Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for 2016(e)ko abendua

Espaniar zinea  gustukoa duena, ezaguna eginen zaio Luis Cigues izna. Cigues jauna,  2.002ko abenduarean 11an 81 urtekin zen du zen aktore (sekundario) ezagun ta ospetsu bat zen. bere azken pelikula “La gran aventura de Mortadelo y Filemon” izan zen, baina “frikiak” (neuk) “El milagro de P.Tinto” pelikulagatik oroituko gara, nahiz eta 1996an ” actor de reparto gise Goya sari bat irabazi zuen.

captura-de-pantalla-2016-12-28-a-las-18-20-13

Luis Cigues 1921KO maiatzaren 10an Madrilen jaio zen, Bere aita politikari errepublikarra zen eta bere ama Azorin idazlearen arreba. Nazionalak 1936ko uztailan altxatzen direnean Luis 15 ditu eta ere aita Avilako gobernadorea da. Aita urte hortako abuztuaren 30an fusilatuko dute, amak eta arrebak, familia deus gabe gelditu zela ta konbentu batean sartuko dira, Luis eta bere anaia, derrigorrez fraide monastegi batean sortuko dituzte.

18 urte bete zula, monastegian fraidearako segitzea edo… reketeen ” Tercio de Orden y Policía ” sartzea aukera ematen diote. Fraide izatea ez zuenez nahi “polize” gise Baztanera bidaltzen diote.

Gerra amaitzekotan dago (6 hilabete faltazen dira), baina Baztanen altxamenduatik, hasiera hasieratik Antonio Virseis kapitainaren errekete kompania dago.  1936ko uztailan  Cañas Komandanteak, Elizondon, inguruan bildutako bolondresekin “Destacamento de Elizondo y fronteras” errekete destakamendua osatuko du eta agintea Virseis kapitanainari emanen dio. Gerra hasieran. destacamentua nazionalak Endarlatza bereganatu ondoren  zainzea izanen du buru (Endarlatzako karabineroak en zuten ados e gin altxamenduarekin eta faszistei aire e gin zieten Endarlatzako postuan). Baina, Irunen nazionalen garaipenarekin mugak babestera bueltatuko dira eta horrela egonen dira gerra osan. Destakamendu hau “Tercio de Nuestra Señora de Roncesvalles-Fronteras” -kin batera Endarlatza eta Orreagako arteko muga zainduko dute, horretarako 80 errekete izanen dita.

captura-de-pantalla-2016-12-28-a-las-18-09-06

Erreketeak Arizkunenea aurrean, aragazkiko gibelan bolondresen izenak agertzen dira. Argazkia http://www.todocoleccion.net

Destacamento de Elizondo y fronteras hasieran inguruko jendekin sortu arren pixkanaka pixkana kanpotarrez beteko da. kataluniar karlista  aunitz, kataluina utzi Franziara pastu eta Dantxarinetik sartzén ziren, kataluniar hauek “nuestra señora de Monserrat” terzioa sortu arte Elizondoko destakamenduan agoten ziren.  Urtea pastuta ta guerra urruntzen ari zenenan Mugako destakamenduan tokikoak soilik adineko bolondresak ziren (gazteak frentera eramanen dute). Bukaeran eta gerra finkatutazegoenean  Luis Cigues bezalako kanpotik etorriko “bolondreasak” destakamendua osatuko dute.

Luis Ciguesek 1999an El Pais egunkarian  argitaratutako “La portentosa biografía de Luis Cigues” elkarrrizketan, aipatuko du “Así que nos fuimos […] A Elizondo, con los requetés, a andar las vías del tren por si había petardos, y a cerrar los burdeles que viéramos abiertos” hora bai zen teneore hortan destakamenduko lan bakarra, mugak militarrak, guardia zibilak zaizen bai zuten ere.

