusia Juan Tomasen semea izanen da, Manuel Tomas Borda Bertiz, 1710an Amaiurren sortua baina bere biziza Iruñan egingo zuna. Manuel Tomas 1738an Fermina Josefa Goienetxe Mendinueta iruñatarrarekin ezkondu zen, Fermina Baztandar jatorria zuen eta Pedro Fermin Goinetxeren  alaba zen. Pedro Fermin (blogan berriki ekarri genun) garai haietan Nafarroan zegon gizon garranzisuenetako bat zen, Madrilgo korteakin harremanak estuak zituen, ejerzitoaren suministrazailea zen, Tesoreiaren administrazailea….dena zen Nafarroan eta Juan Tomas bere seme politikoa bihurtu zen. Bien ezkontza, bi maiorazgoak lotu zuten, ezkontzan, bi familiak siñatu zuten Juan Tomasen eta Ferminaren semea izanen zela Borda Goinetxe (izen horrekin handik aintzin) maiorazgoaren oinordekoa. Bordatarra bere aitaginarrebarekin lan egingo du, Goienetxetarren etxean biziko da, 1744an Tesorero de Guerra izendatuko dute, pixkanaka pixkana aitaginarrebaren laguntzarekin Nafarroako gizon garranzisuenetako bat bihurtuko da. Baina zer falata zizaien Bordatarrei bere prestijio soziala haunditzeko? ba… militar orden bateko kidea izendatzea, eta halaxe izan zen, Juan Tomas (militarra izan gabe) Santigo ordeneko ( espainako erregearen zalduna) kidea edo “caballeroa” izan zen, hemen ere, diruaren medioz, beno…. eta familiaren izenagatik. Kontatzen da Madriletik onartzeko  bidali zutela hiru personaBordatarrek Iruñan zeukaten etxetatik pasteko eta baieztatzeko famili nobletik zetorrela eta hauek ikusita harri txuriko bi leoi gainean dauden bi haurren artean, lau zatitan zatitutako armarria; Bordatarren eta Etxeniketarren ilargi erdiak, Arretxea gazteluarekin…Baztango xakeakin, ikusita….famili hoien sortetxera  joan ziren eta hiru “informante” horiek, Erratzu eta Amaiurko herrietan ibili ziren eta  dudarik gabe baieztatu zuten.

Emaztea 1748an hil zen eta bere “progenitorea” eta maixua 1759an…Goienetxe maiorazgoaren nagusia bihurtuko da. Madrileko kortetan aibertzetan egon zen, bai Nafarroko korteko kide gise,bai, Santiagoko zaldun gise bezala. Iruñeko alkatea izan zen , Nafarroko ejerzitoaren buru…erten ahal da garaiko kargu politiko guztietatik pastu edo, izan zuen. Juan Tomas 1782an Iruñan zenduko da.

Juan Tomasen semea, Manuel Vicente Borda Goienetxe, bi maiorazkoak jarauntsi zitun, baita ere bere bertze bir-aitatxiren (Franzisko Mendinueta) ondasunak. Manuel Vicente Bordatarren ain ongi joan zizaien ezkontza politikarekin jarraituz…jatorrizko famili baztandar batekin ezkonduko da, ain justu  Madrilgo Maria Antonia Goienetxe Indaburuarekin (Juan de Goienetxe ezagunaren iloba zen).

Ezkontza hau, ezkontz haundia izan zen, bi famili haundia batu ziren erten da Maria Antoniaren dotea 1.051.973 ko reales de vellon izan zirela. Dirua aparte arte lanak, txinako porzelanak, bohemiako cristaleria,,,,ekarri zun Maria Antonia. Manuel Vicente familiako kargo berak manten du zun , “oidor de comptos” erreinuko tesorero jenerala…eta bitxikeri bezala hiru urtez Amaiurko capitan de armas izendatu zute,,,erran behar, bakarrik kargua hartzeko egunean agertu zela Amaiurtik, beno gaixo zela ta hiltzera ere Amaiurrera urbildu zen.

