Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for 2016(e)ko azaroa

Nafarroa bat, baina ezberdiña, klima aldetik  hezea eta idorra, paisaia aldetik berdea eta marroia…Bata harrizko etxeak haundiak eta bertze eremuan ladrillio edo adobeko etxe ttipiak. Faktore ezberdinak han eta hemen bideratu dute, ohiturak, tradizioak, izaerak…eta baita ere, garai edo modak aparte, arkitektura…Baina batzutan, urrun egon arren eta faktore ezberdiñak izanda, gauz berbera aurkitu edo ereike izan d…Subizako jaurgia bezala-

Subizako Jauregia, izen berberako herrian dagon jauregia eta leinuetxea da. Subiza Iruñerrian dago eta jauregia inguru hortan dauden bertze jauregiekin arkitektura, estiloa eta estruktura aldetik ez du zerikusirik, ezberdiña da, arras ezberdiña…erten dute “mendialdelko” palazioa dela, erten diote Iruñerriko Baztango jauregia!

Egia erteko Jauregia ikusita, argi dago Baztango bi jauregia, burura etortzen zaigula, Erratzuko Iriartea edo Goienetxea eta Iruritako Iriarteko Gastonen dorretxea (plazan berean) biak barrokoak eta biak dirudienez estilo aldetik Oieregiko Reparazea jauregian oinarrituta daudenak, nahiz eta estruktura aldetik dirudi Elizondoko Arizkunenean jatorria dutela.

Bien (Erreparazearekin hiruak) etxaurrearen egitura berdiña da, hiru maila dituen atal nagusia eta hegaletan bi dorre, atarian bi zutabe eta balkoiez betetak. Ezberdintasunak txikiak dira Erratzukoa (XVIII. mendekoa), eta Subizakoa (Oieregikoa ere) atea dintelatua dute eta Gastoneako  irurita arkoduna da.

Berdin berdintsiuak izatea, ez da kasulitatea eta badu bere zergaitia. Iruritakoa eta Erratzuko adar ezberdiñeko famili berberekoak dira; Iriarte-Goienetxe familiakoak…Subizakoa Rada eta Mutiloa familiako izan arren, XVII. mendean gaur egun daukan irudia hartu zuenean,  Goienetxetar bati esker edo bidez izan zen, Pedro Fermin Goineche irunsemeari esker.

Perdro Fermin Goinetxe Iruñan sortu arren jatorriz Baztango Goinetxendarra zen, baina ez  lehen aipatutako leinukoa, ezta ere Ordokiko Goinetxeko adarrekoa, baizik bere aita, Miguel Goienetxe Gartzainen iten duen Burraldea etxekoa (ama ere, Mª Josefa Berazeartea baztandarra zen). Miguel, garai haietan bertze baztandar aunitz bezala, bailara “hidalgia” tituloa ematen ziela ta, Pio Barojak deituko zun “hora Navarra” egitera joanjo zen. Ez Madrilera eta ezta ere indietara, baizik aise urrbilago, Iruñara. Iruña garai hoietan Espainako erreinuan barne zagon arren, oinik erreinu tituloa zeukan (1841 arte) eta Nafarrokoa bireiaren “kortetxoan” bere negoziaok egiten asi zen. Denbora guttin merkatari ezaguna egin zen, Madrileko kortean zeuden bertze famili  baztandarrekin: Medinuetarrak, Arizkungo Goienetxetarrak, Iriartetarrekin, bai erratzukoak eta Gastonekoak, Arizkun eta Aldekoa familiekin…arreman onak eta negoziotan sozioa, egin zen.

Miguel Goinetxe eta Mª Josefa Berazearteak 1694ko uztailan, Iruñan Pedro Fermin semea izan zuten. Pedrok familiako negoziokin segituko du baina baita ere bere kabuz bertze batzuk hartu eta kargu inportanteak izanen ditu. 22 urtekin Nafarroako estafeten eta posten (denborarekin correos izango zena) erreten administrazailea izendatuko diote ( Espainako estafeta eta posten arduradun nagusia Tomas Goinetxe Irigoien baztandarra zen). Negoziotan,1727 bere kuñatua den Franzisko Mendinuetarekin polvoraren negozioan srtzen da, eta ejerzito errealen suministratzailea da. Baita ere egon zen armadako “viveren” negoziotan, 1729 Nafarroako erreinuko Tesorero general en guerra kargua izan zuen ( Ejerzitoari, Nafarroan bai elikagaiak eta polvora berak salduz gain kontuak eramanen zuen), baita ere Nafarroa, Gipuzkua eta Santanderreko “provision de vienes” arduradun nagusioa izanen da, baita ere itsasoko armadara elikagaiak saltzen zien.