Destakamendu honez gain, gerra hasieran “Tercio de Elizondo” izeneko terzio bat bazen ere. Erran behar “terzio” hau ez zela en Baztandarrez ezta Elizondarrez osatutata, baizik Artajona Larraga eta inguru hoietako bolondresakin osatua zegon. Terzio hau hasieran ez zuen izena, bere capitainaren izenarekin ezaguzen zen “Compañia del Capitan Laureano Valenzuela. Baina Uztailaren 20an Lesakako terziarekin batera Endarlatzan borrokatzen zeuden ia. Lesakako Terzioa Lizarraztarrez osatua zegon eta egun bat lehenago Lesakako herrian gerrarekin lehenego kontaktua izan zutenez , herri hortako izena hartu zuten.  Valenzuelaren konpañia, Lesakako terzioa gise “Tercio de Vera” izena hartuko du herri hortan hauek izan bai zuten lehenengo kontaktua…baina Endarlatzako bataila akitu ondoren “Terzio de Elizondo” izena hartuko dute. Dirudi Iruñatik frenterako bidean, Mugairen atsedena hartu zutela eta Capitaina eta mandoak Elizondora joan zirela eta doike Arizkunenea bisitatu zuten, han izan bai zen 1834ko uztailaren 12an On Karlos eta Zumalakarregi jeneralak “Elizondok manifestua” batera idatzi zuten tokia….«Españoles: mostraos dóciles a la voz de la razón y de la justicia. Economicemos la sangre española» hasten zen manifestua… eta doike ! Valenzuelari bere konpañiarako  Elizondo izena aproposagoa irudituko zizaion.

Elizondoko terzioa eta Lesakakoa gipuzkoa pastu eta Bilbon arituko dira, baita ere Asturiasen. Iparraldeko frentea lasaitu zenean bi terzioak San Fermin compañiarekin batera “Tercio de San Fermin ” osatuko dute.

Post hau egiteko erabile den materiala

COMPAÑÍA DEL CAPITÁN VISIERS.www.requetes.com

TERCIO DE ELIZONDO O TERCIO DE VERA o (Compañía del Capitán Valenzuela). www.requetes.com

TERCIO DE REQUETÉS DE SAN FERMÍN.www.requetes.com

“Las portentosas memorias de Luis Ciges”. Miguel Mora. 1999-1-17. elpais.com

Luis Ciges. wikipedia.org

Advertisements

Read Full Post »

Kondestablea.

Kondestablea edo AMAIAUR: AZKEN GAZTELUA titulua eramaten ahal zuen abenduko post hau, kondestrableko jauregiaz eta han  ikusgai den erakusketari buruz doa ta.

Urriaren 29tik urtarrilaren bitarte, Amaiur azken gaztelua izenburupean, gazteluari buruzko erakusketa antolatu du Iruñeko Udalak, Aranzadi zientzia elkartearen laguntzarekin. Gazteluari buruzko lehen erakusketa da eta indusketako azken urteetan aurkitutako arrasto arkeologikoak ikusteko aukera dago; ezpata, kañoi bolak, teilak….

amaiur

Erakusketako kartela

Kondestablearen atarian (zaguan)sarreran, setioaren garaitik 1982raino idazleek gazteluari buruz idatzi dituzten pasarteak jasoko ditu erakusketak: Jose Maria Jimeno Jurio (Amaiur sinbolo de Navarra erran zuna), Lauaxeta (Gaztelu baltza olerkiaren sortzailea), Arturo Kanpion, Serapio Esparza, Julio Altadill… Konkista garaiko  gaztelu barrukoen eskutitze, sensazioa ‘Hau bukatu da, gu gara azkenak, akabo’»…

Larrainen (patioan), erakusketaren bigarren zatian, gazteluari buruzko artisten begirada jasotzen du, Landaren ilustrazioak, Martintxo Altzuelaren marrazkiak, urmargoak, grabatuak…. nabarmenduz Xabier Morrasen “Heroes anonimos navarros” margolan ikusgarria. Eta irugarren aretoak ikuspegi historikoa jasoko du. Hala nola Erdi Aroan Nafarroan gazteluetan egin ohi zen bizimodua azalduko da. Konkistaren garaiak izango du protagonismo berezia, eta indusketetan jasotako arrastoak erakusten dira, harri azpian, Aranzadikoak topatuko ezpata osoa, artilleria zatiak, zeramika zatiak eta aizkora bat. Ezpatari buruz erran, normalki aurkitzen dituzten ezpatak hil ospakizunen testuinguruetan izan dira, jauntxoak bere ezpatarekin lurperatuta. Amaiurren, aldiz, aurkitu zen ezpata gerra testuinguruan izan da.

Guzti hau toki paregabe batean, Kondestablearen jauregian , paregabea eta bitxia! historioki begiratzen badugu!.