Ondasun guztia eta maiorazkoak bere semea Miguel Joseri pastu zen, kasu ematen da semea adin gabea zela eta bere ama Maria Antonia Indaburu kudeatu zuen. Bada ezpada maiorazkoetako apoderadoreak ondasunen inbentarioa bat eskatu zuten eta jakin denez inbettario hori, urte terdi bat itea kostatu zun; Amaiurko Borda, Arretxea, Arraztoa, Txipitxoenea, Errekaldea, Gartzaingo haibat etxe, Etxenike jauregia, Iganzin, Elizondoko Istekoenea jauregia….Iruñan Goienetxetarren etxeak, Madrilen etxe pare batzuk…Holandako tapizak, txinatar porzelana, Damaskoko ohilak, turkiako armak, Marfileko eskulturak, Murilloko koadroak, zedazko jantziak, urrezko hariz jositako matelak…pile eta pile liburuak, bitxiak, perlazkoak, gemak….

captura-de-pantalla-2017-01-26-a-las-00-49-21

Amaiurko Borda jauregia Bordatarren sortetxea. Argazkia wikipedia

Miguel Jose Borda Goienetxe, baztandar endogamia jarraituz, Elizondoko Javiera Arizkun Dolarrearekin ezkondu zen. Javiera, Pedro Javier Arizkun Bordaren alaba zen, eta honek “puerto de Mayako” gobernazailea izanez gain Elizondoko Arozarena jauregiko nagusia zen (Miguel Arizkun, Arizkuneneako jaunaren biloba). Miguel Jose Borda,  bertze bordatarren pausuak segitu zun, kortetan ahulkia izanez, ejerzitoaren hornitzailea, camara de composko ministroa…… baina ez zun suerte haundia izan. Familiari, zor haundi batzuk agertu zizaion, eta jabetzak saltzen hasiko da, Konbentzio gerran, bere Baztango lurretako ondasun batzuk suntsituak eta erreak izan ziren eta gero, urte batzuk geroxago, fratzestadetan (Napoleon ejerzitoaren aurkako gerran, baita ere independentzia gerra deituan) galera haundiak ere jasan zituen. Gerra hortan, Napoleonen ejerzitua uzten duen azken hiria Iruña da, Gerra hasieratik frantsak egon dira, Bordatarren etxean “rango” haundiko ofizialak ostatua hartu dute, etxen hartuz gain ofizialak eta tropak elikatu ditu (elikagaiak eta bolbora ornitzen zuten ejerzitoari) eta doike, ihesaldian frantsak fakturak ordainfu gabe joango dire. 1808 an Amaiurko Borda jauregia ere, okupatua izanen da.

1836an Miguel Jose Borda Goinetxe zenduko zen, ez zun semerik (izan zituzten bi semeak hilak zeuden) berarekin, Borda familia eta maiorazkoa desagertu ziren.

Post hau egiteko erabili den materiala.

La casa, la familia y los negocios en el siglo XVIII: Los Borda de Maya (Baztan). Pilar Andueza Unanua. ISSN 0032-8472, nº 66, Nº 235, 2005,

Genealogia del palacio de Borda euskalnet.net

Read Full Post »

Gamazada, XIX. mendeko Nafarroa Garaian izan zen herri matxinada bat da. Sagastaren gobernuaren Ogasun Ministroak, German Gamazo liberalak zena, 1841eko Lege Hitzartuak ezarritako zerga-araubide forala ezereztatzea saiatu zenean sortu zen herri mugimendu izan zen. 1893 eta 1894 urteetan Nafarroa Garaian, bai herriaren, bai erakundeen mobilizazio orokorrak manifestazioak eta sinadura bilketak eragin zituen. Iruñean, 1893ko ekainaren 4an, Gamazoren neurriaren aurkako manifestazio batek estamendu eta ideologia guztietako 15.000 lagun baino gehiago bildu zituen kaleetan, Nafarroan ordura arte izandako manifestaziorik handiena izan zen.

 

Erakundeek 120.000 sinadura inguru bildu zituzten neurriaren aurka, Nafarroa Garaiak 300.000 biztanle izanik. Hala ere, ezin izan zuten neurria baliogabe utzi, baina ministroak kargua utzi zuenez, legea ez zen inoiz indarrean jarri. Foruen defentsak Hegoaldeko herrialde guztien batasuna indartu zuen, bai eta Laurak Bat goiburua ere, bizkaitarrak, gipuzkoarrak eta arabartarrak “gamazadaren” alde agertu bai ziren. Adibide gise, 1894ko otsailaren 18an Nafarroako Castejón udalerrian, lortutakoa ospatzeko  manifestazio masibo eta erraldoi bat antolatu zen. Hori dela eta, Arana Goiri anaiak eta abertzale talde batekin Bilbotik Iruñera ailegatu zen. Arana anaien talde abertzale hau manifestazio hartara batu eta bizkaitarrek nafarrenganako elkartasuna adierazten zuen honako esaldia zeraman pankarta  erakutsi zuten:

< Jaun-Goikua eta Lagi-Zarra. – Bizkaitarrak agur eiten deutse Naparrei>

monumento-a-los-fueros-3

Foruen monumentua eraikitzen. Argazkia gerindabai.blogspot.com hartuta

 

Horrela zela ta, Gamazada goresteko, Nafarroa Garaiko herri eta hiri aunitzek kale eta plaza nagusiei Foruak izena jarri zieten (Elizondoren kasua). Iruñean bertan, Sarasate pasealekuan Foruen monumentua eraiki zen, nafar askatasuna gogoratzeko, Nafarroako Jauregiaren ondoan….eta…doike…bai monumento hau eraikitzeko eta aurrera ateratzeko    sortu zen batzordeko lehendakaria eta 1893an Iruñan izandako kristoneko manifestazioaren antolakuntzaz  harduratu zen lan taldearen lehendakaria… baztandar bat izan zen, Fermin Iñarra Etxenike elizondarra ain zuzen.

 

Fermin Iñarra, Elizondon sortutako politikaria izan zen, nahiz eta zuzenbide ikasketak egin zun eta letradoz eta epailez lan egin. Ferminen aita, Pedro Martín Iñarra Ezkurra elizondarra zen (bere anaia Juan Bernado Iñarra Ezkurra diputatu forala zen), amak berriz,  Luisa Echenique Garmendia urdazubitarra zen ( Bruno Etxenike idazle eta Napoleon prizipearen laguntzailaren arreba zen).

Fermin, gaztetik politikaren interesa piztua zuen, 20 urtekin berriki erail zuten Prim generalaren ( Espainako presidentea) omenez estatua bat altxatzeko 10 erreal dohaintzan eman zuen. Baina garai haietan bere ideologia ez zegon zehaztua, soilik argi zegon, Antikarlista zela ( azken karlistadan junta karlistak familiari Baztango ondasunak bahitu zizkioten) …baina… liberalentzan konsebadorea zen, konsebadorentzat …pixket liberala, horrez gain euskaroa zen, “Asociación Euskara”-ren kide fundatzailea eta idazkaria izan zen eta euskalduna zenez, garaiko Abadiek sortutako “lore joko“-en antolatzailea eta epailea izan zen.

1881an Aoizen, ordezko epaile bezala aurkitzen dugu. Han, María Pilar Ruiz Sudor aoiztarra ezagutu eta ezkonduko da. Maria Pilar, Teodoro Ruiz Buelta foru ahaldunaren alaba zen. 1883an foru ahalduna (diputatu forala) aukeratu atrako da (baina urte bat barru dimitituko du). 1885ko hauteskundetan bere aurkaria zen Genaro Martín Villoch euskaroa irabaziz berriz ahaldun gise aukeratua izan zen. Garai hauetan familia Iruñan ezartzen dute bizitokia eta hiriko gizon nabarmenduenetako bat bihurtuko da.

1993an Nuevo Casinoko lehendakaria da eta hau, aistion aipatu dugun bezala aukera emanen dio, Gamazoren aurkako Iruñan izan zen manifestazioaren batzorde antolatzailearen lehendakaria izatea  eta “Foruen estatua-ren” batzorde exekutiboaren lehendakaria izatea ere.

1900 “Asociacion de Catolicos”-eko baztordekidea da, 1907ko Espainiar Kortetako auteskundetarako Rodezno konde karlistari babesa eta laguntza emanen dio. Baina gazte garaian bezala, ibilbide independientea eramaten segitu zun, konserbadoren, liberalen eta euskaroen artean kulunkatuz eta bere azken eguneetan  “egurra” toki guztietik ematen zioten. Karlista joera zeukan “El Pensamiento Navarro” aldizkaria, gaztetasunaren anti-karlismoa berrpiztu zizaiola baieztatzen zun, bertzealdetik, alderdi liberaleko “El Democrata Navarro” egunkariak, anti-liberal bat zela zion!, berriz… Euzko Alderdi Jeltzalearen “Napartarra” bere “navarrismoa” eta euskal kulturaren konpromisoa nabarmen du zun.

Fermim Iñarra Etxenike 1911 ren urtarrilaren 12an, Donostin hilko da.

Post hau egiteko erabili den materiala

Fermín Iñarra Echenique. Auñamendi Eusko Entziklopedia. www.euskomedia.org 

“Diccionario Biografico de los Diputados Forales de Navarra (1840-1931)” . Nafarroako Gobernua (1996) liburua. Angel García Sanz Marcotegui.

http://www.wikipedia.org. Gamazada wikia

Read Full Post »