Gizon aberatsa eta boteretsua zen, Miguel de Arizkun (Iturbietako markesa, eta Arizkunenea ereiki zuena) laguna ta sozio izan zen, baita ere Arizkungoa zen  Juan Bautista Iturralde (Murilloko kondea) haziendako ministroaren urbilekoa zen. Bi huekin bai Arizkunenea jauregian eta bai Arizkungo komentuaren ereikitzearen atzean egon zen, biek kanpoan zeudenez berak kontuen ardura eraman zuen.

Pedro Fermin Goinetxe 1717an Mª Josefa Mendinueta Elizondarrarekin ezkonduko da eta bi alaba izanen dute, Fermina Josefa Benardina eta Joaquina Vicenta. 1738an alaba nagusia Amaiurko Manuel Tomas Borda gaztearekin ezkontzen da, Borda-Goienetxe familiak elkartuz eta negozioak sendotuz!. Bikote hau, lau seme alabak izanen ditu, mutikoa Joakin Vicente Borda Goinetxe bi familiako negozioak heredatu zun bertzia (bi neska, laugarrena haurzaroan hil bai zen) noblezia titulua zeukaten familiekin ezkondu zuten. Horrela da, Mª Josefa Borda Goinetxe (Pedro Fermin Goienetxeren hiloba nagusia) Subizako jauregiko jaureslea (heredero) zen Joakin de Rada eta Mutiloarekin 1763ko apirilaren 17an ezkonduko dutela. Rada famila, izen haundiko familia zen, “zahar nominakoa” zen. Hauxe da, Subizako leinuetxea (cabo de armeria) Nafarraoako konkista baino lehenagoa zen ( Gongora familia garai haietan, gero Mutilakoak eta ezkontzaren bidez, azkenian Radatarrena) eta Subizako leinetxearen jaunak bezala, Nafarroako korteetan exerlekua zeukaten (militar famili gise). Noblezia zaharra eta burgesia berria junatu ziren, tituloa eta sosa!. Zeren garai haietan, Radatarrak bakarrik izena zuten, garai obeak bizi izanak! eta haien zen jauregia (leinuetxea),  XVIII. mendeko jauregi eder bat baino gehiago, erdiaroko dorretxe zahar ilun eta abandonatua zen.

Jakina zela Radatarrek diruz gaizki zeudela eta Jaurgia zela (tituloa) familia zeukan “ondasun” preziatuna ta bakarra, Pedo Goienetxek bere ilobaren ezkontzaren klausolan idatziko zuen, 14.000 “peso”ak maten duela, Jauregia berritzeko eta garai berriko eraikin ederran bere hiloba bizi  izateko. Aistion ikusia dugun bezala, eraikin modernuak altxatzen experientzia zuela, Subizako jauregiaren berreraikitzearen ardura hartuko zun eta hortarako bere aita zen bailaran berriki ereiki eta berritu ziren jauregien  estiloa kontuan hartuko du, beno Erratzukoaren estiloa kopiatuko du (Reparazeakoa ere), zeren Iruritako Gastonea XIX mendekoa da  zeren Erratzuko Iriarten alaba Gastoenekoekin ezkontzean hauek guttiago ez zela adierazteko, Iriarteko Jauregiaren antzeko etxea eraikin zuten.

Subizako dorretxea 1763ko uztailan bota zuten eta leku berberan urte batzutan, Barroko estiloko jauregi “baztandarra” edo… Erratzuko Goienetxetar antzekoa ereiki zen.

Post hau egiteko erabili den Materiala:

El palacio de Subiza: Un palacio Baztanes en la cuenca de Pamplona“. Pilar Andueza Unanua. Príncipe de Viana, ISSN 0032-8472, Año nº 64, Nº 228, 2003, págs. 59-90.

