Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for 2016(e)ko urria

Hiriko lagun argazkilari batek, Baztango paisaia ikusita, erran zidan, hemen argazkilaria eta argazkitzale izatea errexa zela eta ulertzen zula zergaitia ainbertze argazkitzale izatea aranan. Berarekin ados egon ez arren, egia da afizio ofizio-afizio hontan akaso bailara zerikusia izanen du eta igual horretaz, ez soilik orain, baizik “betidanik” argazkilariak eta argazkitzaleak izan dira.

1887 tik Felix Mena Martin, hasieran argazkilari ibiltari gise eta gero Elizondon estudio propiokin izanen dugu, baita ere XX.mende hasieran Franzisko Etxenike Antxorena elizondarrak  argazkigintza artistikoarekiko interesa agertu zuen (fotografía pictorialista artística mugimenduan) eta garaiko lehiaketa garranzitsu batzutan garaile ateraz, 1907an, Iruñako udalak iragarritako lehengo argazki lehiaketan lehenego domina lortu zun eta urte bat geroago Buenos Aireseko Argazkigintzako Nazioarteko Lehiaketan brontzeko bat.

XX.mende hasierako lehengo hamarkadan bi hauez gain Lekauzeko kolegion argazkilaritza lantzen da, urte haietan Pedro Satue fraile Madrildarra (Pedro Madrid)  Baztango zokoei eta expreski baserriei argazkiak atratzen ibiliko da. Kolegioa, hasieratik bere argazkilaritza tailerra eta errebelatzeko laboratorios izanen du. Llevaneras aitak, departamento horren buru eta arduraduna fray Antonio de Antequera (1854-1937) izendatuko du. Honek argazkilaritza Iruñan eta Donostin ikasita, garaiako tailer aurreratua eta modernu bat Lekauzeko kolegioan sortzea lortuko du: Karl Zeis alemaniar markako kamarak, ainbertze lente ezberdin, eta errebelatzeko behar ziren ixuriak,  kristalak eta plakak (gerorago paperak) zituzten.

Pedro Satué Blancok 1880ko urtarrilaren 31an Madrilen jaio zen, 1893an 13 urte zuela aita zendu zela ta, amak, Nafarroko iparraldean, Lekaroz izeneko herrian sortu berria zen kaputxinoen kolegioan interno gise sartu zion. Pedrok, gaztetik  Krishaber sindromea zuen (hyperesthesia, zentzumen ilusio eta zorabioak manifestuak,takikardia) eta medikuak gaixotasun hauek zuten gaixuei gauz lasaiak itea errekomendatzen zieten, eta margolaritza eta kantuarekin batera fray Antonio Antequeraren argazki tailerran akitu zuen, (erran behar margolari ona izan zela eta lekauzen baziren mural eta kuadro aunitz bera margotu zuela, Murilloren kopista garranzitsuenetatik bat izan zen ere).

captura-de-pantalla-2016-10-26-a-las-18-16-06

Fr. Pedro Madrid (Pedro Satué) “Colegio de Lecaroz desde las huertas” 1910

Pedro Suatek ( Pedro Madrid, fraude izena)  argazkilaritzaren sekretuak ikasteko aukera izan zuen eta, kurso bakoitzeko taldeko argazkiak atratzeaz gain experimentatzen hasi zen ere, barruko eta kampoko argazkia atratzen zituen plaketan eta hautean  modifikazioak egiten zituen, zerbait margotu edo interesatzen ez zizaion elementuak borratuz!. Garaiko pictorealismora enfokatzen zen ( Franzisko Etxenike bezala). Mugimendu honen plantamentua erten ahal da, irudi bat bere errealitatetik atratzea eda “kaptatzea” dela. : , euritako paisaiak, lainotutako paaisaiak, irudiaren lausotasuna ezaugarri bat zen, baita ere erretatoak,,,hortarako filtroak eta pantallak erabiltzen zire argi-izal jokuak sortzeko eta errebelatzerakoan irudia manipulatzen zuten eta guzti hori, Lekauzeko laboratorioa aukerak ematen zion, experimentatzeko!

Baina, baita ere, kursotako argazki horie esker eta kolegioa promozionatzeko argazkie esker. konposizioan nabarmendu zen, “eszenak” planifikatzen maixu bat izan zen eta bi ezaugarri horiek Baztango baserriak argazkiratzen batu zitun, batu zitun. Baserria, ingurua eta etxaldeko personaiekin eseznak montatzen zituen.

 

1912an, Iruñan, Navas de Tolosako batailaren I.V. mendeaurrea zela ta, hainbat ekitaldi kulturalak ospatu zirenen eta hoietako bat, Patronato Obrero de Bilbao antolatutako   “Certamen Fotográfico Social-a” lehiaketa-erakusketa izan zen eta  ” euskal baserria” izeneko atala zegon . Pedro Madrilek, Baztango herrietako baserriak bisitatu zitun, pilaka argazkia plaketan imprimitu zitun,  ezberdintasun batekin baserritarrak ez zute posatzen soilik baizik bere eguneko lanak iten ageri ziren ( arropa hedatzen, anzarraztelua pasten, larraina garbitzen…). Material guzti horrekin,18×24 cm ko 24 argazki sorta aukeratu eta “Echezarra” izenarekin aurkeztu zuen.