Eraikina, kale Nagusiaren eta Jarauta kalearen arteko elkargunean dagoen eraikin historikoaz gain,  XVI. mendeko Iruñeko arkitektura zibilaren adierazgarri bakarra da eta izena dion bezala Nafarroako kondestablearen jauregi-etxea izan zen. 1548. urtean, Luis Beaumontekoak, Leringo IV. kondea eta Nafarroako kondestablea, kale Nagusiko kantoian zegoen bere etxea handitzeko asmoarekin, elkarren ondoan zeuden 4 etxe erosi zituen. Erran behar Kondestablearen titulua XV. mendearen lehen herenetik dator eta erregeren estandartea eramateko ardura zuten nobleak deitzeko erabiltzen zen.

Lehengogo kondea Luis Behamout 1412an Lerinen jaio zen eta Nafarroako Karlos III.ren  Juana sasi-alabarekinezkondu zen, errege berberak 1424an beraientzat Leringon kondarria sortu zuela eta Luiseri kondestablea izendatu zun. Bianako principearen alde egin zuen. 1451 preso hartu zioten eta Aragoiko Juan II. ren (Bianako prinzipearen aita) prisionero bezala 1460an hilko zen.

Bigarren kondea, Luis Behamunen semea izan zen baita ere Luis izenekoa, eta aitak preso hartua izan zenean bera gelditu zen Behamundarren bandoaren buru gise. 1464an Tarragonako trataua sinatu ondoren, armak uzten dita eta Aragoiko Juan II oinperatzen da, hauxe da Behamondarrak bandoz aldatzen dute eta Foixko Leonorrek (garai hoietan Nafarroko erresumerako jaurenslea) errebeldian izendatuko dio. 1500 zela eta Nafarroako erre berrien  Nafarroko Catalina eta Albreteko Joan III koronatze eguna zela ta, Leringo kondeari bere  jabetzak bueltatzen zaio eta baita ere kondestable tituloa.

Honen semea,  Luis Behamount Leringo III kondea, berriz ere 1506an kondestable tiruloa galduko du, Albret erregea bere aurkako jabezetan  fuerte ariko zen zeren  leringo III kondea Nafarroko erregen aurka asiera asieratik egonen da. Eta berriz titulo ta lurrik gabe  bere kuñatua den Aragoiko Fernando IIren oinetan babestuko da.1512an, Aragoiko Fernandoren tropekin eta Albako II. dukaren eskutik nafarroan sartzen da eta konkistan parte nabarmena izanen du. 1524an berreskuratuko ditu bere lurrak eta baita ere kondestable tituloa. 1530 bere semea Luis Behamount, Leringo IV kondean bihurtuko da.

iruna3

Gaztelu abesbatza kantari kondestablean.

Aipatu dugón bezala urte batzuk geroxago Leringo IV Kondea, Kondestable jauregia ereiko du. Eraikin hortan Brianda de Behamont,  Leringo V kontesa, biziko da. Brianda,  Albako II. dukearen seme batekin ezkonduko da, bikote honen semea, Antonio Álvarez de Toledo y Beaumont, izango da; Albako V dukea, Huéscarko II.dukea,  Leríngo IV. kondea eta Nafarroako kondestablea……ta kondado  ta markesado gehiagoen titulo eta grande de españa ere izango da.

Mende batzuk geroxago, Españako hundi honen sortetxean, bere zilborran, bere bihotzean, sustraietan…. bere bi aitetxiak odolez eta sarraskien bidez menderatuak izan zirenak….Nafarroko heroi gisa agertzen dire margolan ikusgari batean, bere aitetxieen aurka altaxtutako ezpata ikusgai dago, Amaiurren erreinu independiente bat defenditu zutenei , baztandarrak, Napartartarrek, Amaiurko gaztelu abesbatzaren medioz, kantuz omendu eta oroituak izan dituzte….erakusketan egon ninzen, ilustrazio majiko eta zerba fantastiko hoiek ikusten nuen bitartean eta jakinda non nengoen…..sensazioa ederra izan nuen…. bortzeun urte ondoren, …azkenian irabazi dugula… sentitu nun!!!….

Gora Amaiurko heroi anonimoak

Post hau egiteko erabili den informazioa.

Kondestablearen jauregia. turismo.navarra.es

Amaiurko gaztelu beltza, sinbolo zena harri azpitik altxatuta. Berriko artikula. Joxean Senar. 2016-09-17

Luis de Beaumont. Wikipedia

Los condes de Lerin (I) Nabarralde.con. Iñigo Saldise

Read Full Post »