Read Full Post »

2016ko azaroa

1976koa azaroaren 7an, Urepeleko herria merezitako omenaldia egin behar zion egunean, Xalbador bertsolaria eta artzaia, bihotzekoaz jota hil zen.  Ferdinan Aire Etxart  1920ko ekainaren 19an Urepeleko Xalbadorrenea baserrian jaio zen, sortetxeak eman zizkion “izana eta izena”.

xalbador“Odolaren mintzoa” liburuan, Xalbadorrek aipatzen du, gaztetik kantan zebilela, mezako kantak abesten zitu, nahiz eta ez jakin zer abesten zun (latinez zeuden) gustatzen zizaion kantatzea. Gero ,inguruko artzaiei esker, eskuarazko kantak ikasi zun, “persolariak” sortzen zituztela kanta eder horiek erraten ziote. Berak ez zun garai hoietan “pertsolaririk” zautzen, baina kantak sortzea ederra iduritzen zion. Auzoko artzai batei esker lehenego pausuak eman zun bertsolaritzan, artzai Piarres Bidoandoa izena zun eta bertsotzale porrokatua zen eta  kantu egile pollita ere. Piarres hamalaueko gerlan etzuelakotz parte hartzea nahi, muga pasatu eta “desertor” bezala Elizondon kokatu zen. Halako pertsuzalea zene hegoaldean ahal zuenean pertsularien ondotik ibili zen, .Txirrita eta haren lagunak ezagutzen zituen. Xalbadorrek Piarresetik bertsolaritzatz eta bertsotan aritzea ikasi zun.

Hamasei urtekin lehen bertsua  bota zuen Urepeleko ostatu bateko leiho kanpoaldetik, hemeretzi urte bete zuenean, bi gertakarik jo zioten, aita galdu zuen eta gerla hasi zen Frantzian. Handik goiti ez zuen funtsik kantatu, baina gerlaamaituta Teodoro Hernandorena medikua hasi zen Iparraldean bertsulari gazteak bultzatu nahian eta  Donibane Lohizunen zeingehiagoka bat antolatu zuen eta Xabaldorrei deitu zion. Han Mattin Treku izeneko lapurtarra ezautuko zun.  Geroztik bikotea Euskal Herria herriz-herri, plazaz-plaza, jaialdiz- jaialdi, txapelketaz-txapelketa ibiliko dira . Euskal Herri osoan ezaguna, miretsia eta maitatuak izanen dira bikote bitxioa osatzen bai zuten. Bata haundia eta lerdena, bertzea ttikia eta pottoloa, bata serioa eta bertzea irri arazlea, euskal Kixote eta Santxo deitzen zieten.

1960ko abenduaren 10ean. Bertsolari Txapelketa Nagusiaren III. edizioan  ( II. edizioa 1936an izan zen) parte hartuko zun eta laugarrena geratuko da, 62 eta 65ean hirugarren suertatu zen eta 1967an… txapeldunordea…bertsolaritzaren historian izan den gertakari ospetsuenetako baten protagonista izanda, gainera. Behin ikus-entzuleak aulkietan eseri eta epaileak mahaian jarri ondoren,  epaimahaikideen erabakien emaitza irakurri zuen: Xalbador bertsolaria, Uztapiderekin batera, txapelaren bila lehiatzeko azken fasera iragan zela.

import_12926844_1

Xalbador eta Mattin, Kixote eta Santxo

 

Une hartan, ikus-entzuleen oihu eta txistuek Anoeta pilotalekuko bortz minutuz gaiztotu zuten,  Xalbador sailkatu izanagatik protesta egin zuten.. Jada desadostasun adierazpenak apaltzen zihoazelarik, Uztapide eta Xalbador bertsolariak, mikrofonoen aurrean, isilik ziren. Epaimahaiko kide batek bertsolariei saioa hasteko eskatu zien, baina biek ala biek isilik iraun zuten aldi batez. Azkenean, Uztapidek, oihu eta uluen erdian, aurkezpen bertsoa bota zuen. Ondoren… Xalbadorren txanda iritsi zen, baina hark bere saioa hasterako txistu nahiz txalo ugari entzun ziren, atzera in zun. Azkenean, ikus-entzuleen hotsa baretu zenean,  urepeldarrak bertso gogoangarri, hunkigarri eta mitikoa bota zun

nai-arrebak, ez, otoi, pentsa
neure gustora nagonik,
poz gehiago izango nuen
albotik beha egonik;
zuek ezpazerate kontentu
errua ez daukat, ez, nik:
txistuak jo dituzue bainan
maite zaituztet oraindik!

 

Zuek ezpazerate kontentu, errua ez daukat ni”  esaldira heltzean, bat-bateko txaloaldia sekulakoa izan zen. Bertso horrekin, Xalbadorrek ikus-entzuleak irabaztea lortu zuen. Bere jatorrizko behe-nafarrera alde batera utzita, entzule gehienen euskalkian —gipuzkeraz— moldatu zuen bertso hori, eta horrela haien bihotzetara heltzea lortu.