Lehiaketara saraiko izen haundiko argazkilariak; Enrique Guinea, Jesús de Echebarria, Manuel López Miranda eta Santiago Llopis… lanak aurkeztu zuten, Lekauzko kaputxinoa, bi sari garranzisu irabazi zun:  “Caserio Vasco” atalako sari nagusia (250 pta) eta argazkitzale  oberenaren saria (200 pta) Baina dirua aparte, izen bat egin zen, garaiko hainbat errebista ilustratuetan lortutako garaipena atra zen, balio dokumentalaz gain artistiko lana nabarmenduz.

captura-de-pantalla-2016-10-26-a-las-19-22-13

La Hormiga de Oro (kultur errebista) 1912

Argazki albuna interesa haundia piztu zun eta garaiko Etnografia katalogo edo bildumetan agertu zen: “Catálogo Monumental y Artístico de la Provincia de Navarra” (1916) eta  “La Geografía General del País Vasco-Navarro”(1918). Urte batzuk geroago argazki hauek toke nazionalistarekin erabiliko dire baita ere,

Bere lehengo lehiaketa izan zen eta argazkilaritzan segitzea eta experimentatzea animatu zion. 1918am kaputxinoei erten die frailea izatea utzi nahi dula eta joan behar dela (egia erteko Baztango ezetasuna ez zaio ongi etortzen). Madrilera bueltatzen da, berreskuratzen du bere izena Pedro Sauté, (apeza izanez segituko du baina ez frailea) eta argazkilari gise lanean asten da, fotoperiodismoan. Garaiko errebistan lanean arituko da ABC, La Estrella, Blanco y Negro… 1922an Madrileko Real Sociedad Fotográfica sartuko da, 1924 bere estudio propia jarriko du, estudio Fotografia Antsa izena du,….euskarazko “antza” izenetik, oinik biotzean Baztan darama. 20 hamarkada bukaeran aristokatziaren argazkilaria izanen da, erretratuginzan nabarmenfuko da, Alfonso XIII erregeari noizbehinka argazkiratuko dio, Apza izandako ere Madrilgo espektakuloaren mundua argazkiratuko du, Antsa estudiotik cupletistak eta  kantearen artistak  pasatuko dira. Foto Art Ansaren azken argazkia 1932ko Josefina Tapias aktorearen ABCeko portadarako erretratoa da, ez da ezaguzen bertze argazkirik. Pedro Saute 1936n Madrilgo batailan  gerra zibila zela 56 urtekin zendu zen.

Post hau egiteko erabili den materiala

Aproximación a un fotógrafo y pintor desconocido: Fr. Pedro de Madrid, Pedro Satué, Foto Antsa“. José Javier Azanza López. Universidad de Navarra

Read Full Post »

Urriak 12 Spainian festa nazionala da, hispanidadearen eguna bezala zautua, eta, ez aspaldi “dia de la Raza” izenareki ezagutzen zena. Amerikan berriz, ospakizuna ezberdiña da.  Urte auniz “dia de la raza” izan arren,  herrialde batzuk izena aldatuz gain, pentsatzeko garai hauetara moldatuz ospakizuna ere aldatu dute, edo Kuban bezala, ez dute ja ospatzeko beharrik.

Arjentina 2010tik ‘Día del Respeto a la Diversidad Cultural’ izeneko  festa eguna da,  Mexiko eta Kolonbian “dia de la Raza”mantentzen da,  mexikon “raza” mestizo ezaugarria eskuratzen du. Chilen 2000 urtetik “Día del Encuentro de Dos Mundos¨ besta da. Uruguayen ‘Día de las Americas”, Salvadorren Españan bezala”de la Hispanidad”…eta Venezuelan eta Nikaraguan “Día de la resistencia indígena” izeneko fiesta eguna da.

Gaizki pensatuko genuen, koloniazailen aurkako erresistentzia indigena XVI. mendearen bigarren erdian amaitua bezala ematen badugu (garaiko kronikalari eta geroko historiatzaile batzuek bezala), aztekaren hiriburuaren erorialdiarekin. Blogan ikusi dugu nola 100 urte geroago Itzalak aurre egin zietela, eta garai haietan ere Maputxeak hainbertzetan matxinadan altxatu ziren hegoamaerikan, Mexiko aldean 1646, 1650-1652 y 1684-1690 Tarahumarak altxatu ziren eta Santa Fen Pope aztiaren indiar askatutak hriarekin egin ziren. 1734-35an Baja Kalifornian Perikue eta Koratar indiarrrak jesuiten misioen aurka egin zuten, 1742 Atau Huallpa matxinatu zen eta 1780a Tupac Amaru II. ren eskutik, indigena eta independentziaren aldeko mugimendu handiena eman zen, Amerika osorako askatasuna eskatzen lehena izan zen baita ere, indigenak esplotatzeko hainbat modu desagerrarazteko (mehatzetako mitak, merkantzien banaketak…) eta arraza beltzeko pertsonen esklabotza deuseztea eskatzen lehena ere izan zen.

Peruko Erregeorde baztandarra aurre izan zun Tupak Amaruri.  Erregeak indigena noblearekin akabetzea agindu zion Agustin Jauregia eta Aldekoa Oharriztaz (Lekaroz) birreiari, eta honek aginduak gogokin hartu zitun

800px-goyeneche_aguerrevere

Juan Goienetxe Agerreberearen erretratoa Arequipako Udalan, wikipedia

Erasoa edo erasoak, Agustin Jauregia izenarekin izan ba ziren, fisikoki bere aginpean zituen hainbat general kapitan ta militarrak burutu zituzten, eta doike! hoien hartean baztandarrak baziren… Juan Crisóstomo Goienetxe  Agerreberea Iruritarra bezala, militarraz gain Arequipiako negozio gizona zena.Esklabuak saltzen bai zun eta mehategi aunitzen jabea zenez (jakinda mehategi ohietako langile indiarrak zirela) Tupac Amaruren altxamendua, bere negoziokin gaizki joaten zen. Hortaz, dudarik gabe bere diruaren lagunzarekin  Zortzigarren Konpainiaren Arequipa-ko Milizianoa Infanteriakk Kapitaina izendatu zioten eta indiarren askatasun mugimenduaren aurkako errepresioan parte hartuz.

Juan Goienetxe Agerrebere  1741eko urtarrilaren 26a  Iruritako Indakoetxean jaio zen. Aita Pedro Goienetxe Grajitena eta ama Maria Bautista Agerrebere Iturralde izan zituen. Famili haundia zen eta Iruritako Indakoetxea, Goienetxea, Grajitena, Iturregia eta Agerreberea, Anizko Arraioz eta Maritorena eta Zigaurreko Iturraldea etxeetako oinordekoa zen.

1768an, 27 urte zituela, Peruko erregeordetzako Callaoko portura iritsi zen. Amat erregeordearekin harremanetan jarri ostean, Arequipara igorri zuten, Milizia Diziplinatuen sarjentu nagusi kargua hartuz. Sarjentu zela, meatze eta nekazaritza lurren ustiapenari esker, aberastasun handia lortuko zuen. 1772an Maria Josefa de Barreda y Benavidesekin, alegia, Nicolas de Barreda y Obando, Arequipako lurjabe handienetako baten alabarekin, ezkondu zen bere jabetza haundituz. Merkataritzan ere aritu zen; batetik, Europako manufaktura produktuak inportatzen zituen, eta bertzetik eskualdeko pattar saltzaile handiena zen eta aistion aipatu dugun bezala esklabu-tratuan ere jardun zuen. Irabazien zati bat Penintsulan inbertitu zuen.

Indiarren Matxinada ondoren 1788an Granadarien kapitain izendatu zuten, eta  1786an Arequipako alkatea izan zen, baita ere epailea geroago

Iruritarrak bortz seme alaba izan zuen, eta boterea gustukoa duen ongi antolatutako familiak bezala, seme bakoitza ofizio interesgarri bat aukeratu zuen. Anahi nagusiak, Pedro Mariano (1772-1844), Limako Errege Entzutegiko epailea izan zen. Bigarrenak José Manuel (1776-1846), Errege Armadako lotinant jenerala eta Guaquiko lehen kondea, hirugarna, José Sebastián (1784-1872), Limako artzapezpikua eta txikiak Juan Mariano (1788-1870), merkataria, familiako negozioekin segitu zuen….ah! alaba, Maria Presentacion….jauntxo garranzitsu eta dirudun batekin ezkontzeko prestatu zen, baina gazte zendu zen.

Hego Amerikan Independentziako mugimenduak eman zirenean Goienetxetarrek errealistas izan ziren, Espainako erregearen alde atraz,.Jose Manuelek militar errealista bezala garaipen garranzisuak lortu zitun eta Huaquingo bataila ondoren Guakingo kondea izendatu zioten, baita ere zurrumurrua bada Napoleonen espioa zela…baina hori bertze istorio bat da.

Errealistak galdu zuten eta 1821 Peru Espainako erreinutik independizatzen da, anai gehienak alde egiten dute eta Espainian exiliazen dira, Juan Mariano ezik, honek errealista izateagatik urte batzuk ekonomikoki gaizki pastu ondoren, errekuperatuko da eta bere ondokoen bidez Goienetxe abizena politikoki garrantzie haundia izanen du Peruko historioan…baina hau ere bertze istorio bat da.

Post hau egiteko erabili den materiala

La consolidacion de una familia de la oligarquia Arequipeña: Los Goyeneche. CARLOS D. MALAMUD. Universidad Complutense de Madrid.

Juan de Goyeneche y Aguerrevere wikia. Wikipedia.com.

notimera.com webguneeko  ¿Qué se celebra el 12 de octubre en Latinoamérica? artikuloa

 

 

 

 

Read Full Post »