Xalbadorren bertso horren ostean, entzuleek haserrea eta desadostasuna epaimahaiaren erabakiagatik izan zela ikusarazi nahi izan zuten.  Gainera, epaileei beren haserrea erakusteko aukera ez zuten alferrik galdu: epaimahaiko kide bat zutitu zen batean, ikusleek gogor txistukatu zuten, eta txistualdi hura epaimahaiko kidea pilotalekuko pasabidetik zehar bozkagunera zihoan denbora guztian luzatu zen…Xalbadorri jo zitzaizkion txistuengatik, epaimahaia ez zen ausartu hari txapela ematera. Bertsolariek eta bertsozaleek aibatetan aipatu izan dute geroztik, egun hartan Urepeleko artzainarekin egindako bidegabekeria, txapela merezi zun

Egun hartan, epaimahian, epaile lanetan, bidegabekeri hori posible in zutenen artean baztandar bat bazegoen, Mariano Izeta elizondarra epailea bai zen txapelketa nagusi hortan.

Mariano eta Xalbador zautzen ziren arreman berezia zuten, Marianok aunitz estimatzen zion. Marianok 60 hamarkada hasieratik Elizondoko Triketean bertso saioak antolatzen hai zen eta hasieratik Xalbadorrekin (eta Mattin) kontatu zun. Marianok bertso saio horiek  antolatzeaz gain gai jartzailea izaten zen ere…eta lan honetan zebilela elizondarrak, biok izango zuten aserraldi beroa eta gogorra eman zen.

1970ko ekainaren 17an Elizondoko Antxitonea trinketean izandako bertso saioan, Mariano Izetak gaia paratzerakoan erran zion:

-“Xalbador, Amatxi euskaldun xaar bateri, hiru bertso.

Xalbadorrek ez zuen begi onez ikusi  Izetak paratutako gaia. Xalbador, jendearen aurrean beti serio jarduten bazan ere, hori entzun eta bertzetan baino  serioago jarri zen. Antonio Zabalak “Herria Gogoan” liburuan kontatzen digunez Xalbador pile asertu zen, kopeta ilun begiratu zion elizondarrari. Astebete lehenago Joan Mari Lekuonak Oiartzunen jarritako gai bera eman zion, hiru bertso kanta zitzan..amatxiri. Pasadizo hori kontatzerakoan Xalbadorren jokabide hauxe gogoratzen du Zabalak:

-“Ni ez nintzan Xalbadorren asarreaz batere arritu. Ez baitzuan bere gogoko, gai bera bein baino geiagotan erabiltzea. Askotan entzun izan nion ori. Bide ortatik bertsolaria errexkerira erortzen dala esaten zuan. Berari, aldi bakoitzean esakizun berria billatzea gustatzen zitzaion

Afera da, ekainaren 10an Oiartzunen “amatxiren eskuak” gaia patu ziotela,  zazpi eguneko diferentziarekin, “Amatxi”ri kantatu behar  izan zun eta gai berdina izanik ere kantu ezberdinak izan ziren..Oiartzungo hiru bertsoak ederrak izan ziren ez soilik jendearentzat berarentzat ere, ederrak eta  estimatuak, hain ederrak eta estimatuak, geroxago sei urte barru ain zuzen “Odolaren mintzo”liburuan bilduko zitula, bertze maitatutako bertsoekin batera.

Odolaren mintzoa liburua, 1976ko azaroaren zapian Urepelen aurkeztu behar zen, bere herria omenzen zion egunean, Berak idatzitako liburuan, bere bizitza kontatzen zun, haurtzaroa, bersolaritzan emandako lehe urratsak, bertso saioak…botatako bertso ederenak, doinuak…baina egun hartan, bazkaldu ondoren, gaizki sentitzen zela erretiratu zen. Urepeleko eskolako gela batean etzan zen eta ia Xalbadorrek ez zen gehiago altxatuko.

Post hau egiteko erabili den materiala“Herria gohoan”, Auspoa 1982 (.pdf)

“Mattin eta Xalbador”. Antonio Zabala-Joxemari Iriondo.Auspoa 2006 (.pdf)
Aire, Fernando “Xalbador”

“Odolaren mintzoa” . Ferdinand Aire, Xalbador. Sendoa ; Gipuzkoako Foru Aldundia, Kultura Zuzendaritza Nagusia = Diputación Foral de Gipuzkoa, Dirección General de Cultura, 2004

Read Full Post »